Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

cineCCdonostiako maiatzak 19 asteazkeneko programazioa

EGUNA 19, ASTEAZKENA

KOLDO MITXELENA KULTURUNEAn,(Urdaneta, 9 Kalea)

17:30

KMKk COVIDaren inguruan ipinitako segurtasun eta higiene neurriak direla eta, saioetarako izen ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako behean aurkitu duzu izena emateko aukera. Izen emateko orriak irekita egongo dira egun bakoitzeko 13rarte lekua dagoen bitartean.

Dena den lehenago ezinezkoa izango balitz proiekzioaren egunean bertan aretoaren sarreran aukera izango duzu aretoa betetzen ez den bitartean.

Lekua saioa hasi eta 15 minutu ondorenarte erreserbatuko dugu.

MAIATZAK 19 ASTEAZKENA, IZEN EMATEA


GKEn SAILA


HESIAREN ATZEAN

2019, 19´
Zuzendaritza: Antonio Grunfeld
Ekoizpena Agareso
Lekua: Galizia
Hizkuntza: BO ingelesa, gaztelania AZPT gaztelania

GKE Agareso

Aurkezpena: Antonio Grunfeld, zuzendaria, Uxía Pérez eta Andrés Vázquez de Agareso

Sinopsia: Bari Fatimatah ginearraren eta bolikostako Kone Mohameden bizipen pertsonalen bitartez “Hesiaren atzean” laburmetrai dokumentalak, Marokotik bizitza hobeago baten bila datozten pertsona migratzaileek egoera nekeza erakutsi nahi du. Migrazio politiken inguruko kritika bat izan nahi du ere, azken urteetan, emaitzik gabe, migranteen etorrera frenatu nahi izan dutenak. Oso gutxi dira, pertsona hauek, beraien oinarrizko eskubideak bermatzeko, lekuan bertan lan egiten duten erakundeak.

Trailerra


JARRI ZAITEZ NIRE OINETAN: BERETZAT ONENA DENA

2018, 4´
Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara

GKE Matía Fundazioa

Aurkezpena: Raquel Lázaro, Matía Fundazioko kidea eta Pura Díaz Vega, psikologoa eta gerontologoa Matía Gerontologia Institutuan

Sinopsia: Carmen medikuaren kontsultara doa bere alabarekin, baina nahiz eta bertan egon, ez dute inoiz bere pentsamundu edo sensazioak partekatzera gonbidatzen.

Laburmetrai honek, pertsona elduei zuzendutako atentzio guneetan, maiztasun handiarekin ematen den errealizate bat islatu nahi du. Adinagatik pertsonari bere bizitzari buruz erabakitzen ez ustea, tratu desegoki bat da. Beste pertsonaren ordez pentsatu beharrean, zergatik ez diogu bere beharrak adierazten laguntzen.

Ekainaren 15ª, Zahartzaroan ematen diren Gehiegikeriak eta Tratu Txarren inguruko Konzientzia Hartzearen eguna.

Bideo hau “Nire oinetan ipini II” ikus-entzunezko proiektuaren barne dago. Ekimen honekin Matia Fundaziotik profesionalek, konpainia eskaintzen dieten pertsonetan jarrera desegoki jakin batzuek izan dezaketen eragina ezagutu dezaten lagundu nahi dugu. Bakoitzaren burua begiratu hausnarketa bat egiteko eta profesionalek eta zaintzen dituzten pertsonek mantentzen jarraitu nahi ez dituzten praktika profesionalei alternatibak sortzeko.


NIRE OINETAN IPINI: PARKING

2018, 6´
Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara

GKE Matía Fundazioa

Aurkezpena: Pura Díaz Vega, psikologoa eta gerontologoa Matía Gerontologia Institutuan

Sinopsia: Mayte egoitza batean bizi den emakume bat da. Zaintzen duten pertsonengandik adeitsutzat jo dezakegun tratu baten atzean, baliabide mota hauen azpian abandonu egoera bat eman ohi da. Zaintzaile, familia edo profesional nekatuegiak, presionatuak, maizko isolamendu eta abandonu sentimenduekin, eskaintzen dituzten zaintza lanen inguruko ezagutza ezarekin, era guztitako ingurugiro karentzialak bizi dituztenak, zaintza zaildu edo eragozten dituzten traba arkitektonikoak etb. Zaintza eskaintzen duten pertsonek berak nahi ez duten tratu desegokia bultzatzen duten makina bat egoera bizi dituzte, errudun senti arazten dituztenak, irteera zaila duen espiral gaizto baten gatibu sentituaz.

