“Kultura askearen paradigma, balio eta praktikak GKEentzat” Tailer-Hitzaldia
Posted: azaroa 7, 2021 Filed under: kategori gabea Leave a comment »Azaroak 25ean Donostiko Liburutegi Zentralean, alde zaharreko San Jerónimo kalean, arratsaldeko 5.30etan KULTURA ASKEAREN PARADIGMA, BALIOAK ETA PRAKTIKAK GKEentzat hitzaldi-tailerra ospatuko dugu.
ALDEZ AURRETIK IZENA EMAN HEMEN
Lekuak izen-ematearen arabera gordeko dira. Leku mugatua dago. Formularioa irekia dagoen bitartean eman daiteke izena.

2013an gure ibilbideari hasiera eman genionetik proiekzio eta solasaldien osagarri izan diren jarduera desberdinak antolatu ditugu kultura askea eta ezagutza irekia zabaldu nahiean. Hauen artean urtero hitzaldi edo hitzaldi-tailer bat egon delarik.
Aurten zinemaldian jarraitu dugun eredu berriaren harira, tailer-hitzaldiadi honetan gure begirada Gipuzkoan lan egiten duten GKEetan ipini dugu. Gure nahia, elkarte testuinguran kultura aske eta ezagutza irekiaren ezagutza sakontzea da, balio eta praktika hauek elkarte moduan nola lagundu eta aberastu gaitzaketen aztertuaz, baita gure egunerokotasunean printzipio hauek nola barneratu ditzazkegun ikusiaz.
Gustoko izango duzuelakoan gaude.
Hitzaldi-tailer hau Juanjo Díazek, cineCCdonostiako zuzendariak emango du.
gure elkartasuna Javier Jaen sortzailearentzat
Posted: abuztua 13, 2021 Filed under: carteles y programas, kategori gabea Leave a comment »Hemendik gure elkartasuna eskaini nahi diogu Javier Jaeni, sortzaile eta diseinatzaile grafikoa etb Pedro Almodovarren datorren “Madres paralelas” filmerako egin duen kartela dela eta sare sozialetan jasaten ari den zentsuragatik.

Honen inguruan gure ikuspuntua adieraztera eman nahi dugu Javier Jaen, urte batzuetan BCCN (Bartzelonako Creative Commons Film Festivaekol) kartelen egilea izan zelako, kartel hauen estiloaz beste CC zinemaldiak aberastu geralarik Creative Commonseko baimenarekin eginak bait zeuden.
Hemen dituzue bere lehen urteetako irudiak.
cineCCdonostia 2021ko asistentzi grafikoak
Posted: ekaina 3, 2021 Filed under: kategori gabea, publikoa | Tags: asistentzia Leave a comment »Ondoren cineCCdonostia 2021 asistentziko grafikoak ikus ditzazkezu:
cineCCdonostiako maiatzak 24 asteleheneko programazioa
Posted: maiatza 16, 2021 Filed under: kategori gabea, programa 2021, programazioa, sail ofiziala | Tags: berdintasuna, ecología, ekologia, gebnero berdintasuna, igualdad, ingurugiroa, Iraunkortasuna, sostenibilidad Leave a comment »EGUNA 24, ASTELEHENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAn,(Urdaneta, 9 Kalea)
18:00
KMKk COVIDaren inguruan ipinitako segurtasun eta higiene neurriak direla eta, saioetarako izen ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako behean aurkitu duzu izena emateko aukera. Izen emateko orriak irekita egongo dira egun bakoitzeko 13rarte lekua dagoen bitartean.
Dena den lehenago ezinezkoa izango balitz proiekzioaren egunean bertan aretoaren sarreran aukera izango duzu aretoa betetzen ez den bitartean.
Lekua saioa hasi eta 15 minutu ondorenarte erreserbatuko dugu.
