Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

cineCCdonostiako maiatzak 24 asteleheneko programazioa

EGUNA 24, ASTELEHENA

KOLDO MITXELENA KULTURUNEAn,(Urdaneta, 9 Kalea)

18:00

KMKk COVIDaren inguruan ipinitako segurtasun eta higiene neurriak direla eta, saioetarako izen ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako behean aurkitu duzu izena emateko aukera. Izen emateko orriak irekita egongo dira egun bakoitzeko 13rarte lekua dagoen bitartean.

Dena den lehenago ezinezkoa izango balitz proiekzioaren egunean bertan aretoaren sarreran aukera izango duzu aretoa betetzen ez den bitartean.

Lekua saioa hasi eta 15 minutu ondorenarte erreserbatuko dugu.

MAIATZAK 24 ASTELEHENA, IZEN EMATEA


GKEn SAILA


EMAKUME MIGRATZAILEAK ETA ERRESISTENTZIA

2016, 14´
Zuzendaritza: Jon Manterola
Ideia Originala eta Gidoia: Patricia Ponce , Silvia Carrizo
Ekoizpena: Haurralde Fundazioa, Malen etxea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara

GKE Haurralde Fundazioa

Aurkezpena: Patricia Ponce eta Silvia Carrizo, ekoizpena, digoia eta ideia originala

Sinopsia: “Emakume migratzaileak eta erresistentziak” XXI. mendeko Europan, desplazamendu bortxatuek, kapitalismo basatia, aldaketa teknologiko eta politiko sakonekin batera, diskurtso arrazisten areagotzea eramaten dute. Euskal Herrira migratutako herritartasun desberdinetako emakume talde batek, lehen pertsonan nola bizi duten eta erresistentzi moduan amankomunean artikulatzen dituzten akzioak kontatzen digute. Eliteen diskurtso nagusiaren aurreko erresistentzia.


GU (EMAKUME) GUZTION HISTORIA

2020, 20´
Zuzendaritza: Itxaso Díaz
Ekoizpena: Itxaso Díaz
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, ingelesa, gaztelania

GKE Mundubat Fundazioa

Aurkezpena: Oihane Beñaran Muñoz, Mundubat Fundazioko komunikazio arduraduna

Sinopsia: “Gu guztion historia” dokumentalak beraien oinarrizko eskubideak bortxatuta ikusi zituzten hiru emakume salvadortarren kontakizuna jasotzen du, abortu delitu batengatik salatuta eta azkenean hilketa larriagatik atxilotuak, ospitalez kanpoko erditzeetan beraien haurrak galdu zituztenean.

1998 El Salvadorrek bere Zigor Kodea berritu zuen abortua legez kanpokoa egiteko 2 urtetik 8rañorako kartzela-zigorrekin. Hala ere, ustez borondatezko haurdunaldi etenaldiagatik emakumeak hilketa larriagatik epaituak dira, 30 eta 40 urte arteko atxiloketa zigorrekin.

Hau, Elsi, Cinthia eta Marianaren historiak dira. Baina beste askorena izan zitekeen, baita gurea ere.

Trailer


“EZ DUT DEUS ERE ESAN”

2020, 1´
Zuzendaritza: Marta Gómez
Ekoizpena: Mugarik Gabe
Hizkuntza: BO gaztelania

GKE Mugarik Gabe

Aurkezpena: Mugarik Gabeko Xabier Martinez

Sinopsia: Intersekzionalitateak, testuinguru jakin batean ematen diren faktore desberdinen arteko interakzioaren berri ematen du. Indarkeri egoerak sufritzen dituztenengan pentsatzea beharrezkoa egiten da orduan, testuingurua, kultura, kondizio soziala, kokapen geografikoa, orientazio sexuala, dibertsitate funtzional egoerak, bizi zikloa, arraza eta etnia batekoa izatea; azken finean, exklusio eta menpekotasunean batzen diren faktore guztiak, sexismoarekin batera eta sortarazten duten diskriminazio eta indarkeriaren aurrean begirada konplexuago bat izatea behartzen gaituztenak.


