2016ko urriko cineCCdonostiako irrati saioa
Posted: urria 7, 2016 Filed under: arkitektura eta hirigintza saila, irratia, kategori gabea, komunikabideentzat | Tags: arkitektura, arquitectura, hirigintza, mesas redondas y coloquios, radio Leave a comment »Urriko irrati saioa 2013tik Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako Delegazioaren, EHAEO-Gipuzkoa elkarlanarekin ospatzen dugun cineCCdonostiako Arkitektura eta Hirigintza Sailera zuzenduta dago. Aurtengo saioa urriaren 19an arratsaldeko 5etan ospatuko da Elkargoaren egoitzean Frantzia Pasealekua, 11ean, RENFE tren geltokiaren ondoan.
Saio honetan orain arteko Arkitektura eta Hirigintza Sailaren errepasoa egiten dugu eta, nola ez, aurtengo programazioa ikusten dugu. Aurten pauso handi bat ematen dugu cineCCdonostiak eta COAVN-Gipuzkoak antolatutako “Creative Commons baimenekin egindako ikusentzunezko Arkitektura eta Hirigintzako lanen lehiaketaren deialdiarekin”. Guzti honen inguruan hitzegiteko Estanis Fernandez, COAVN-Gipuzkoako kulturako komisioko bokala izango dugu gurekin.
Daniel Carballo, lehiaketan saritutako egileetako bat ere gurekin izango da bere lana “El Beti-Jai es una plaza” aurkezten.
2016ko Arkitektura eta Hirigintza saileko programazioa
Posted: iraila 14, 2016 Filed under: arkitektura eta hirigintza saila, programazioa | Tags: arkitektura, hirigintza, programazioa Leave a comment »- cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinemaldia, donostian
ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA SAILA
urria 2016
Urriaren 19ean COAVN-Gipuzkoa (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan), Frantzia etorbidea 11, Donoatia.
17:00 Aurkezpena
17:05 Arkitektura eta Hirigintza testuinguruan ikus-entzunezko creative commons baimeni buruzko hitzaldia. Hizlaria: Juanjo Díaz, cineCCdonostia kultura eta zine askearen zuzendaria Juanjo Díaz.
17:30 Eskubide eta baimenek arkitektura eta hirigintzako arlo profesionalean duten eraginari buruzko hitzaldia. Hizlaria zehaztear.
17:45 Komentario eta galderak
18:00 Etenaldia
18:10 cCCd_fest_ArqUrb2016 deialdiari buruzko aurkezpena
18:15 Partehartzaileen lau bideoen ikusketa egileen aurkezpenarekin
–Daniel Carballo. Beti-Jai es una plaza (45min)
–Amador Melchor, Yoslec:
- In Fraganti (1.12min)
- En Brillo y Negro (1min)
- Patrimonio Destruido (4.40min)
19:15 Sarien banaketa eta cCCd_fest_ArqUrb2017ko lehiaketaren aurkezpena
19:30 Agurra eta itxiera
Elkarte antolatzaileak:
Arkitektura eta Hirigintza Saila urriaren 22, 23 eta 24ean
Posted: urria 20, 2015 Filed under: arkitektura eta hirigintza saila | Tags: arkitektura Leave a comment »Urriaren 22, 23 eta 24.ean Arkitektura eta Hirigintza Saila izango dugu. 22 eta 23an 6retatik aurrera EHAEO-Gipuzkoako delegazioan (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) eta 24ean Azkoitiako J.Oteiza Pilota Zentruan, 11etan.
Informazio geihago hemen.