MAIATZAK 24 ASTELEHENA, IZEN EMATEA
GKEn SAILA
EMAKUME MIGRATZAILEAK ETA ERRESISTENTZIA
2016, 14´
Zuzendaritza: Jon Manterola
Ideia Originala eta Gidoia: Patricia Ponce , Silvia Carrizo
Ekoizpena: Haurralde Fundazioa, Malen etxea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Patricia Ponce eta Silvia Carrizo, ekoizpena, digoia eta ideia originala
Sinopsia: “Emakume migratzaileak eta erresistentziak” XXI. mendeko Europan, desplazamendu bortxatuek, kapitalismo basatia, aldaketa teknologiko eta politiko sakonekin batera, diskurtso arrazisten areagotzea eramaten dute. Euskal Herrira migratutako herritartasun desberdinetako emakume talde batek, lehen pertsonan nola bizi duten eta erresistentzi moduan amankomunean artikulatzen dituzten akzioak kontatzen digute. Eliteen diskurtso nagusiaren aurreko erresistentzia.
GU (EMAKUME) GUZTION HISTORIA
2020, 20´
Zuzendaritza: Itxaso Díaz
Ekoizpena: Itxaso Díaz
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, ingelesa, gaztelania
Aurkezpena: Oihane Beñaran Muñoz, Mundubat Fundazioko komunikazio arduraduna
Sinopsia: “Gu guztion historia” dokumentalak beraien oinarrizko eskubideak bortxatuta ikusi zituzten hiru emakume salvadortarren kontakizuna jasotzen du, abortu delitu batengatik salatuta eta azkenean hilketa larriagatik atxilotuak, ospitalez kanpoko erditzeetan beraien haurrak galdu zituztenean.
1998 El Salvadorrek bere Zigor Kodea berritu zuen abortua legez kanpokoa egiteko 2 urtetik 8rañorako kartzela-zigorrekin. Hala ere, ustez borondatezko haurdunaldi etenaldiagatik emakumeak hilketa larriagatik epaituak dira, 30 eta 40 urte arteko atxiloketa zigorrekin.
Hau, Elsi, Cinthia eta Marianaren historiak dira. Baina beste askorena izan zitekeen, baita gurea ere.
“EZ DUT DEUS ERE ESAN”
2020, 1´
Zuzendaritza: Marta Gómez
Ekoizpena: Mugarik Gabe
Hizkuntza: BO gaztelania
Aurkezpena: Mugarik Gabeko Xabier Martinez
Sinopsia: Intersekzionalitateak, testuinguru jakin batean ematen diren faktore desberdinen arteko interakzioaren berri ematen du. Indarkeri egoerak sufritzen dituztenengan pentsatzea beharrezkoa egiten da orduan, testuingurua, kultura, kondizio soziala, kokapen geografikoa, orientazio sexuala, dibertsitate funtzional egoerak, bizi zikloa, arraza eta etnia batekoa izatea; azken finean, exklusio eta menpekotasunean batzen diren faktore guztiak, sexismoarekin batera eta sortarazten duten diskriminazio eta indarkeriaren aurrean begirada konplexuago bat izatea behartzen gaituztenak.
ALTERNATIBAK PLAZARA!
2020, 53´
Zuzendaritza: Tamara de Gracia, Maite Ezquerro y Javier González
Ekoizpena: Curruscu
Lekua: País Vasco
Hizkuntza: BO euskara gaztelania AZPT euskara gaztelania
Aurkezpena: Mugarik Gabeko Xabier Martinez
Sinopsia: Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira.
Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute.
Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.
DESKONEXIOA
2019, 4´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, ekoizlea eta GAEA Elkarteko fundatzailea
Sinopsia: Bideo honek gizakiak naturarekin duen harremana irudikatzen du eta azken denboraldian bizitzen ari den deskonexioa.
¿JASANGARRIAK AL GARA?
2019, 5´5´´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, eko y fundadora de la asociación GAEA Elkartea
Sinopsia: ¿Jasangarriak al gara gure egunerokoan?¿Zer ohitura aldatu ditzazkegu munduan dugun inpaktua gutxitzeko eta bizitza jasangarriago bat eramateko?¿Zer ondorio ditu keinu txiki batek? Bideo honetan galdera guzti hauei erantzuna emango diegu.