ALTERNATIBAK PLAZARA!

2020, 53´
Zuzendaritza: Tamara de Gracia, Maite Ezquerro y Javier González
Ekoizpena: Curruscu
Lekua: País Vasco
Hizkuntza: BO euskara gaztelania AZPT euskara gaztelania

GKE Mugarik Gabe

Aurkezpena: Mugarik Gabeko Xabier Martinez

Sinopsia: Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira.

Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute.

Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.


DESKONEXIOA

2019, 4´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara

GKE GAEA Elkartea

Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, ekoizlea eta GAEA Elkarteko fundatzailea

Sinopsia: Bideo honek gizakiak naturarekin duen harremana irudikatzen du eta azken denboraldian bizitzen ari den deskonexioa.


¿JASANGARRIAK AL GARA?

2019, 5´5´´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara

GKE GAEA Elkartea

Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, eko y fundadora de la asociación GAEA Elkartea

Sinopsia: ¿Jasangarriak al gara gure egunerokoan?¿Zer ohitura aldatu ditzazkegu munduan dugun inpaktua gutxitzeko eta bizitza jasangarriago bat eramateko?¿Zer ondorio ditu keinu txiki batek? Bideo honetan galdera guzti hauei erantzuna emango diegu.


GURE BELARRAK-NUESTRAS HIERBAS

2021, 16´
Zuzendaritza: Fernando Vera
Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania

GKE Campo Creativo Cero

Aurkezpena: Juanjo Díaz Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuaren zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria

Sinopsia: Campo Creativo Cero eta Izkali Sozialek antolatutako Ekologia Sozial eta Politikoko VII. Jardunaldietan kokatuta, Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuan inspiratutako bideo hau partekatzen dizuegu.

Bideoan jardunaldietako momentu eta hausnarketa desberdinak berreskuratzeaz gain, behatzeko, kontemplatzeko eta gure inguruan dagoen landareriarekin kontaktuan ipintzeko esperientziaren gustua berreskuratzen dugu, era berean gure natura propioa entzunaz, naturari bereiziezinik lotuta bait gaude.


SUTAN DAGO

2020, 14´
Zuzendaritza: Iban Bujan
Gidoia: Begoña Cabaleiro
Ekoizpena: Emaús Fundación Social, The Badass Project
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania, euskara AZPT gaztelania euskara

GKE Emaús Fundación Social

Aurkezpena: Begoña Cabaleiro, gidoilaria eta Emaús FSeko komunikazio arduraduna

Sinopsia: Aldaketa klimatikoak mehatxatzen gaitu eta gure Giza Eskubideak arrikuan daude. Dokumentalaren formatua klima-fikziokoa da, baina ez zan beharrezkoa izan. Errealitateak fikzioa gainditzen du.


cineCCdonostia 2021eko eskuko programa

Hemen duzue Izaskun Toyos gure kolaboratzaileak diseinatutako eskuko programa.

Zinemaldia zabaltzen lagundu nahi badiguzu bai sare sozialen bitartez edo paperean imprimatuz, hemen duzue eskuko programa pdfan: eskuko programa pdf


GKE ikus-entzunezko lanentzako deialdia. Maiatza 2021ko cineCCdonostiako 9.ediziorako

Aurreko sarreran iragarri genizuen bezala, “cineCCdonostia”, Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiak bere eredua aldatzen du eta honekin batera GKE sozial eta solidarioen jardueren inguruan egindako lanei garratzi erlatibo handiagoa emanez.

Lan hauen presentzia ez da berria cineCCdonostian. Azkeneko hiru urteetan gure programazioak Donostiako GKE desberdinen sorkuntzak jaso ditu, bai dokumental luzeak, erdimetraiak edo laburmetraiak, baita clip korporatiboak ere (adb. Calcuta Ondoan, Emaus, Saretuz Sarea, Mugarik Gabeko Ekonomilariak, Unwra…)

Orain, egun oso bat eskainiko diegu proiekzio hauei.

