2018ko programazio osoa
Posted: otsaila 24, 2019 Filed under: Comments Off on 2018ko programazio osoacineCCdonostia 2018-Zine eta Kultura Askeko Zinemaldia
SAIL OFIZIALA
Azaroak
12, 13 eta 14 KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta kalea, 9) eta 15 eta 16ean EMAUS SOCIAL FACTORY-n, (Mudaiz bidea,6).
eguna 12
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30
Shootball
2017, 94min.
Zuzendaritza: Fèlix Colomer
Produkzioa: Forest Film Studio
Herria: España
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC By-Nc-Nd
Sinopsia: Manuel Barbero, sexu gehiegikeriak jasandako biktima baten aita, eta Manuelen semea eta beste 20 haur gehiago behartu zituen gizona, dokumental honetako protagonista garrantzitsuenak dira. Filmaren zuzendariak istorio honen gakoak azalduko dizkigu ikerlari eta kazetari lan baten bidez. Pederasta batek dokumental batean hitzegiteko eta aitortzeko aurpegia ematen duen lehen aldia da.
Shootball ikusi ondoren, ikasten duten zentruetan sexu abusua jasan dituzten adingabeen familiei laguntza emateko iniziatiba bat sortzeko interesa duten pertsonekin etorkizunean lan saio bat izateko antolakuntzari lekua egingo diogu. irakurri geihago
Sarrera Librea tokia bete arte.
eguna 13
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30
Belén
2017, 94min
Zuzendaritza: Adriana Vila Guevara
Produkzioa: Crater Producciones / Secuencia Cero Films
Herria: España , Venezuela
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC By-Nc-Nd
Sinopsia: Belén, eguneroko borroken gudari jakitun hilezkorra, Quitipláren erregina, banbuarena, bere soinu eta isiltasunarena. Kakaoaren nekazari humilla eta herri txiki afro-venezueldar bateko musikaria. Ama erregina, Afrikako diasporako famili luzatuarentzako guztion arbaso, bere borroka historikoak eta bere danborren ihardestea. Iradokimen, arima, durunditsu: Belén. Memoriaren oroitzapen eta irudikapenerako lekua ematen duen ez ohikoa den deskribapena. Aurkitutako 100 ordutik gorako metrai amateurretan jasota geratu zen bere bizitza (eta heriotzaren) oroitzapenetara egindako bidaia da, eta bertan agertutako keinutan ikuspuntu ugariren isladapena. Musikaren indarraren ulermenerako bidea, zinezko ekintza umilen bitartez, gizarte eraldaketa eman dadin.
Sarrera Librea tokia bete arte.
eguna 14
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30
Hard as Indie
2018, 92min.
Zuzendaritza: Arturo M. Antolin
Produkzioa: Hard As Indie
Herria: España
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC by-Nc-Sa
Sinopsia: 2008an 20 urteko lagunak ziren Carola Rodriguez, Bruno Teixidor eta Nicolás Alcalak, egitasmo ameslari batean sartzeko erabakia hartu zuten: El Cosmonauta, ordurarte erabilitako produkzio ereduarentzako beste aukera mota bat sortu nahi zuen transmedia filmea. Crowdfunding bitartez finantziatuta, creative commons lizentziapean eta aldi berean TB, zine eta interneten doain estreinatzeko helburuarekin; El Cosmonauta, denen ahotan zegoen proiektua zen. Hiru urte geroago, 4.000 produktore baino gehiagorekin eta crowdfunding bitartez lortutako 250.000€ tako aurrekontu batekin, Riot Cinema Collective Letoniara hurbildu zen filmea errodatzera…aldiz beraien buruahusteen bukaera izan beharrean, hasiera besterik ez zen izango.
Sarrera Librea tokia bete arte.
eguna 15
Emaus Social Factory
18:30
Emaus, ikusentzunezko dokumentazioa eta gehiago
Emausen Social Factoryan egingo degun saioan, bertan eratzen eta sortzen diren ikusentzunezko materialaren inguruan jardungo gera. Honez gain beraien lana egiteko erabiltzen dituzten tresna batzuk ere ezagutuko ditugu bertan izango dugun Tailer batean.
Sarrera Librea tokia bete arte.
eguna 16
Emaus Social Factory
18:30
Peiró42
2017, 30min.
Zuzendaritza: Eloi Aymerich
Produkzioa: Clack Audiovisual
Herria: España
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC by-Nc-Nd
Sinopsia: Heriotza-zigorra duen gizon batek bere bizitza salbatzeko bere ideiei uko egiteko eta etsaiei batzeko proposamena jasotzen du. Ez du onartuko eta erailia izango da. Zerk justifikazten du hildura hau? Emakume zein gizon baten heriotza ulertu al daiteke? Peiró42, fikziozko eszenen, elkarrizketen, artxibozko irudien eta jatorrizko dokumentalen iturri berreskuratuen bitartez anarkosindikalismoaren, kooperatibismoaren eta Errepublikaren baloreak lehenen pertsonan aurkezten diren erdimetrai dokumental bat da.
Joan Peiró (Bartzelona, 1887- Paterna 1942) anarkosindikalista eta kooperatibistaren fusilatzearen 75. urteurrena dela eta sortzen da memoria historikoaren inguruan eta XX. mendeko matarotar nabarmenetarikoen baloreen inguruan aritzen den ikusentzutezko proposamen hau.
Adam curtis: Sin espejo
2018, 23.30min.
