ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urriaren 5; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

filmak-artxiboa

Jaialdiko film zerrenda orden alfabetikoa jarraituz,

Edozein gaurkotzeren gaineko datuak baldin badituzu, link aldaketa edo interneteko baliabide berriak, mesedes jakin arazi iezaguzu.

ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο

LABURMETRAIAK

  • Aokigahara. Joaquin Ramos. 9´
  • Bastille. Javier Castelló.  14’
  • Con una bala en la cabeza. Nico Aguerre. 4′ (Marvin&Wayne 2013 saria)
  • El Afilador. Tom Garner, John English. 3′
  • El torturador. Pablo Merín. 9′  
  • En Brillo y Negro. Yoslec. 1´
  • Gypsy (sock’s love). Pau Camarasa. 3′
  • In Franganti. Yoslec.1,12´
  • ¿Jugamos?. Marina Rojo. 11´
  • Kitty Kitty. Michael Medaglia. 11´
  • La ciudad de Gao Feng. Oriol Martínez. 14′     
  • La estratègia de Madame Bretó. Zoraida Roselló. 9′ (publikoaren saria BCCN-2013)
  • Modern Zamanlar (tiempos modernos). Aykut Alp Ersoy. 8´
  • O Barquinho. Prod El Viento 11′
  • Patrimonio Destruido. Yoslec. 4,40´
  • Pirata. Marine de contes  3’
  • Quien es patrick. Luis Miguel Torres-Rubén Jiménez. 14′ (publikoaren saria  CCMad-2013)
  • Saturday the 14th. Kristjan Lyngmo 2´
  • Tears of Steel (Altzairuzko malkoak) Ian Hubert. 12’.
  • Za Kulisami (Bastidoreen artean) Pau Faus. 2´

ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο ο

LUZEMETRAIAK

Adam curtis: Sin espejo

2018, 23.30min., Zuzendaritza: Andrés Hispano, Felix Perez-Hita, Produkzioa: Soy Cámara, CCCB

Sinopsia: Soy Camara taldeak gauzatutako elkarrizketa da hau. Curtis bere filmeetaz aritzeaz gain, WikiLeaks edo Snowden munduak gobernatzen dutela uste duten egungo teknokraten sistemaz, beldurraren bitartez bilatzen den kontrolaz, Donald Trump eta egundo mundu konplexuaren sintometaz arituko da.

pelikula ikusi

Alter Christiania

2013 Zuz:Andres Senra
 
Copenhageko bihotzean, Christiana 1973.urtentik okupatua dagoen espazio bat da, 900 biztanle baino geihago ditu eta beraien intentzioa Estatutik at dagoen hiri autogestionatu bat gauzatzea da. Ikuspuntu honetatik habiatuta Christianiako biztanleei beraien hiri ideala zein zen adieraztea eskatu zitzaien, beraien ikuspuntua, sentimenduak, beldurrak, ametsak eta beharrak kontutan izanda, baita botere rolak nola gestionatzen diren, adostasunaren bitartez hartutako erabakiak, harreman interpersonalak, gizabanako-komunitate gatazkak, eguneroko komunitatearen bizitzaren aurrean.Obra hau, bideoaren eta Christianiako pertsona, paisai, arquitektura eta aisirako eta lanerako lekuen akuarelaren bitartez aurkezten da, bertan hiri idealen literatura utopikoaren, pinturaren, arkitekturaren, lurraldearen, kartografiaren eta hirigintzaren artean lotura eginez.

 
Agronautas
 
52′ Juan Dopico Massobrio, Iñigo Calvo Sotomayor. 2013.
 