Gure helburua ikus-entzunezko proiekzio hauek zabaltzea da, Creative Commonsa sustatzen dugun bitartean (ezagutzen ez badituzu, baimen irekiak dira, copyrightekiko alternatiba bat, lanen partekatzea bultzatzen dutenak). Modu honetan baimendutako obrak bakarrik onartuko ditugu (ez badakizu nola egin, lagunduko zaitugu).

GKE egileek zuen ikus-entzunezko lana, baita zuen elkartea eta proiektuak laburki aurkezteko aukera izango duzue.

Hurrengo formularioan aurkeztu dezakezu zure lana, hau ikusi ahal izateko linka emanez. Programazioaren barne sartu ezkero zuekin kontaktuan ipiniko gara proiekziorako artxiboa bidali dezazuen.

Lanen aurkezpena egiteko epea apirilaren 11ean bukatzen da.


Mahai Ingurua “Turismoa: Iraunkortasuna eta Deshazkundea”

Azaroaren 10ean “TURISMOA: IRAUNKORTASUNA ETA DESHAZKUNDEA” mahai ingurua ospatu genuen Koldo Mitxelena Kulturunean, cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiaren VIII edizioan.

Solasaldiaren aurretik Miguel Ángel Blanca zuzendariaren (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi), “La Extranjera” filma ikusi genuen, Bartzelona hiriko espazioetan ematen den inbasio turistikoaren inguruko dokumental eta zientzia-fikzioaren arteko collage filmikoa.

Mahai ingurua Juanjo Diaz, zinemaldiko zuzendariak dinamizatu zuen. Gurekin Donostiako turismoari buruz (Nora Arroitaren artikulua ikusi) solasean Maider Zilbeti, Haizur .eko zuzendaria eta Eihar Egaña Bizi Lagun Ekin Plataforako kidea izan genituen.

Hona hemen mahai inguruko bideoa.


Mahai Ingurua “Komunitatea eta Osasun Komunitarioa”

2020eko azaroaren 11ean “KOMUNITATEA ETA OSASUN KOMUNITARIOA” ren inguruko mahai ingurua ospatu genuen, cineCCdonostia Zine eta Kultura Askeko Zinemaldiaren VIII edizioaren barruan. Bertan Itziar Cabieces Ibarrondo Osalde, osasun eskubidearen aldeko elkartea eta Carlos Canga EFEKEZE, Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartea. Juanjo Díaz, zinemaldiko zuzendariak dinamizatu du mahaia.

Mahai ingurua baino lehen gaiaren inguruko hiru lan ikusi genituen: Alegrías (o cómo hacer un documental sobre Triana) Carlos Escañok zuzendutako proiektua (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi), Nadies Rocío García Martinezek zuzenduta (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi) eta Elige la Vida elkarteak ekoiztuta (elkarteko Asun Cidi egindako elkarizketa) eta Antonio Gironen Los Cuidados, (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi).

Ondoren mahai inguruko bideoa ikus dezakezue, bertan osasun publikoa, osasun komunitarioa, partehartze prozesual osasun arloan, pertsona osasun sistemaren zentru bezela, bakunen baimenak…eta askoz gehiago.


2020ko cineCCdonostiako asistentzi grafikoa

Hona hemen, cineCCdonostiako, zine sozial eta kultura askeko zinemaldiko VIII. edizioko asitentzi grafikoa.


cineCCdonostiako azaroaren 11erako programazioa

EGUNA 11, ASTEAZKENA

KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta, 9 kalea)

18:00

AZAROAK 11 ASTEAZKENA, IZEN-EMATEA

ALEGRÍAS (EDO NOLA EGIN DOKUMENTAL BAT TRIANAREN INGURUAN)

2020, 11´07″
Zuzendaritza: Carlos Escaño
Ekoizpena: Elige la Vida
Hizkuntza: BOE

Sinopsia

Hau, Elige la Vida elkarteak Sevillako Triana auzoaren inguruan egindako laburmetraietako bat da. Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu.

