Ekologia Saileko Programazioa 2017
Posted: martxoa 13, 2017 Filed under: ekologia saila, solasaldiak eta mahai inguruak | Tags: ekologia, pelikulak, programazioa, solasaldiak Leave a comment »EKOLOGIA SAILA
Martxoa 2017
Martxoa 23 eta 24 LOIOLA KULTUR ETXEAN
eguna 23
18:30
Jirau eta San Antonio: amazoniako gerra baten kontakizuna
2016, 1,06min
Zuzendaritza: Bruno Ferrari eta Douglas Estevam,
Ekoizpena: Brigada Audiovisual “Eduardo Coutinho”(Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem terra)
VOSE
Sinopsia: Amazonia erdian pertsonak bizi dira eta pertsona hauek hitzegiten dute. Pertsonek hitzegingo ez balute, ibaiak egingo luke. Haur prostituzioa, uraren poluzioa, ehundaka kilometako zuhaitzaen heriotza, hildako arraiak tonaka, etxerik eta lanik gabeko milaka famili. Badirudi Madeira ibaieko, Rondônian, zentral hidroelektrikoak eraikitzerakoan agindutako aurrerabideak lurralde honetatik ez dela pasa.
Lan honen helburua egunero sufritu eta borrokatzen duten kaltetuen eskubideak zihurtatzea da. Hau da Nilce de Souza Magalhaesen kasua, emakumea, arrantzalea eta borrokalaria, pelikula hau grabatu eta hilabete batzietara herailia izan zena. Nicinharentzat, eta amazoniako lurralde honetako kaltetutako pertsona guztiontzat ez minutuko isilune bat baizik eta bizitza osoko borroka bat. ¡Ura bizitzarako, ez heriotzari!
Aurkezpena: Izaro Basurko (Brasileko MAB-Movimiento dos Atigidos por Barraganesen harremanen arduraduna Ekologistak Martxan/Mugarik Gabeko Ingenieritza.n).
SAIOAREN ANTOLAKUNTZA EKOLOGISTAK MARTXAN
Sarrera dohainik
eguna 24
18:30
Tipi Tapa Bizitza Jasangarrietarantz
2016, 25min.
Zuzendaritza: Mugarik Gabe,
Ekoizpena: Curruscu.
BO Gaztelera, Azpit. Euskara.
Sinopsia: Jubilatu berri den Pedro Martínezek bizitza eredu ezberdinak daudela ohartarazi da, “Bizitza Jasangarrien” inguruan hitz egiten entzun du, eta interesa piztu dio planteamendu honek. Are gehiago, gaiaren inguruan zertxobait gehiago ikertzea erabaki du. Horretarako, hauen proposamenak ezagutzeko asmoz pertsona eta kolektibo ezberdinengana gerturatu da.
MapaSaretuz bideo laburra hiriburuan kontsumo arduratsu bat non gauzatu daiteken ezagutzeko, bertan denda-sarekide baten partaidetza izango dugu.
Solasaldia: Ondoren, Pedro Martinez jubilatuarekin batera beste bi lagun izango dira, alde batetik bizitza era/kontsumo arduratsu bat eginez aurrera eramaten duen neska bat eta, bestalde, bizitza jasangarriagoak izatea ahalbidetzen duen loiolatar dendari bat. Hiruen artean, aurkezpen-solasaldi bat ahalbidetuko dute.
SAIOAREN ANTOLAKUNTZA SARETUZ
Sarrera dohain
2015eko Sail Ofizialeko programazioa
Posted: azaroa 4, 2015 Filed under: 2015 programazioa, carteles y programas, programazioa, sail ofiziala | Tags: pelikulak, programazioa, sail ofiziala, solasaldiak 1 Comment »- cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinemaldia, donostian
SAIL OFIZIALA
azaroa 2015
16, 17, 18 eta 19 KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN eta 20ean DSS2016ko egoitzean.
eguna 16,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
INTERNETEKO MUTILA. Aaron Swartzen historia. (The Internet’s Own Boy: The Story of Aaron Swartz)
2014,105min., bo: inglesa, azpt: gaztelania
Zuzendaritza: Brian Knappenberger, Ekoizpena: Luminant Media.
CC BY-NC-ND
Sinopsia: Nerabea zenean, Aaron Swartz aseezineko ezagutza grina zuen informatika programazioko prodijio bat zen. Interneteko, hezkuntzako eta politikako aktibista aintzindari bezela azaleratu ondoren, 2011 eta 2011. urteetan zenbait kargu federalengatik salatu zuten eta honek ondoz ondoko gertaera batzuk piztu zituen, bukaera dramatikoa izan zutenak, interneteko komunitatea txunditurik utziaz. Filma hau derrigorrezkoa da ondoren gertatu diren kasuen gakoak ezagutzeko, Edward Snowdenena edo Manning soldatuarena adibidez.
Solasaldia: Internet, open knowledge (ezaguera irekia), open data (informazio publiko irekia), ezaguera zientifikoa guztien on bezela,…
- Txarlie (@axebra Hactivista),
- Imanol Argüeso (Open Data Euskadi, GV).
eguna 17,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
YES, WE FUCK (Bai, guk larrua jotzen dugu!)
2015, 60min., bo: gaztelera, katalana, azpt: gaztelera.
Zuzendaritza: Antonio Centeno eta Raúl de la Morena
CC BY-NC-ND
Sinopsia: “Yes, we fuck” aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatearen inguruan ekiten duen dokumentala da. Sexualitatea hazkunde pertsonalerako, pertsonalitatearen garapenerako eta harreman sozialetarako dagoen eragilerik indartsuena da. Hau dela eta, funtsezkoa izan beharko litzateke aniztasun funtzionala duten pertsonen laguntza sozialetan.
