2015ko programazio osoa
Posted: apirila 12, 2015 Filed under: Leave a comment »- cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinemaldia, donostian
SAIL OFIZIALA
azaroa 2015
16, 17, 18 eta 19 KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN eta 20ean DSS2016ko egoitzean.
eguna 16,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
INTERNETEKO MUTILA. Aaron Swartzen historia. (The Internet’s Own Boy: The Story of Aaron Swartz)
2014,105min., bo: inglesa, azpt: gaztelania
Zuzendaritza: Brian Knappenberger, Ekoizpena: Luminant Media.
CC BY-NC-ND
Sinopsia: Nerabea zenean, Aaron Swartz aseezineko ezagutza grina zuen informatika programazioko prodijio bat zen. Interneteko, hezkuntzako eta politikako aktibista aintzindari bezela azaleratu ondoren, 2011 eta 2011. urteetan zenbait kargu federalengatik salatu zuten eta honek ondoz ondoko gertaera batzuk piztu zituen, bukaera dramatikoa izan zutenak, interneteko komunitatea txunditurik utziaz. Filma hau derrigorrezkoa da ondoren gertatu diren kasuen gakoak ezagutzeko, Edward Snowdenena edo Manning soldatuarena adibidez.
Solasaldia: Internet, open knowledge (ezaguera irekia), open data (informazio publiko irekia), ezaguera zientifikoa guztien on bezela,…
- Txarlie (@axebra Hactivista),
- Imanol Argüeso (Open Data Euskadi, GV).
- 0 Ilara: Jorge Campanillas (egile eskubideetan aditua den abokatua-Iurimatica-) eta Mario Pena (Safe Creative).
eguna 17,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
YES, WE FUCK (Bai, guk larrua jotzen dugu!)
2015, 60min., bo: gaztelera, katalana, azpt: gaztelera.
Zuzendaritza: Antonio Centeno eta Raúl de la Morena
CC BY-NC-ND
Sinopsia: “Yes, we fuck” aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatearen inguruan ekiten duen dokumentala da. Sexualitatea hazkunde pertsonalerako, pertsonalitatearen garapenerako eta harreman sozialetarako dagoen eragilerik indartsuena da. Hau dela eta, funtsezkoa izan beharko litzateke aniztasun funtzionala duten pertsonen laguntza sozialetan.
Sexuaz haratago, dokumentalak sexualitateak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egin dezakenaz gain, dibertsitate funtzionalaren errealitateak giza sexualitateari eman diezaiokena erakutsi nahi du. Sexu aniztasuna, edertasunaren zentzu zabala eta independentzi pertsonala izango dira Yes, we fuck! dokumentalean azaltzen diren historioen helburuak.
Solasaldia: dibertsitate funtzionala, sexualitatea eskubide eta dignitate bezala, minosbaliotasun bat duten pertsonen behar sexualak asetzeko baliabideak, rol profesional berriak.
- Antonio Centeno (Dokumentalaren zuzendaria),
- Nerea Sancho (Sexologa eta UPVko irakaslea),
- Aitor Fernández Galarreta (Gielmar-Gipuzkoako Elbarriak Martxan).
eguna 18,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
PORT TRADE PORTRAIT
2014, 36min., bo: gaztelera
Zuzendaritza: David Batlle. Catalunya
CC-BY-NC-SA
Sinopsia: Port Trade Portrait Bartzelonako merkantzia portu zaharraren erretratua da, gaur gune turistiko batean eradatutakoa. Bartzelonako burgesia aberastu zuten itsasontzi beltz tratatzaileak itsasoratu ziren leku berdinean, gaur egun turistak persekuzio eta detenzioen presiopetik aurrera ateratzen saiatzen diren afrikarren ondoan paseatzen dira.
ATE URDINA
(La Puerta Azul)
2015, 77min., bo: gaztelera
Zuzendaritza: Alicia Medina. Ekoizpena: Diodo Media.
CC-BY-NC-ND
Sinopsia: Zapadores, Valentziako Atzerritar Barneratze Zentruen errealitatea argitara ematen duen pelikula da “Ate Urdina”. Lehen aldiz, dokumental honek gobernua, CIEs hauen istearen aldeko aktibistak, epaileak, poliziak, CIEsak sortu zituzten partidu politikoak eta bere istea exijitzen dutenak bateratzen ditu. Bestalde, bertako ikuspuntu batetik abitauta, dokumental honek arazo europear eta globalak ipintzen ditu mahai gainean, Europear Batasunaren blindajea hegoaldeko migrazioen aurka edo beraien bizi baldintzak hobetu nahi dituzten pertsonek jasaten duten bortizkeria.
