cineCCdonostiako maiatzak 17 asteleheneko programazioa
Posted: maiatza 12, 2021 Filed under: programa 2021, kategori gabea @eu | Tags: bideo etxetiarra, gke saila, kultura askea, laburmetrai saila, programazioa, sail ofiziala Leave a comment »EGUNA 17, ASTELEHENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAn,(Urdaneta, 9 Kalea)
MAIATZAK 17 ASTELEHENA, IZEN EMATEA (aretoa beteta)
Momentu honetan 17ko saioa beteta dago. Ordurarte aldaketarik egongo balitz berriro irekiko genituzke izena emateko zerrendak. Dena den, egunean bertan hasieratik 15 minutura erreserbatuko ditugu lekuak, beraz ondoren hutsik geratuko balira egunean bertan izen emateko aukera izango duzue.
17:30
cineCCdonostia ZINE SOZIAL ETA KULTURA ASKEKO ZINEMALDIAREN BEDERATZIGARREN EDIZIOAREN INAUGURAZIOA
Juán José Díaz, zinemaldiko zuzendaria
BIDEO ETXETIARRAK
TOLOTRANS: JOAN ETORRIZKO BIDAI BAT
2020, 42´
Zuzendaritza: Oihana Ozcariz Collar
Lekua: Euskal Herria
Aurkezpena: Oihana Ozcariz Collar eta Ino Etxaniz Olaiz
Sinopsia: Atlantikoa, Europatik Caribera, gurutzatzearen inguruan doan lana dugu hau. Joan etorriko bidai bat da, zazpi etapatan egindakoa, belan. Itsasoan filmatutako irudiak dira. Etapa bakoitzaren edizioa bata bestearengandik bananduta dago eta guztiak batera proiektua bere osotasunean azaltzen dute.
INDIA
2020, 22´
Zuzendaritza: Nora Arroita Gómez
Lekua: Euskal Herria
Aurkezpena: Nora Arroita Gómez
Sinopsia: 2010. urtean Indiako hiri eta herrialde desberdinetatik egin nuen bidai baten inguruko kontemplaziozko bideoa. Planifikazio gutzirekin egindako bidai honetan tren eta autobusetan mugitu ginene eta kultura eta paisai anitzak aurkitu genituan, baita bititza asko.
BIdai harrigarri bat, estimuluz betetakoa.
LABURMETRAI SAILA
JOAILE
2018, 5´
Zuzendaritza: Egoitz Albizu
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO
Aurkezpena: Egoitz Albizu, zuzendaria
Sinopsia: 2018ko Zinegin jaialdiaren Kliklap film laburren deialdiari erantzunez egindako muntaia. “Jo” gaia izanik, denboran zehar egindako grabazioekin osatutako ikus-entzunezko hitz-joko “mutua”. Kontzeptuen, adieren eta planoen arteko bidaia bat.
AGURTZERA ITZULI
2020, 8´
Zuzendaritza: Jesús Loniego
Lekua: Espainia
Hizpuntza: BO gaztelania AZPT ingelesa
Aurkezpena: Jesús Loniego, zuzendaria
Sinopsia: Antoniok beti zailtasunak izan ditu harreman sozialekin. Pandemia erabiltzen du hauek saihesteko baina hau amaitzear doala ikusita, psikologo bat ikustea erabakitzen du.
SAIL OFIZIALA
ISRAEL ON MY MIND
2020, 29´
Zuzendaritza: Jacobo Sucari
Ekoizpena: La Trinxera Audiovisual.
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO ingelesa AZPT gaztelania
Aurkezpena: Jacobo Sucari, zuzendaria
Sinopsia: “Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, dokumental serie baten hirugarren kapitulua da; ikus-entzunezko izaera duen aztertze antropologiko bat da, lekuko biztanleen hizkuntzaren bitartez aurkituak izatea eskatzen duten lurraldeetatik mugitzen dena: imaginario sozialen eta biztanleen artean eraikitako kontakizuna.
“Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, Isrealen iragana, oraina eta etorkizunaren inguruan miatzen duen filma da. Duela hirurogeita hamar urte baino gehiago gudan murgildutako lurraldea da, koiuntura lokal konplexu baten baitan dagoena. Bi hiritar israeldarrek intentsitate sutsu eta argitzapen suntsitzaileko lurralde honetan duten ainguraketa kontatzen digute.
GKEn SAILA
RAB´INAL ACHÍ
2020, 18´
Zuzendaritza: Mercedes del Ama, Uxue Botas, Nerea Elorza
Ekoizpena: Garabide, Mondragon Unibertsitatea, Ruk´u´x Qatinami eskola Sarea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO maya AZPT maya, euskara, gaztelania
Aurkezpena: Uxue Botas eta Mercedes del Ama, zuzendariak

Sinopsia: Rab´inal Achí, Maya Kaqchikel herriaren antzerki obra prehispanikoaren egokitzapen zinematografiko animatua da. K´iche eta Rab´inaleb herrien arteko bake akordioa hausten da. K´icheko gudariak ondoko herriko lurraldeen konkistari hasiera ematen dio eta Rab´inalebeko goi burua bahitzen du. Baina orduan, Rab´inalebeko gudariak borroka egiten du eta arazo guztien sortzailea den K´iche harrapatzen du. Hor hasten da bi gudari hauen ohore eta lurraldeen aldeko guda.
CREATIVE COMMONSEN EGINDAKO ZINE SOZIALA
2021, 10´
Zuzendaria: Fernando Vera
Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania
Aurkezpena: Juanjo Díaz cineCCdonostiako zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria
Sinopsia: cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko zinemaldiaren VIII edizioa dela eta, zinemaldiaren bideo bat egin dugu. Lantaldea osatzen dugun kideen ahotan ezagutu gaitzakezu, nortzuk garen, nola hasi ginen, gure motibazioa, gure ibilibidea e.a.
Partekatzeko zine soziala.
cineCCdonostia.ko 8. ediziorako data berriak
Posted: maiatza 11, 2020 Filed under: kategori gabea, sail ofiziala | Tags: sail ofiziala, sección oficial Leave a comment »Bizi dugun osasun-larrialdi egoera dela eta, azarora atzeratuko dugu kultura askea eta zine ona aurrez aurreko konpainiarekin bizitzeko esperientzia. ¡¡¡¡cineCCdonostia 2020: azaroaren 5, 9, 10 eta 11ean!!
Gauza on guztiek bere denbora behar dutelako.
cineCCdonostia zine eta kultura askeko zinemaldiko 8. edizioa
Posted: urtarrila 26, 2020 Filed under: kategori gabea, sail ofiziala | Tags: sail ofiziala, sección oficial Leave a comment »¡¡Baditugu cineCCdonostia, zine eta kultura askeko zinemaldiko 8. edizioko egunak!! 2020ean urtaroz aldatzen dugu eta udaberri luradunera goaz. Maiatzaren 25, 26, 27an eta ekainaren 1ean cineCCdonostia izango dugu, agendan erreserbatzen joan zaiteke!
2019ko cineCCdonostiako asistentzi grafikoa
Posted: azaroa 19, 2019 Filed under: publikoa, sail ofiziala | Tags: asistentzia, sail ofiziala, sección oficial, sección oficial Leave a comment »Hemen duzue cineCCdonostia, Zine eta Kultura Askeko zinemaldiko VII edizio honen asistentzi grafikoa.

Peiró42 eta cineCCdonostia 2018 Portal Libertario OACAn
Posted: urria 21, 2018 Filed under: 2018 programazioa, filmak baino gehiago, kategori gabea, komunikabideentzat, kronikak, Pelikulen info extra, sail ofiziala | Tags: aipamenak, divulgacion, programazioa, sail ofiziala, sección oficial Leave a comment »Azaroaren 16ean 18.30etan Emaus Social Factory.n (Mundaiz Bidea, 6) ikusiko dugun Peiró42 dokumentalaren proiekzioa dela eta, interesgarria irudituko zaielakoan pertsona eta kolektibo desberdinekin jarri gara kontaktuan. Hauetako bat Portal Libertario OACA izan da beraien web orrian bidalitako informazioa argitaratuz. Gure eskerrak eman nahi dizkiogu dokumentala eta cineCCdonostia 2018 zabaltzeagatik.
