Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

cineCCdonostiako maiatzak 17 asteleheneko programazioa

EGUNA 17, ASTELEHENA

KOLDO MITXELENA KULTURUNEAn,(Urdaneta, 9 Kalea)

MAIATZAK 17 ASTELEHENA, IZEN EMATEA (aretoa beteta)

Momentu honetan 17ko saioa beteta dago. Ordurarte aldaketarik egongo balitz berriro irekiko genituzke izena emateko zerrendak. Dena den, egunean bertan hasieratik 15 minutura erreserbatuko ditugu lekuak, beraz ondoren hutsik geratuko balira egunean bertan izen emateko aukera izango duzue.

17:30

cineCCdonostia ZINE SOZIAL ETA KULTURA ASKEKO ZINEMALDIAREN BEDERATZIGARREN EDIZIOAREN INAUGURAZIOA

Juán José Díaz, zinemaldiko zuzendaria


BIDEO ETXETIARRAK


TOLOTRANS: JOAN ETORRIZKO BIDAI BAT

2020, 42´
Zuzendaritza: Oihana Ozcariz Collar
Lekua: Euskal Herria

Aurkezpena: Oihana Ozcariz Collar eta Ino Etxaniz Olaiz

Sinopsia: Atlantikoa, Europatik Caribera, gurutzatzearen inguruan doan lana dugu hau. Joan etorriko bidai bat da, zazpi etapatan egindakoa, belan. Itsasoan filmatutako irudiak dira. Etapa bakoitzaren edizioa bata bestearengandik bananduta dago eta guztiak batera proiektua bere osotasunean azaltzen dute.


INDIA

2020, 22´
Zuzendaritza: Nora Arroita Gómez
Lekua: Euskal Herria

Aurkezpena: Nora Arroita Gómez

Sinopsia: 2010. urtean Indiako hiri eta herrialde desberdinetatik egin nuen bidai baten inguruko kontemplaziozko bideoa. Planifikazio gutzirekin egindako bidai honetan tren eta autobusetan mugitu ginene eta kultura eta paisai anitzak aurkitu genituan, baita bititza asko.

BIdai harrigarri bat, estimuluz betetakoa.


LABURMETRAI SAILA


JOAILE

2018, 5´
Zuzendaritza: Egoitz Albizu
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO

Aurkezpena: Egoitz Albizu, zuzendaria

Sinopsia: 2018ko Zinegin jaialdiaren Kliklap film laburren deialdiari erantzunez egindako muntaia. “Jo” gaia izanik, denboran zehar egindako grabazioekin osatutako ikus-entzunezko hitz-joko “mutua”. Kontzeptuen, adieren eta planoen arteko bidaia bat.


AGURTZERA ITZULI

2020, 8´
Zuzendaritza: Jesús Loniego
Lekua: Espainia
Hizpuntza: BO gaztelania AZPT ingelesa

Aurkezpena: Jesús Loniego, zuzendaria

Sinopsia: Antoniok beti zailtasunak izan ditu harreman sozialekin. Pandemia erabiltzen du hauek saihesteko baina hau amaitzear doala ikusita, psikologo bat ikustea erabakitzen du.


SAIL OFIZIALA


ISRAEL ON MY MIND

2020, 29´
Zuzendaritza: Jacobo Sucari
Ekoizpena: La Trinxera Audiovisual.
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO ingelesa AZPT gaztelania

Aurkezpena: Jacobo Sucari, zuzendaria

Sinopsia: “Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, dokumental serie baten hirugarren kapitulua da; ikus-entzunezko izaera duen aztertze antropologiko bat da, lekuko biztanleen hizkuntzaren bitartez aurkituak izatea eskatzen duten lurraldeetatik mugitzen dena: imaginario sozialen eta biztanleen artean eraikitako kontakizuna.

“Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, Isrealen iragana, oraina eta etorkizunaren inguruan miatzen duen filma da. Duela hirurogeita hamar urte baino gehiago gudan murgildutako lurraldea da, koiuntura lokal konplexu baten baitan dagoena. Bi hiritar israeldarrek intentsitate sutsu eta argitzapen suntsitzaileko lurralde honetan duten ainguraketa kontatzen digute.


GKEn SAILA


RAB´INAL ACHÍ

2020, 18´
Zuzendaritza: Mercedes del Ama, Uxue Botas, Nerea Elorza
Ekoizpena: Garabide, Mondragon Unibertsitatea, Ruk´u´x Qatinami eskola Sarea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO maya AZPT maya, euskara, gaztelania

GKE Garabide

Aurkezpena: Uxue Botas eta Mercedes del Ama, zuzendariak

Sinopsia: Rab´inal Achí, Maya Kaqchikel herriaren antzerki obra prehispanikoaren egokitzapen zinematografiko animatua da. K´iche eta Rab´inaleb herrien arteko bake akordioa hausten da. K´icheko gudariak ondoko herriko lurraldeen konkistari hasiera ematen dio eta Rab´inalebeko goi burua bahitzen du. Baina orduan, Rab´inalebeko gudariak borroka egiten du eta arazo guztien sortzailea den K´iche harrapatzen du. Hor hasten da bi gudari hauen ohore eta lurraldeen aldeko guda.

Trailerra


CREATIVE COMMONSEN EGINDAKO ZINE SOZIALA

2021, 10´
Zuzendaria: Fernando Vera
Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania

GKE Campo Creativo Cero

Aurkezpena: Juanjo Díaz cineCCdonostiako zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria

Sinopsia: cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko zinemaldiaren VIII edizioa dela eta, zinemaldiaren bideo bat egin dugu. Lantaldea osatzen dugun kideen ahotan ezagutu gaitzakezu, nortzuk garen, nola hasi ginen, gure motibazioa, gure ibilibidea e.a.

Partekatzeko zine soziala.


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.