Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

Mahai Ingurua “Turismoa: Iraunkortasuna eta Deshazkundea”

Azaroaren 10ean “TURISMOA: IRAUNKORTASUNA ETA DESHAZKUNDEA” mahai ingurua ospatu genuen Koldo Mitxelena Kulturunean, cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiaren VIII edizioan.

Solasaldiaren aurretik Miguel Ángel Blanca zuzendariaren (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi), “La Extranjera” filma ikusi genuen, Bartzelona hiriko espazioetan ematen den inbasio turistikoaren inguruko dokumental eta zientzia-fikzioaren arteko collage filmikoa.

Mahai ingurua Juanjo Diaz, zinemaldiko zuzendariak dinamizatu zuen. Gurekin Donostiako turismoari buruz (Nora Arroitaren artikulua ikusi) solasean Maider Zilbeti, Haizur .eko zuzendaria eta Eihar Egaña Bizi Lagun Ekin Plataforako kidea izan genituen.

Hona hemen mahai inguruko bideoa.