Hemen irakurri dezakezue aipamena, bertan Joan Peiró (Bartzelona, 1887-Paterna, 1942) anarkosindikalista eta kooperatibistaren fusilatzearen 75. urteurrena dela eta egindako ikusentzunezko proposamenari buruz informazio geihago jaso dezakezue, XX. mendeko pertsonai nabarmen honen memoria historikoa eta balioak jasotzen dituena.
cineCCdonostia 2018ko Kartela
Posted: iraila 26, 2018 Filed under: carteles y programas, kategori gabea, programazioa, sail ofiziala | Tags: cartel, kartela, kartelak, sail ofiziala, sección oficial Leave a comment »Hemen dugu Izaskun Toyos, gure kolaboratzaikeak, 2018ko cineCCdonostia Zine eta Kultura Askeko zinemaldirako egindako kartela.
cineCCdonostiako 2018ko programazioa-Zine eta Kultura Askea
Posted: iraila 24, 2018 Filed under: 2018 programazioa, kategori gabea, programazioa, programazioa, sail ofiziala | Tags: cultura libre, kultura askea, programazioa, sail ofiziala, sección oficial Leave a comment »cineCCdonostia 2018
Azaroak
12, 13 eta 14 KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta kalea, 9) eta 15 eta 16ean EMAUS SOCIAL FACTORY-n, (Mudaiz bidea,6).
eguna 12
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30
Shootball
2017, 94min.
Zuzendaritza: Fèlix Colomer
Produkzioa: Forest Film Studio
Herria: Espainia
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC By-Nc-Nd
Sinopsia: Manuel Barbero, sexu gehiegikeriak jasandako biktima baten aita, eta Manuelen semea eta beste 20 haur gehiago behartu zituen gizona, dokumental honetako protagonista garrantzitsuenak dira. Filmaren zuzendariak istorio honen gakoak azalduko dizkigu ikerlari eta kazetari lan baten bidez. Pederasta batek dokumental batean hitzegiteko eta aitortzeko aurpegia ematen duen lehen aldia da.
Shootball ikusi ondoren, ikasten duten zentruetan sexu abusua jasan dituzten adingabeen familiei laguntza emateko iniziatiba bat sortzeko interesa duten pertsonekin etorkizunean lan saio bat izateko antolakuntzari lekua egingo diogu. irakurri geihago
Sarrera Librea tokia bete arte.
eguna 13
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30
Belén
2017, 94min
Zuzendaritza: Adriana Vila Guevara
Produkzioa: Crater Producciones / Secuencia Cero Films
Herria: Espainia, Venezuela
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC By-Nc-Nd
Sinopsia: Belén, eguneroko borroken gudari jakitun hilezkorra, Quitipláren erregina, banbuarena, bere soinu eta isiltasunarena. Kakaoaren nekazari humilla eta herri txiki afro-venezueldar bateko musikaria. Ama erregina, Afrikako diasporako famili luzatuarentzako guztion arbaso, bere borroka historikoak eta bere danborren ihardestea. Iradokimen, arima, durunditsu: Belén. Memoriaren oroitzapen eta irudikapenerako lekua ematen duen ez ohikoa den deskribapena. Aurkitutako 100 ordutik gorako metrai amateurretan jasota geratu zen bere bizitza (eta heriotzaren) oroitzapenetara egindako bidaia da, eta bertan agertutako keinutan ikuspuntu ugariren isladapena. Musikaren indarraren ulermenerako bidea, zinezko ekintza umilen bitartez, gizarte eraldaketa eman dadin.
Sarrera Librea tokia bete arte.
eguna 14
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30
Hard as Indie
2018, 92min.