Zuzendaritza: Andrés Hispano, Felix Perez-Hita
Produkzioa: Soy Cámara, CCCB
Herria: España
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC by-Nc-Nd
Sinopsia: Soy Camara taldeak gauzatutako elkarrizketa da hau. Curtis bere filmeetaz aritzeaz gain, WikiLeaks edo Snowden munduak gobernatzen dutela uste duten egungo teknokraten sistemaz, beldurraren bitartez bilatzen den kontrolaz, Donald Trump eta egundo mundu konplexuaren sintometaz arituko da.
(Soy Cámara-ren lana MNCARSaren elkarkidetzarekin)
On nation (and other dogmas)
2015, 22min.
Zuzendaritza: Zavan Films
Produkzioa: Zavan Films
Herria: España
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: Herri jabetza
Sinopsia: Zavan Films produktora, eduki desberninetako (gerrate irudiak, futbol jokoak, gizarte ospakizunak, erritual erlijiosoak…) eta jatorri ezberdineko iturrietako(Chris Marker, Alain Resnais, Leni Riefenstahl edo Gianikian eta Ricci Lucchiren filmak besteak beste) artxibozko irudien berreskuraketaren bitartez, gizarte identitateen (erlijioso, aberri, merkatari) eta gerrate, onura ekonomiko eta “legezko krimenen” arteko erlazioaren ingurun hurrengo lan konplexu eta kaleidoskopikoan aritu da.
Sarrera Librea tokia bete arte.
EKOLOGIA SAILA
Martxoa 2018
EKOLOGISTAK MARTXAN 2018KO EKOZINEMALDIAREKIN BAT ANTOLATUA
eguna 26
Kripta-Udaletxeko Liburutegi Zaharrean (San Jerónimo kalea)
19:00
Frontera Invisible (Muga Ikustezina)
2016, 28min.
Zuzendaritza eta Ekoizpena: Nico Muzi, Nicolás Richat.
Sinopsia: Munduko gerra luzeenean harrapatuta dauden komunitateen benetako isotioa da hau, erregai “berdea” ekoizteko, palma olioaren produkzioaren jabe handiek nekazari indigenak higitu dituztena. Habitat naturalak eta lurrak suntsitu dituzte, orain aberatsen eskuetan kontzentratuta daudenak.
Desierto Líquido (Basamortu likidoa)
2016, 69min.
Zuzendaritza:Alba Azaola y Daniel Carrasco
VOSC
Sinopsia: Geihegi arrantzatzearen ondorioz sortzen diren ingurugiro eta giza arazoak aztertzen ditu. Espainia, Mauritania eta Senegalen grabatuta dago. Geroz eta arrain gutxiago dago itsasoan. Azkeneko hamarkadetan gure nahiera itsasoa husten joan gara teknologia berrien bitartez. Honetaz gain gure arrantza eredua beste lurralde batzuetara eramaten ari gara, eta honen ondorioz beraien baliabideak agortzen ari dira, bertako biztanleria emigratzea behartuta aurkitzen delarik. Baina hemen etorkinei ematen diegun harrera beraien arraiei emandakoa baino okerragoa da.
Sarrera doan
eguna 27
Kripta-Udaletxeko Liburutegi Zaharrean (San Jerónimo kalea)
20:25
Yaku Chaski Warmikuna: Mensajeras del Río (Yaku Chaski Warmikuna: Ibaiaren Mezularia)
2016, 5,12 min.
Zuzendaritza: Luz Estrello
Ekoizpena: Kausac Sachata Jarkac Wamikuna / Saramanta Warmikuna / Agencia Ecologista / El Maizal
VOC
Sinopsia: “Berta Cáceres” sariko ex aequo laburmetrai irabazlea DOMACINE lehiaketaren III edizioan. Amazonian, nazionalitate indígena ezberdinetako emakumeak Ekuadorreko gobernuak eta kapital transnazionalak iragarritako petrolio-konpanien mugen zabalkuntza gelditzen saiatzen ari dira. Oihanaren eta bertako biztanleen bizitza arriskuan dagoela jakin zutenetik, emakume hauek bilera publikoak, foroak eta manifestaldiak egin dituzte beraien ezadostasuna adieraziz. Ehundaka kilometro ibli zituzten beraien lurraldeetatik Quitoraino, estatuko hiriburura. Herrialdeko agintarien entzungortasunaren aurrean, ibaibide naturalak jarraitzea erabaki dute beraien komunitate amazonikoetara mezu defendatzailea eramanaz. Zeharbide honi Yakuchaski Warmikuna deitu diote, ekuadortar oihaneko ibilbide bat; naturaren eta emakumeen eskubideen aldeko bidai femenino eta ausarta.
Sarrera doan
eguna 28
Kripta-Udaletxeko Liburutegi Zaharrean (San Jerónimo kalea)
18:30
Arpilleras, bordando resistencia (Arpillerak, erresistentzia bordatuz)
2017, 1h 44min.
Ekoizpena: MAB, Brasil
VOSC
Sinopsia: Brasileko bost herrialdeetan dauden ur bilduen ondorioz kaltetuta izan diren bost emakumeen istorioak kontatzen ditu. Herrialde osoan komunitate osoak sektore elektrikoko enpresen logika harrapatzailearen biktimak izan dira, informazio, lurralde eta memoria izateko eskubiderik gabe. Emakumeentzat, beraien eskubideen bortxaketa hareagotu egiten da. Hidroelektriken lanetan, milaka langileen etorrerarekin, jazarpen sexualak, emakume salerosketa, prostituzioa eta bortxaketa sexualak esponentzialki igotzen dira. Arpillerak Txilen diktadura garaian desagertutakoen familiartekoek beraien esperientziak adierazteko modu bat bezala, zakuetan egiten zituzten bordatu mota batzuk, orain, Brasileko proiektu hidroelektrikoen biktimak egiten dituztenak.
Sarrera doan
Ekozinemaldiko programa osoa hemen.