KMKk COVIDaren inguruan ipinitako segurtasun eta higiene neurriak direla eta, saioetarako izen ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako behean aurkitu duzu izena emateko aukera. Izen emateko orriak irekita egongo dira egun bakoitzeko 13rarte lekua dagoen bitartean.
Dena den lehenago ezinezkoa izango balitz proiekzioaren egunean bertan aretoaren sarreran aukera izango duzu aretoa betetzen ez den bitartean.
Lekua saioa hasi eta 15 minutu ondorenarte erreserbatuko dugu.
Momentu honetan 19ko saioa beteta dago. Ordurarte aldaketarik egongo balitz berriro irekiko genituzke izena emateko zerrendak. Dena den, gogoratu egunean bertan hasieratik 15 minutura erreserbatuko ditugula lekuak, beraz ondoren hutsik geratuko balira egunean bertan izen emateko aukera egongo litzateke.
Zinemaldi egunetan ezin bazara KMKko areto nagusira gerturatu, proiekzioak eta hauen aurkezpenak KMKko streaming kanalaren bidez ikusi ahal izango dituzu, linka cineCCdonostiako web orriko eskuin aldean Koldo Mitxelena Kulturuneako web orrian aurkitu dezakezu.
cineCCdonostia ZINE SOZIAL ETA KULTURA ASKEKO ZINEMALDIAREN BEDERATZIGARREN EDIZIOAREN INAUGURAZIOA
Juán José Díaz, zinemaldiko zuzendaria
BIDEO ETXETIARRAK
TOLOTRANS: JOAN ETORRIZKO BIDAI BAT
2020, 42´ Zuzendaritza: Oihana Ozcariz Collar Lekua: Euskal Herria
Aurkezpena: Oihana Ozcariz Collar eta Ino Etxaniz Olaiz
Sinopsia: Atlantikoa, Europatik Caribera, gurutzatzearen inguruan doan lana dugu hau. Joan etorriko bidai bat da, zazpi etapatan egindakoa, belan. Itsasoan filmatutako irudiak dira. Etapa bakoitzaren edizioa bata bestearengandik bananduta dago eta guztiak batera proiektua bere osotasunean azaltzen dute.
INDIA
2020, 22´ Zuzendaritza: Nora Arroita Gómez Lekua: Euskal Herria
Aurkezpena: Nora Arroita Gómez
Sinopsia: 2010. urtean Indiako hiri eta herrialde desberdinetatik egin nuen bidai baten inguruko kontemplaziozko bideoa. Planifikazio gutzirekin egindako bidai honetan tren eta autobusetan mugitu ginene eta kultura eta paisai anitzak aurkitu genituan, baita bititza asko.
BIdai harrigarri bat, estimuluz betetakoa.
LABURMETRAI SAILA
JOAILE
2018, 5´ Zuzendaritza: Egoitz Albizu Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO
Aurkezpena: Egoitz Albizu, zuzendaria
Sinopsia: 2018ko Zinegin jaialdiaren Kliklap film laburren deialdiari erantzunez egindako muntaia. “Jo” gaia izanik, denboran zehar egindako grabazioekin osatutako ikus-entzunezko hitz-joko “mutua”. Kontzeptuen, adieren eta planoen arteko bidaia bat.
2020, 8´ Zuzendaritza: Jesús Loniego Lekua: Espainia Hizpuntza: BO gaztelania AZPT ingelesa
Aurkezpena: Jesús Loniego, zuzendaria
Sinopsia: Antoniok beti zailtasunak izan ditu harreman sozialekin. Pandemia erabiltzen du hauek saihesteko baina hau amaitzear doala ikusita, psikologo bat ikustea erabakitzen du.
2020, 29´ Zuzendaritza: Jacobo Sucari Ekoizpena: La Trinxera Audiovisual. Lekua: Espainia Hizkuntza: BO ingelesa AZPT gaztelania
Aurkezpena: Jacobo Sucari, zuzendaria
Sinopsia: “Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, dokumental serie baten hirugarren kapitulua da; ikus-entzunezko izaera duen aztertze antropologiko bat da, lekuko biztanleen hizkuntzaren bitartez aurkituak izatea eskatzen duten lurraldeetatik mugitzen dena: imaginario sozialen eta biztanleen artean eraikitako kontakizuna.
“Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, Isrealen iragana, oraina eta etorkizunaren inguruan miatzen duen filma da. Duela hirurogeita hamar urte baino gehiago gudan murgildutako lurraldea da, koiuntura lokal konplexu baten baitan dagoena. Bi hiritar israeldarrek intentsitate sutsu eta argitzapen suntsitzaileko lurralde honetan duten ainguraketa kontatzen digute.
Aurkezpena: Uxue Botas eta Mercedes del Ama, zuzendariak
Sinopsia: Rab´inal Achí, Maya Kaqchikel herriaren antzerki obra prehispanikoaren egokitzapen zinematografiko animatua da. K´iche eta Rab´inaleb herrien arteko bake akordioa hausten da. K´icheko gudariak ondoko herriko lurraldeen konkistari hasiera ematen dio eta Rab´inalebeko goi burua bahitzen du. Baina orduan, Rab´inalebeko gudariak borroka egiten du eta arazo guztien sortzailea den K´iche harrapatzen du. Hor hasten da bi gudari hauen ohore eta lurraldeen aldeko guda.