Solasaldia: Migrazioak, beltz-tratularietatik pertsonen tratara, migratzaileak objetu komenrtzial bezela, CIEsak, ipar-hegoaldeko zorra.
- Carlos Rilova (Miguel Aramburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea),
- Agustin Unzurrunzaga (SOS Racismo).
- Julia Onaindia (Psikologia Sozialeko Ikertzailea, EHU)
eguna 19,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
AZALAREN JOSKETA (Las Costuras de la Piel)
2014, 60min., bo: indua, azpt: gaztelera
Zuzendaritza: Cèlia Vila y Enric Escofet, Ekoizpena: No Dust Films. Catalunya.
CC-BY-SA
Sinopsia: Bharathi eta Yamuna Bangalore, Indian bizi dira eta beraien bizitza guztia muduko armairuak betetzen dituzten ehungintzako sektoreko multinazional handientzat lanean jardun dute. Beste emakume batzuen antzera, beldurrik ez izatea erabaki dute, etorkizun duin bat lortzeko borrokatuaz, jakinda, lan baldintza justuak lortzeko bide bakarra jabeekin alderatze zuzen bat izatea dela. Yamurak dioen bezela, “Fabriketako jabeak bost bat edo hamar bat dira…baina zenbat gara gu? Milaka eta milaka”.
Las Costuras de la Piel Proiektua
Solasaldia: ehun industria Indian, emakumeen lan egoera, abusu eta lan esklabotasuna, sindikatu independienteak, zer egin dezakegu guk injustizi hau ez sostengatzeko
- Iñigo Eguren (Calcuta Ondoan),
- Edurne Pujana Deba (Setem Hego Haizea).
eguna 20,
DSS2016 gunea (Easo Kalea, 43 Donostia)
18:00
¡KOPIATU MADARIKATUAK! Egile Baimenak Aro Digitalean (¡COPIAD MALDITOS! Derechos de autor en la era digital)
2010, 58min., bo: gaztelera
Zuzendaritza eta ekoizpena: Stéphane Grueso.
CC-BY-NC
Sinopsia: “¡Kopiatu Madarikatuak! Egile baimenak aro digitalean” lanak, baimen askeekin egindako ikus-entzunezko alternatibak errepasatzen ditu. Telebista Espainolean Creative Commons baimen batekin (BY/NC 3.0 Unported) eman zen lehen edukia izan zen, baita lehena deskarga librean. Dokumentalaren bitartez iraultza digitalak planteatzen dituen erronka etiko eta moral berrien eztabaidaren erdian aurkitzen diren pertsonaiak ezagutzen ditugu, David Bravo abokatua edo Lorenzo Silva idazlea kasu.
Solasaldia: Ikusentzunezko ekoizpena interneteko era digitalean, telebisten papera, eskubideen kudeaketa empresak, kultura askea
- Stéphane Gruesorekin, filmaren egilea, Telebistako erreportaria, aktibista eta kazetaria (Carne cruda etc.)
- 0 Ilara: Jorge Campanillas (egile eskubideetan aditua den abokatua-Iurimatica-) eta Mario Pena (Safe Creative).
Antolatzaileak:
cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinemaldia, donostian
ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA SAILA
urria 2015
22 y 23an EHAEO-Gipuzkoa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala-Gipuzkoa.
Eguna, 2015eko urriaren 22a, Osteguna
Pilotalekuaren ikerketa tipografikoari buruzko eta honek hiritar bilbean duen eraginaren inguruko jardunaldia.
Aurkezpen eta dinamizazioa: Juan Martín, EHAEO-Gipuzkoako Kultur Bokala.
Lehen atala:
18:00 Ongi etorria eta egitarauaren aurkezpena.
18:05 cineCCdonostia zinemaldiaren eta Creative Commons baimenen aurkezpena.
Juan José Diaz, Zinemaldiaren Zuzendaria.
18:20 Euskal pilotalekuen Mapeo eta Wikia proiektu kolaboratiboaren aurkezpena, Campo Creativo Cero (CCo) Elkarteak bultzatuta.
Irene Aguirre (CC0ko kolaboratzailea).
