Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

cineCCdonostiako zinemaldi eredu berri bat

2021an gure ibilbidean biraketa garrantzitsu bat emango dugu. Bederatzigarren edizioa ohi den bezala Koldo Mitxelena Kulturunean izango da maiatzaren 17, 19, 20 eta 24ean, bertan zinemaldiak eredu berri bat aurkeztuko duelarik.

Lehenengo hiru edizioetan sekzioetan oinarritutako formatu bat izan genuen, hauen artean ofiziala. Laugarrenetik zortzigarrenera proiekzioetan konzentratutako formatu bat jarraitu dugu hauek hitzaldi, solasaldi, mahai inguru eta tailerrekin osatu ditugularik. Bederatzigarren edizio honetan beste aldaketa bat egingo dugu.

Funtsean aurreko urtean estreinatutako film emanaldiak murriztuko ditugu. Baita solasaldi eta mahai inguru antzeko ekintzak.

Berria, miatu gabeko bi alde izango dira, edo ia.

Hauetako bat Gipuzkoako GKE sozial eta solidarioek aurkeztutako ikus-entzunezko lan erakustaldi bat izango da, agian urrutiagotik datozen lanek leku bat izango dute ere. Lan hauek ez dira berriak cineCCdonostian. Aurreko hiru urteetan programazioaren barnean Donostiako GKEk sortutako lanak jaso ditugu, bai dokumental luze, erdimetrai eta laburmetraiak, baita klip korporatiboak. Oraingoan, egun oso bat eskainiko diegu proiekzio hauei.

Bederatzigarren edizioaren funtsezko osagaietako bat izango da hau. Epe laburrean deialdi ireki bat egingo dugu. GKE baten kide bazara eta ezagutarazi nahi duzuen ikus-entzunezko lanen bat baduzue, egon adi eta blogean eman ezazuea izena.

Beste aldea, etxeko bideoena izango da, etxe edo laguntalde eremuan egindako lanen erakusketa, zabaltze intentzio edo interes komertzialik gabekoak.

Afizionatuen lanak izan ohi dira baina profesionalenak ere izan daitezke, beraientzat edo etxekoekin eta lagunekin partekatzeko badira.

Gai intimista, famili edo lagunarteko gertaerak, bidaiak, inguruak esploratezeko bideoak, kontemplaziozko, hausnarketarako edo egutegi moduko bideoak etb. Eduki etxetiarra, pribatua, saiaketa etb baloratuko ditugu, kalitate zinematografikoa ez da baldintza bat izango, hala ere, pantaila handian ikusi ahal daitezken lanak aukeratuko ditugu. Lanen iraupena askea izango da.

Lanek ez dute baimenik eramango ez bait dira publikoki erakusteko eginak izan, cineCCdonostian proiektatzea salbuespen bat izango da; arrazoi honengatik ez da beharrezkoa izango Creative Commons baimena eramatea.

Deialdiak labur epean blog honetan aurkituko dituzue. Partekatu nahi baduzu joan zaitez zure artxiboa prestatzen.

Edizio honetan zure presentzia ere izatea espero dugu.

Juanjo Díaz, cineCCdonostiako zuzendaria.


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.