ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urria; Sail Soziopolitikoa, zehaztear; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13 eta 14ean

zinemaldia

Donostiako CC zinemaldia bera CC filosofia jarraiten duen kultur ekoizpen bat da. Hau BccB Bartzelonako Creative Commons Film Festivaletik dator, cc by-nc-sa 3.0 CC baimenarekin egindakoa (Atribuzioa, Ez komertziala, Berdin partekatu) eta eslogan hau jarraituz zinemaldi honen kopia bat da. Honek zinemaldia bera eta bere film programazioa munduko edoizein lekutan dohainik kopiatu, nahastu, banatu eta proiektatu daitezkela esan nahi du.

Premisa honetan oinarrituta, Donostiako II. CC zinemaldiari hasiera ematen diogu. Gure berehalako helburua, publiko orokorrari baimen askeekin egindako kalitatezko zinea eskeintzea da. Filosofia hau jarraituz, zinemaldiaren oinarrizko irizpidea ikusentzuleak saio guztietara (proiekzioak, mahai inguruak, talde lanak etb.) dohainik sartzea da.

Kultur Askeko irizpidetik lan egiten saiatu gara, erakunde publikoen laguntza eskatuz, ikuskizunentzako aretoak utzi eta beraien baliabide teknioekin dohainik lagundu gaitzaten, honela,  bestelako alokairu formula amortizatuak, diru-laguntzak, babesle pribatuak edo etekin ekonomikoa duten ekintza paraleloak, behar ez izateko. Jaialdiarekin lagundu duten erakundeek baldintza hauetan eman digute beraien laguntza.

Zinemaldiko egunetan zehar metraje desberdinetako nazioarteko filmak ikus ditzakegu, luzeak eta motzak. Hauen artean Espainian egindako pelikulen errepresentazio ugaria izango da, datozen ediziotan Euskal Herrian egindako lanen atal bat izatea espero dugularik.

Jaialdiak, lizentzia askeen bitartez egin eta banatutako formulak (hauen artean Creative Commons ezagunena izanik) zabaltzeko gune bat ere sortu nahi du. Hau dela eta, egun hauetan, pelikulen emanaldiekin batera mahai inguruak eta hausnarketarako eta eztabaidarako bestelako eremuak izango ditugu,  planteamendu hauek publiko guztietara iritsi daitezen eta ikus-entzunezko sorkuntzen inguruan lan egiten duten kultur eragileek elkargune bat izan dezaten.

Gure helburuak, esperientzi desberdinak partekatzea, egiteko modu berriak ikertzea eta ideia baliagarriak zehaztea dira, zinearen inguruan dauden zale eta profesionalei zuzenduta: zuzendari, gidoilari,musikari, aktore, banatzaile, programatzaile, ekoizle, etb.

CC baimenen malgutasunak lanen banaketa errezten du areto, dvd, internet, telebista kanal eta abarretan, modu honetan, sortzaile askoren lana ezgutarazteko bide bat eskaintzen du, beste modu batera, rentabilitate ekonomiko edo soziopolitikoan oinarritu beharko litzatekena.

Bestalde, CC lanek, giza gaien inguruan egiten diren dokumentalak banatzen laguntzen dute, bestelako baimenek, dituzten banatze arauak direla eta, moteldu edo limitatzen dituzteak; horregatik, erakunde solidario eta hiritar mugimenduentzat komunikazio bide berri bat osatzen dute.

Honetaz gain, CC lanek kulturaren berdintasuna bultzatzen dute, sortzen ari diren adierazpen kulturalak ikus-entzule minoritarioetara iristea lortzen bait dute. Era berean diru etekina helburua ez denean, edo helburu nagusia ez denean, fikzio, videoarte, hezigarri eta testigantza filmentzat abantail handia duten baimenak dira.

Kontutan izango dugu ere, sortzaile eta banatzaileek, ongizate kultural komunerako beraien lanak askatzeaz gain, hauengatik onura ekonomiko justu bat lortzeko dituzten bideak. Hauen artean mikrofinantzaketa kolektiboak (crowdfunding-a) edo baliabide ezberdinekin egindako ekarpen plataformak (sourcefunding) egongo lirateke, sortzaileek behar dituzten baliabideak ez dituztenean, hasierako inbertsio ekonomiko edo teknikoa eskatzen duten proiektuak gauzatzeko aukera emanez.

Beste dimentsio batean, dibulgazio, gogoeta eta eztabaida espazioak streaming-etik (Internetetik) transmitituko dira, informazio-gizartearen teknologiak aprobetxatuz, presentzialki joan ez daitezkeenek ekitaldi horiek jarraitzeko aukera izan dezaten. Bide berdina erabiliz Donostiatik CCworld nazioarteko saretik, beste jaialdi batzuetako egoitzekin komunikazioan egongo gara.

 

Donostiako II. CC zinemaldiak, bere eremuan, gure gizartearen garapen kulturalerako lagungarria izan dadila espero dugu.


Leave a Reply