Zuzendaritza: Arturo M. Antolin
Produkzioa: Hard As Indie
Herria: Espainia
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC by-Nc-Sa
Sinopsia: 2008an 20 urteko lagunak ziren Carola Rodriguez, Bruno Teixidor eta Nicolás Alcalak, egitasmo ameslari batean sartzeko erabakia hartu zuten: El Cosmonauta, ordurarte erabilitako produkzio ereduarentzako beste aukera mota bat sortu nahi zuen transmedia filmea. Crowdfunding bitartez finantziatuta, creative commons lizentziapean eta aldi berean TB, zine eta interneten doain estreinatzeko helburuarekin; El Cosmonauta, denen ahotan zegoen proiektua zen. Hiru urte geroago, 4.000 produktore baino gehiagorekin eta crowdfunding bitartez lortutako 250.000€ tako aurrekontu batekin, Riot Cinema Collective Letoniara hurbildu zen filmea errodatzera…aldiz beraien buruahusteen bukaera izan beharrean, hasiera besterik ez zen izango.
Sarrera Librea tokia bete arte.
eguna 15
Emaus Social Factory
18:30
Emaus, ikusentzunezko dokumentazioa eta gehiago
Emausen Social Factoryan egingo degun saioan, bertan eratzen eta sortzen diren ikusentzunezko materialaren inguruan jardungo gera. Honez gain beraien lana egiteko erabiltzen dituzten tresna batzuk ere ezagutuko ditugu bertan izango dugun Tailer batean.
Sarrera Librea tokia bete arte.
eguna 16
Emaus Social Factory
18:30
Peiró42
2017, 30min.
Zuzendaritza: Eloi Aymerich
Produkzioa: Clack Audiovisual
Herria: Espainia
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC by-Nc-Nd
Sinopsia: Heriotza-zigorra duen gizon batek bere bizitza salbatzeko bere ideiei uko egiteko eta etsaiei batzeko proposamena jasotzen du. Ez du onartuko eta erailia izango da. Zerk justifikazten du hildura hau? Emakume zein gizon baten heriotza ulertu al daiteke? Peiró42, fikziozko eszenen, elkarrizketen, artxibozko irudien eta jatorrizko dokumentalen iturri berreskuratuen bitartez anarkosindikalismoaren, kooperatibismoaren eta Errepublikaren baloreak lehenen pertsonan aurkezten diren erdimetrai dokumental bat da.
Joan Peiró (Bartzelona, 1887- Paterna 1942) anarkosindikalista eta kooperatibistaren fusilatzearen 75. urteurrena dela eta sortzen da memoria historikoaren inguruan eta XX. mendeko matarotar nabarmenetarikoen baloreen inguruan aritzen den ikusentzutezko proposamen hau.
Adam curtis: Sin espejo
2018, 23.30min.
Zuzendaritza: Andrés Hispano, Felix Perez-Hita
Produkzioa: Soy Cámara, CCCB
Herria: Espainia
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: CC by-Nc-Nd
Sinopsia: Soy Camara taldeak gauzatutako elkarrizketa da hau. Curtis bere filmeetaz aritzeaz gain, WikiLeaks edo Snowden munduak gobernatzen dutela uste duten egungo teknokraten sistemaz, beldurraren bitartez bilatzen den kontrolaz, Donald Trump eta egundo mundu konplexuaren sintometaz arituko da.
(Soy Cámara-ren lana MNCARSaren elkarkidetzarekin)
On nation (and other dogmas)
2015, 22min.
Zuzendaritza: Zavan Films
Produkzioa: Zavan Films
Herria: Espainia
Hizkuntza: BOGA
Lizentzia: Herri jabetza
Sinopsia: Zavan Films produktora, eduki desberninetako (gerrate irudiak, futbol jokoak, gizarte ospakizunak, erritual erlijiosoak…) eta jatorri ezberdineko iturrietako(Chris Marker, Alain Resnais, Leni Riefenstahl edo Gianikian eta Ricci Lucchiren filmak besteak beste) artxibozko irudien berreskuraketaren bitartez, gizarte identitateen (erlijioso, aberri, merkatari) eta gerrate, onura ekonomiko eta “legezko krimenen” arteko erlazioaren ingurun hurrengo lan konplexu eta kaleidoskopikoan aritu da.
Sarrera Librea tokia bete arte.