Aurkezpena: Carlos Escaño, zuzendaria.

Página Web Elige la Vida , FB, Tw

ELIGE LA VIDA, NADIES

2015, 7´
Zuzendaritza: Rocío García Martinez
Ekoizpena: Elige la Vida
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-SA

Sinopsia

Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu.

Los Nadies elkartearen 25. urteurrena ospatzeko egindako laburmetraia da. Honen protagonistak nadieak, beraien bizitzei buruz, eta Elige la Vida ezagutzeak beraientzat suposatu duenari buruz hitzegiten digute. Testigantza hauekin elkartearen hobetzean ere parte-hartzen dutelarik.

Página Web Elige la Vida , FB, Tw

LOS CUIDADOS

2019, 29´
Zuzendaritza: Antonio Girón, Raquel Congosto
Ekoizpena: La Sandunga Films
Hizkuntza: BOE
Baimena: CC By-Nc-SA

Sinopsia

Silvia Vallecasera iristen da, Madrileko auzo popular bat, bere familiako medikuntza residentzia egitera. “Auzoa egitea” osasuntsu egoteko modurik onena dela bezelako gauzak dioten pertsonak lan egiten duten osasun zentru berezi batera.

Aurkezpena: Antonio Girón, zuzendaria.

Teaser Los Cuidados

FB, Tw

Mahai Ingurua: Osasun Komunitarioa

-Itziar Cabieces Ibarrondo (Osalde, Osasun Eskubideen Aldeko Elkartea) eta Carlos Canga (EFEKEZE, Euskadiko familiako eta komunitateko erizaintzaren Zientzia Elkartea).


sobre La Extranjera con Miguel Ángel Blanca

El día 10 de noviembre nos centraremos en el TURISMO SOSTENIBLE, con la proyección del collage audiovisual “La Extranjera” tras el que tendremos un coloquio sobre el turismo y su sotenibilidad en Donostia. Será a las 18h en el Koldo Mitxelena Kulturunea.

A continuación podéis ver la conversación que hemos tenido con su realizador, Miguel Angel Blanca, en la que nos habla sobre su particular forma de hacer cine, lo que lo ha motivado a grabar esta pieza, su experiencia como residente de Barcelona ante una ciudad invadida por el turismo, cómo ve la situación del turismo en etos momentos…

Esperamos que la disfrutéis.


cineCCdonostiako azaroaren 9rako programazioa

EGUNA 9, ASTELEHENA

KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta, 9 kalea)

18:00

GAURKO SAIORAKO IZEN-EMATEA

ZUTIK

2019, 3’12”
Zuzendaritza: José Astuy Velasko
Ekoizpena: TOMO
Hizkuntza: BOGA

Sinopsia

Israeldar okupazioaren funtsezko ondorioetako bat, emakume errefuxiatu palestindarrek bizitzako arlo guztietan bizi duten zaurgarritasuna da. Beraiek dira zaurgarrien artean, zaurgarrienak, errefuxiatuak eta palestindarrak izateaz gain emakumeak izatea batzen bait zaie.

Guzti honetaz gain, beraienak gainditze istorioak dira: aurrera jarraitzeaz gain, disdira egiten dute, nabarmentzen dira eta mundu guztiko emakumeentzat inspirazio iturri bat dira.

Palestindar bost miloietatik, erdia baino gehiago emakumeak dira.

Aurkezpena: Bárbara Ruiz, Unrwako ordezkari bat.

Unrwako Web Orria, FB, Tw

AMAIDAN SALAH: HERRIKO MARATOIA

2020, 27’04”
Zuzendaritza: Unai García
Ekoizpena: Txema García
Hizkuntza: BOGA

Sinopsia

Dokumental honek Tindoufeko kanpamenduetan bizi den saharar herriaren historia eta egoera kontatzen du, Amaidan Salah errefuxiatu politikoaren bizitzaren eta 2019ko Sahara Marathonean bere parte-hartzearen kontakizunaren bitartez.

