Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

cineCCdonostiako maiatzak 24 asteleheneko programazioa

EGUNA 24, ASTELEHENA

KOLDO MITXELENA KULTURUNEAn,(Urdaneta, 9 Kalea)

18:00

KMKk COVIDaren inguruan ipinitako segurtasun eta higiene neurriak direla eta, saioetarako izen ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako behean aurkitu duzu izena emateko aukera. Izen emateko orriak irekita egongo dira egun bakoitzeko 13rarte lekua dagoen bitartean.

Dena den lehenago ezinezkoa izango balitz proiekzioaren egunean bertan aretoaren sarreran aukera izango duzu aretoa betetzen ez den bitartean.

Lekua saioa hasi eta 15 minutu ondorenarte erreserbatuko dugu.

MAIATZAK 24 ASTELEHENA, IZEN EMATEA


GKEn SAILA


EMAKUME MIGRATZAILEAK ETA ERRESISTENTZIA

2016, 14´
Zuzendaritza: Jon Manterola
Ideia Originala eta Gidoia: Patricia Ponce , Silvia Carrizo
Ekoizpena: Haurralde Fundazioa, Malen etxea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara

GKE Haurralde Fundazioa

Aurkezpena: Patricia Ponce eta Silvia Carrizo, ekoizpena, digoia eta ideia originala

Sinopsia: “Emakume migratzaileak eta erresistentziak” XXI. mendeko Europan, desplazamendu bortxatuek, kapitalismo basatia, aldaketa teknologiko eta politiko sakonekin batera, diskurtso arrazisten areagotzea eramaten dute. Euskal Herrira migratutako herritartasun desberdinetako emakume talde batek, lehen pertsonan nola bizi duten eta erresistentzi moduan amankomunean artikulatzen dituzten akzioak kontatzen digute. Eliteen diskurtso nagusiaren aurreko erresistentzia.


GU (EMAKUME) GUZTION HISTORIA

2020, 20´
Zuzendaritza: Itxaso Díaz
Ekoizpena: Itxaso Díaz
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, ingelesa, gaztelania

GKE Mundubat Fundazioa

Aurkezpena: Oihane Beñaran Muñoz, Mundubat Fundazioko komunikazio arduraduna

Sinopsia: “Gu guztion historia” dokumentalak beraien oinarrizko eskubideak bortxatuta ikusi zituzten hiru emakume salvadortarren kontakizuna jasotzen du, abortu delitu batengatik salatuta eta azkenean hilketa larriagatik atxilotuak, ospitalez kanpoko erditzeetan beraien haurrak galdu zituztenean.

1998 El Salvadorrek bere Zigor Kodea berritu zuen abortua legez kanpokoa egiteko 2 urtetik 8rañorako kartzela-zigorrekin. Hala ere, ustez borondatezko haurdunaldi etenaldiagatik emakumeak hilketa larriagatik epaituak dira, 30 eta 40 urte arteko atxiloketa zigorrekin.

Hau, Elsi, Cinthia eta Marianaren historiak dira. Baina beste askorena izan zitekeen, baita gurea ere.

Trailer


“EZ DUT DEUS ERE ESAN”

2020, 1´
Zuzendaritza: Marta Gómez
Ekoizpena: Mugarik Gabe
Hizkuntza: BO gaztelania

GKE Mugarik Gabe

Aurkezpena: Mugarik Gabeko Xabier Martinez

Sinopsia: Intersekzionalitateak, testuinguru jakin batean ematen diren faktore desberdinen arteko interakzioaren berri ematen du. Indarkeri egoerak sufritzen dituztenengan pentsatzea beharrezkoa egiten da orduan, testuingurua, kultura, kondizio soziala, kokapen geografikoa, orientazio sexuala, dibertsitate funtzional egoerak, bizi zikloa, arraza eta etnia batekoa izatea; azken finean, exklusio eta menpekotasunean batzen diren faktore guztiak, sexismoarekin batera eta sortarazten duten diskriminazio eta indarkeriaren aurrean begirada konplexuago bat izatea behartzen gaituztenak.


ALTERNATIBAK PLAZARA!

2020, 53´
Zuzendaritza: Tamara de Gracia, Maite Ezquerro y Javier González
Ekoizpena: Curruscu
Lekua: País Vasco
Hizkuntza: BO euskara gaztelania AZPT euskara gaztelania

GKE Mugarik Gabe

Aurkezpena: Mugarik Gabeko Xabier Martinez

Sinopsia: Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira.

Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute.

Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.


DESKONEXIOA

2019, 4´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara

GKE GAEA Elkartea

Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, ekoizlea eta GAEA Elkarteko fundatzailea

Sinopsia: Bideo honek gizakiak naturarekin duen harremana irudikatzen du eta azken denboraldian bizitzen ari den deskonexioa.


¿JASANGARRIAK AL GARA?

2019, 5´5´´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara

GKE GAEA Elkartea

Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, eko y fundadora de la asociación GAEA Elkartea

Sinopsia: ¿Jasangarriak al gara gure egunerokoan?¿Zer ohitura aldatu ditzazkegu munduan dugun inpaktua gutxitzeko eta bizitza jasangarriago bat eramateko?¿Zer ondorio ditu keinu txiki batek? Bideo honetan galdera guzti hauei erantzuna emango diegu.


GURE BELARRAK-NUESTRAS HIERBAS

2021, 16´
Zuzendaritza: Fernando Vera
Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania

GKE Campo Creativo Cero

Aurkezpena: Juanjo Díaz Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuaren zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria

Sinopsia: Campo Creativo Cero eta Izkali Sozialek antolatutako Ekologia Sozial eta Politikoko VII. Jardunaldietan kokatuta, Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuan inspiratutako bideo hau partekatzen dizuegu.

Bideoan jardunaldietako momentu eta hausnarketa desberdinak berreskuratzeaz gain, behatzeko, kontemplatzeko eta gure inguruan dagoen landareriarekin kontaktuan ipintzeko esperientziaren gustua berreskuratzen dugu, era berean gure natura propioa entzunaz, naturari bereiziezinik lotuta bait gaude.


SUTAN DAGO

2020, 14´
Zuzendaritza: Iban Bujan
Gidoia: Begoña Cabaleiro
Ekoizpena: Emaús Fundación Social, The Badass Project
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania, euskara AZPT gaztelania euskara

GKE Emaús Fundación Social

Aurkezpena: Begoña Cabaleiro, gidoilaria eta Emaús FSeko komunikazio arduraduna

Sinopsia: Aldaketa klimatikoak mehatxatzen gaitu eta gure Giza Eskubideak arrikuan daude. Dokumentalaren formatua klima-fikziokoa da, baina ez zan beharrezkoa izan. Errealitateak fikzioa gainditzen du.


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.