Mahai Ingurua “Turismoa: Iraunkortasuna eta Deshazkundea”
Posted: abendua 31, 2020 Filed under: filmak baino gehiago, kategori gabea, programazioa, sail ofiziala, solasaldiak eta mahai inguruak | Tags: deshazkundea, Iraunkortasuna, turismo iraunkorra, turismoa Leave a comment »Azaroaren 10ean “TURISMOA: IRAUNKORTASUNA ETA DESHAZKUNDEA” mahai ingurua ospatu genuen Koldo Mitxelena Kulturunean, cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldiaren VIII edizioan.
Solasaldiaren aurretik Miguel Ángel Blanca zuzendariaren (zuzendariari egindako elkarizketa ikusi), “La Extranjera” filma ikusi genuen, Bartzelona hiriko espazioetan ematen den inbasio turistikoaren inguruko dokumental eta zientzia-fikzioaren arteko collage filmikoa.
Mahai ingurua Juanjo Diaz, zinemaldiko zuzendariak dinamizatu zuen. Gurekin Donostiako turismoari buruz (Nora Arroitaren artikulua ikusi) solasean Maider Zilbeti, Haizur .eko zuzendaria eta Eihar Egaña Bizi Lagun Ekin Plataforako kidea izan genituen.
Hona hemen mahai inguruko bideoa.
PROGRAMAZIOA, AZAROAK 12
Posted: urria 2, 2019 Filed under: kategori gabea, programa 2019, sail ofiziala | Tags: hirigintza, Iraunkortasuna, kritika soziala, urbanismo, urbanismo Leave a comment »Azaroak 12, asteartea

KOLDO MITXELENA KULTURUNEA.N,(Calle Urdaneta, 9)
18:00
BERTAKO SORMENAK
Loiolako Auzoa
LOIOLA BELLE EPOQUE
2015, 2’45”
Zuzendaritza: Aritz Moreno gizon eta andrea eta Leire Apellaniz
Ekoizpena: Donostia Kultura
Hizkuntza: mutua
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
1916an Maria Cristina erregina Lorategi Hiria auzoko lehen harria jartzeari buruzko dokumentalaren erreplika zehatza (hizkera-zinematografikoa, garaiko giropena…).
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
HARRIAK
2016, 17´54”
Zuzendaritza: Ander Edo
Ekoizpena: Donostia Kultura
Hizkuntza: Gaztelania
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Maria Cristina erreginak Lorategi Hiriko lehen harria jarri zueneko 1916ko film laburra abiapuntu hartzen duen laburmetaria. 100 urte geroago, egitasmoa bukatu gabe dago eta auzoa eremu degradatua da. Protagonistak, Urumeako latsariak.
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
LOIOLA D’OR
2017, 5’37”
Zuzendaritza: Axel Casas
Ekoizpena: Donostia Kultura
Hizkuntza: mutua
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Donostiako Kontxatik gertu dagoen lurralde berezi hau zirkuitu termalak, joko eta apostu kasinoak, jolas parkearen lorategi eta zuhaizti bitxiak eta kirol-portua sustatzeko egin zen bideoklipa.
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
BEHIN BATIAN LOIOLAN
2019, 5′
Zuzendaritza: Axel Casas
Ekoizpena: Donostia Kultura
Hizkuntza: mutua
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Loiola-Txomin Eneako garapen urbanistiko eta sozialak helarazten dituen bideoklipa, Bilintxen Behin Batian Loiolan bertsoak abiapuntu hartuta..
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
Aurkezlea: Jon Urbieta. CC de Loiolako zuzendaria.
SAIL OFIZIALA
historiografia eta hiri baten kritika soziala
ZARAGOZA VIL. HIRI HILEZKORRAREN PUZZLE DOKUMENTALA
2019, 95´
Gidoia, zuzendaritza eta ekoizpena: Antonio Tausiet
Ekoizpena: Tausiet Producciones Cinematovideograficas
Hizkuntza: Gaztelania
Baimena: Askea

Sinopsia
Antonio Tausiet-ek eskaintzen du bere dokumental berria, Zaragozako hiriaren historia ikuspuntu negatibotik markatu duten mugarrien laburpen bat. Errepaso atsegin bat egiten du, umorea salbuetsi gabe, botere faktiko desberdinengatik hasita, hala nola, eliza, ejertzitoa, oligarkia eta beste presio-talde desberdin batzuk, eta gertatu berriko gai batzuekin bukatuz. Filma, irudietako, bideoetako eta audioetako puzzle bat da, jabetze-zinema deiturara hurbiltzen dena, zein, besteen materialak eduki berriak sortzeko birziklatzen duen korronte artistiko garaikidea da.