Aurkezpena: Juanjo Díaz cineCCdonostiako zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria
Sinopsia: cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko zinemaldiaren VIII edizioa dela eta, zinemaldiaren bideo bat egin dugu. Lantaldea osatzen dugun kideen ahotan ezagutu gaitzakezu, nortzuk garen, nola hasi ginen, gure motibazioa, gure ibilibidea e.a.
Aurkezpena: Antonio Grunfeld, zuzendaria, Uxía Pérez eta Andrés Vázquez de Agareso
Sinopsia: Bari Fatimatah ginearraren eta bolikostako Kone Mohameden bizipen pertsonalen bitartez “Hesiaren atzean” laburmetrai dokumentalak, Marokotik bizitza hobeago baten bila datozten pertsona migratzaileek egoera nekeza erakutsi nahi du. Migrazio politiken inguruko kritika bat izan nahi du ere, azken urteetan, emaitzik gabe, migranteen etorrera frenatu nahi izan dutenak. Oso gutxi dira, pertsona hauek, beraien oinarrizko eskubideak bermatzeko, lekuan bertan lan egiten duten erakundeak.
2018, 4´ Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto Lekua: Espainia Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Raquel Lázaro, Matía Fundazioko kidea eta Pura Díaz Vega, psikologoa eta gerontologoa Matía Gerontologia Institutuan
Sinopsia: Carmen medikuaren kontsultara doa bere alabarekin, baina nahiz eta bertan egon, ez dute inoiz bere pentsamundu edo sensazioak partekatzera gonbidatzen.
Laburmetrai honek, pertsona elduei zuzendutako atentzio guneetan, maiztasun handiarekin ematen den errealizate bat islatu nahi du. Adinagatik pertsonari bere bizitzari buruz erabakitzen ez ustea, tratu desegoki bat da. Beste pertsonaren ordez pentsatu beharrean, zergatik ez diogu bere beharrak adierazten laguntzen.
Ekainaren 15ª, Zahartzaroan ematen diren Gehiegikeriak eta Tratu Txarren inguruko Konzientzia Hartzearen eguna.
Bideo hau “Nire oinetan ipini II” ikus-entzunezko proiektuaren barne dago. Ekimen honekin Matia Fundaziotik profesionalek, konpainia eskaintzen dieten pertsonetan jarrera desegoki jakin batzuek izan dezaketen eragina ezagutu dezaten lagundu nahi dugu. Bakoitzaren burua begiratu hausnarketa bat egiteko eta profesionalek eta zaintzen dituzten pertsonek mantentzen jarraitu nahi ez dituzten praktika profesionalei alternatibak sortzeko.
2018, 6´ Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Pura Díaz Vega, psikologoa eta gerontologoa Matía Gerontologia Institutuan
Sinopsia: Mayte egoitza batean bizi den emakume bat da. Zaintzen duten pertsonengandik adeitsutzat jo dezakegun tratu baten atzean, baliabide mota hauen azpian abandonu egoera bat eman ohi da. Zaintzaile, familia edo profesional nekatuegiak, presionatuak, maizko isolamendu eta abandonu sentimenduekin, eskaintzen dituzten zaintza lanen inguruko ezagutza ezarekin, era guztitako ingurugiro karentzialak bizi dituztenak, zaintza zaildu edo eragozten dituzten traba arkitektonikoak etb. Zaintza eskaintzen duten pertsonek berak nahi ez duten tratu desegokia bultzatzen duten makina bat egoera bizi dituzte, errudun senti arazten dituztenak, irteera zaila duen espiral gaizto baten gatibu sentituaz.
“Parking” “Nire oinetan ipini” ikus-entzunezko proiektuaren emanaldia berri bat da. Ekimen honekin Matia Fundaziotik profesionalek, konpainia eskaintzen dieten pertsonetan jarrera desegoki jakin batzuek izan dezaketen eragina ezagutu dezaten lagundu nahi dugu. Bakoitzaren burua begiratu hausnarketa bat egiteko eta profesionalek eta zaintzen dituzten pertsonek mantentzen jarraitu nahi ez dituzten praktika profesionalei alternatibak sortzeko.
BARNE®HARTU: “Gizarte-inklusio zentru batean adindu”
2021, 15´ Zuzendaritza: Daniel Prieto eta Jaime Palomo Ekoizpena: Daniel Prieto eta Jaime Palomo Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Daniel Prieto, soziologoa, ikerketa kualitatibo aplikatuan espezializatua eta zuzendaria, Jaime Palomo, zuzendaria
Sinopsia: Gizarte-inklusioak geroz eta atentzio handiagoa jasotzen du gerontología arloan. Interes hau zahartze domografikoko patroien, gaurko ezegonkortasun sozial eta ekonomikoen, eta adin talde hauen sentiberatasuna handitzen ari diren desberdintasunen konbinazio baten eskutik dator.
