Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

2013ko filmak – s.ofiziala

¿Quien es Patrick?

 14′
Luis Miguel Torres-Rubén Jiménez.  ESP.
Gaztelera
CC By-Nc-Nd

¿Quien es Patrick? Luis Miguel Torres-Rubén Jiménez. 14’. ESP. Castellano CC By-Nc-Nd Nada tendría porque cambiar en la vida del protagonista si después de navegar por Internet no le preguntara a su pareja ¿Quién es Patrick?.O sí. Premio del Público en CCMAD (festival Creative Commons de Madrid) 2012

Protagonistaren bizitzan ezerk ez luke zertan aldaturik… Interneten nabigatu ondoren bere bikotekideari ez balio galdetu, Nor da Patrick? Edo bai.

CCMAD ( Madrileko Creative Commons festibalean) 2012 Publikoaren Sarria

[no-res] vida y muerte de un espacio en tres actos

86′
Xavier Artigas. ESP.
Gaztelera azpit. euskaraz
CC By-Nc-Nd
  
no-res

Castells Koloniaren azken egunak islatzen dituen kronika da; Bartzelonan zutik irauten zuten azkenetako langile-auzoa. Soilik egunerokotasuna behatuz, hiltzera doan bizimodu zaharkitua erretratatzen da bertan. Gentrifikazio kasu bat gehiago bere langile iraganaz lotsatzen den eta gezur bat eraikitzen saiatzen den hiri-marka batetan, itxura honen atzean ezereza izkutatzen delarik. Ia hitzik ez duen lan honek, behaketaren bitartez hiltzear dagoen bizi modu baten egunerokoa irudikatzen du.

DocumentaMadrid 2012, Lehen Saria espainiako luzemetraiari

Modern Zamanlar (Tiempos Modernos)

8′
Aykut Alp Ersoy. 8’. TUR
Turkiera azpit. gazteleraz 

Modern-Zamanlar

Beste egun bat, etxetik bulegora eta bulegotik etxera. Aro digitaleko bakardadeari eta autosatisfakzioari nola aurre egin sakontzen du umorezko korto honek.

Webcam

8′
Stefan Haverkamp-Jan Jaworski-Branden Kramer-Tom Kropp. EUA
Ingelesa azpt. gazteleraz
CC By-Nc-Nd

Webcam

Norbait begira duzu… Gertaera errealetan oinarritutako laburmetraia; bere osotasunean webcam batekin dago grabatua. Egunero erabiltzen dugu teknologia eta guregan  eraginak izan ditzake. Hausnarketarako gonbitea.

Manic Pixie Dram Girl

70’
Pablo Maqueda.  2013. ESP.
CC By-Nc-Nd

manic pixie dream girl 1

Manic Pixie Dream Girl interneten historian gehien ikusi den bideoaren inguruko fabula da. Roma Rises abeslaria eta bere kontzertu batetara joateko bidai bat irabazi duten lau jarraitzaileen inguruko historia da. Hauek Nina Delicious, Espainiako fans klubeko lehendakaria, Lera Lou, nerabe fanatiko bat, Jenina Mode estilista eta Coley Art izeneko artista argentinar bat dira. Guztiek Manic Pixie Dream Grils osatzen dute.

#littlesecretfilms-en eredu eta manifestuaren araberakoa (24 ordutan egindakoa,publizitaterik gabekoa eta internet-en online estreinua dohainik izandakoa)

Good night Sofia (buenas noches Sofía)

55’
Leonardo Moro. . Italia. 2012.
Italiera azpt. gazteleraz
CC By-Nc-Sa

timthumb

Goodnight Sofía betirako galdutako ahots baten istorioa da; zuzendariaren aitaren ahotsari eta Sofia hiriari eta telefono-dei bati lotuta aitaz gordetzen duen azken oroitzapenari buruzkoa. Irudien bidez, maite den pertsonarekin, edo pertsona hartaz geratzen denarekin, oroitzapenarekin, berriz elkartzeko bilaketa pertsonala da. Filman, oraina, neska bakarti baten eta hiri fantasma baten bitartez adierazita dago. Iragana, haurtzaro imaginario baten oroitzapena da, ia magikoa, zuzendariaren haurtzaroarena, zinearena, Sofiarena eta nolabait, gu guztiona.

Za kulisami (entre bastidores)

8′
Pau Faus. Catalunya-Polonia. 2012.
Poloniera azpt. gazteleraz 
CC By-Nc-Sa

za kulisami

Za kulisami (“Hegalen artean”)filmak zuzendariak Varsoviako Arte Garaikidearen Zentroan egindako egonaldian bizitutako esperientzia pertsonala islatzen du. Egunean zehar leku honetan nabari den bizitasuna eta gabean berak eta segurtasuneko guardiak partekatzen duten bakardadearen arteko kontrastea da filmaren abiaputua. Partekatutako bakardade hau hitzen bitarteko komunikazioa ezinezkoa izateak hareagotzen du. Zuzendariak tzultzaile baten laguntzarekin, berari buruz hitzegiten zuen eskutitz bat iritsi arazi zien segurtasun guardiei. Trukean beraiei buruz idaztea eskatu zien, beraien pentsamenduei buruz, lanari buruz eta beraien lantokia zen arte zentruaren inguruan zuten ikuspuntuari buruz. 

