ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, apirila; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urria; Sail Soziopolitikoa, zehaztear; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13 eta 14ean

Kultura librea, pribazitatea eta datuen kontrola, erreferentzi bibliografikoak

Ondoren, abenduaren 30ean “Zainketa eta Kontrol Soziala” solasaldian izan ziren Maider Likona y Lorena Fernández.ek aipatutako erreferentzi bibliografikoak ematen dizkizuegu.

Yo y Mi Sombra, página web que explica de forma asequible cómo tomar control de tus datos.

Cultura Libre, este libro es un clásico sobre la cultura libre, escrito por Lawrence Lessig, que explica cómo los grandes medios usan la tecnología y las leyes para encerrar la cultura y controlar la creatividad.

¿Sueñan los Androides con Ovejas Machistas?, artículo escrito por Lorena Fernandez sobre internet con las gafas moradas puestas y publicado en Doce Miradas.


2017ko Sail Ofizialeko Programazioa

SAIL OFIZIALA

Azaroa 2017

Azaroa 27, 28, 29 eta 30 KOLDO MITXELENA KULTURUNEA eta GUARDETXEA

eguna 24

Koldo Mitxelena Kulturunea

11:00

2017ko Sail Ofizialeko Prentsaurrekoa

2017ko sail ofizialeko prentsaurrekoa donostiakuturako zine sailarekin eta kartelaren aurkezpena. Koldo Mitxelena Kulturunean.

eguna 27

Guardetxea

18:00

Gure Kabuz

2015, 75min.
Ekoizpena: Iraitz S. Zezeaga
BOGA

Sinopsia: Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta? Galdera horretatik abiatutako dokumentala da esku artean duguna.

Erantzunaren bila, Euskal Herri osoa goitik behera gurutzatzen ari gara kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Asko dira eta alor guztietakoak: hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura… Egunez egun ari dira frogatzen posible eta eraginkor direla gauzak bestela egiteko moduak.

Egiten ari garen bide honetan, askotariko alternatibekin egin dugu topo, eta sinetsita gaude badela guztiak biltzen dituen ezaugarri bat: gure kabuz egitea, taldean, auzolanean. Ikusi dugu logika hori bizitzako esparru guztietan dela aplikagarria, eta, hain zuzen ere, horixe dela biziraupen hutsetik ateratzeko gakoa.

Solasaldia: Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea
-Eneko Ungil Hernández (Boga Garagardoa), Manex Izagirre Elizaran (Donostiako Etxe Kolaboratiboa), Cooperativa Hiritik At., Liher Gonzalez Bilbatua (Koop57 Euskal Herria), Josetxo Lukas (Lurraren Orena), Montxo Gota Vega (Arterra Bizimodua), Carlos Urrestarazo Rodriguez (ATTAC), Beñat Irasuegi (Ibarra Talaios Kooperatiba/Olatukoop).

Sarrera dohain

eguna 28

Koldo Mitxelena Kulturunea

18:30

La Revolta de les Escales (Eskaileren Matxinada)

2016, 62min.
Zuzendaritza: Salva Rodríguez eta Roger Sabà
Ekoizpena: Metromunster
BOGA

Sinopsia: Pribatizazioarekin, Telefonicak langileak kanporatzen ditu eta geroz eta baldintza okerragoak ipinitzen dizkie langileei. 2015ean murrizketa bortitz batek 74 egun iraungo dituen greba bat eragiten du, nahiz eta egiten diren aldarrikapenik ez lortu, langileei beraien artean antolatzeko balio die, mugimendu sozialekin sareak eratuz. Urtebete ondoren Correscalesa bultzatzen dute, Bilbotik Bartzelonara dijoan errelebo karrera bat, eta honekin 130.000€ lortzen dituzte eta mutinazioanala menderatzea lortzen dute.

La Tierra Tiembla (Lurrak Dardar Egiten du)

2017, 65min.
Zuzendaritza: Antonio Girón
Ekoizpena: La Sandunga Films
BOGA

Sinopsia: Lau urte kanpoan egon ondoren, nire herrira itzultzea erabaki dut. Aldaezina zirudiena, aldatzen egon daiteke…Edo nik aldatzea nahi dudala besterik ez ote da izango? Dokumental hau anatomia bat da ia, espainiar lurrikara politikoari buruzko ulermen eta ezaguera ariketa bat. Zeintzuk dira bere zergatiak? Zer izan da suntsitua eta zerk jarraitzen du zutik? Nola eraldatzen da gizarte bat jasaten ari geran tensioetan murgilduta?