Proposamen honen bitartez baztertzearen dimensioaniztun abordatze bat egin nahi da bi perfil desberdin bereiztuaz. Lehenengoa, zahartzearekin zerikusia duten arrazoiak direla eta baztertze sozial egoera batean aurkitzen diren pertsona adinduak, eta bestea, zahartze prozesuan dauden baztertze sozialak nabarmendutako bizi ibilbidea duten personak, adibidez, gaixotasu mental bat dutenak edo etxe gabekoak, biak genero ikuspegia kontutan izanda, dudarik gabe, bizi ibilbide desberdinak markatzen dituenak. Bi perfil hauen ikerketak, lurraldeko baztertze eta adintze egoeraren inguruko ikuspegi zabalago bat izatea ahalbideratuko du, baita gaur egun Gipuzkoan eskuragarri dagoen adin-baztertze binomioaren inguruko ezagutza handitu.
“NAHI BAT ESKATZERA NOA”
2020, 11´ Zuzendaritza:Lucía Pérez Prat Ekoizpena: Los Imaginarios Producciones Audiovisuales Lekua: Espainia Hizkuntza: BO gaztelania
Aurkezpena: Sheila Padrones EMEAUSEko kidea eta Lucía Pérez Prat zuzendaria, Irati eta Laura, protagonistak
Sinopsia: Laurak eta Iratik 29 eta 21 urte dituzte hurrenez hurren. Biak Zaragozan jaio ziren ijito eta merchero etniatan, genero-indarkeriaren biktimaren aldeko laguntza baliabide batean ezagutu ziren, eta aurreko urtean sei hilabetez Euskal Herriko Oreretako hilerrian bizitzen aritu ziren. Izugarrizko prekarietate egoera batean ikusita, beraien kale kideek publikoagoak diren lekuetan lo egin dezaten iradokitzen diete, honela Serbitzu Sozialak errazago aurkitu ditzazten, ondorioz aterpe batean eta bestelako baliabide batzuetan sartzeko tramiteak egitea ahalbideratuz. Hala ere, beldurrak bikote hau, gutxien esperotako lekuan izkutatzea bultzatzen du.
Baztertze sozialaren egoera aurrez aurre begiratzeak, gure gizarteek duten eredu ekonomiko eta politikoaren funtsezko kausa bat bezela onartzea suposatzen du. Laura eta Iratiren esperientzia ez dago errealitate honetatik kanpo eta ez da kasu isolatu bat. Guztiz kontrakoa, beraiek, biztanleriaren portzentai handi batekin batera, geroz eta gehiago nabarmentzen dute agindu beharko lukeen beharra, hare geihago bizitzen ari garen krisi momento batean, berdintasu eta Giza Eskubideen onarpenenaren idealak jarraitzen dituen gizarte batean.
2021, 5´ Zuzendaritza: Luz Tato eta Ander Shinova Ekoizpena: Kai Etxaniz eta GatoBala Films Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO euskara gaztelania AZPT euskara gaztelania
Aurkezpena: Aingeru Mayor, Naizeneko aholkularitza eta gainbegiratze arduraduna
Sinopsia: Kai Etxanizek Naizenentzat egindako abestiaren bideoklipa da, bere familiaren eta ingurukoen laguntzarekin den hori izan daiteken neska baten istorioa kontatzen du eta hegan egin.
Aurkezpena: AGISASeko Josune Toquero Salamero de AGISAS
Sinopsia: BIHOTZEZ sortzetiko kardiopatien elkartearen inguruko erreportajea.
E.M. NIRE BIZITZAKO LASTERKETA
2020, 12´ Zuzendaritza: Alejandro Cadenas Ekoizpena: AGISAS Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza eta audio deskribapena
Aurkezpena: AGISASeko Vicente Gonzalez eta Esther Trigeros
Sinopsia: Esklerosi anitza duen gizon batek Behobia Donostia lasterketa korritzen jarraitu nahi du, eta horrek bere ondoria izango du.
GAILURRA
2020, 9´ Zuzendaritza: Alejandro Cadenas Ekoizpena: AGISAS Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza eta audio deskribapena
Aurkezpena: Tamara de Gracia Romero Mugarik Gabeko kidea
Sinopsia: Salda Badago Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak Durangon egin ziren 2020ko azaroaren 1etik 3ra bitartean. Mugimenduaren indarra, ilusioa, kontraesanak, eta eztabaidak… bistan geratu ziren.
2019, 13´ Zuzendaritza: Alfonso Moral Ekoizpena: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO gaztelania, kaq AZPT gaztelania
Sinopsia: Sololán, Guatemalan, maya emakumeek indarkeria matxistaren aurka borrokatzen dute biktimei justiziara sarbidea ematen laguntzen, laguntza legal eta psikologikoa ematen eta emakume eta gazteen herritar parte-hartzea sustatzen. Laburmetrai hau 2019ko abenduan egin zen eta Sololá departamenduan, Guatemalan, AMLUDI, CPDL eta SOLIDARIDAD INTERNACIONAL GKEen egindako lana erakusten du.