TPB:AFK The Pirate Bay: Away From Keyboard

85′
Simon Klose. Suecia. 2013.
Suediera azpt. gazteleraz 
CC BY-NC-ND

the prirate bay

Epaiketa hasi aurreko egunean, Fredrikek ordenagailu zahar bat darama bere auto zaharrean, munduan artxiboak trukatzeko atari handiena kokatzen den areto sekretuan instalatzeko. Pirate Bay-ko gainerako sortzaileekin batera, 13 milioi dolarreko demandari aurre egin behar dio, egile eskubideen arau-hauste kasu batean Hollywoodeko industriari kalteak eragiteagatik. Gottfrid hackerra, Peter Interneteko aktibista eta sareetan aditua den Fredrik erruduntzat jotzen direnean, errealitateari aurre egin beharko diote teklatuetatik urrun. Bitartean, zentro ilun eta sekretu horretan, talde klandestinoek isiltasunean artxiboak bikoizten jarraitzen dute.

2013ko Bartzelonako cc zinemaldian estreinatuta.

 

Saturday the 14th

2’
Kristjan Lyngmo. CAN.
CC By-Nc-Nd

Saturday the 14th

Beldurrezko filmei buruzko parodia animatua da, kasu honetan, Mason, pertsona mozorrotu eta kutun bat protagonista dela.

¿Jugamos?

11′
Marina Rojo, 2012. ESP
Gazteleraz
 
¿jugamos?Haurrentzako thrillerra da, eta, bertan, joko inuzenteak misterio eta beldurrezko mundu batean murgiltzeko atea izango dira.

Kitty Kitty

11′
Michael Medaglia. 2011.  USA
Ingelera azpt. gazteleraz 

Kitty-Kitty

Maitasunari, katuei eta parasito zerebralei buruzko beldurrezko film laburra.Toxoplasmosian dago inspiratua, gaixotasun erreal eta infekziosoa, parasitoek eraginda eta infektatuta dauden katuek gizakiei kutsatuta. Orain dela gutxi gaixotasun hau gizakien jarrera aldaketekin zerikusia duela aurkitu da.

La Luz de Mafasca

90′
Zacarías de la Rosa. España. 2012.
Gaztelera
CC By-Nc-Sa

la luz de mafasca

Tahisa eta Paula misterioz betetako uharte txiki batean bizi dira, baina misterio horiekin bizitzen ikasi dute. Eguneroko errutina lasaia hankaz gora jarriko du Icok, Luz de Mafasca fenomenoa ikertzen duen kazetariak, euren bizitzetan ezustean sartzen denean.Luz de Mafaskarekin topo egin dutela aitortzen duten pertsonek honi buruzko bertsio desberdinak ematen dituzte. Batzuk haren agerraldia zorte txarrarekin lotuta dagoela zihurtatzen dute. Beste batzuk berriz zuzenean begiratzen duzunean zoratu zaitezkela diote edo ikusterakoan bapateko heriotza datorkizula. Bestalde badago bere argipean egi guztiak ezagutzera ematen direla siniten duena. Raycorentzat, uhartera bidalitako legioko sarjentuarentzat, Mafascako argi honekin aurkitzea obsesio bat bihurtu da.

16th Folk Room

60′
Víctor Alonso. ESP. 2012
Musical

folk room 3

#littlesecretfilm musikal honetan Londresko folkaren soinua deskribatzen da, 16 musika bandek, bata bestearen atzetik, gela berean 24 orduz akustikoan egindako emanaldi inprobisatuak baliatuz.Gaur egungo folk musika ez da disko-konpainiek asmatutako zerbait, Uharte Britaniarreko tradiziozko tabernetan garatzen da beti egin den bezela; hau hauetako ruta berri baten istorioa da.

Nunca es tarde

55′
Miguel Sanchez Maccas. 2012. ESP
Gaztelera

nunca es tarde

Nunca es tarde istorioak Canteca de Macao taldeak bere azken diskoa jarraitzaileen laguntzari esker nola kaleratu zuen kontatzen du. Crowfunding teknikaren bitartez, Canteca de Macaok Espainia mailan musika proiektu batek jasotako diru bilketaren errekorra lortu zuen. Bien bitartean, pasioz betetako bidai bat egiten dugu irudi eta zuzenezko musika ugarirekin kontatutakoa, autofinanziatutako disko bat nola egiten den kontatzen digu, banda batek nola funzionatu duen eta garatzen den eta disko bakoitzean dagoen maitasun eta lan ugaria erakusten digu.

Gdeim Izik. El Campamento de la Resistencia Saharaui

28′
Lluís Mª Güell. 2011, ESP
hizkuntza desberdinak azpt. gazteleraz 

captura vlc2013-05-12-19h36m23s178

Saharako biztanle zibilen eguneroko bizitza kontatzen du, eta baita Mendebaldeko Saharan Marokoko indar okupatzaileek biztanleak bortizki lurrak uztera behartu zituzten unea ere.Ong batetako bolondresek isilpean grabatuta.

El espectáculo

30′
Erika Sànchez-Xavier Esteban. Catalunya. 2013.
hizkuntza desberdinak azpt. gazteleraz 
CC By-Nc-Nd

el espectáculo

1961ean Jean Rouchek La pyramide humaine grabatu zuen, lan honek gatazka politiko batek eta sortzeak berak duen arte lanaren artean bide iradokitzaileak erroldatu zituen. Autoreek film hau 2012. urteko udaran aurkitu zuten, oporretak Bartzelonako harrera familietan denbora bat igarotera zijoazen haur batzuen egonaldia grabatzea eskatu zieten momentu berean. Inspiratzailea iruditu zitzaien film honen esentzian sakontzea. Eta jolastera ausartu ziren. Ikus-entzunezko esperimentua da, hiru protagonista dituen ipuin ez-perfektu baten moduan adierazia: erbestean dagoen lagun sahararra, basamortuko mutiko talde bat eta antzezlan bat.

 


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.