ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2017. Datozten Sailak: Ekologia Saila, maiatzaren 23 eta 24ean; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urrian 5, 6 eta 7an; Sail Soziopolitikoa, azaroaren 27an; Sail Ofiziala, azaroaren 28, 29 eta 30ean

Ekologia Saileko Programazioa 2017

EKOLOGIA SAILA

Martxoa 2017

Martxoa 23 eta 24 LOIOLA KULTUR ETXEAN

eguna 23

18:30

Jirau eta San Antonio: amazoniako gerra baten kontakizuna

2016, 1,06min
Zuzendaritza: Bruno Ferrari eta Douglas Estevam,
Ekoizpena: Brigada Audiovisual  “Eduardo Coutinho”(Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem terra)
VOSE

Sinopsia: Amazonia erdian pertsonak bizi dira eta pertsona hauek hitzegiten dute. Pertsonek hitzegingo ez balute, ibaiak egingo luke. Haur prostituzioa, uraren poluzioa, ehundaka kilometako zuhaitzaen heriotza, hildako arraiak tonaka, etxerik eta lanik gabeko milaka famili. Badirudi Madeira ibaieko, Rondônian, zentral hidroelektrikoak eraikitzerakoan agindutako aurrerabideak lurralde honetatik ez dela pasa.

Lan honen helburua egunero sufritu eta borrokatzen duten kaltetuen eskubideak zihurtatzea da. Hau da Nilce de Souza Magalhaesen kasua, emakumea, arrantzalea eta borrokalaria, pelikula hau grabatu eta hilabete batzietara herailia izan zena. Nicinharentzat, eta amazoniako lurralde honetako kaltetutako pertsona guztiontzat ez minutuko isilune bat baizik eta bizitza osoko borroka bat. ¡Ura bizitzarako, ez heriotzari!

Aurkezpena: Izaro Basurko (Brasileko MAB-Movimiento dos Atigidos por Barraganesen harremanen arduraduna Ekologistak Martxan/Mugarik Gabeko Ingenieritza.n).

SAIOAREN ANTOLAKUNTZA EKOLOGISTAK MARTXAN

Sarrera dohainik

eguna 24

18:30

Tipi Tapa Bizitza Jasangarrietarantz

2016, 25min.
Zuzendaritza: Mugarik Gabe,
Ekoizpena: Curruscu.
BO Gaztelera, Azpit. Euskara.

Sinopsia: Jubilatu berri den Pedro Martínezek bizitza eredu ezberdinak daudela ohartarazi da, “Bizitza Jasangarrien” inguruan hitz egiten entzun du, eta interesa piztu dio planteamendu honek. Are gehiago, gaiaren inguruan zertxobait gehiago ikertzea erabaki du. Horretarako, hauen proposamenak ezagutzeko asmoz pertsona eta kolektibo ezberdinengana gerturatu da.

MapaSaretuz bideo laburra hiriburuan kontsumo arduratsu bat non gauzatu daiteken ezagutzeko, bertan denda-sarekide baten partaidetza izango dugu.

Solasaldia: Ondoren, Pedro Martinez jubilatuarekin batera beste bi lagun izango dira, alde batetik bizitza era/kontsumo arduratsu bat eginez aurrera eramaten duen neska bat eta, bestalde, bizitza jasangarriagoak izatea ahalbidetzen duen loiolatar dendari bat. Hiruen artean, aurkezpen-solasaldi bat ahalbidetuko dute.

SAIOAREN ANTOLAKUNTZA SARETUZ

Sarrera dohain

 

donostia kultura     donostiako-udala  images  logo-posi1-1

Ekologistak M logo   logo-saretuz-color1-352x420   logo izkali-social    logo-cineccdonostia-copia  logo CC0


2015eko Sail Ofizialeko programazioa

  • cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinemaldia, donostian

SAIL OFIZIALA

azaroa 2015  

16, 17, 18 eta 19  KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN eta 20ean DSS2016ko egoitzean.

eguna 16,

Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)

18:00

INTERNETEKO MUTILA. Aaron Swartzen historia. (The Internet’s Own Boy: The Story of Aaron Swartz)

2014,105min., bo: inglesa, azpt: gaztelania

Zuzendaritza: Brian Knappenberger, Ekoizpena: Luminant Media.

CC BY-NC-ND

The internet´s own boy

Sinopsia: Nerabea zenean, Aaron Swartz aseezineko ezagutza grina zuen informatika programazioko prodijio bat zen. Interneteko, hezkuntzako eta politikako aktibista aintzindari bezela azaleratu ondoren, 2011 eta 2011. urteetan zenbait kargu federalengatik salatu zuten eta honek ondoz ondoko gertaera batzuk piztu zituen, bukaera dramatikoa izan zutenak, interneteko komunitatea txunditurik utziaz. Filma hau derrigorrezkoa da ondoren gertatu diren kasuen gakoak ezagutzeko, Edward Snowdenena edo Manning soldatuarena adibidez.

Web gune ofiziala

Trailerra

Solasaldia: Internet, open knowledge (ezaguera irekia), open data (informazio publiko irekia), ezaguera zientifikoa guztien on bezela,…

eguna 17,

Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)

18:00

YES, WE FUCK (Bai, guk larrua jotzen dugu!)

2015, 60min., bo: gaztelera, katalana, azpt: gaztelera.

Zuzendaritza: Antonio Centeno eta Raúl de la Morena

CC BY-NC-ND

02 Yes we fuck

Sinopsia:  “Yes, we fuck” aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatearen inguruan ekiten duen dokumentala da. Sexualitatea hazkunde pertsonalerako, pertsonalitatearen garapenerako eta harreman sozialetarako dagoen eragilerik indartsuena da. Hau dela eta, funtsezkoa izan beharko litzateke aniztasun funtzionala duten pertsonen laguntza sozialetan.