Aurkezpena: Roi Guitián eta María Lobo zuzendariak eta Agaresoko talde teknikoa
Sinopsia: Zorretan guztiekin helburu politiko bat duen dokumental soziala da: emakume salvadortarrek bizi duten eskubideen urratzeari buruz ohartarazi, modu honetan biztanleri erdiaren Giza Eskubideak urratzen ez dituen eta ideologietatik aske dagoen ugal eta sexu osasun bat bermatzen duen legislazioaren alde -erdialdeko amerikar lurraldearen barruan- borrokatzen ari diren talde feministei lagunduaz. Batez ere zaurgarriagoak diren haur eta nerabeentzat. Kontaera protagonitek sostengatzen dute, kartzeleko harresiaren bi aldeetatik, munduari abortuaren despenalizazioa, amaren osasuna arriskuan dagoenean, bizitzaren aldeko borroka bat dela gogoraraziz
2016, 14´ Zuzendaritza: Jon Manterola Ideia Originala eta Gidoia: Patricia Ponce , Silvia Carrizo Ekoizpena: Haurralde Fundazioa, Malen etxea Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Patricia Ponce eta Silvia Carrizo, ekoizpena, digoia eta ideia originala
Sinopsia: “Emakume migratzaileak eta erresistentziak” XXI. mendeko Europan, desplazamendu bortxatuek, kapitalismo basatia, aldaketa teknologiko eta politiko sakonekin batera, diskurtso arrazisten areagotzea eramaten dute. Euskal Herrira migratutako herritartasun desberdinetako emakume talde batek, lehen pertsonan nola bizi duten eta erresistentzi moduan amankomunean artikulatzen dituzten akzioak kontatzen digute. Eliteen diskurtso nagusiaren aurreko erresistentzia.
Sinopsia: “Gu guztion historia” dokumentalak beraien oinarrizko eskubideak bortxatuta ikusi zituzten hiru emakume salvadortarren kontakizuna jasotzen du, abortu delitu batengatik salatuta eta azkenean hilketa larriagatik atxilotuak, ospitalez kanpoko erditzeetan beraien haurrak galdu zituztenean.
1998 El Salvadorrek bere Zigor Kodea berritu zuen abortua legez kanpokoa egiteko 2 urtetik 8rañorako kartzela-zigorrekin. Hala ere, ustez borondatezko haurdunaldi etenaldiagatik emakumeak hilketa larriagatik epaituak dira, 30 eta 40 urte arteko atxiloketa zigorrekin.
Hau, Elsi, Cinthia eta Marianaren historiak dira. Baina beste askorena izan zitekeen, baita gurea ere.
Sinopsia: Intersekzionalitateak, testuinguru jakin batean ematen diren faktore desberdinen arteko interakzioaren berri ematen du. Indarkeri egoerak sufritzen dituztenengan pentsatzea beharrezkoa egiten da orduan, testuingurua, kultura, kondizio soziala, kokapen geografikoa, orientazio sexuala, dibertsitate funtzional egoerak, bizi zikloa, arraza eta etnia batekoa izatea; azken finean, exklusio eta menpekotasunean batzen diren faktore guztiak, sexismoarekin batera eta sortarazten duten diskriminazio eta indarkeriaren aurrean begirada konplexuago bat izatea behartzen gaituztenak.
2020, 53´ Zuzendaritza: Tamara de Gracia, Maite Ezquerro y Javier González Ekoizpena: Curruscu Lekua: País Vasco Hizkuntza: BO euskara gaztelania AZPT euskara gaztelania
Sinopsia: Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira.
Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute.
Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.
DESKONEXIOA
2019, 4´ Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco Ekoizpena: GAEA Elkartea Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, ekoizlea eta GAEA Elkarteko fundatzailea
Sinopsia: Bideo honek gizakiak naturarekin duen harremana irudikatzen du eta azken denboraldian bizitzen ari den deskonexioa.
¿JASANGARRIAK AL GARA?
2019, 5´5´´ Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco Ekoizpena: GAEA Elkartea Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, eko y fundadora de la asociación GAEA Elkartea
Sinopsia: ¿Jasangarriak al gara gure egunerokoan?¿Zer ohitura aldatu ditzazkegu munduan dugun inpaktua gutxitzeko eta bizitza jasangarriago bat eramateko?¿Zer ondorio ditu keinu txiki batek? Bideo honetan galdera guzti hauei erantzuna emango diegu.
GURE BELARRAK-NUESTRAS HIERBAS
2021, 16´ Zuzendaritza: Fernando Vera Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic Lekua: Euskal Herria Hizkuntza: BO gaztelania
Aurkezpena: Belén Napal Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuaren arduraduna
Sinopsia: Campo Creativo Cero eta Izkali Sozialek antolatutako Ekologia Sozial eta Politikoko VII. Jardunaldietan kokatuta, Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuan inspiratutako bideo hau partekatzen dizuegu.
