ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2017. Datozten Sailak: Ekologia Saila, maiatzaren 23 eta 24ean; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urrian 5, eta 6ean; Sail Soziopolitikoa, azaroaren 27an; Sail Ofiziala, azaroaren 28, 29 eta 30ean

2016ko urriko cineCCdonostiako irrati saioa

Urriko irrati saioa 2013tik Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako Delegazioaren, EHAEO-Gipuzkoa elkarlanarekin ospatzen dugun cineCCdonostiako Arkitektura eta Hirigintza Sailera zuzenduta dago. Aurtengo saioa urriaren 19an arratsaldeko 5etan ospatuko da Elkargoaren egoitzean Frantzia Pasealekua, 11ean, RENFE tren geltokiaren ondoan.

Saio honetan orain arteko Arkitektura eta Hirigintza Sailaren errepasoa egiten dugu eta, nola ez, aurtengo programazioa ikusten dugu. Aurten pauso handi bat ematen dugu cineCCdonostiak eta COAVN-Gipuzkoak antolatutako “Creative Commons  baimenekin egindako ikusentzunezko Arkitektura eta Hirigintzako lanen lehiaketaren deialdiarekin”. Guzti honen inguruan hitzegiteko Estanis Fernandez, COAVN-Gipuzkoako kulturako komisioko bokala izango dugu gurekin.

Daniel Carballo, lehiaketan saritutako egileetako bat ere gurekin izango da bere lana “El Beti-Jai es una plaza” aurkezten.

 in-fraganti-1
Irrati Saioa hemen entzun dezakezue.

¡Copiad Malditos! solasaldiaren laburpenaren bideoa. Sail Ofiziala 2015

Azaroaren 16tik 20era 2015eko Sail Ofiziala ospatu genuen. 16tik 19ra Koldo Mitxelena Kulturunean izan zen eta 20ean DSS2016ko egoitzean. Azken saio honetan, DSS2016ren elkar lanarekin egindakoa, 2010eko ¡Copiad Malditos! Derechos de autor en la era digital dokumentala ikusi genuen, gazteleraz eta euskarako azpitituloekin. Lan hau Telebista Espainolean Creative Commons baimen batekin eman zen lehen edukia izan zen, baita lehena deskarga librean ipini zena. Dokumentalak, Espaini mailan baimen askeekin egindako ikus-entzunezko alternatibak errepasatzen ditu.

Dokumentalaren ondoren solasaldia izan genuen Stéphane Grueso zuzendariarekin, bertan honako gai hauek ikuitu genituen: ikusentzunezko ekoizpena interneteko era digitalean, telebisten papera, eskubideen kudeaketa empresak eta kultura askea. 0 ilarako gonbidatu bezela Iurismatika abokatu lantegiko sortzailea eta egile eskubideetan aditua den Jorge Campanillas abokatua izan genuen baita Safe Creativeko Mario Pena ere.

Honako bideoa saio honetako solasaldiaren laburpena dugu:


2015eko Arkitektura eta Hirigintza Saileko laburpen bideoa

cineCCdonostiak EHAEO-Gipuzkoaren (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala-Gipuzkoako Delegazioa) elkarlanarekin egindako 2015eko Arkitektura eta Hirigintza Saileko bideo laburpena. Lan hau Aitor Zarzuelo gure kolaboratzaileak egin du.