Aurkezpena: Txema García, zuzendaria.

EKINTZAILETZA MIGRATZAILEA ESF

2019, 9’5”
Zuzendaritza: Mugarik Gabeko Ekonomilariak ESF
Ekoizpena: Mugarik Gabeko Ekonomilariak ESF
Hizkuntza: BOE/BOGA
Baimena: CC By-Nc-Nd

Sinopsia

Karina, Cyril, Fara, Milagros eta Oksanak bideoklip hauetan Euskal Herrian negozio bat aurrera eramatea nola izan den kontatzen digute eta beraien testigantzaren bitartez migratzaile kolektiboko beste pertsonak berdina egitera animatu nahi dituzte.

Guztiak, Ekonomistas sin Fronterasek aurrera daraman Ekintzailetza Migratzaile programaren laguntzari esker jarri dituzte martxan beraien proiektuak.

Aurkezpena: Maialen Aginagalde, Mugarik Gabeko Ekonomilarien.

ESFko Web Orria, FB, Tw

4 CUERPOS

2019, 42”
Zuzendaritza: Irene Navascues
Ekoizpena: Irene Navascues
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC By-Nc-Nd

Sinopsia

Zer gertatzen da goputzek beraien egunerokotasunean norma desafiatzen dutenean; izan, arnasa hartu edo zure burua azaltzea matxinada bat bihurtzen denean? 4 gorputzek matxismo, heteronorma, transfobia, arrazakeria, kapazitismoa eta gordofobiak beraien historian utzi duten aztarnen inguruan hausnarketa bat egiten dute, eta hau eutsi ahal izateko garatu dituzten estrategiak adierazten dituzte.

Aurkezpena: Irene Navascués, zuzendaria.

Teaser 4 cuerpos

Sarrera doan aretoa bete arte izen-eman ostean.


Viajar. Una turista en mi ciudad

El martes día 10 de noviembre proyectaremos “La Extranjera”, de Miguel Ángel Blanca, un collage fílmico entre el documental y la ciencia ficción sobre las invasiones turísticas al espacio público de la ciudad de Barcelona.

Tras la proyección tendremos una mesa redonda sobre Turismo Sostenible con distintos agentes sociales, en la que enfocaremos el tema del turismo en San Sebastián y debatiremos sobre su sostenibilidad.

Nuestra colaboradora Nora Arroita Gómez comparte con nosotrxs sus reflexiones personales tras pasear por la Parte Vieja observándola desde una nueva mirada, la de una turista en su propia ciudad.

VIAJAR

“Los niños y los que no están demasiado formados, moran en ese primer paraíso donde los hombres pueden llegar a saber sin comprender cada palabra.” Rabindranath Tagore.

Me gusta sentirme extranjera. Mirar por primera vez, no entender muchas cosas, imaginármelas o simplemente contemplarlas. Improvisar continuamente de forma natural y reconciliarme con las cosas.

Una de las mayores ventajas de estar de paso en lugares ajenos es el mero hecho de contemplarlos. La tranquilidad que la distancia, la falta de lugar y de opinión proporcionan. Una mirada despreocupada que da paz.

Por otro lado, en los viajes siempre me ha parecido importante que la interacción con el medio sea auténtica. Tanto la interrelación con las personas como con los paisajes y entornos naturales, urbanos, creados o inventados. Que sean lo que dicen ser y no que dejen de serlo para conseguir algo. 

Pienso que la autenticidad es lo que hace la diferencia entre un gran viaje y otro viaje más.  

Evoco este par de ideas, algo difusas, y me propongo pasear como una turista y redescubrir lugares de la Parte Vieja que desde hacía un tiempo no miraba. 

Y veo que está todo mezclado. 

