CC info
Posted: martxoa 31, 2013 Filed under: Leave a comment »CREATIVE COMMONS BAIMEN MOTA
Creative Commons baimenak Copyright-ak baino malgutasun handiagoa duten egile-eskubideak dira.
Egileak bere lana nola erabili daiteken erabakitzen du, modu honetara, sarean zabaldu ahal izateko behar den malgutasuna baimenduz. Baimen mota hauei esker, ekoizpen eta banaketa zinematografiko eredu desberdinak agertu dira, egileak eta ikus-entzuleek protagonismo hartzen dutelarik bitartekoak murrizterakoan.




Baldintza hauekin, Creative Commons lizentzia osatzen duten sei konbinazioak sortzen dira:
Aitorpena (by): Lanaren edozein ustiapena onartzen da, helburu komertziala barne, baita lan eratorriak sortzea, hauen mugarik gabeko banaketa onartuta dagoelarik.
Aitorpen-EzKomertziala (by-nc):Lan eratorriak sortzea onartzen da hauen erabilera komertziala egiten ez den bitartean. Era berean, jatorrizko lana ezin daiteke helburu komertzialekin erabili.
Aitorpen-Ezkomertziala-BerdinPartekatu (by-nc-sa):Ez da jatorrizko obraren, ezta lan eratorrien erabilera komertziala baimentzen, hauen banaketa jatorrizko lanak duen baimen berdinarekin egin beharra dago.
Aitorpen-Ezkomertziala-LanEratorririkGabe (by-nc-nd):Ez da jatorrizko obraren, ezta lan eratorrien erabilera komertziala baimentzen.
Aitorpena-BerdinPartekatu (by-sa): Jatorrizko lanaren erabilera komertziala onartzen da, baita egiten diren lan eratorriena, hauen banaketa jatorrizko obrak baimentzen duen baimen berdinarekin egin behar da.
Aitorpena-LanEratorririkGabe (by-nd):Lanaren erabilera komertziala baimentzen da baina ez honen lan eratorrien sortzea.
Informazio gehiagorako Creative Common web orria.