Bideoan jardunaldietako momentu eta hausnarketa desberdinak berreskuratzeaz gain, behatzeko, kontemplatzeko eta gure inguruan dagoen landareriarekin kontaktuan ipintzeko esperientziaren gustua berreskuratzen dugu, era berean gure natura propioa entzunaz, naturari bereiziezinik lotuta bait gaude.
2020, 14´ Zuzendaritza: Iban Bujan Gidoia: Begoña Cabaleiro Ekoizpena: Emaús Fundación Social, The Badass Project Lekua: Espainia Hizkuntza: BO gaztelania, euskara AZPT gaztelania euskara
Aurkezpena: Begoña Cabaleiro, gidoilaria eta Emaús FSeko komunikazio arduraduna
Sinopsia: Aldaketa klimatikoak mehatxatzen gaitu eta gure Giza Eskubideak arrikuan daude. Dokumentalaren formatua klima-fikziokoa da, baina ez zan beharrezkoa izan. Errealitateak fikzioa gainditzen du.
KMKk COVIDaren inguruan ipinitako segurtasun eta higiene neurriak direla eta, saioetarako izen ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako behean aurkitu duzu izena emateko aukera. Dena den lehenago ezinezkoa izango balitz proiekzioaren egunean bertan aretoaren sarreran aukera izango duzu.
2019, 24´ Zuzendaritza: Toni Lucas Ekoizpena: Fam de Films Hizkuntza: BOGA Baimena:CC BY-NC-ND
Sinopsia
Ikerketa neurobiologikoek zehazten dutenez, pertsona bat bere bizitzako lehenengo 7 urteetan bizi izan den lekuak bere izaeran, begiradan eta bizitzeko moduan eragin handia du. Gure memoria, tenporala baino espaziala delako. Bizitako paisaiaren edozein anputazio, gure niaren anputazio ere bada.
2019, 55´ Zuzendaritza: Jacob Sucari, J.M. Romero Ekoizpena: La Trintxera SCCL Hizkuntza: BOGA Baimena: CC BY-SA
Sinopsia
“Akha mugan” antzinako bizimodu baten testigantza da, erritmo naturaleko bizitza, planetako azalera lotuta dagoena. Kontakizun hau Ban Aphan kokatzen da, Tailandiako Iparraldean dagoen Akha etniako herrian, baina unibertsala den dinamika bat salatzen du.
Akhak, planetan minoritarioak diren beste etnien antzera mugan aurkitzen dira gaur egun. Alde batean, belaunaldi zaharra, duela mila urte antzera bizimodu tradizional bat jarraitzen duena, eta urteen poderioz suntsipenaren bidean dijoana. Bestalde, belaunaldi gaztea, Internetera eta grina globaletara lotuta, berezkoak dituzten ezaugarri kulturalak galtzear dijoana erlijio handien asimilazioz.
2019, 3’12” Zuzendaritza: José Astuy Velasko Ekoizpena: TOMO Hizkuntza: BOGA
Sinopsia
Israeldar okupazioaren funtsezko ondorioetako bat, emakume errefuxiatu palestindarrek bizitzako arlo guztietan bizi duten zaurgarritasuna da. Beraiek dira zaurgarrien artean, zaurgarrienak, errefuxiatuak eta palestindarrak izateaz gain emakumeak izatea batzen bait zaie.
Guzti honetaz gain, beraienak gainditze istorioak dira: aurrera jarraitzeaz gain, disdira egiten dute, nabarmentzen dira eta mundu guztiko emakumeentzat inspirazio iturri bat dira.
Palestindar bost miloietatik, erdia baino gehiago emakumeak dira.
2020, 27’04” Zuzendaritza: Unai García Ekoizpena: Txema García Hizkuntza: BOGA
Sinopsia
Dokumental honek Tindoufeko kanpamenduetan bizi den saharar herriaren historia eta egoera kontatzen du, Amaidan Salah errefuxiatu politikoaren bizitzaren eta 2019ko Sahara Marathonean bere parte-hartzearen kontakizunaren bitartez.
2019, 9’5” Zuzendaritza: Mugarik Gabeko Ekonomilariak ESF Ekoizpena: Mugarik Gabeko Ekonomilariak ESF Hizkuntza: BOE/BOGA Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Karina, Cyril, Fara, Milagros eta Oksanak bideoklip hauetan Euskal Herrian negozio bat aurrera eramatea nola izan den kontatzen digute eta beraien testigantzaren bitartez migratzaile kolektiboko beste pertsonak berdina egitera animatu nahi dituzte.
Guztiak, Ekonomistas sin Fronterasek aurrera daraman Ekintzailetza Migratzaile programaren laguntzari esker jarri dituzte martxan beraien proiektuak.
Aurkezpena: Maialen Aginagalde, Mugarik Gabeko Ekonomilariak.
2019, 42” Zuzendaritza: Irene Navascues Ekoizpena: Irene Navascues Hizkuntza: BOGA Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Zer gertatzen da goputzek beraien egunerokotasunean norma desafiatzen dutenean; izan, arnasa hartu edo zure burua azaltzea matxinada bat bihurtzen denean? 4 gorputzek matxismo, heteronorma, transfobia, arrazakeria, kapazitismoa eta gordofobiak beraien historian utzi duten aztarnen inguruan hausnarketa bat egiten dute, eta hau eutsi ahal izateko garatu dituzten estrategiak adierazten dituzte.