GURE BELARRAK-NUESTRAS HIERBAS
2021, 16´
Zuzendaritza: Fernando Vera
Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania
Aurkezpena: Juanjo Díaz Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuaren zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria
Sinopsia: Campo Creativo Cero eta Izkali Sozialek antolatutako Ekologia Sozial eta Politikoko VII. Jardunaldietan kokatuta, Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuan inspiratutako bideo hau partekatzen dizuegu.
Bideoan jardunaldietako momentu eta hausnarketa desberdinak berreskuratzeaz gain, behatzeko, kontemplatzeko eta gure inguruan dagoen landareriarekin kontaktuan ipintzeko esperientziaren gustua berreskuratzen dugu, era berean gure natura propioa entzunaz, naturari bereiziezinik lotuta bait gaude.
SUTAN DAGO
2020, 14´
Zuzendaritza: Iban Bujan
Gidoia: Begoña Cabaleiro
Ekoizpena: Emaús Fundación Social, The Badass Project
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania, euskara AZPT gaztelania euskara
Aurkezpena: Begoña Cabaleiro, gidoilaria eta Emaús FSeko komunikazio arduraduna
Sinopsia: Aldaketa klimatikoak mehatxatzen gaitu eta gure Giza Eskubideak arrikuan daude. Dokumentalaren formatua klima-fikziokoa da, baina ez zan beharrezkoa izan. Errealitateak fikzioa gainditzen du.
cineCCdonostia 2021eko eskuko programa
Posted: maiatza 14, 2021 Filed under: carteles y programas, kategori gabea, programa 2021, programazioa, programazioa, sail ofiziala | Tags: programación, sección oficial Leave a comment »Hemen duzue Izaskun Toyos gure kolaboratzaileak diseinatutako eskuko programa.
Zinemaldia zabaltzen lagundu nahi badiguzu bai sare sozialen bitartez edo paperean imprimatuz, hemen duzue eskuko programa pdfan: eskuko programa pdf
cineCCdonostiako maiatzak 20 osteguneko programazioa
Posted: Filed under: kategori gabea, programa 2021, programazioa | Tags: berdintasuna, cultura libre, kultura askea Leave a comment »EGUNA 20, OSTEGUNA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAn,(Urdaneta, 9 Kalea)
KMKk COVIDaren inguruan ipinitako segurtasun eta higiene neurriak direla eta, saioetarako izen ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako behean aurkitu duzu izena emateko aukera. Izen emateko orriak irekita egongo dira egun bakoitzeko 13rarte lekua dagoen bitartean.
Dena den lehenago ezinezkoa izango balitz proiekzioaren egunean bertan aretoaren sarreran aukera izango duzu aretoa betetzen ez den bitartean.
Lekua saioa hasi eta 15 minutu ondorenarte erreserbatuko dugu.
MAIATZAK 20 OSTEGUNA, IZEN EMATEA
17:00
GKEn SAILA
SALDA BADAGO PILPILEAN
2020, 90´
Zuzendaritza: Marta Gómez
Ekoizpena: Mugarik Gabe
Lekua: País Vasco
Hizkuntza: BO euskara, gaztelania AZPT gaztelania
Aurkezpena: Tamara de Gracia Romero Mugarik Gabeko kidea
Sinopsia: Salda Badago Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak Durangon egin ziren 2020ko azaroaren 1etik 3ra bitartean. Mugimenduaren indarra, ilusioa, kontraesanak, eta eztabaidak… bistan geratu ziren.
REYE´B´AL
2019, 13´
Zuzendaritza: Alfonso Moral
Ekoizpena: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania, kaq AZPT gaztelania
GKE Solidaridad Internacional-Nazioarteko Elkartasuna
Aurkezpena: Solidaridad Internacional-Nazioarteko Elkartasuna
Sinopsia: Sololán, Guatemalan, maya emakumeek indarkeria matxistaren aurka borrokatzen dute biktimei justiziara sarbidea ematen laguntzen, laguntza legal eta psikologikoa ematen eta emakume eta gazteen herritar parte-hartzea sustatzen. Laburmetrai hau 2019ko abenduan egin zen eta Sololá departamenduan, Guatemalan, AMLUDI, CPDL eta SOLIDARIDAD INTERNACIONAL GKEen egindako lana erakusten du.
