Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

Maiatzeko irrati saioa

Aurreko ostegunean cineCCdonostiako zortzigarren programa entzun ahal izan genuen. Bertan hilabete honetan ospatuko den Sail Soziopolitikoari buruz hitzegin genuen. Bestalde Sail politikoan ikusiko dugun Ateak Zabalduz dokumentalaren zuzendariarekin, Juanmi Gutierrezekin eta Jordi Busquets Tabacalera, autogestioa landuz filmaren zuzendariarekin solasean aritu ginen.

Casares Irratia entzun dezakezue.


Apirileko irrati saioa

Apirileko cineCCdonostiako programa honetan ekologiako sailari errepasoa ematen diogu Miquel Carrillo, Les Nostres Energies (Gure Energiak) dokumentalaren zuzendariarekin eta zinemaldian gurekin solasean izan zen Ekologistak Martxaneko Izaro Basurkorekin. Honetaz gain domeinu publikoari buruz eta CC baimenak ipintzeko moduari buruz airtzen gera.

Casares Irratiko web gunean entzun dezakezue.


Martxoko irrati saioa

Hilabete honetan ere Zinemaldiko informazio esanguratsuena Casares Irratira daramagu. Laugarren programa honetan, hilabete honetan ospatuko den ekologia saioari buruz hitzegiten dugu izango ditugun proiektu bakoitzari buruz zehazki hitzegiten. Honetaz gain Eduardo González, “Fractura, la maldición de los recursos” dokumentalaren zuzendariarekin hitzegingo dugu.

Casares Irratiko web orrian gozatu dezakezue programaz.


Otsaileko irrati saioa

cineCCdonostiako bostgarren programa bete beteta dator. Alde batetik , zinemaldiko diseinu eta identitate bisualeko talde berrizaria osatzen duten Oihana Calparsoro eta Maite Telleriarekin hitzegiten dugu, eta bestetik CC irudietara eta crowdfundingera gerturatzen gera. Datorren hilean izango dugun ekologiako saileko eta urteko gainontzeko sailen errepasoa ahaztu gabe. Beti bezela  podcasata Casares Irratia an duzue.


¡2015an irrati saioa itzultzen da!

Jadanik aurtengo cineCCdonostiako lehen programa eskuragarri dago denontzat. Hilabete honetako programan Marga Méndezekin iaz egin zituen elkarizketei buruz hitzegiteko aukera izan dugu. Honetaz gain, saioan beste CC zinemaldi batzuk begiratu ditugu. Honela, Fernando Paniaguarekin (Madril eta Bartzelonako zinemaldikoa) hitzegin dugu baita Francisco Javier Criado eta Virginia Díezekin (Valladolidekoak).

Podcastarekin uzten zaituztegu, datorren hilabeterarte!!


Azaroako programa (Sail ofiziala)

Baduzue eskura online “cineCCdonostia” ko bigarren irrati saioa. Hilabete bakoitzeko lehenengo ostegunean 21retan entzun ahal izango duzue Casares Irratian.

Hilabete honetako programan Juanjo Díaz (Zinemaldiko Zuzendaria)rekin hitzegiten dugu sail ofizialaren ingurua eta Economistas sin Fronteraseko Rosario Goñiri elkarizketa bat egiten diogu. Link honetan gozatu dezakezue.

Datorren hilabetean geihago.