Badira gizakia eta planetaren arteko harreman orekatuago bat proposatzen dituzten ikuspuntuak, bizitzeko erak eta egiteko moduak. Hauetako gehienak ordea ez dituzte konpainia handiek aurrera eraman, edo ezin dituzte gobernuko aurrekontu handiak erabili. Askotan, berriz, sareetan antolatu diren pertsona anonimoak, merkatutik kanpo sistema berriak garatzen dituzten profesionalak edo bere kabuz lan egitea erabaki duten pertsonak dira. Agronautak deiturikoak.
 2011 eta 2012. urteetan 40 talde-esperientzi erregistratu ziren, guztira 56 lagunek, bai banaka, lan-taldeetan edo eta jarduera profesional bezela, pertsona eta landatar ingurugiroaren arteko harremana hausnartzen dituzten ekimenak aurrera eraman zituzten. Dokumentalak, elkarizketa hauen momentu hoberenak jasotzen ditu, ingurugiroan gizakiak duen eragina murrizteko egiten diren proiektu eta ekimenak, eta baita baliabide eta energia kontsumoa txikizen dutenak, zabaltzeko helburuarekin.
 

Alerta Amazónica. Pueblos Acorralados por el Gas (Alerta Amazonikoa. Gasak Setiatutako Herrialdeak)

2013, 59 min.  Zuzendaritza: Marc Gavaldà  Ekoizpena: Alerta Amazonikoa

Peruko Amazoniaren bihotzean, Urubamba ibaiertzean bizi diren matsiguengas, nahuas, ashaninkas eta yine yami komunitateak beraien bizi baldintzak betirako aldatzen dituzten petrolio konpainien eskuhartzea jasaten dute. Dokumentalak ingurunearen degradazioari buruz, ikusezinak baina iraunkorrak diren inpaktuak eta Amazoniako herrialdeen erosio kulturalari buruz hausnarketa bat egiten du. Ikerketa tematsu bat, batez ere impaktuak ezkutatzeko eta 56, 57 eta 88 loteen inguruan dauden komunitateak banatzeko Repsolek erabiltzen duen estrategia korporatiboari buruz ohartarazten gaituena.

pelikula ikusi

Alter Christiania

2013 Zuz:Andres Senra
Copenhageko bihotzean, Christiana 1973.urtentik okupatua dagoen espazio bat da, 900 biztanle baino geihago ditu eta beraien intentzioa Estatutik at dagoen hiri autogestionatu bat gauzatzea da. Ikuspuntu honetatik habiatuta Christianiako biztanleei beraien hiri ideala zein zen adieraztea eskatu zitzaien, beraien ikuspuntua, sentimenduak, beldurrak, ametsak eta beharrak kontutan izanda, baita botere rolak nola gestionatzen diren, adostasunaren bitartez hartutako erabakiak, harreman interpersonalak, gizabanako-komunitate gatazkak, eguneroko komunitatearen bizitzaren aurrean.Obra hau, bideoaren eta Christianiako pertsona, paisai, arquitektura eta aisirako eta lanerako lekuen akuarelaren bitartez aurkezten da, bertan hiri idealen literatura utopikoaren, pinturaren, arkitekturaren, lurraldearen, kartografiaren eta hirigintzaren artean lotura eginez.
 
Ayahuasca
 
50 mins, Fabiola Simonetti y Coto Cañas, 2014, CC-BY-NC
 
Hiru pertsonai ausartek hegazkinean beraien lekua hartzen dute Iquitoko oihaneruntz, Ayahuascaren magiarekin aurkitzeko helburuarekin. Oihan Peruarraren mugalde magikoetatik; Amazonas ibaieko joan etorrien gainean flotatzen duten etxe balsen gainetik, bere orlegi inkandeszentearekin kontrako eztarrira joango dela dirudien oihan biziaren erdian;  bidai batetan barneratzen gera “irudien bitartez adierazten saiatzeko, adierazi ezin daiteke hori” Tote Escobedo chamanak, Don Solón Tello petrikiloaren semea den Daniel Telloren laguntzarekin, turismoak eta interes ekonomikoek aintzinako tradizio hau nola mindu duten erakutsiko digute, baita nola gaur egun ere landare honek bere bihotzarekin kontaktuan ipinitzeko esperantza sortzen duen gizakiarengan.
 

Ateak Zabalduz

2013, 89 min., Zuzendaritza: Juanmi Gutiérrez, Ekoizpena: Zazpi t´erdi

Ostikoa atean, etxeen hartzea, polizi kargak, bortizkeria kaleetan,  herri iruditerian OKUPA mugimenduarekin lotzen dituen  estereotipoak dira. Prejuizio hauen atzean errealitate konplexu eta aberasgarri bat aurkitzen dugu, historia joan ahala ahaztuta genituen ideologi eta bizitza aukerak berreskuratzen dituenak.

Trailerra

Belén

2017, 94min, Zuzendaritza: Adriana Vila Guevara, Produkzioa: Crater Producciones / Secuencia Cero Films

Sinopsia: Belén, eguneroko borroken gudari jakitun hilezkorra, Quitipláren erregina, banbuarena, bere soinu eta isiltasunarena. Kakaoaren nekazari humilla eta herri txiki afro-venezueldar bateko musikaria. Ama erregina, Afrikako diasporako famili luzatuarentzako guztion arbaso, bere borroka historikoak eta bere danborren ihardestea. Iradokimen, arima, durunditsu: Belén. Memoriaren oroitzapen eta irudikapenerako lekua ematen duen ez ohikoa den deskribapena. Aurkitutako 100 ordutik gorako metrai amateurretan jasota geratu zen bere bizitza (eta heriotzaren) oroitzapenetara egindako bidaia da, eta bertan agertutako keinutan ikuspuntu ugariren isladapena. Musikaren indarraren ulermenerako bidea, zinezko ekintza umilen bitartez, gizarte eraldaketa eman dadin.

Trailerra ikusi

Beti Jai, plaza bat da

2016, 45´, Zuzendaritza: Daniel Carballo

“Beti Jai es una plaza”, es el título del vídeo-documental, que Daniel Carballo realizó como resultado de su participación en la residencia temporal para creadores Pico del Pañuelo, con intención de documentar cómo y porque el Frontón Beti Jai, debería “reconvertirse” en un “juego de pelota”, en una “plaza de pelota”. Entendiendo la definición de juego de pelota, al sitio que define un uso, en un espacio publico y considerando que no limita su uso solo al juego de pelota, pero define el uso principal, que por sus proporciones y características tipológicas es propicio. No obstante, los espacios públicos donde se juega a pelota, son también plaza pública de mercado, de feria o de conciertos.

Espacios que sirven para convivir y habitar en sociedad. El juego, es parte de esa sociedad.

pelikula ikusi

 
Bloc dels Pescadors
2014 Zuz Andreu Meixide
 
“Bloc dels Pescadors” webserie dokumental bat da, bertan Barceloneta auzoan dagoen Bloc dels Pescadorsen errehabilitazioa lortzeko Bartzelonako Udaletxeko Teknikarien, arkitektoen eta bizilagunen arteko mediazio prozesua jarraitzen da.U forma duen eraikin hau, José A. Coderch arkitektuak proiektatu zuen 50 hamarkadan eta 160 familik osatzen duten 11 bizilagun komunitate elkartzen ditu. Talde ondare bateratu batez osatuta dagoenez, guztionak diren esparruetan egin nahi diren errehabilitazio lanak globala izan behar du. Hau dela eta, komunitate guztiek akordio batetara iritsi behar dute. Orain arte, bizilaguenen eta Administrazioaren arteko ulermen eza dela eta ezinezkoa izan da eraikin historiko honen errehabilitazioa.“Bloc dels Pescadors” ean elkarrizketaren bitartez eraikin historiko honen esparru bateratuak errehabilitatzeko egin den azken, eta agian behin betiko, saiakera dokumentatzen da.
 
web-orri ofiziala
pelikula ikusi

Carabanchel, la infancia amenazada

2015, 19 min., Zuzendaritza eta ekoizpena: Centro Humanista Carabanchel

Haurren pobreziaren inguruko zifren arabera, aintzatetsitako elkarte desberdinek diotenez, Espainia mailan bizi diren haurren artean %30koa da, krisiaren eragina gehien sufrirtzen duen taldea delarik. Honelako momentu batean Carabancheleko humanistek (langile eta inmigrazioa handia dagoen auzoa) dokumental honen bitartez hauen egoera larria erakutsi nahi izan dute, honela beraien harri koskorra ekrriaz.

