Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

“Kultura askearen paradigma, balio eta praktikak GKEentzat” Tailer-Hitzaldia

Azaroak 25ean Donostiko Liburutegi Zentralean, alde zaharreko San Jerónimo kalean, arratsaldeko 5.30etan KULTURA ASKEAREN PARADIGMA, BALIOAK ETA PRAKTIKAK GKEentzat hitzaldi-tailerra ospatuko dugu.

ALDEZ AURRETIK IZENA EMAN HEMEN

Lekuak izen-ematearen arabera gordeko dira. Leku mugatua dago. Formularioa irekia dagoen bitartean eman daiteke izena.

2013an gure ibilbideari hasiera eman genionetik proiekzio eta solasaldien osagarri izan diren jarduera desberdinak antolatu ditugu kultura askea eta ezagutza irekia zabaldu nahiean. Hauen artean urtero hitzaldi edo hitzaldi-tailer bat egon delarik.

Aurten zinemaldian jarraitu dugun eredu berriaren harira, tailer-hitzaldiadi honetan gure begirada Gipuzkoan lan egiten duten GKEetan ipini dugu. Gure nahia, elkarte testuinguran kultura aske eta ezagutza irekiaren ezagutza sakontzea da, balio eta praktika hauek elkarte moduan nola lagundu eta aberastu gaitzaketen aztertuaz, baita gure egunerokotasunean printzipio hauek nola barneratu ditzazkegun ikusiaz.

Gustoko izango duzuelakoan gaude.

Hitzaldi-tailer hau Juanjo Díazek, cineCCdonostiako zuzendariak emango du.


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.