INFORMATIKA EMAKUMEENTZAT
2018, 13´
Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno
Ekoizpena: Fernando Vera Moreno
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO bengalarra AZPIT gaztelania
Aurkezpena: Iñigo Eguren Calcuta Ondoaneko zuzendaria
Sinopsia: Rekha Murmuk 21 urte ditu eta ez da inoiz interneten sartu.
ZORRETAN GUZTIEKIN
2019, 60´
Zuzendaritza: Roi Guitián eta María Lobo
Ekoizpena: Agareso
Lekua: Galizia
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT ingelesa
Aurkezpena: Roi Guitián eta María Lobo zuzendariak eta Agaresoko talde teknikoa
Sinopsia: Zorretan guztiekin helburu politiko bat duen dokumental soziala da: emakume salvadortarrek bizi duten eskubideen urratzeari buruz ohartarazi, modu honetan biztanleri erdiaren Giza Eskubideak urratzen ez dituen eta ideologietatik aske dagoen ugal eta sexu osasun bat bermatzen duen legislazioaren alde -erdialdeko amerikar lurraldearen barruan- borrokatzen ari diren talde feministei lagunduaz. Batez ere zaurgarriagoak diren haur eta nerabeentzat. Kontaera protagonitek sostengatzen dute, kartzeleko harresiaren bi aldeetatik, munduari abortuaren despenalizazioa, amaren osasuna arriskuan dagoenean, bizitzaren aldeko borroka bat dela gogoraraziz
cineCCdonostia 2021ko Kartela
Posted: apirila 19, 2021 Filed under: 2021 programazioa, carteles y programas, kartela eta programa, kategori gabea Leave a comment »Hona hemen aurtengo Zine Sozial eta Kultura Askeko, cineCCdonostiako, kartela, Izaskun Toyos gure kolaboratzaileak diseinatua.
Ikus-entzunezko lan etxetiarren deialdia. 2021eko maiatzeko 9. edizioa-izen ematea.
Posted: martxoa 12, 2021 Filed under: kategori gabea Leave a comment »Aurreko batean iragarri genizuen bezala, “cineCCdonostia” Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiaren eredua aldatuko da aurten, ondorioz, ikus-entzunezko lan etxetiarrei eskeinitako sail berri bat izango dugu.
Lan partikularrei zuzendutako erakustaldi bat izango da, edozein gai edo luzeerakoa, etxean edo lagunartean erakusteko, banaketa edo interes komertzialik gabekoa.
Egile afizionatuek eginda izan ohi dira, baina profesionalenak ere izan daitezke beraientzat edo etxekoekin eta lagunekin partekatzeko osatu badira.
Gai intimistak, ekitaldi familiarrak edo lagunartekoak, bidaiak, inguruko esplorazioari zuzendutako bideoak, kontemplaziozko bideoak, hausnarketak edo egunerokoak, remixak edo jabetzazko bideoak, etb.
Eduki etxetiarra, pribatua, saioa etb. baloratuko ditugu, kalitate zinematrografikoa balditza bat izango ez delarik, dena den, pantaila handian ikus ahal daitezken lanak aukeratuko ditugu. Lanen iraupena askea izango da.
Bideo etxetiarrak egilearen inguruko errealitatea jasotzen du, tolesgabeko kreazio bat da, artifizio gabea, grabaketaren funtzio guztiak betetzen dituen egilearena, beraz, deialdi honetan ez dira sartuko:
-Fikzio lanak
-Ekoizpen enpresa batetik datozen lanak
-Errealizazio talde bat atzean duten lanak
Bideo etxetiar bezela ulertzen dugunaren inguruan informazio geihago izan dezazuen hemen dituzue adibide batzuk: ikusi hemen edo hemen.