18:35 Pilotalekuei buruzko ikus-entzunezko materialen emanaldia, arkitekturan ikus-entzunezko materiala bideratzeko modu desberdinak ilustratzen. cCCd_festaren aukeraketa.
Nuria Cagigal (CC0ko kolaboratzailea)
Bigarren atala:
19:05 Pilotaleku eta eremu publikoei buruzko ikerketaren aurkezpena. (ETSA/AGET).
Manuel Iñiguez y Alberto Ustarroz .
19:25 PILOTARTEAren aurkezpena, Azkoitiako Euskal Herriko Pilotaren Kultur Zentroaren Proiektua.
Carlos López de Ceballos (arkitektoa).
20:00 Solasaldia Zero hilara eta publikoarekin.
Eguna, 2015eko urriaren 23a, Ostirala
Ondarea Guztion On bezela eta hiritartasunaren honen babesa eta kontserbazioan duen parte-hartzearen inguruko jardunaldia. Madrileko Beti Jai pilotalekuaren errehabilitazioa.
Aurkezpen eta dinamizazioa: Juan José Diaz, Director del Festival.
Lehen atala:
Pilota jokoaren testuinguru kulturala.
18:00 Pilota jokoaren erreferentzi antropologikoak.
Olatz Gonzalez-Abrisketa (UPV/EHU).
18:20 Pilota jokoaren bilakaera eta bere eragin tipologikoa.
Daniel Carballo (ETSA/AGET).
Bigarren atala:
Madrileko Beti Jai Pilotalekuaren kasua.
18:45 Beti-Jai Pilotalekuari (Madril) buruzko ikus-entzunezko materialaren emanaldia.
19:15 Frontoia Ondre Kulturala bezela zaintzearen ibilaldiari buruzko hitzaldia.
Fernando Larumbe, (pelotari ohia, pedagogoa eta “Salvemos el Fronton Beti Jai” plataformaren ordezkaria).
19:45 Euskal Gobernuko Kultur Ondareko Zuzendaritzako azalpena
(José Ignacio Martinez de Luco zuzendaritzako arkitektuaren esku).
20:05 Solasaldia Zero hilara eta publikoarekin.
SAIL SOZIOPOLITIKOA
maiatza 2015
18, 19, 21 eta 25ean KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN eta 20ean KAXILDA LUBURUDENDAN
eguna 18,
Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
17:30h
BUY BUY EUROPE
2011, 55 min. Zuzendaritza: Pieter de Vos (bo: alem., engl., fran., grie. azpt: cast)
sinopsia: Festa handi bat ospatu beharko genuke. Baina euroa atera eta hamaika urte ondoren kirisia erabatekoa da. Inoiz ez dira herrialdee arteko desberdintasunak hain ikarargarriak izan, ezta aberats eta pobreen arteko zuloa hain sakona.
Bost kapituloko web serie hau Peter Markesen “¿Nola ausartzen dira? euroa, krisia eta lapurreta handia” best sellerrean oinarrituta dago eta euroaren krisiaren irabazle eta galtzaileen bila dabil, honela nola iritsi garen hausnartzen duelarik, eta batez ere, zein Europa mota nahi dugun aztertzen du.
Pelikularen aurkezpena: José Ramón Mariño (ATTAC)
19:00h
#OLIGOPOLY OFF: SUMANDO RESISTENCIA
2015, 96 min., Zuzendaritza: Alba del Campo, Ekoizpena: Gure Energia.
sinopsia: #OligopolyOFFek, #Oligopoly2ren lanarekin jarraitzen du. Azken honen ondorioz sortutako ideia ugariak aprobetxatuz bere egileak bigarren bat egitera animatu dira, energiaren inguruan arduratuta dabiltzan pertsona eta organizazio partehartzearekin.
Lau kapituluetan, partehartze prozesu bat jarraituaz, 60 pertsonek beraien ikuspuntua ematen dute gai desberdinen inguruan: aldaketa klimatikoaren, krisi ekonomikoaren eta ingurugiroko krisiaren aurrean neurriak hartzeko dagoen premia, gertuko adibideak jarraituaz Espainia mailan sistema energetikoa eusten duten euskarriak, bai Espainian eta bai kanpoan demokratizazio sozio-energetikoaren inguruan ematen ari diren neurriak eta batez ere, zer egin dezakegun guk hemen eta orain energetikoki biztanle arduratsuak izateko.