2016ko Sail Ofizialeko Programazioa
Posted: azaroa 12, 2016 Filed under: 2016 programazioa, 2016 programazioa, kategori gabea, sail ofiziala | Tags: programazioa, sail ofiziala Leave a comment »Azaroaren 14, 15 eta 16 KOLDO MITXELENA KULTURUNEA Urdaneta Kalea, 9 eta Azaroaren 17 eta 18 DSS2016.ko egoitzean Easo Kalea, 43.
eguna 14
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30 aurkezpena
18:35 proiekzioa
19:35 solasaldia
20:45 itxiera
18:35
The story of technoviking (“technoviking”.en istorioa)
Matthias Fritsch. 50 min. (2016)
Subrealic Prod.
BOGA
Sinopsia:
¿Zer egingo zenukeen zuk behin erdi bilutsik kalean dantzatu izan bazenu kaleko kamara batek grabatuta eta urte batzuk pasata munduak heroitzat hartuko bazintu?¿Bedeinkapena edo maldizioa litzateke jendeak zure irudia jauretxiko balu, beste batzuk zure arpegia daraman kamisetak saltzen dituzten bitartean? “Technoviking”.en istorioa interneteko meme arrakastatsuenetako baten ikerketa kasu bat da. Istorio honek gaur egungo egoera adierazten du, hau da, inteneteko erabiltzaileek trukatzeko eta bernahasteko duten jokabidea eta100 urte dituen eta oraindik mugak definitzen dituzten jabetza intelektual eta irudi eskubide legeen artean ematen ari den gatazka.
19:35
SOLASALDIA: Txarlie (@axebra Hactivista), Natxo Rodríguez (Arte Ederren Fakultatea, Arte eta Teknologia Departamentua UPV/EHU) eta Jorge Campanillas (egile eskubideetan aditua den abokatua-Iurimatica). Juanjo Díaz cineCCdonostiako zuzendariak dinamizatuta.
Sarrera librea
eguna 15
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30 aurkezpena
18:35 1.proiekzioa
19:45 2.proiekzioa
20:50 itxiera
18:35
Somonte, los puños en la tierra (Somonte, ukabilak lurrean)
Damià Caro. 52 min. (2016)
Comsoc.
BOGA
Sinopsia:
Europako laugarren eskualde pobreenan, %37eko langabeziarekin INE.ren (Estadistikako Instituto Nazionala) datu ofizialen arabera, Andaluziako Juntak Somonteko finka saldu nahi zuen: 400 hektarea, Palma del Ríotik 11 kilometrotara kokatua, Kordobako probintzian. Administrazio publikoaren pean lan postu asko sortu zitzazkeen lurralde hauek, orain lan postu asko sortzen ditu jendearen administrazioaren pean, 2012ko martxoaren 4ean bostehun Andaluziar Langile Sindikatuko (SAT) jornalariek okupatu zutenetik.
TRAILERRA
19:45
La voz del concejo (Kontzejuaren ahotsa)
Isabel Medarde, Sergio Gonzalez, 60 min (web doc desde 2012)
Bambarazinema
BOE
Sinopsia:
Kontzejuaren ahotsa, ikus-entzunezko formatoan eginda dagoen serie dokumentalaren titulua da. Bertan kotzejuen figura historikora gerturatu nahi da, historiako demokraziako lehen erakunde ordezkaria. Kontzeju figura honen ezezagutzak ulertezintasunaren aurrean ahula izatea eramaten du.
Proiektua web serie dokumental bat da eta honakoa lehenengo bost kapituloetaz osatua dago.
Dokumentalaren helburua beraz kotzejuak zer diren argitzea da, nola antolatzen diren, bere historia zein den, estatuko lurraldeetan non existitzen diren eta zergatik den garrantzitsua hauek defendatzea.
Sarrera librea
eguna 16
Koldo Mitxelena Kulturunea
19:00 aurkezpena
19:05 proiekzio motza
19:15 proiekzko luzea
20:25 itxiera
19:05
Aokigahara (Suiziden basoa)
Joaquin Ramos 9 min (2016)
BOGA
19:25
El Ball del Vetlatori (Gaubeilako dantza)
Marc Sempere. 70 min. (2016)
Compartir dóna Gustet.
