Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

GKE ikus-entzunezko lanentzako deialdia. Maiatza 2021ko cineCCdonostiako 9.ediziorako

Aurreko sarreran iragarri genizuen bezala, “cineCCdonostia”, Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiak bere eredua aldatzen du eta honekin batera GKE sozial eta solidarioen jardueren inguruan egindako lanei garratzi erlatibo handiagoa emanez.

Lan hauen presentzia ez da berria cineCCdonostian. Azkeneko hiru urteetan gure programazioak Donostiako GKE desberdinen sorkuntzak jaso ditu, bai dokumental luzeak, erdimetraiak edo laburmetraiak, baita clip korporatiboak ere (adb. Calcuta Ondoan, Emaus, Saretuz Sarea, Mugarik Gabeko Ekonomilariak, Unwra…)

Orain, egun oso bat eskainiko diegu proiekzio hauei.

Gure helburua ikus-entzunezko proiekzio hauek zabaltzea da, Creative Commonsa sustatzen dugun bitartean (ezagutzen ez badituzu, baimen irekiak dira, copyrightekiko alternatiba bat, lanen partekatzea bultzatzen dutenak). Modu honetan baimendutako obrak bakarrik onartuko ditugu (ez badakizu nola egin, lagunduko zaitugu).

GKE egileek zuen ikus-entzunezko lana, baita zuen elkartea eta proiektuak laburki aurkezteko aukera izango duzue.

Hurrengo formularioan aurkeztu dezakezu zure lana, hau ikusi ahal izateko linka emanez. Programazioaren barne sartu ezkero zuekin kontaktuan ipiniko gara proiekziorako artxiboa bidali dezazuen.

Lanen aurkezpena egiteko epea apirilaren 11ean bukatzen da.


7 iruzkin on “GKE ikus-entzunezko lanentzako deialdia. Maiatza 2021ko cineCCdonostiako 9.ediziorako”

  1. […] zuen elkartea eta proiektuak laburki aurkezteko aukera izango duzue. HEMEN izen emateko auerka: GKE ikus-entzunezko lanentzako deialdia. Maiatza 2021ko cineCCdonostiako 9.ediziorako | cine social …Lanen aurkezpena egiteko epea apirilaren 11ean bukatzen […]

  2. […] sin Fronteras, Unwra,…) Aquí tenéis las bases de la convocatoria de presentación de trabajos: http://cineccdonostia.org/eu/2021/03/gke-ikus-entzunezko-lanentzako-deialdia-maiatza-2021ko-cineccdo… El plazo para presentar trabajos finaliza el 11 de […]

Leave a Reply to GOBERNUZ KANPOKO ZURE TALDEAREN IKUS-ENTZUNEZKO BAT BADUZU, AURKEZTU! SI TIENES UN DOCUMENTAL SOBRE TU ONGD, ¡PRESÉNTALO! | Gipuzkoa Solidarioa Cancel reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.