Pelikularen aurkezpena: Olatz Azurza (Gure Energía)
eguna 19,
Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00h
EXPOSING THE INVISIBLE
2014, 83 min., Zuzendaritza: Marek Tuszynski, Ekoizpena: Tactical Technology Collective (bo: engl. azp:gazt)
sinopsia: Pelikula honetan tresna digitalak erabiliaz ikerketa tradizionaletan aurkitzen diren oztopoak gainditzen dituzten aktibista inspiratzaileenetako batzuen lanak aztertzen dira. Hauen artean, Siriako gerrateari buruz gobernuak ematen dituen berriak youtuben agertzen diren bideoak aztertuz indargabetzen dituzten kazetariak, munduko korrupzioari arrastoa jarraitzen dioten aktibista digitalak, Libanoko espekulazioa salatzeko google maps erabiltzen duten biztanleak, Pakistanen “drone” amerikarren erabilera militarra zalantzan jartzen duten artista eta hackerrak…Exposing the Inivisiblek ikerketa munduan ematen ari diren muga berrietan lan egiten dutenen histoiria pertsonalak jakitera ematen dizkigu, baita gaur egun orain arte inoiz ikusi ez den aktibista, hacker eta kazetarien arteko kolaborazioa transparentzia eta arduren garbiketen alde.
19:30h
DESDE QUE NO ESTÁS
2010, 76 min., Zuzendaritza: Rossella M. Bergamaschi, Ekoizpena: Lilith Films
sinopsia: Azkeneko 17 urteetan Ciudad Juárezen (Mexiko) ehundaka emakume, gazte eta haurrak desagertu eta hil egin dituzte. Hamabi amek, beraien testigantzarekin, arduradunak babestu eta beraien zigorgabetasuna betikotzen duten agintarien aurkako borrokaren historioa eraikitzen dute. Emakume adoretsu eta solidarioak dira, indarra dolu sentimendutik lortu eta egunero beraien alabentzako justizia eta dignitatea lortzeko borrokatzen dutenak.
Pelikularen aurkezpena: (Asun Urbieta) Feministaldia
eguna 20,
Librería Kaxilda (Arroka Kalea, 2bajo-Donostia)
18:00h
ATEAK ZABALDUZ
2013, 89 min., Zuzendaritza: Juanmi Gutiérrez, Ekoizpena: Zazpi t´erdi
sinopsia: Ostikoa atean, etxeen hartzea, polizi kargak, bortizkeria kaleetan, herri iruditerian OKUPA mugimenduarekin lotzen dituen estereotipoak dira. Prejuizio hauen atzean errealitate konplexu eta aberasgarri bat aurkitzen dugu, historia joan ahala ahaztuta genituen ideologi eta bizitza aukerak berreskuratzen dituenak.
Solasaldia: Donostiako Okupazio Bulegoa, Itxas Gain eta Karbonera.
eguna 21,
Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00h
SETENTA Y DOS HORAS: Autonomía obrera en la Barcelona de los años 60
2011, 73 min., Zuzendaritza: Oriol Murcia
sinopsia: Brigada Politiko Sozialak ustezko militante langile bati egindako atxiloketan sortzen den atmosferan murgilduaz, hirurogeiko hamarkadako Bartzelonara joango gara. Urte ilun hauek sentituko ditugu bertan izan ziren pertsonen testigantzaren bitartez. Diktadura frankistaren pean egondako urte haiek gordintasun handikoak izan arren, bizitzaz beteriko, borroka, maitasun eta kompromezu urteak izan zirela ere ikusiko dugu. Elkarizketatutakoak, pertsona anonimoak dira Transizioaren inguruan eraikitako adostasun sozialetik kanpo gelditu direnak. Hirurogeita hamar ordu filmak beraien diskurtsoa eta memoria berreskuratu nahi du ia mende erdi bat pasa ondoren.
19:30h
TABACALERA
2014, 55 min., Zuzendaritza: Jordi Busquets.
sinopsia: Arteak egiteko modu desberdinak ezagutarazten ditu. Madrileko Lavapiés auzoan Tabacalera Zentru Sozial Autogesionatua eraikitzen da. Urte asko alde batera utzita egon eta aldarrikapen asko jaso ondoren Kulturako Ministerioak hiri erdian aurkitzen den gune zabal hau utzi egin zuen, gaur egun bizilagunek eta giza talde ezberdinek zuzenean kudeatzen dute. Tabako fabrika zena gaur autogestioan eta elkarlanean oinarritutako giza akzioaren eredu bat da.