“Parking” “Nire oinetan ipini” ikus-entzunezko proiektuaren emanaldia berri bat da. Ekimen honekin Matia Fundaziotik profesionalek, konpainia eskaintzen dieten pertsonetan jarrera desegoki jakin batzuek izan dezaketen eragina ezagutu dezaten lagundu nahi dugu. Bakoitzaren burua begiratu hausnarketa bat egiteko eta profesionalek eta zaintzen dituzten pertsonek mantentzen jarraitu nahi ez dituzten praktika profesionalei alternatibak sortzeko.


BARNE®HARTU: “Gizarte-inklusio zentru batean adindu”

2021, 15´
Zuzendaritza: Daniel Prieto eta Jaime Palomo
Ekoizpena: Daniel Prieto eta Jaime Palomo
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara

GKE Matía Fundazioa

Aurkezpena: Daniel Prieto, soziologoa, ikerketa kualitatibo aplikatuan espezializatua eta zuzendaria, Jaime Palomo, zuzendaria

Sinopsia: Gizarte-inklusioak geroz eta atentzio handiagoa jasotzen du gerontología arloan. Interes hau zahartze domografikoko patroien, gaurko ezegonkortasun sozial eta ekonomikoen, eta adin talde hauen sentiberatasuna handitzen ari diren desberdintasunen konbinazio baten eskutik dator.

Proposamen honen bitartez baztertzearen dimensioaniztun abordatze bat egin nahi da bi perfil desberdin bereiztuaz. Lehenengoa, zahartzearekin zerikusia duten arrazoiak direla eta baztertze sozial egoera batean aurkitzen diren pertsona adinduak, eta bestea, zahartze prozesuan dauden baztertze sozialak nabarmendutako bizi ibilbidea duten personak, adibidez, gaixotasu mental bat dutenak edo etxe gabekoak, biak genero ikuspegia kontutan izanda, dudarik gabe, bizi ibilbide desberdinak markatzen dituenak. Bi perfil hauen ikerketak, lurraldeko baztertze eta adintze egoeraren inguruko ikuspegi zabalago bat izatea ahalbideratuko du, baita gaur egun Gipuzkoan eskuragarri dagoen adin-baztertze binomioaren inguruko ezagutza handitu.  


“NAHI BAT ESKATZERA NOA”

2020, 11´
Zuzendaritza:Lucía Pérez Prat
Ekoizpena: Los Imaginarios Producciones Audiovisuales
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania

GKE EMAUS Fundación Social

Aurkezpena: Sheila Padrones EMEAUSEko kidea eta Lucía Pérez Prat zuzendaria, Irati eta Laura, protagonistak

Sinopsia: Laurak eta Iratik 29 eta 21 urte dituzte hurrenez hurren. Biak Zaragozan jaio ziren ijito eta merchero etniatan, genero-indarkeriaren biktimaren aldeko laguntza baliabide batean ezagutu ziren, eta aurreko urtean sei hilabetez Euskal Herriko Oreretako hilerrian bizitzen aritu ziren. Izugarrizko prekarietate egoera batean ikusita, beraien kale kideek publikoagoak diren lekuetan lo egin dezaten iradokitzen diete, honela Serbitzu Sozialak errazago aurkitu ditzazten, ondorioz aterpe batean eta bestelako baliabide batzuetan sartzeko tramiteak egitea ahalbideratuz. Hala ere, beldurrak bikote hau, gutxien esperotako lekuan izkutatzea bultzatzen du.