Lanek ez dute baimenik eramango ez bait dira erakusketa publikorako egin, cineCCdonostian ematea salbuespen bat izango da; arrazoi honengatik, ez da beharrezkoa izango Creative Commonsarekin baimenduak egotea.
Gogorarazten dizuegu cineCCdonostia Zinemaldia maiatzaren 17, 19, 20 eta 24ean ospatuko dela Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 11ean bukatzen da.
Lanak ondorengo formularioan aurkeztu ditzazkezue. Eman iezaguzu lana ikusteko edo jaisteko link bat bideo plataformaren batean (youtube…) edo on-ine dagoen almazenen batean (drive, yahoo, etb). Artxiboak partekatzeko dauden plataformen bitartez ere bidali dezakezu. Bestalde zuzenean bidali nahi badiguzu ipini ezazu komentarioetan eta berbidali erantzuten dizugun e-mail zuzenbidera.
Vídeo sobre el Festival de Cine Social y Cultura Libre, cineCCdonostia 2020
Posted: urtarrila 13, 2021 Filed under: bideoak, kategori gabea, zinemaldiaren prozesua | Tags: cine, creative commons, cultura libre, videos Leave a comment »Con ocasión de la VIII edición de cineCCdonostia, Festival de Cine Social y Cultura Libre de San Sebastián hemos realizado el siguiente vídeo sobre el festival. A través de las voces de quienes formamos el equipo podréis conocernos, saber quienes somos, cómo comenzamos, cuales son nuestras motivaciones, nuestra trayectoria etc.
El vídeo ha sido realizado por Fernando Vera.
¡¡¡Esperamos que os guste!!!
¡¡¡Y en este 2021 más!!. Podeís acompañarnos los días 18, 19, 20 y 24 de mayo, en la IX edición que celebraremos una vez más en el Koldo Mitxelena Kulturunea.
Mahai Ingurua “Turismoa: Iraunkortasuna eta Deshazkundea”
Posted: abendua 31, 2020 Filed under: filmak baino gehiago, kategori gabea, programazioa, sail ofiziala, solasaldiak eta mahai inguruak | Tags: deshazkundea, Iraunkortasuna, turismo iraunkorra, turismoa Leave a comment »Azaroaren 10ean “TURISMOA: IRAUNKORTASUNA ETA DESHAZKUNDEA” mahai ingurua ospatu genuen Koldo Mitxelena Kulturunean, cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiaren VIII edizioan.
Solasaldiaren aurretik Miguel Ángel Blanca zuzendariaren (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi), “La Extranjera” filma ikusi genuen, Bartzelona hiriko espazioetan ematen den inbasio turistikoaren inguruko dokumental eta zientzia-fikzioaren arteko collage filmikoa.
Mahai ingurua Juanjo Diaz, zinemaldiko zuzendariak dinamizatu zuen. Gurekin Donostiako turismoari buruz (Nora Arroitaren artikulua ikusi) solasean Maider Zilbeti, Haizur .eko zuzendaria eta Eihar Egaña Bizi Lagun Ekin Plataforako kidea izan genituen.
Hona hemen mahai inguruko bideoa.
Mahai Ingurua “Komunitatea eta Osasun Komunitarioa”
Posted: abendua 27, 2020 Filed under: 2020 programazioa, kategori gabea, programazioa, sail ofiziala Leave a comment »2020eko azaroaren 11ean “KOMUNITATEA ETA OSASUN KOMUNITARIOA” ren inguruko mahai ingurua ospatu genuen, cineCCdonostia Zine eta Kultura Askeko Zinemaldiaren VIII edizioaren barruan. Bertan Itziar Cabieces Ibarrondo Osalde, osasun eskubidearen aldeko elkartea eta Carlos Canga EFEKEZE, Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartea. Juanjo Díaz, zinemaldiko zuzendariak dinamizatu du mahaia.
Mahai ingurua baino lehen gaiaren inguruko hiru lan ikusi genituen: Alegrías (o cómo hacer un documental sobre Triana) Carlos Escañok zuzendutako proiektua (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi), Nadies Rocío García Martinezek zuzenduta (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi) eta Elige la Vida elkarteak ekoiztuta (elkarteko Asun Cidi egindako elkarizketa) eta Antonio Gironen Los Cuidados, (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi).