Tabacalera: autogestioa lantzen dokumentalak artea eta hiritar kudeaketa giza eraldaketan jokatzen duten paperari buruz hausnarketa bat egiten du. Zentruan kokaturik dauden talde artistiko desberdinen kideei egiten zaizkien elkarizketen bitartez egiten dituzten jarduerak ezagutuko ditugu, arteak antolatzeko modu dezberdinak imaginatzeko gida bihurtu den gune honetan.
Dokumentalaren Aurkezpena: Juanjo Díaz (cineCCdonostiako zuzendaria)
eguna 25,
Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00h
Erdimetrai aukeraketa
CARABANCHEL, LA INFANCIA AMENAZADA
2015, 19 min., Zuzendaritza eta ekoizpena: Centro Humanista Carabanchel
Sinopsia: Haurren pobreziaren inguruko zifren arabera, aintzatetsitako elkarte desberdinek diotenez, Espainia mailan bizi diren haurren artean %30koa da, krisiaren eragina gehien sufrirtzen duen taldea delarik. Honelako momentu batean Carabancheleko humanistek (langile eta inmigrazioa handia dagoen auzoa) dokumental honen bitartez hauen egoera larria erakutsi nahi izan dute, honela beraien harri koskorra ekrriaz.
“Mehatxatutako Haurtzaroa” dokumentalak Madril hegoaldeko auzo batean bizi diren milaka haurren errealitatea kontatzen du eta honako galdera hauek erantzuten saiatzen da: ¿Zein da eskoletako jangelen egoera?, ¿carabanchelen malnutrizioa ba al dago?, ¿zer egiten du Madrilgo Komunitateak honen haurrean?¿zergatik da ezezaguna gai hau?¿nolatan ikusezintasuna hau?
RUANDA, LA RECONCILIACIÓN OBLIGADA
2012, 29 min., Zuzendaritza: Oriol Andrés, Carlos Castro, Gemma Garcia y Iolanda Parra, Ekoizpena: Associació de Periodisme Fora de Quadre / Collectiu de periodistes Contrast (bo: engl. azp:gazt)
Sinopsia: Ruandako biztanleria elkarbizitza baketsu bat dute. Baina bakean elkarbizitzea eta bakean bizitzea berdina al da? Genozidioa izan zenetik hemezortzi urte pasa ondoren, hutuak eta tutsiak ofizialki eta ustez bakean dagoen herrialde batean bizi dira. Gihegietan leku batetara bakea iritsi dela usten da akordioak sinatzen direnean edo guda bukatzen denean, baina orduntxe da bake eraikitze, memoria, egia, adiskidetze eta justizia prozesu zail eta konplexuak haste direnean.
Dokumentalaren Aurkezpena: Juanjo Díaz (cineCCdonostiako zuzendaria)
19:30h
SÍ SE PUEDE
2014, 52 min., Zuzendaritza: Pau Faus, Ekoizpea: Comando vídeo
sinopsia: Zazpi egun Bartzelonako PAHan astebete batean Bartzelonako Kaleratzerik Ez Plataformaren kideek bizi duten egunerokoa kontatzen da. Eguneroko konkretutik, dokumental honek estatu guztira zabaldu den mugimendu honen komplexutasuna eta dibertsitatea adierazi nahi du, bubuja inmobiliarioaren leherketak ekonomian eta gizartean izan zuen ondorio latzaren aurrean gizarte zibilak gobernuko politikei eta erakunde finantzieroei ipinitako erronka zuzendu zuen mugimenduarena.
Pelikularen aurkezpena: Xabi Soto eta Josune Huertas (Stop Deshaucioseko Plataforma)
EKOLOGIA SAILA
martxoa 2015
SAIO GUZTIAK OKENDO KULTUR ETXEAN
eguna 24,
18:30h Okendo Kultur Etxea (Nafarroako Etorbidea, 7 -Gros)
REQUIEM NUKLEARRA
2014, 53 min Zuzendaritza: Sonia Llera, Ekoizpena: EcoZine
sinopsia: Requiem nuklearra, lehen aktibista antinuklearren esperientzi eta hausnarketen bitartez gure herrialdeko energia nuklearrraren historia kontatzen duen bidai baten kronika da. Zeharkatzen dituen lurraldeen eta bertan bizi den jendearen nortasuna egituratzen duen Ebro ibaiaren bidetik egiten den bide gizatiar eta sentimentala da baita ere. Honen ibaiertzetan eta bokalean Garoña, Asco eta Vandellos zentralak zutitzen dira mehatxatzaile eta zaharkituta.