Sexuaz haratago, dokumentalak sexualitateak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egin dezakenaz gain, dibertsitate funtzionalaren errealitateak giza sexualitateari eman diezaiokena erakutsi nahi du. Sexu aniztasuna, edertasunaren zentzu zabala eta independentzi pertsonala izango dira Yes, we fuck! dokumentalean azaltzen diren historioen helburuak.
Solasaldia: dibertsitate funtzionala, sexualitatea eskubide eta dignitate bezala, minosbaliotasun bat duten pertsonen behar sexualak asetzeko baliabideak, rol profesional berriak.
- Antonio Centeno (Dokumentalaren zuzendaria),
- Nerea Sancho (Sexologa eta UPVko irakaslea),
- Aitor Fernández Galarreta (Gielmar-Gipuzkoako Elbarriak Martxan).
eguna 18,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
PORT TRADE PORTRAIT
2014, 36min., bo: gaztelera
Zuzendaritza: David Batlle. Catalunya
CC-BY-NC-SA
Sinopsia: Port Trade Portrait Bartzelonako merkantzia portu zaharraren erretratua da, gaur gune turistiko batean eradatutakoa. Bartzelonako burgesia aberastu zuten itsasontzi beltz tratatzaileak itsasoratu ziren leku berdinean, gaur egun turistak persekuzio eta detenzioen presiopetik aurrera ateratzen saiatzen diren afrikarren ondoan paseatzen dira.
ATE URDINA
(La Puerta Azul)
2015, 77min., bo: gaztelera
Zuzendaritza: Alicia Medina. Ekoizpena: Diodo Media.
CC-BY-NC-ND
Sinopsia: Zapadores, Valentziako Atzerritar Barneratze Zentruen errealitatea argitara ematen duen pelikula da “Ate Urdina”. Lehen aldiz, dokumental honek gobernua, CIEs hauen istearen aldeko aktibistak, epaileak, poliziak, CIEsak sortu zituzten partidu politikoak eta bere istea exijitzen dutenak bateratzen ditu. Bestalde, bertako ikuspuntu batetik abitauta, dokumental honek arazo europear eta globalak ipintzen ditu mahai gainean, Europear Batasunaren blindajea hegoaldeko migrazioen aurka edo beraien bizi baldintzak hobetu nahi dituzten pertsonek jasaten duten bortizkeria.
Solasaldia: Migrazioak, beltz-tratularietatik pertsonen tratara, migratzaileak objetu komenrtzial bezela, CIEsak, ipar-hegoaldeko zorra.
- Carlos Rilova (Miguel Aramburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea),
- Agustin Unzurrunzaga (SOS Racismo).
- Julia Onaindia (Psikologia Sozialeko Ikertzailea, EHU)
eguna 19,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
AZALAREN JOSKETA (Las Costuras de la Piel)
2014, 60min., bo: indua, azpt: gaztelera
Zuzendaritza: Cèlia Vila y Enric Escofet, Ekoizpena: No Dust Films. Catalunya.
CC-BY-SA
Sinopsia: Bharathi eta Yamuna Bangalore, Indian bizi dira eta beraien bizitza guztia muduko armairuak betetzen dituzten ehungintzako sektoreko multinazional handientzat lanean jardun dute. Beste emakume batzuen antzera, beldurrik ez izatea erabaki dute, etorkizun duin bat lortzeko borrokatuaz, jakinda, lan baldintza justuak lortzeko bide bakarra jabeekin alderatze zuzen bat izatea dela. Yamurak dioen bezela, “Fabriketako jabeak bost bat edo hamar bat dira…baina zenbat gara gu? Milaka eta milaka”.
Las Costuras de la Piel Proiektua
Solasaldia: ehun industria Indian, emakumeen lan egoera, abusu eta lan esklabotasuna, sindikatu independienteak, zer egin dezakegu guk injustizi hau ez sostengatzeko
- Iñigo Eguren (Calcuta Ondoan),
- Edurne Pujana Deba (Setem Hego Haizea).
eguna 20,
DSS2016 gunea (Easo Kalea, 43 Donostia)
18:00
¡KOPIATU MADARIKATUAK! Egile Baimenak Aro Digitalean (¡COPIAD MALDITOS! Derechos de autor en la era digital)
2010, 58min., bo: gaztelera
Zuzendaritza eta ekoizpena: Stéphane Grueso.
CC-BY-NC
Sinopsia: “¡Kopiatu Madarikatuak! Egile baimenak aro digitalean” lanak, baimen askeekin egindako ikus-entzunezko alternatibak errepasatzen ditu. Telebista Espainolean Creative Commons baimen batekin (BY/NC 3.0 Unported) eman zen lehen edukia izan zen, baita lehena deskarga librean. Dokumentalaren bitartez iraultza digitalak planteatzen dituen erronka etiko eta moral berrien eztabaidaren erdian aurkitzen diren pertsonaiak ezagutzen ditugu, David Bravo abokatua edo Lorenzo Silva idazlea kasu.
Solasaldia: Ikusentzunezko ekoizpena interneteko era digitalean, telebisten papera, eskubideen kudeaketa empresak, kultura askea
- Stéphane Gruesorekin, filmaren egilea, Telebistako erreportaria, aktibista eta kazetaria (Carne cruda etc.)
- 0 Ilara: Jorge Campanillas (egile eskubideetan aditua den abokatua-Iurimatica-) eta Mario Pena (Safe Creative).
Antolatzaileak: