ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urriaren 5; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

Peiró42 eta cineCCdonostia 2018 Portal Libertario OACAn

Azaroaren 16ean 18.30etan Emaus Social Factory.n (Mundaiz Bidea, 6) ikusiko dugun Peiró42 dokumentalaren proiekzioa dela eta, interesgarria irudituko zaielakoan pertsona eta kolektibo desberdinekin jarri gara kontaktuan. Hauetako bat Portal Libertario OACA izan da beraien web orrian bidalitako informazioa argitaratuz. Gure eskerrak eman nahi dizkiogu dokumentala eta cineCCdonostia 2018 zabaltzeagatik.

Hemen irakurri dezakezue aipamena, bertan Joan Peiró (Bartzelona, 1887-Paterna, 1942) anarkosindikalista eta kooperatibistaren fusilatzearen 75. urteurrena dela eta egindako ikusentzunezko proposamenari buruz informazio geihago jaso dezakezue, XX. mendeko pertsonai nabarmen honen memoria historikoa eta balioak jasotzen dituena.