Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

Ikus-entzunezko lan etxetiarren deialdia. 2021eko maiatzeko 9. edizioa-izen ematea.

Aurreko batean iragarri genizuen bezala, “cineCCdonostia” Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiaren eredua aldatuko da aurten, ondorioz, ikus-entzunezko lan etxetiarrei eskeinitako sail berri bat izango dugu.

Lan partikularrei zuzendutako erakustaldi bat izango da, edozein gai edo luzeerakoa, etxean edo lagunartean erakusteko, banaketa edo interes komertzialik gabekoa.

Egile afizionatuek eginda izan ohi dira, baina profesionalenak ere izan daitezke beraientzat edo etxekoekin eta lagunekin partekatzeko osatu badira.

Gai intimistak, ekitaldi familiarrak edo lagunartekoak, bidaiak, inguruko esplorazioari zuzendutako bideoak, kontemplaziozko bideoak, hausnarketak edo egunerokoak, remixak edo jabetzazko bideoak, etb.

Eduki etxetiarra, pribatua, saioa etb.  baloratuko ditugu, kalitate zinematrografikoa balditza bat izango ez delarik, dena den, pantaila handian ikus ahal daitezken lanak aukeratuko ditugu. Lanen iraupena askea izango da.

Bideo etxetiarrak egilearen inguruko errealitatea jasotzen du, tolesgabeko kreazio bat da, artifizio gabea, grabaketaren funtzio guztiak betetzen dituen egilearena, beraz, deialdi honetan ez dira sartuko:

-Fikzio lanak

-Ekoizpen enpresa batetik datozen lanak

-Errealizazio talde bat atzean duten lanak

Bideo etxetiar bezela ulertzen dugunaren inguruan informazio geihago izan dezazuen hemen dituzue adibide batzuk: ikusi hemen edo hemen.

Lanek ez dute baimenik eramango ez bait dira erakusketa publikorako egin, cineCCdonostian ematea salbuespen bat izango da; arrazoi honengatik, ez da beharrezkoa izango Creative Commonsarekin baimenduak egotea.

Gogorarazten dizuegu cineCCdonostia Zinemaldia maiatzaren 17, 19, 20 eta 24ean ospatuko dela Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 11ean bukatzen da.

Lanak ondorengo formularioan aurkeztu ditzazkezue. Eman iezaguzu lana ikusteko edo jaisteko link bat bideo plataformaren batean (youtube…) edo on-ine dagoen almazenen batean (drive, yahoo, etb). Artxiboak partekatzeko dauden plataformen bitartez ere bidali dezakezu. Bestalde zuzenean bidali nahi badiguzu ipini ezazu komentarioetan eta berbidali erantzuten dizugun e-mail zuzenbidera.


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.