BOGA
Sinopsia:
Bere semaren heriotzaren ondoren, Tomas bere herrira bueltatzen da bere familiarekin berriro aurkitzera eta bere bizitza berregitera. Vetlatori dantza, desagertutako hileta erritu batek, eta “La casa, ahora sí” Vicent Andrés Estellés idazle valentziarraren olerkiak Tomas ulertzen eta akonpainatzen lagunduko digu egiten ari den doluzko bidai honetan. Fikzio poetiko eta errealitate dokumentalaren arteko bidea.
Sarrera librea
eguna 17
DSS2016 ESPAZIOA
19:00 aurkezpena
19:05 proiekzioa
20:00 solasaldia
20:45 itxiera
19:05
Fronteras Compartidas (Muga partekatuak)
Xuban Intxausti, 53 min (2016)
Europa Transit – DSS2016
BOGA
Sinopsia:
Paphos. 1974.urtetik Zipreko irla hau Europan zutik mantentzen den azken harresiarengatik banatuta dago. Muga honek irla bi komunitateetan zatitzen du: grekozipretarra eta turkiarzipretarra. Amets Arzallus bertsolaria, Ziprera joan da, famili ugari etxerik gabe eta hildako eta desagertu asko utzi dituen, gatazka honen ondorioak ezagutzera. Bertan lekuko musiko eta poetekin harremanetan jartzen da eta hauen bitartez herrialde honen egungo egoera ezagutzen du. Era berean Ametsek Zipreko mugako gatazka hau bere Euskal Herriko bizitzara eramaten du. Amets Euskal Herria banatzen duen mugatik gertu jaio zen eta hesi hau bere bizitzan eragin handia izan duen zauria da. Batzen gaituen muga dokumentala Amets Arzallusen begirada eta bertsoen bitartez egindako kontakizuna da. Berak improbisatutako kantuekin egungo Europako bi mugen ondoriaoak estalgabetzen ditugu.
20:00
SOLASALDIA: Amets Arzallus (protagonista). Ttala Lizarragak, cineCCdonostia, dinamizatuta.
Sarrera librea
eguna 18
19:00 saioaren aurkezpena
19:05 dokumentalaren aurkezpena Xuban Intxauti zuzendariaren eskutik
19:20 proiekzioa
20:15 Eurotransiten aurkezpena Imanol Otaegiren eskutik
20:30 kultura askea demokrazietan, Juanjo Díazen interbentzioa
20:45 solas informala eta piskolabisa
19:05
DSS2016 ESPAZIOA
Democracia silenciada (Isilarazitako demokrazia)
Xuban Intxausti, Juanma Arizmendi, 53 min (2016)
Europa Transit – DSS2016
BOGA
Sinopsia:
Mosku. Mugarik Gabeko Erreportarien arabera, Errusia 180 herrialdeetatik 148. postuan dago prentsa askatasunari dagokionez. Hala eta guztiz ere biztanleriaren %11 bakarrik ez dago gustora herrialdearen espresio askatasun mailarekin. Dokumentalak ahotsa ematen dio gustora ez dagoen eta ez hori bakarrik, esaten dutenaren ondorioa jasaten ari den, errusiar zati txiki horri. Horietako asko kartzelan izan dira eta batzuk kideak hiltzen ikusi dituzte. Kazetariek, giza eskubideen aktibistek, abokatuek, artistek eta oposizioko politikoek, lurralde honen mentalitate konplexua deskribatzen digute, baita gobernuak iritzi disidentea duen edozein isilarazteko erabiltzen dituen metodoak. Erresistentzi txiki hau borrokan ari den bitartean Vladimir Putinen onarpen-maila %82ra iristen da.