Sexuaz haratago, dokumentalak sexualitateak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egin dezakenaz gain, dibertsitate funtzionalaren errealitateak giza sexualitateari eman diezaiokena erakutsi nahi du. Sexu aniztasuna, edertasunaren zentzu zabala eta independentzi pertsonala izango dira Yes, we fuck! dokumentalean azaltzen diren historioen helburuak.

Web gune ofiziala

Trailerra

Solasaldia: dibertsitate funtzionala, sexualitatea eskubide eta dignitate bezala, minosbaliotasun bat duten pertsonen behar sexualak asetzeko baliabideak, rol profesional berriak.

eguna 18,

Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)

18:00

PORT TRADE PORTRAIT

2014, 36min., bo: gaztelera

Zuzendaritza: David Batlle. Catalunya

CC-BY-NC-SA

08-port trade Portrait

Sinopsia: Port Trade Portrait Bartzelonako merkantzia portu zaharraren erretratua da, gaur gune turistiko batean eradatutakoa. Bartzelonako burgesia aberastu zuten itsasontzi beltz tratatzaileak itsasoratu ziren leku berdinean, gaur egun turistak persekuzio eta detenzioen presiopetik aurrera ateratzen saiatzen diren afrikarren ondoan paseatzen dira.

Trailerra

Facebook

ATE URDINA

(La Puerta Azul)

2015, 77min., bo: gaztelera

Zuzendaritza: Alicia Medina. Ekoizpena: Diodo Media.

CC-BY-NC-ND

Cartel La Puerta Azul

Sinopsia: Zapadores, Valentziako Atzerritar Barneratze Zentruen errealitatea argitara ematen duen pelikula da “Ate Urdina”. Lehen aldiz, dokumental honek gobernua, CIEs hauen istearen aldeko aktibistak, epaileak, poliziak, CIEsak sortu zituzten partidu politikoak eta bere istea exijitzen dutenak bateratzen ditu. Bestalde, bertako ikuspuntu batetik abitauta, dokumental honek arazo europear eta globalak ipintzen ditu mahai gainean, Europear Batasunaren blindajea hegoaldeko migrazioen aurka edo beraien bizi baldintzak hobetu nahi dituzten pertsonek jasaten duten bortizkeria.

Trailerra

Facebook

Solasaldia: Migrazioak, beltz-tratularietatik pertsonen tratara, migratzaileak objetu komenrtzial bezela, CIEsak, ipar-hegoaldeko zorra.

eguna 19,

Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9-Donostia)

18:00 

AZALAREN JOSKETA (Las Costuras de la Piel)

2014, 60min., bo: indua, azpt: gaztelera

Zuzendaritza: Cèlia Vila y Enric Escofet, Ekoizpena: No Dust Films. Catalunya.

CC-BY-SA

09-Costuras-Piel-934x440

Sinopsia: Bharathi eta Yamuna Bangalore, Indian bizi dira eta beraien bizitza guztia muduko armairuak betetzen dituzten ehungintzako sektoreko multinazional handientzat lanean jardun dute. Beste emakume batzuen antzera, beldurrik ez izatea erabaki dute, etorkizun duin bat lortzeko borrokatuaz, jakinda, lan baldintza justuak lortzeko bide bakarra jabeekin alderatze zuzen bat izatea dela. Yamurak dioen bezela, “Fabriketako jabeak bost bat edo hamar bat dira…baina zenbat gara gu? Milaka eta milaka”.

Trailerra

Las Costuras de la Piel Proiektua

Solasaldia: ehun industria Indian, emakumeen lan egoera, abusu eta lan esklabotasuna, sindikatu independienteak, zer egin dezakegu guk injustizi hau ez sostengatzeko

eguna 20,

DSS2016 gunea (Easo Kalea, 43 Donostia)

18:00

¡KOPIATU MADARIKATUAK! Egile Baimenak Aro Digitalean (¡COPIAD MALDITOS! Derechos de autor en la era digital)

2010, 58min., bo: gaztelera

Zuzendaritza eta ekoizpena: Stéphane Grueso.

CC-BY-NC

CopiadMalditos-FRAME-14

Sinopsia: “¡Kopiatu Madarikatuak! Egile baimenak aro digitalean” lanak, baimen askeekin egindako ikus-entzunezko alternatibak errepasatzen ditu. Telebista Espainolean Creative Commons baimen batekin (BY/NC 3.0 Unported) eman zen lehen edukia izan zen, baita lehena deskarga librean. Dokumentalaren bitartez iraultza digitalak planteatzen dituen erronka etiko eta moral berrien eztabaidaren erdian aurkitzen diren pertsonaiak ezagutzen ditugu, David Bravo abokatua edo Lorenzo Silva idazlea kasu.

Trailerra

Solasaldia: Ikusentzunezko ekoizpena interneteko era digitalean, telebisten papera, eskubideen kudeaketa empresak, kultura askea

  • Stéphane Gruesorekin, filmaren egilea, Telebistako erreportaria, aktibista eta kazetaria (Carne cruda etc.)
  • 0 Ilara: Jorge Campanillas (egile eskubideetan aditua den abokatua-Iurimatica-) eta Mario Pena (Safe Creative).

Antolatzaileak:

logo-cineccd-xxs-png1.png       donostia kultura     images     logo-kmk

DSS2016EU     logo CC0       logo izkali-social