2015, 70´ Zuzendaritza: Miguel Angel Blanca Ekoizpena: Boogaloo Films Hizkuntza: BOGA Baimena: CC By-Nc-Sa
Sinopsia
Badugu Raval auzoko maskota txapelketako irabazlea. Egunsentia da eta norbaitek atzerritar emakume baten gorpua Bartzelonetako hondartzatik arrastaka darama. Hiru miloi terdi turista ezin dira oker egon. Politikari guztiek beraiekin zer egin argi dute. Eta gu guztiok paper bat dugu hiriko parke-tematikoan. Galdera, gorputzak nola kontserbatuko ditugun da. Bartzelona hiriko espazioetan ematen den inbasio turistikoaren inguruko dokumental eta zientzia-fikzioaren arteko collage filmikoa dugu hau.
ALEGRÍAS (EDO NOLA EGIN DOKUMENTAL BAT TRIANAREN INGURUAN)
2020, 11´07″ Zuzendaritza: Carlos Escaño Ekoizpena: Elige la Vida Hizkuntza: BOE
Sinopsia
Hau, Elige la Vida elkarteak Sevillako Triana auzoaren inguruan egindako laburmetraietako bat da. Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu.
2015, 7´ Zuzendaritza: Rocío García Martinez Ekoizpena: Elige la Vida Hizkuntza: BOGA Baimena: By-Nc-SA
Sinopsia
Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu.
Los Nadies elkartearen 25. urteurrena ospatzeko egindako laburmetraia da. Honen protagonistak nadieak, beraien bizitzei buruz, eta Elige la Vida ezagutzeak beraientzat suposatu duenari buruz hitzegiten digute. Testigantza hauekin elkartearen hobetzean ere parte-hartzen dutelarik.
2019, 29´ Zuzendaritza: Antonio Girón, Raquel Congosto Ekoizpena: La Sandunga Films Hizkuntza: BOE Baimena: CC By-Nc-SA
Sinopsia
Silvia Vallecasera iristen da, Madrileko auzo popular bat, bere familiako medikuntza residentzia egitera. “Auzoa egitea” osasuntsu egoteko modurik onena dela bezelako gauzak dioten pertsonak lan egiten duten osasun zentru berezi batera.
2017, 11´ Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno Ekoizpena: Calculta Ondoan Herrialdea: Espainia Hizkuntza: Ingelesa eta kannaḍa (BOGA) Baimena: CC BY-NC-ND
Sinopsia
Malad-en istorioa mundu mailan gertatzen ari denaren beste adibide bat besterik ez da, emakumeenganako biolentziarena. Indian, Malad eta beste hainbat emakumeek bai behartsuak, bai emakumeak eta bai kasta baxukoak izateagatik jasaten duten diskriminazio hirukoitza sufritzen dute.
Malad-ek, bere bizitzako azken urteetako kontaketa baliotsua eskaintzen du eta sufritzen zituen gehiegikerienganako zuen posizioa nola aldatzen duen adierazten du, biktima pasiboa izatetik bere bizitzako uhalak hartzera eta datorrenari, berak esan bezala, beldurrik gabe aurre egitera.
ITXAROPEN OZEANOA
2018, 24´ Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno Ekoizpena: Calcuta Ondoan Herrialdea: Espainia Hizkuntza: Ingelesa eta malayalam (BOAG) Baimena: Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada CC BY-NC-ND
Sinopsia
Mary Babu ikasketarik gabeko emakume bat da, kaleetan arraina saltzen aritzen da, hala ere, 4.500 emakume baino gehiagok elkartzen dituen Arrain Saltzaileen Federazio bateko buru bihurtu da urteekin. Bere lanaren egunerokotasunean jarraitzen dugu baita, Feminista Indiar Elkarte eta ONG desberdinen ondoan aritzen den jardueretan ere.
ARGIZKO EMAKUMEAK
2016, 17´ Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno Ekoizpena: Calcuta Ondoan Herrialdea: Espainia Hizkuntza: Ingelesa, bengalia eta gaztelania (BOGA) Baimena: CC BY-NC-ND
Sinopsia
Patrima Dasek eta honen emakume taldeak ondoko bizilagunen bizitza errazten dute, hauen etxeetara energia garbien bidez argia eramanez. Baina guzti honen gainetik beste argi bat daramate, beraien argi bera, generoko rolak apurtuz eta Indiako gizarteak uste zuena baino askoz gehiago egiteko gai direla erakutsiz.
Diom wolofeko hitz bat da. Adorea, kemena nahiz barne indarra izendatzeko erabiltzen dena. Bizi diren gizartetik baztertzen dituen migrazio legezko testuinguruan, ehunka pertsona egunero jeikitzen diren eta beraien duintasuna babesten duen hori da Diom. Bartzelonan mantero talde bat Udaletxeak bultzatutako kale salmentako jarduera bat aurrera eramaten arriskatzen ari da. Kooperatiba hau, duintasunezko lana eta hirian egoera irregularra duten pertsonei legezko dokumentuak eskeintzen saiatuko da. Aurrera ateratzen lortuko al dute?