Sarrera dohain

eguna 29

Koldo Mitxelena Kulturunea

18:30

La Mentada de la Llorona (Negar Kantariaren Aipaketa)

2016, 27min.
Zuzendaritza: Talde Egiletza
Ekoizpena: Colectivo Mujeres en Espiral
BOGazt

Sinopsia: Talde egiletza duen pelikula bat da hau, ahotsa altxatuz, emakume talde batek egin duen partizipatibozko sormen prozesua da. Epai kasu batetik, “Artemia ikaragarriaren kasutik” abiatuta, Santa Martha Acatitlan preso dauden emakumeek “La Llorona” mitoa berfinkatzen dute, betirako ululatzea zigortuta izan zen emakumea, bere semeak bertan behera uzteagatik. Negarretik salaketara, atxilotutako emakumeak negar egiteaz nekatu dira eta hitza hartu dute. Jadanik ez dira tamaltzen, hitz egiten dute.

Solasaldia: Justizia eta Géneroa
-Maite Blanco (#violetademabulante proiektua eta berdintasun teknikaria), Pablo López Goenaga (Abokatua, Genero Indarkeriko komisioa ICAGI, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua), Mariangeles Álvarez García (Psikologa, Berdintasuneko Komisioa COPGI, Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala). 0 ilarako gonbidatuak: Mamen Guimerans (Hegaldi)

Sarrera dohain

dia 30

Koldo Mitxelena Kulturunea

18:00

Nothing to Hide (Deus ere Ezkutatzeko)

2016, 86min.
Zuzendaritza: Marc Meillassoux y Mihaela Gladovic.
BOGA

Sinopsia: “Pribazitateak ez nau arduratzen, ez dut deus ere ezkutatzeko” Snowdenek ezagutarazitakoagatik ere, gutako askok mantra berbera errepikatzen jarraitzen dugu, gure gizarte digital zelatariaren onarpena bidezkotuz. NSAko salatzaile baten, Stasi alemaniarraren biktima baten eta zainketa esperimentu batean partehartzea onartu zuen artista berlindar baten esperientzietatik abiatuta “Nothing To Hide”.ek jarrera honek gure demokraziarentzat, gure intimitatearen eskubidearentzat eta gure gizarte eta gutako bakoitzarentzat duen inplikazioa aztertzen du.

Solasaldia: Zainketa eta Kontrol Soziala
-Alberto Labarga (informatikoa eta aktibista),Txarlie (@axebra Hactibista), Lorena Fernandez (Deusto Unibertsitateko Identitate Digitaleko Zuzendaria), Maider Likona (Gisa-Elkartea fundatzaileetako bat eta aktibista soziala).

Sarrera dohain

   logo-kmk   logo izkali-social   logo CC0  logo-cineccd-xxs-png1.png


¡Copiad Malditos! solasaldiaren laburpenaren bideoa. Sail Ofiziala 2015

Azaroaren 16tik 20era 2015eko Sail Ofiziala ospatu genuen. 16tik 19ra Koldo Mitxelena Kulturunean izan zen eta 20ean DSS2016ko egoitzean. Azken saio honetan, DSS2016ren elkar lanarekin egindakoa, 2010eko ¡Copiad Malditos! Derechos de autor en la era digital dokumentala ikusi genuen, gazteleraz eta euskarako azpitituloekin. Lan hau Telebista Espainolean Creative Commons baimen batekin eman zen lehen edukia izan zen, baita lehena deskarga librean ipini zena. Dokumentalak, Espaini mailan baimen askeekin egindako ikus-entzunezko alternatibak errepasatzen ditu.

Dokumentalaren ondoren solasaldia izan genuen Stéphane Grueso zuzendariarekin, bertan honako gai hauek ikuitu genituen: ikusentzunezko ekoizpena interneteko era digitalean, telebisten papera, eskubideen kudeaketa empresak eta kultura askea. 0 ilarako gonbidatu bezela Iurismatika abokatu lantegiko sortzailea eta egile eskubideetan aditua den Jorge Campanillas abokatua izan genuen baita Safe Creativeko Mario Pena ere.

Honako bideoa saio honetako solasaldiaren laburpena dugu:


2015eko abenduko irrati saioa

Prest dugu 2015eko cineCCdonostiako urteko azken irrati saioa. Saio honetan 2015eko Sail Ofizialeko errepasoa egiten dugu eta baimen libreen munduan sartzen gera buru belarri azaroaren 20ean Sail Ofizialean ikusi genuen Copiad Malditos! dokumentalaren eskutik. Horretarako Stéphane Grueso, bere zuzendariariarekin hitzegin dugu eta Espainiako Creative Commons zuzendaria den Ignasi Labastidari, dokumentalean egiten dioten elkarizketa entzuten dugu.

Casares Irratian egiten dugun programa hemen entzun dezakezue.