ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urria; Sail Soziopolitikoa, zehaztear; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13 eta 14ean

“topak” saila 2013ko ekaina

Sail hau, programazio ofiziala bukatu eta zinemaldiaren programazio hedatuaren barruan dago eta BandakBat Elkarteak ospatzen dituen Topak, Urgulleko XI. Kulturarteko topaketaren lankidetzarekin ospatuko dugu.

Emanaldien edukina eta estiloa topaketa hauekin bat datoz:

21ean, 20retan, giza dokumentalari zuzendutako saioa izango dugu, Sahara ekialdearen inguruan egindako bi film izango ditugu: “Gdeim Izik” eta “El espectáculo”. Ondoren mahai inguru bat egongo da.

  • Gdeim Izik isilpean, ong batetako bolondres batzuk grabatutako dokumentala da, hauek izen bereko saharako kanpamendu batean sartzen dira eta bertan ematen diren giza eskubideen bortxaketak eta Marokoko indar armatuen areriotasuna grabatzen dute.
  • El espectáculok Saharako haur batzuk Bartzelonako harrera familietara egiten duten bidaia erakusten du baita hauek bertan daudela prestatzen duten antzerkia.

Pelikulen aurkezpenerako eta ondoren izango dugun mahai ingururako Eli Eizagirre egongo da gurekin, Donostiako Udaleko Lankidetza eta Garapenerako Sailak daraman Donostiako Oporrak Bakean programaren arduraduna. Solasaldi honetan, Sahara herriaren aldeko elkarteen ordezkariek eta famili hartzaileen parte-hartzea ere izango dugu.