2015, 2’45” Zuzendaritza: Aritz Moreno gizon eta andrea eta Leire Apellaniz Ekoizpena: Donostia Kultura Hizkuntza: mutua Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
1916an Maria Cristina erregina Lorategi Hiria auzoko lehen harria jartzeari buruzko dokumentalaren erreplika zehatza (hizkera-zinematografikoa, garaiko giropena…).
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
HARRIAK
2016, 17´54” Zuzendaritza: Ander Edo Ekoizpena: Donostia Kultura Hizkuntza: Gaztelania Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Maria Cristina erreginak Lorategi Hiriko lehen harria jarri zueneko 1916ko film laburra abiapuntu hartzen duen laburmetaria. 100 urte geroago, egitasmoa bukatu gabe dago eta auzoa eremu degradatua da. Protagonistak, Urumeako latsariak. Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
LOIOLA D’OR
2017, 5’37” Zuzendaritza: Axel Casas Ekoizpena: Donostia Kultura Hizkuntza: mutua Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Donostiako Kontxatik gertu dagoen lurralde berezi hau zirkuitu termalak, joko eta apostu kasinoak, jolas parkearen lorategi eta zuhaizti bitxiak eta kirol-portua sustatzeko egin zen bideoklipa.
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
BEHIN BATIAN LOIOLAN
2019, 5′ Zuzendaritza: Axel Casas Ekoizpena: Donostia Kultura Hizkuntza: mutua Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Loiola-Txomin Eneako garapen urbanistiko eta sozialak helarazten dituen bideoklipa, Bilintxen Behin Batian Loiolan bertsoak abiapuntu hartuta..
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
Aurkezlea: Jon Urbieta. CC de Loiolako zuzendaria.
SAIL OFIZIALA
historiografia eta hiri baten kritika soziala
ZARAGOZA VIL. HIRI HILEZKORRAREN PUZZLE DOKUMENTALA
2019, 95´ Gidoia, zuzendaritza eta ekoizpena: Antonio Tausiet Ekoizpena: Tausiet Producciones Cinematovideograficas Hizkuntza: Gaztelania Baimena: Askea
Sinopsia
Antonio Tausiet-ek eskaintzen du bere dokumental berria, Zaragozako hiriaren historia ikuspuntu negatibotik markatu duten mugarrien laburpen bat. Errepaso atsegin bat egiten du, umorea salbuetsi gabe, botere faktiko desberdinengatik hasita, hala nola, eliza, ejertzitoa, oligarkia eta beste presio-talde desberdin batzuk, eta gertatu berriko gai batzuekin bukatuz. Filma, irudietako, bideoetako eta audioetako puzzle bat da, jabetze-zinema deiturara hurbiltzen dena, zein, besteen materialak eduki berriak sortzeko birziklatzen duen korronte artistiko garaikidea da.
2019, 22´34″ Zuzendaritza: Sorginlore Gizarte Elkartea Ekoizpena: Aitor Segurola Herrialdea: Espainia Hizkuntza: BOGA Baimena: CC BY-NC-SA
Sinopsia
Eguneroko matxismoarekin, zer? Komunikazio matxisten bizipenak ikerketa parte-hartzailearen emaitzetan oinarritzen da. Erresistentzia-estrategiak eta transformazioa. Eguneroko komunikazioan ematen diren egoera matxistak detektatzea eta agerian jartzea bilatzen duen tresna pedagogiko bat da, baita erantzunak eta jarrera eraldatzaileak proposatzea ere.
Aurkezlea: Assumpta Ayerdi Olaizola. Sorginlore Elkartea, giza enpresa-sorkuntza gizartearen eraldapenerako.
2019, 30´ Zuzendaritza: Inés Tarradellas Ekoizpena: Creación Positiva Hizkuntza: BOGA Baimena: By-Nc-Sa
Sinopsia
Zein bortizkeri egoeratan bizi dira lesbianak gaur egun? Nola egiten diete aurre? Zein gatazka daude atzean? Zer errealitatek eusten du hauen jarraipena? Gizarte bezela diskriminazio hauekin nahiz besteekin bukatzeko zer erantzun eta estrategi eman ditzazkegu praktikan jarriaz?
Hamar testigantzek beraien bizipen eta ikuspegiak eskeintzen dizkigute, lesbianenganako bortizkeri matxistak ikusarazten duen diskurtxo korala eratuz. Era berean, gatazka sakonak hausnartzen eta lesbofobia nahiz elkarrekin ematen diren beste bortizkeriekin akabatzeko estrategiak eta erantzunak aurkitzen saiatuko dira.
Solasaldia: ostirala 15ean egun honetako filme guztien inguruan solasaldia izango dugu. 18:30tan Izkali Institutuko Gizarte Gestalt arloko “Emakumeen kultura” tailerrean (Askatasunaren Iribidea, 32-entlo- Donostia). Ttala Lizarragak dinamizatuta. Dohain aldez aurretik egindako izenematearekin.