Sarrera doan
2017ko Sail Soziopolitikoko Balorazioa
Posted: abendua 28, 2017 Filed under: 2017 programazioa, filmak baino gehiago, kategori gabea, Pelikulen info extra, sail sozio-politikoa, zinemaldiaren prozesua | Tags: guardetxea, hedatua, Iraunkortasuna, Sail Soziopolitikoa Leave a comment »Zinemaldiko Sail Soziopolitikora zuzendutako saio bat izan genuen, aurten lehen aldiz prozesu partehartzaile bat jarraituz antolatuta izan dena, bertan Gorka Julio eta Ainara Campos parte hartzera animatu ginen gerturatu ez zinetenentzat hemen laburtzen dugun proposamenarekin.
Saioa “Gure kabuz ala hil” dokumentalari dedikatu genion, Euskal Herrian 2015 urtean elkarlanean egindako filma da, honek, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean oinarrituriko, logika kapitalistaren alternatiba komunalak, neurri handiago edo txikiago batean, planteatu eta jasotzen ditu. Saioa gai honen inguruan izan zen.
Dokumentala ikusi ondoren, denbora labur bat izan genuen batez ere Donostialdetik, Bizkaiatik eta Nafarroatik zetozen kolektibo desberdinetako gonbidatuek beraien lana partekatu eta ezagutzera emateko, baita gu parte hartzera bultzatu eta egiten dutena ezagutzeko.
Honela, Eneko Ungil Hernándezek (Boga Garagardoa), Manex Izagirre Elizaranek (Donostiako Etxe Kolaboratiboa), Cooperativa Hiritik At., Josetxo Lukasek (Lurraren Orena), Montxo Gota Vegak (Arterra Bizimodua), Carlos Urrestarazo Rodriguezek (ATTAC) eta Beñat Irasuegi Ibarrak Talaios Kooperatiba/Olatukoop), beraien proiektuak ezagutzera eman zizkiguten.
Aurkezpen labur honen ondoren dinamika bat egin genuen, bi taldetan banatu ginen eta proposamentak eta ideiak partekatu genituen ¿nola lan egin dezakegu elkarrekin? galderari erantzuten saiatuz. Hauek kartoi mehe batzuetan jaso genituen eta ostean, modu informalago batean, interesgarriagoak iruditzen zitzaizkigun proposamenetan koloreetako pegatinak ipini genituen. Zentzu honetan, denbora motzegia egin zitzaigun gaia zehaztu eta sakontzeko, baina ondorengo irudietan ikusi dezakezuen bezela zenbait proposamen jaso genituen.
Bestalde, aurkeztu ziren lanataz gain, beste proiektu batzuk ere ezagutu ahal izan genituen, adibidez Salbak kontatutako Batura.rena, bertan, Euskal Herriko Ekonomia Sozial eta Solidarioko proiektuak jasoko dituen mapa bat sortzen ari dira, guretzat ezezagunak ziren beste lan batzuk ere ikusi genituen. Guzti hau partekatzeko denbora bat izan genuen Leire Udaberen eskutik Lakarik ekarritako catering.a dastatzen genuen bitartean.
Guzti hau Guardetxean ospatu genuen, Urgul mendian dagoen gune autogestionatuan, beraien hileko asanbladatan proposamen desberdinak jasotzeko irekiak daudelarik.
Mila esker denori etorri, partekatu eta parte hartzeagatik. Topaketa elikagarria eta gustokoa izan duzuela espero dugu. Zuen esperientzia nolakoa izan den jakinarazi nahi badiguzue gustora jasoko ditugu ekarpenak baita partekatu ere.
Agur bero bat,
Gorka Julio eta Ainara Campos
Sail Soziopolitikoa 2017-cineCCdonostia