“Mehatxatutako Haurtzaroa” dokumentalak Madril hegoaldeko auzo batean bizi diren milaka haurren errealitatea kontatzen du eta honako galdera hauek erantzuten saiatzen da: ¿Zein da eskoletako jangelen egoera?, ¿carabanchelen malnutrizioa ba al dago?, ¿zer egiten du Madrilgo Komunitateak honen haurrean?¿zergatik da ezezaguna gai hau?¿nolatan ikusezintasuna hau?

pelikula ikusi

Ciutat morta

2013 (120min.) Eko.: Metromuster. Egileak: Xavier Artigas, Xapo Ortega

Malagako 2014eko Zinemaldian pelikula dokumental onena hautatua, Ohorezko aipamena MiradasDoc2013 nazioarteko zinemaldian.

2013ko ekainean, 800 pertsonek osatutako talde batek hutsik zegoen zine bat okupatzen du dokumental bat botatzeko. Eraikin zaharrari bi urte lehenago bere buruaz bataz beste egin zuen neska baten izena jartzen diote: Patricia Heras Zinema. Nor zen Patricia? Zergaitik hiltzen du bere burua eta zer ikusia du Bartzelonak bere heriotzarekin? Hau da ezagutzera eman nahi dena eragin mediatiko handiko legezkampoko ekintza honekin: jende guziak egia jakin dezala Bartzelonan, hildako hirian, eman den ustelkeri polizialeko kasu okerrenetako bati buruz.

¡Copiad Malditos!Derechos de autor en la era digital (Kopiatu Madarikatuak!)

2010, 58min., bo: gaztelera. Zuzendaritza eta ekoizpena: Stéphane Grueso.

“¡Kopiatu Madarikatuak! Egile baimenak aro digitalean” lanak, baimen askeekin egindako ikus-entzunezko alternatibak errepasatzen ditu. Telebista Espainolean Creative Commons baimen batekin (BY/NC 3.0 Unported) eman zen lehen edukia izan zen, baita lehena deskarga librean. Dokumentalaren bitartez iraultza digitalak planteatzen dituen erronka etiko eta moral berrien eztabaidaren erdian aurkitzen diren pertsonaiak ezagutzen ditugu, David Bravo abokatua edo Lorenzo Silva idazlea kasu.

trailers

pelíkula Ikusi

web orri ofiziala

Corazones verdes, frente al cambio climático

2015, 80´, Zuzendaritza: Laure Kervyn. Ekoizpena: Carmelo Carrillo eta Laure Kervyn.

Grabaketaren 14 hilabeteak 350 BCNren bitzitzarekin bat datoz. Klimaren aldeko biztanle mugimendu honen historia “Corazones Verdes Frente al Cambio Climatikoren” istorioa da: biak Bartzelonako Peoplés Climate Marchen jaio ziren.  Nazio Batuen Erakundeko Klimaren Goi Bileran bilduta zeuden buruzagiei hitz gutxiago eta ekintza geihago eskatzeko kalera atera ziren 700 mila pertsonen mobilizazio erraldoietik habiatzen da.

web orri ofiziala

De Berta a Teo, historia de un tránsito.

2015, 36min., bo: gaztelera. Zuzendaritza: Irene Navascués

Dokumental honek genero aldaketa prozesu bat kontatzen du ikuspuntu pertsonal eta barneko batetik.

nik erabaki nuen nire pasatzearen bideo bat egitea, bere istorioa…hau da, nire istorioa…kamara baten aurrean ipintzeko eta nire bizitza kontatzeko nuen beldurrarekin eta era berean arlo pertsonaletik politika egiten ari nintzelaren ilusioarekin, aurrera jo nuen, aurrera jo genuen…”

Demokrazia Isilarazia

2016, 53min. Zuzendaritza: Xuban Intxausti eta Juanma Arizmendi, Ekoizpena: Europa Transit – DSS2016