Babestutako hiru emakume, agerian azaldutako hiru istorio. 1 Emakumea, 2 Emakumea, 3 Emakumea salerosketa eta esplotazio sexualaren biktimekin elkarrizketa da. Gehiegi eskatzen dien sistema polizial eta judizial bati aurregin eta salatu behar izatearen eragin psikologikoari buruz ari dena. “Mugikorra eskura izaten zenuen?”, “ Ihes egiteko aukera izan zenuen?”, “Zerk eragiten zizun behartuta sentitzera?”. Biktimaren zaurien sakontasuna areagotzen duten galdera batzuk dira. Behin eta berriz gogoratzen ez dutena errepikatuz eta behin eta berriz beraien istorioak dudan jarriaz. Bortizkeri maila hau jasanda gero bizirik atera direnek, beraien nahiz heuren familien bizia arriskuan jartzen duen erabakiaren aurrean ipintzen dituen eta beraiek zalantzan jartzen dituen itaunketak azaltzen dizkigu.
ondasun komunalak babesten eta mundu komunitarioa sortzen
COMMONS (ONDASUN KOMUNALAK)
2019, 110´ Zuzendaritza: Kevin Hansen Ekoizpena: Pierre Terre Productions / Survival Media Agency Hizkuntza: BOGA Baimena: By-Nc-Nd
Sinopsia Zuzentasun, adostasun eta elkarbanatutako baliabideen bitartez etorkizun iraunkorra eusten dituzten komunitateei buruz dijoan dokumentala dugu: Komunalen aintzinako oinarriak. Filmaren prozesu luzean zehar gizarte zibilaren ekimen sorburu desberdinak azaltzen joan dira. Gobernua itxoiteaz nekatutak, komun askok pribatizazioa eta elkabanatutako baliabideen suntsipena geratzeko neurriak hartzen ari ziren dagoeneko.
Komunitate berriak eratzen ari dira, dirua imajinatzen da berriz ere, eskola berriak hasi eta kooperatiba berriak martxan jartzen dira. Egitasmo hauetako askok, gehiengoak, beraien plangintzan “kode irekia”-ren ideia sakonki barneratuta dute. Gendeak iraunkortasuna eskatzen zuen ez suntsipena, elkarbanatzea pribatizazioaren ordez eta justizia basakeriaren ordez.
2018, 94´ Zuzendaritza: Xavi Artigas i Xapo Ortega Ekoizpena: Metromuster i Polar Star Films Baimena: By-Nc-Nd* (*zirkuito komertzaila bukatu ondoren)
Sinopsia Idrissa Diallo-ren kasua onartua ez izaterakoan eta bere txosten polizialera sarbide guztiak blokeatzean, Espainiako sistema legalak Bartzelonako atzerrientzako barneratze zentru batean hogeitabat urteko Guineako gazte baten heriotzaren zergatia eta nolakoak ikertzea ia ezinezkoa egin du. Espainiako estatua familia bere heriotzari buruz informatzeaz ere ez zen arduratu. Bartzelonako horma-hilobi anonimo batean ehortzita izan zen.
Biktimaren argazki bakar bat eduki gabe, Idrissa taldeak, edozeinen heriotzaren kronika, Estatu espainiarrak sahiestutako justiziaren bila, hausnarketa eta gizarte mobilizazio tresnak martxan jartzen ditu: Idrissaren gorpua eta bere familia aurkitu eta atxiloketa zentru polemiko horretako gela batean gau hartan gertatutakoa aditzera eman.
Sail hau, programazio ofiziala bukatu eta zinemaldiaren programazio hedatuaren barruan dago eta BandakBat Elkarteak ospatzen dituen Topak, Urgulleko XI. Kulturarteko topaketaren lankidetzarekin ospatuko dugu.
Emanaldien edukina eta estiloa topaketa hauekin bat datoz:
21ean, 20retan, giza dokumentalari zuzendutako saioa izango dugu, Sahara ekialdearen inguruan egindako bi film izango ditugu: “Gdeim Izik” eta “El espectáculo”. Ondoren mahai inguru bat egongo da.
Gdeim Izik isilpean, ong batetako bolondres batzuk grabatutako dokumentala da, hauek izen bereko saharako kanpamendu batean sartzen dira eta bertan ematen diren giza eskubideen bortxaketak eta Marokoko indar armatuen areriotasuna grabatzen dute.
El espectáculok Saharako haur batzuk Bartzelonako harrera familietara egiten duten bidaia erakusten du baita hauek bertan daudela prestatzen duten antzerkia.
Pelikulen aurkezpenerako eta ondoren izango dugun mahai ingururako Eli Eizagirre egongo da gurekin, Donostiako Udaleko Lankidetza eta Garapenerako Sailak daraman Donostiako Oporrak Bakean programaren arduraduna. Solasaldi honetan, Sahara herriaren aldeko elkarteen ordezkariek eta famili hartzaileen parte-hartzea ere izango dugu.