20:30
KLAUSURA: Juán José Díazen cineCCdonostiako zuzendariaren mintzaldia “Kultura Askea demokrazian: filosofia eta tresnak“
Sarrera librea
Antolatzaileak:
2015eko Sail Ofizialeko Asistentziko Grafikak
Posted: azaroa 25, 2015 Filed under: kategori gabea, publikoa, sail ofiziala, solasaldiak eta mahai inguruak | Tags: publikoa, sail ofiziala Leave a comment »2015eko Sail Ofizialeko asistentzi grafikak aktibitatearen arabera egunak kontutan izanda:
2015eko Sail Ofizialeko asistentzi grafikak pelikularen arabera proiekzioa eta solasa kontutan izanda:
2015eko Sail Ofizialeko Kartela
Posted: azaroa 4, 2015 Filed under: carteles y programas, sail ofiziala | Tags: kartelak, sail ofiziala Leave a comment »Oihana Calparsoro diseinatzaileak cineCCdonostiako 2015eko Sail Ofizialerako egindako kartela:
2015eko Sail Ofizialeko programazioa
Posted: Filed under: 2015 programazioa, carteles y programas, programazioa, sail ofiziala | Tags: pelikulak, programazioa, sail ofiziala, solasaldiak 1 Comment »- cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinemaldia, donostian
SAIL OFIZIALA
azaroa 2015
16, 17, 18 eta 19 KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN eta 20ean DSS2016ko egoitzean.
eguna 16,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
INTERNETEKO MUTILA. Aaron Swartzen historia. (The Internet’s Own Boy: The Story of Aaron Swartz)
2014,105min., bo: inglesa, azpt: gaztelania
Zuzendaritza: Brian Knappenberger, Ekoizpena: Luminant Media.
CC BY-NC-ND
Sinopsia: Nerabea zenean, Aaron Swartz aseezineko ezagutza grina zuen informatika programazioko prodijio bat zen. Interneteko, hezkuntzako eta politikako aktibista aintzindari bezela azaleratu ondoren, 2011 eta 2011. urteetan zenbait kargu federalengatik salatu zuten eta honek ondoz ondoko gertaera batzuk piztu zituen, bukaera dramatikoa izan zutenak, interneteko komunitatea txunditurik utziaz. Filma hau derrigorrezkoa da ondoren gertatu diren kasuen gakoak ezagutzeko, Edward Snowdenena edo Manning soldatuarena adibidez.
Solasaldia: Internet, open knowledge (ezaguera irekia), open data (informazio publiko irekia), ezaguera zientifikoa guztien on bezela,…
- Txarlie (@axebra Hactivista),
- Imanol Argüeso (Open Data Euskadi, GV).
eguna 17,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
YES, WE FUCK (Bai, guk larrua jotzen dugu!)
2015, 60min., bo: gaztelera, katalana, azpt: gaztelera.
Zuzendaritza: Antonio Centeno eta Raúl de la Morena
CC BY-NC-ND
Sinopsia: “Yes, we fuck” aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatearen inguruan ekiten duen dokumentala da. Sexualitatea hazkunde pertsonalerako, pertsonalitatearen garapenerako eta harreman sozialetarako dagoen eragilerik indartsuena da. Hau dela eta, funtsezkoa izan beharko litzateke aniztasun funtzionala duten pertsonen laguntza sozialetan.
Sexuaz haratago, dokumentalak sexualitateak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egin dezakenaz gain, dibertsitate funtzionalaren errealitateak giza sexualitateari eman diezaiokena erakutsi nahi du. Sexu aniztasuna, edertasunaren zentzu zabala eta independentzi pertsonala izango dira Yes, we fuck! dokumentalean azaltzen diren historioen helburuak.
Solasaldia: dibertsitate funtzionala, sexualitatea eskubide eta dignitate bezala, minosbaliotasun bat duten pertsonen behar sexualak asetzeko baliabideak, rol profesional berriak.
- Antonio Centeno (Dokumentalaren zuzendaria),
- Nerea Sancho (Sexologa eta UPVko irakaslea),
- Aitor Fernández Galarreta (Gielmar-Gipuzkoako Elbarriak Martxan).
eguna 18,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
PORT TRADE PORTRAIT
2014, 36min., bo: gaztelera
Zuzendaritza: David Batlle. Catalunya
CC-BY-NC-SA
Sinopsia: Port Trade Portrait Bartzelonako merkantzia portu zaharraren erretratua da, gaur gune turistiko batean eradatutakoa. Bartzelonako burgesia aberastu zuten itsasontzi beltz tratatzaileak itsasoratu ziren leku berdinean, gaur egun turistak persekuzio eta detenzioen presiopetik aurrera ateratzen saiatzen diren afrikarren ondoan paseatzen dira.