Baztertze sozialaren egoera aurrez aurre begiratzeak, gure gizarteek duten eredu ekonomiko eta politikoaren funtsezko kausa bat bezela onartzea suposatzen du. Laura eta Iratiren esperientzia ez dago errealitate honetatik kanpo eta ez da kasu isolatu bat. Guztiz kontrakoa, beraiek, biztanleriaren portzentai handi batekin batera, geroz eta gehiago nabarmentzen dute agindu beharko lukeen beharra, hare geihago bizitzen ari garen krisi momento batean, berdintasu eta Giza Eskubideen onarpenenaren idealak jarraitzen dituen gizarte batean.


NAIZEN NIK BADAKIT NOR NAIZEN

2021, 5´
Zuzendaritza: Luz Tato eta Ander Shinova
Ekoizpena: Kai Etxaniz eta GatoBala Films
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO euskara gaztelania AZPT euskara gaztelania

GKE Naizen

Aurkezpena: Aingeru Mayor, Naizeneko aholkularitza eta gainbegiratze arduraduna

Sinopsia: Kai Etxanizek Naizenentzat egindako abestiaren bideoklipa da, bere familiaren eta ingurukoen laguntzarekin den hori izan daiteken neska baten istorioa kontatzen du eta hegan egin.


ADEMGI ERREPORTAJEA

2020, 10´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS (ADEMGI)
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza

GKE AGISAS

Aurkezpena: Arcayako Samuel Viegas eta Maribel Álvare

Sinopsia: Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkartearen erreportajea.


BIHOTZEZ ERREPORTAJEA

2020, 10´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza

GKE AGISAS

Aurkezpena: AGISASeko Josune Toquero Salamero de AGISAS

Sinopsia: BIHOTZEZ sortzetiko kardiopatien elkartearen inguruko erreportajea.


E.M. NIRE BIZITZAKO LASTERKETA

2020, 12´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza eta audio deskribapena

GKE AGISAS

Aurkezpena: AGISASeko Vicente Gonzalez eta Esther Trigeros

Sinopsia: Esklerosi anitza duen gizon batek Behobia Donostia lasterketa korritzen jarraitu nahi du, eta horrek bere ondoria izango du.


GAILURRA

2020, 9´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza eta audio deskribapena

GKE AGISAS

Aurkezpena: AGISASeko Josune Toquero Salamero

Sinopsia: Lagun talde batek mendi bat igotzen du eta horietako batek bere haurtzaroa gogoratzen du azken ustekabe batekin.


cineCCdonostia 2021ko Kartela

Hona hemen aurtengo Zine Sozial eta Kultura Askeko, cineCCdonostiako, kartela, Izaskun Toyos gure kolaboratzaileak diseinatua.


GKE ikus-entzunezko lanentzako deialdia. Maiatza 2021ko cineCCdonostiako 9.ediziorako

Aurreko sarreran iragarri genizuen bezala, “cineCCdonostia”, Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiak bere eredua aldatzen du eta honekin batera GKE sozial eta solidarioen jardueren inguruan egindako lanei garratzi erlatibo handiagoa emanez.

Lan hauen presentzia ez da berria cineCCdonostian. Azkeneko hiru urteetan gure programazioak Donostiako GKE desberdinen sorkuntzak jaso ditu, bai dokumental luzeak, erdimetraiak edo laburmetraiak, baita clip korporatiboak ere (adb. Calcuta Ondoan, Emaus, Saretuz Sarea, Mugarik Gabeko Ekonomilariak, Unwra…)

Orain, egun oso bat eskainiko diegu proiekzio hauei.

Gure helburua ikus-entzunezko proiekzio hauek zabaltzea da, Creative Commonsa sustatzen dugun bitartean (ezagutzen ez badituzu, baimen irekiak dira, copyrightekiko alternatiba bat, lanen partekatzea bultzatzen dutenak). Modu honetan baimendutako obrak bakarrik onartuko ditugu (ez badakizu nola egin, lagunduko zaitugu).

GKE egileek zuen ikus-entzunezko lana, baita zuen elkartea eta proiektuak laburki aurkezteko aukera izango duzue.

Hurrengo formularioan aurkeztu dezakezu zure lana, hau ikusi ahal izateko linka emanez. Programazioaren barne sartu ezkero zuekin kontaktuan ipiniko gara proiekziorako artxiboa bidali dezazuen.

Lanen aurkezpena egiteko epea apirilaren 11ean bukatzen da.