cineCCdonostiako maiatzak 20 osteguneko programazioa
Posted: maiatza 14, 2021 Filed under: kategori gabea, programa 2021, programazioa | Tags: berdintasuna, cultura libre, kultura askea Leave a comment »EGUNA 20, OSTEGUNA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAn,(Urdaneta, 9 Kalea)
KMKk COVIDaren inguruan ipinitako segurtasun eta higiene neurriak direla eta, saioetarako izen ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako behean aurkitu duzu izena emateko aukera. Izen emateko orriak irekita egongo dira egun bakoitzeko 13rarte lekua dagoen bitartean.
Dena den lehenago ezinezkoa izango balitz proiekzioaren egunean bertan aretoaren sarreran aukera izango duzu aretoa betetzen ez den bitartean.
Lekua saioa hasi eta 15 minutu ondorenarte erreserbatuko dugu.
MAIATZAK 20 OSTEGUNA, IZEN EMATEA
17:00
GKEn SAILA
SALDA BADAGO PILPILEAN
2020, 90´
Zuzendaritza: Marta Gómez
Ekoizpena: Mugarik Gabe
Lekua: País Vasco
Hizkuntza: BO euskara, gaztelania AZPT gaztelania
Aurkezpena: Tamara de Gracia Romero Mugarik Gabeko kidea
Sinopsia: Salda Badago Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak Durangon egin ziren 2020ko azaroaren 1etik 3ra bitartean. Mugimenduaren indarra, ilusioa, kontraesanak, eta eztabaidak… bistan geratu ziren.
REYE´B´AL
2019, 13´
Zuzendaritza: Alfonso Moral
Ekoizpena: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania, kaq AZPT gaztelania
GKE Solidaridad Internacional-Nazioarteko Elkartasuna
Aurkezpena: Solidaridad Internacional-Nazioarteko Elkartasuna
Sinopsia: Sololán, Guatemalan, maya emakumeek indarkeria matxistaren aurka borrokatzen dute biktimei justiziara sarbidea ematen laguntzen, laguntza legal eta psikologikoa ematen eta emakume eta gazteen herritar parte-hartzea sustatzen. Laburmetrai hau 2019ko abenduan egin zen eta Sololá departamenduan, Guatemalan, AMLUDI, CPDL eta SOLIDARIDAD INTERNACIONAL GKEen egindako lana erakusten du.
INFORMATIKA EMAKUMEENTZAT
2018, 13´
Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno
Ekoizpena: Fernando Vera Moreno
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO bengalarra AZPIT gaztelania
Aurkezpena: Iñigo Eguren Calcuta Ondoaneko zuzendaria
Sinopsia: Rekha Murmuk 21 urte ditu eta ez da inoiz interneten sartu.
ZORRETAN GUZTIEKIN
2019, 60´
Zuzendaritza: Roi Guitián eta María Lobo
Ekoizpena: Agareso
Lekua: Galizia
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT ingelesa
Aurkezpena: Roi Guitián eta María Lobo zuzendariak eta Agaresoko talde teknikoa
Sinopsia: Zorretan guztiekin helburu politiko bat duen dokumental soziala da: emakume salvadortarrek bizi duten eskubideen urratzeari buruz ohartarazi, modu honetan biztanleri erdiaren Giza Eskubideak urratzen ez dituen eta ideologietatik aske dagoen ugal eta sexu osasun bat bermatzen duen legislazioaren alde -erdialdeko amerikar lurraldearen barruan- borrokatzen ari diren talde feministei lagunduaz. Batez ere zaurgarriagoak diren haur eta nerabeentzat. Kontaera protagonitek sostengatzen dute, kartzeleko harresiaren bi aldeetatik, munduari abortuaren despenalizazioa, amaren osasuna arriskuan dagoenean, bizitzaren aldeko borroka bat dela gogoraraziz