Zine sozial eta kultura librea 2021

IX Atal ofiziala. Maiatzak 17, 19, 20 eta 24.

Rip¡ a remix manifesto, musika eta kultura askearen inguruko solasaldia

Atzo, “Rip! a remix manifesto” filma ikusi ondoren solasaldi bat izan genuen @axebra (hactivista), Josean Llorenterenterekin (Hirikilabs-Tabakalera) eta lehen ilarako gonbidatu bezela etorri zen Peio Gutierrezekin (Zazpiterdiko zuzendari eta ekoizlearekin); Juanjo Díazek (donostiaCCzinemaldiko zuzendaria) moderatu zuen.

Gaurko kultura eta teknologiaren inguruan, azken hau eguneroko kultura praktiken bultzatzaile bezela, hitzegin genuen eta kultura askea bezelako kontzeptuei errepaso bat eman genien, atentzioa, honen ezaugarri berezi bat diren, artean ematen diren lizentzia askeetan ipiniaz. Jabetza intelektualaren alde ekonomikoetan geldialdi bate egin genuen. Bernahasketaren arabera, musikan ematen den sormen prozesuan sakondu genuen, ikuspuntu soziala ere kontutan izan genuelarik. Zinearekin zerikusi geihago duten aldeak ere ikusi genituen, musikaren erabilera eta ikus entzunezko bernahasketa adibidez.

Solasaldiaren bideoa hemen ikusi daiteke.


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.