ATE URDINA
(La Puerta Azul)
2015, 77min., bo: gaztelera
Zuzendaritza: Alicia Medina. Ekoizpena: Diodo Media.
CC-BY-NC-ND
Sinopsia: Zapadores, Valentziako Atzerritar Barneratze Zentruen errealitatea argitara ematen duen pelikula da “Ate Urdina”. Lehen aldiz, dokumental honek gobernua, CIEs hauen istearen aldeko aktibistak, epaileak, poliziak, CIEsak sortu zituzten partidu politikoak eta bere istea exijitzen dutenak bateratzen ditu. Bestalde, bertako ikuspuntu batetik abitauta, dokumental honek arazo europear eta globalak ipintzen ditu mahai gainean, Europear Batasunaren blindajea hegoaldeko migrazioen aurka edo beraien bizi baldintzak hobetu nahi dituzten pertsonek jasaten duten bortizkeria.
Solasaldia: Migrazioak, beltz-tratularietatik pertsonen tratara, migratzaileak objetu komenrtzial bezela, CIEsak, ipar-hegoaldeko zorra.
- Carlos Rilova (Miguel Aramburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea),
- Agustin Unzurrunzaga (SOS Racismo).
- Julia Onaindia (Psikologia Sozialeko Ikertzailea, EHU)
eguna 19,
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)
18:00
AZALAREN JOSKETA (Las Costuras de la Piel)
2014, 60min., bo: indua, azpt: gaztelera
Zuzendaritza: Cèlia Vila y Enric Escofet, Ekoizpena: No Dust Films. Catalunya.
CC-BY-SA
Sinopsia: Bharathi eta Yamuna Bangalore, Indian bizi dira eta beraien bizitza guztia muduko armairuak betetzen dituzten ehungintzako sektoreko multinazional handientzat lanean jardun dute. Beste emakume batzuen antzera, beldurrik ez izatea erabaki dute, etorkizun duin bat lortzeko borrokatuaz, jakinda, lan baldintza justuak lortzeko bide bakarra jabeekin alderatze zuzen bat izatea dela. Yamurak dioen bezela, “Fabriketako jabeak bost bat edo hamar bat dira…baina zenbat gara gu? Milaka eta milaka”.
Las Costuras de la Piel Proiektua
Solasaldia: ehun industria Indian, emakumeen lan egoera, abusu eta lan esklabotasuna, sindikatu independienteak, zer egin dezakegu guk injustizi hau ez sostengatzeko
- Iñigo Eguren (Calcuta Ondoan),
- Edurne Pujana Deba (Setem Hego Haizea).
eguna 20,
DSS2016 gunea (Easo Kalea, 43 Donostia)
18:00
¡KOPIATU MADARIKATUAK! Egile Baimenak Aro Digitalean (¡COPIAD MALDITOS! Derechos de autor en la era digital)
2010, 58min., bo: gaztelera
Zuzendaritza eta ekoizpena: Stéphane Grueso.
CC-BY-NC
Sinopsia: “¡Kopiatu Madarikatuak! Egile baimenak aro digitalean” lanak, baimen askeekin egindako ikus-entzunezko alternatibak errepasatzen ditu. Telebista Espainolean Creative Commons baimen batekin (BY/NC 3.0 Unported) eman zen lehen edukia izan zen, baita lehena deskarga librean. Dokumentalaren bitartez iraultza digitalak planteatzen dituen erronka etiko eta moral berrien eztabaidaren erdian aurkitzen diren pertsonaiak ezagutzen ditugu, David Bravo abokatua edo Lorenzo Silva idazlea kasu.
Solasaldia: Ikusentzunezko ekoizpena interneteko era digitalean, telebisten papera, eskubideen kudeaketa empresak, kultura askea
- Stéphane Gruesorekin, filmaren egilea, Telebistako erreportaria, aktibista eta kazetaria (Carne cruda etc.)
- 0 Ilara: Jorge Campanillas (egile eskubideetan aditua den abokatua-Iurimatica-) eta Mario Pena (Safe Creative).
Antolatzaileak: