GKE ikus-entzunezko lanentzako deialdia. Maiatza 2021ko cineCCdonostiako 9.ediziorako
Posted: martxoa 4, 2021 Filed under: 2021 programazioa, bideoak, sail ofiziala 7 Comments »Aurreko sarreran iragarri genizuen bezala, “cineCCdonostia”, Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiak bere eredua aldatzen du eta honekin batera GKE sozial eta solidarioen jardueren inguruan egindako lanei garratzi erlatibo handiagoa emanez.
Lan hauen presentzia ez da berria cineCCdonostian. Azkeneko hiru urteetan gure programazioak Donostiako GKE desberdinen sorkuntzak jaso ditu, bai dokumental luzeak, erdimetraiak edo laburmetraiak, baita clip korporatiboak ere (adb. Calcuta Ondoan, Emaus, Saretuz Sarea, Mugarik Gabeko Ekonomilariak, Unwra…)
Orain, egun oso bat eskainiko diegu proiekzio hauei.
Gure helburua ikus-entzunezko proiekzio hauek zabaltzea da, Creative Commonsa sustatzen dugun bitartean (ezagutzen ez badituzu, baimen irekiak dira, copyrightekiko alternatiba bat, lanen partekatzea bultzatzen dutenak). Modu honetan baimendutako obrak bakarrik onartuko ditugu (ez badakizu nola egin, lagunduko zaitugu).
GKE egileek zuen ikus-entzunezko lana, baita zuen elkartea eta proiektuak laburki aurkezteko aukera izango duzue.
Hurrengo formularioan aurkeztu dezakezu zure lana, hau ikusi ahal izateko linka emanez. Programazioaren barne sartu ezkero zuekin kontaktuan ipiniko gara proiekziorako artxiboa bidali dezazuen.
Lanen aurkezpena egiteko epea apirilaren 11ean bukatzen da.
[…] ➡Aurkezteko azken epea ➡ apirilaren 11n +INF […]
[…] GKEek IKUS-ENTZUNEZKOAK lanentzako DEIALDIA […]
[…] zuen elkartea eta proiektuak laburki aurkezteko aukera izango duzue. HEMEN izen emateko auerka: GKE ikus-entzunezko lanentzako deialdia. Maiatza 2021ko cineCCdonostiako 9.ediziorako | cine social …Lanen aurkezpena egiteko epea apirilaren 11ean bukatzen […]
[…] sin Fronteras, Unwra,…) Aquí tenéis las bases de la convocatoria de presentación de trabajos: http://cineccdonostia.org/eu/2021/03/gke-ikus-entzunezko-lanentzako-deialdia-maiatza-2021ko-cineccdo… El plazo para presentar trabajos finaliza el 11 de […]
[…] Aurkezteko azken epea apirilaren 11n +INF […]
[…] Aurkezteko azken epea apirilaren 11n INF+ […]
[…] Aurkezteko azken epea apirilaren 11n INF+ […]