Requiem nuklearrak plutionioko atomoak lurperatzen ditu eta urarekin, eguzkiarekin eta haizearekin sortzen da. Etorkizuna osatuko duten eta momentu hau jadanik osatzen duten energia berritzaileen alde apostu egiten du.
Solasaldia: Manu Gonzalez (Cristina Enea Fundazioa). Kolaboratzaileak: EcoZine elkartea, Zaragozako ecoZine zinemaldiaren antolatzailea
eguna 25,
18:30h Okendo Kultur Etxea (Nafarroako Etorbidea, 7 -Gros)
HAUSKETA, BALIABIDEEN MALDIZIOA
2014, 30 min. Zuzendaritza: Eduardo Gonzalez
sinopsia: Hausketa, baliabide naturalen maldizioak, baliabide energetikoen eskasiaren arazoari heltzen dio eta hausketa hidraulikoaren kontzeptua eta honek ingurugiroan dituen ondorioak aztertzen ditu. Baliabide naturaletan adituak diren pertsonen, geologoen eta ambientalisten iritzietan oinarrituta, Fracking izeneko erauzte teknikak egiten duen kaltea frogatzen du eta honen inguruan dagoen informazioa komunikabideen bitartez zensuratzen duten gobernuen indarra adierazten du.
GASAK SETIATUTAKO HERRIALDEAK
2013, 59 min. Zuzendaritza: Marc Gavaldà Ekoizpena: Alerta Amazonikoa
sinopsia: Peruko Amazoniaren bihotzean, Urubamba ibaiertzean bizi diren matsiguengas, nahuas, ashaninkas eta yine yami komunitateak beraien bizi baldintzak betirako aldatzen dituzten petrolio konpainien eskuhartzea jasaten dute. Dokumentalak ingurunearen degradazioari buruz, ikusezinak baina iraunkorrak diren inpaktuak eta Amazoniako herrialdeen erosio kulturalari buruz hausnarketa bat egiten du. Ikerketa tematsu bat, batez ere impaktuak ezkutatzeko eta 56, 57 eta 88 loteen inguruan dauden komunitateak banatzeko Repsolek erabiltzen duen estrategia korporatiboari buruz ohartarazten gaituena.
Hauetaz gain Jon Martinek 2012. urtean zuzendutako Petrolioaren Lioa laburmetraia izango dugu.
Solasaldia: Izaro Basurko (Ekologistak Martxan). Kolaboratzaileak: Ekozinemaldia (Ekologistak Martxan)
eguna 26,
18:30h Okendo Kultur Etxea (Nafarroako Etorbidea, 7 -Gros)
#OLIGOPOLY 2: inperio elektrikoa denon aurka
2013, 47 min. Zuzendaritza: Alba del Campo, Ekoizpena: Nuevo Modelo Energético (crowfunding)
sinopsia: Hiritarren energiaren kontrolean oinarrituriko modelo energetiko berri batean eta energia berritzaileen bitartez osatutako produkzio deszentralizatuan oinarrituriko, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren inguruan doa dokumentala. Honetaz gain dokumentalak mahai gainean ipintzen du erregai fosilek duten koste altua, beraien neurrira eginda dagoen legediari esker empresa elektriko handiek duten kompetentzi falta eta nola honen zergatia Estatuko kargu garrantzutsuek empresa hauekin duten harreman estuetan aurkitzen den.
LES NOSTRES ENERGIES (gure energiak)
2014, 44 min. Zuzendaritza: Miquel Carrillo, Ekoizpena: Mugarik gabeko ingenieritza
sinopsia: Gure Energiak, bai iraunkortasunaren eta bai konzepzio a-demokratiaren ikuspuntutik gaurko Kataluinako sistema energetikoa salatu nahi du. Batez ere berritzaileak ez diren iturrietan oinarriturik dagoen sistema extraktibista eta kontzentratuak hiritar dentsitate handia duen gure lurraldearen ingurugiroan duen eragina erakutsi nahi du.
Solasaldia: Alberto Bezunartea (Gure Energía). Mugarik Gabeko Ingenieritzaren presentzia izango dugu.