Veo algunos cambios recientes, y no tanto, de los que no me había dado cuenta. Hay lugares que han cambiado y ya no recuerdo cómo eran antes. 

Veo cambios urbanísticos en accesos a espacios, en fachadas, escaparates, edificios… y también comercios de diversos tiempos y oportunidades y de una amplia variedad de gustos, clases, tonos y carácter. 

Otras veces, como una turista, con la atención en el monumento o en el “pintxo”, no me había fijado en ello. 

Nora Arroita Gómez

Andamio de obra de nuevo hotel de en construcción. Foto: Nora Arroita
Mercado de la Bretxa, edificio construido en 1870. Foto: Nora Arroita

Te invitamos a visitar tu ciudad tal y como lo ha hecho nuestra compañera, a través de una nueva mirada, la mirada de unx extranjerx en su ciudad, que te permita ver lo conocido desde otra perspectiva, arrojando una nueva luz sobre el espacio familiar y su relación con el turismo.

Te esperamos para reflexionar de forma conjunta en el Koldo Mitxelena Kulturunea el día 10 de noviembre a las 18h, tras la película “La Extranjera”.


cineCCdonostia.ko 8. ediziorako data berriak

Bizi dugun osasun-larrialdi egoera dela eta, azarora atzeratuko dugu kultura askea eta zine ona aurrez aurreko konpainiarekin bizitzeko esperientzia. ¡¡¡¡cineCCdonostia 2020: azaroaren 5, 9, 10 eta 11ean!!

Gauza on guztiek bere denbora behar dutelako.


cineCCdonostia zine sozial eta kultura askeko zinemaldiko 8. ediziorako ikus-entzunezko lanen aurkezpena

Iaz iragarri genuen bezala, 2020an zinemaldia udaberrian ospatuko dugu. Maiatzaren 25, 26, 27 eta ekainaren 1ean izango da.

Lanen aurkezpen epea martxoaren 31ean bukatzen da.

Aurkeztutako lanek Creative Commons baimena izan beharko dute. Ez badute baina honen zabaltzea aurreikusita badago, fotograma bat sartu beharko duzue zabaltzea espero den datarekin edo jpg bat filmaren aurretik emateko. Egoera berezitzat hartuko dugu lana interneten ikusteko eskuragarri badago.

cineCCdonostia zinemaldia ez da lehiakorra eta ez ditu sari edo bereizketarik kontutan hartzen, hauek gure Sare Sozialen eta CCworld zinemaldi sarearen bitartez zabaltzen den programazioaren barne egoteaz gain.

Aukeratutako lanak Sail Ofizialean edo sail espezifiko batean sartuko dira.

Luzemetraiak, erdimetraiak, laburmetraiak, edo klipak aurkeztu daitezke.

Zinemaldiak edozein hizkuntz edo azpititulu onartzen ditu, derrigorrezkoa izanik BO edo azpituluak gazteleraz egotea.

Lana aukeratua izanez gero, inskripzioa doanekoa da.

Lana jaso eta ikusi ondoren zurekin kontaktuan ipiniko gara bere sailkapenerako onartuta dagoen adieraziz.

Mila esker partehartzeagatik.

Proposamenak bidaltzeko erabili ezazu mesedez honako imprimakia:


cineCCdonostia zine eta kultura askeko zinemaldiko 8. edizioa

¡¡Baditugu cineCCdonostia, zine eta kultura askeko zinemaldiko 8. edizioko egunak!! 2020ean urtaroz aldatzen dugu eta udaberri luradunera goaz. Maiatzaren 25, 26, 27an eta ekainaren 1ean cineCCdonostia izango dugu, agendan erreserbatzen joan zaiteke!


2019ko cineCCdonostiako asistentzi grafikoa

Hemen duzue cineCCdonostia, Zine eta Kultura Askeko zinemaldiko VII edizio honen asistentzi grafikoa.


cineCCdonostia Noiz Agendan

Hemen irakurri dezakezue Garazi Velascok zinemaldiaren inguruan idatzitako kronika.