Ondoren mahai inguruko bideoa ikus dezakezue, bertan osasun publikoa, osasun komunitarioa, partehartze prozesual osasun arloan, pertsona osasun sistemaren zentru bezela, bakunen baimenak…eta askoz gehiago.
2020ko cineCCdonostiako asistentzi grafikoa
Posted: azaroa 15, 2020 Filed under: kategori gabea, publikoa, sail ofiziala | Tags: asistentzia Leave a comment »Hona hemen, cineCCdonostiako, zine sozial eta kultura askeko zinemaldiko VIII. edizioko asitentzi grafikoa.

cineCCdonostiako azaroaren 11erako programazioa
Posted: azaroa 10, 2020 Filed under: kategori gabea, programazioa, sail ofiziala | Tags: osasun komunitarioa Leave a comment »EGUNA 11, ASTEAZKENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta, 9 kalea)
18:00
AZAROAK 11 ASTEAZKENA, IZEN-EMATEA
ALEGRÍAS (EDO NOLA EGIN DOKUMENTAL BAT TRIANAREN INGURUAN)
2020, 11´07″
Zuzendaritza: Carlos Escaño
Ekoizpena: Elige la Vida
Hizkuntza: BOE

Sinopsia
Hau, Elige la Vida elkarteak Sevillako Triana auzoaren inguruan egindako laburmetraietako bat da. Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu.
Aurkezpena: Carlos Escaño, zuzendaria.

Página Web Elige la Vida , FB, Tw
ELIGE LA VIDA, NADIES
2015, 7´
Zuzendaritza: Rocío García Martinez
Ekoizpena: Elige la Vida
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-SA
Sinopsia
Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu.
Los Nadies elkartearen 25. urteurrena ospatzeko egindako laburmetraia da. Honen protagonistak nadieak, beraien bizitzei buruz, eta Elige la Vida ezagutzeak beraientzat suposatu duenari buruz hitzegiten digute. Testigantza hauekin elkartearen hobetzean ere parte-hartzen dutelarik.
Página Web Elige la Vida , FB, Tw
LOS CUIDADOS
2019, 29´
Zuzendaritza: Antonio Girón, Raquel Congosto
Ekoizpena: La Sandunga Films
Hizkuntza: BOE
Baimena: CC By-Nc-SA

Sinopsia
Silvia Vallecasera iristen da, Madrileko auzo popular bat, bere familiako medikuntza residentzia egitera. “Auzoa egitea” osasuntsu egoteko modurik onena dela bezelako gauzak dioten pertsonak lan egiten duten osasun zentru berezi batera.
Aurkezpena: Antonio Girón, zuzendaria.
Mahai Ingurua: Osasun Komunitarioa
-Itziar Cabieces Ibarrondo (Osalde, Osasun Eskubideen Aldeko Elkartea) eta Carlos Canga (EFEKEZE, Euskadiko familiako eta komunitateko erizaintzaren Zientzia Elkartea).
sobre La Extranjera con Miguel Ángel Blanca
Posted: azaroa 9, 2020 Filed under: 2020 programazioa, elkarizketak, kategori gabea, programazioa, sail ofiziala | Tags: elkarizketa, programación, programazioa, turismo iraunkorra Leave a comment »El día 10 de noviembre nos centraremos en el TURISMO SOSTENIBLE, con la proyección del collage audiovisual “La Extranjera” tras el que tendremos un coloquio sobre el turismo y su sotenibilidad en Donostia. Será a las 18h en el Koldo Mitxelena Kulturunea.
A continuación podéis ver la conversación que hemos tenido con su realizador, Miguel Angel Blanca, en la que nos habla sobre su particular forma de hacer cine, lo que lo ha motivado a grabar esta pieza, su experiencia como residente de Barcelona ante una ciudad invadida por el turismo, cómo ve la situación del turismo en etos momentos…
Esperamos que la disfrutéis.