Mosku. Mugarik Gabeko Erreportarien arabera, Errusia 180 herrialdeetatik 148. postuan dago prentsa askatasunari dagokionez. Hala eta guztiz ere biztanleriaren %11 bakarrik ez dago gustora herrialdearen espresio askatasun mailarekin. Dokumentalak ahotsa ematen dio gustora ez dagoen eta ez hori bakarrik, esaten dutenaren ondorioa jasaten ari den, errusiar zati txiki horri. Horietako asko kartzelan izan dira eta batzuk kideak hiltzen ikusi dituzte. Kazetariek, giza eskubideen aktibistek, abokatuek, artistek eta oposizioko politikoek, lurralde honen mentalitate konplexua deskribatzen digute, baita gobernuak iritzi disidentea duen edozein isilarazteko erabiltzen dituen metodoak. Erresistentzi txiki hau borrokan ari den bitartean Vladimir Putinen onarpen-maila %82ra iristen da.

Desde que no estás

2010, 76 min., Zuzendaritza: Rossella M. Bergamaschi, Ekoizpena: Lilith Films

Azkeneko 17urteetan Ciudad Juárezen (Mexiko) ehundaka emakume, gazte eta haurrak desagertu eta hil egin dituzte. Hamabi amek, beraien testigantzarekin, arduradunak babestu eta beraien zigorgabetasuna betikotzen duten agintarien aurkako borrokaren historioa eraikitzen dute. Emakume adoretsu eta solidarioak dira, indarra dolu sentimendutik lortu eta egunero beraien alabentzako justizia eta dignitatea lortzeko borrokatzen dutenak.

trailer

Txillaretik Aietera. Ibilaldi luze bat bake prozesuan (De Txillarre a Aiete)

2014 ( 72 min) Ekoizpena: Andrea Moreno.  Zuzendaritza: Arturo Puente

 
ETAk orain dela bi urte baino geihago bere bukaeraren berri eman zuenetik, euskal gizartea kontakizunaren gatazkan murgilduta dago. Bost hamarkada iraun dituen talde armatu baten bukaera fenómeno konplexu bat da eta hau azaltzeak simplifikazioetan erortzera behartze gaitu ia beti. Baina simplifikazio batzuk errealitatetik gertuago daude beste batzuk baino. Harresi mediatiko sendo batek ETAren bukaera Espainiar Estatuko garaipen policial edo politiko bat bezela deskribatzeko joera du. Baina hau ez da historia lehen pertsonan bizi dutenen pertsonek nahiago duten simplifikazioa.

Txillarretik Aietera istorio honetan sartzen saiatzen da bertan parte hartu zuten 17 protagonisten eskutik. Hauen artean kazetariak, politikoak eta gizarte zibileko eragileak ditugu. Beraien bizipenen bitartez Euskal Herriaren eta ezker abertzalearen azkeneko 10 urteko gakoak berreraikitzen dira, hamarkada erabakitzaile bat estatuko historia politikoan.

Lan honek denboran zehar memoria kolektiboak osatzen duen destilaturari  gehitzeko istorio tanton batzuk lortu nahi ditu.

estrak

El espectáculo 

30′
Erika Sànchez-Xavier Esteban. Catalunya. 2013.
hizkuntz desberdinak azpit. gazteraz
CC By-Nc-Nd

1961ean Jean Rouchek La pyramide humaine grabatu zuen, lan honek gatazka politiko batek eta sortzeak berak duen arte lanaren artean bide iradokitzaileak erroldatu zituen. Autoreek film hau 2012. urteko udaran aurkitu zuten, oporretak Bartzelonako harrera familietan denbora bat igarotera zijoazen haur batzuen egonaldia grabatzea eskatu zieten momentu berean. Inspiratzailea iruditu zitzaien film honen esentzian sakontzea. Eta jolastera ausartu ziren. Ikus-entzunezko esperimentua da, hiru protagonista dituen ipuin ez-perfektu baten moduan adierazia: erbestean dagoen lagun sahararra, basamortuko mutiko talde bat eta antzezlan bat.

web-orri ofiziala

pelikula ikusi

El Ball del Vetlatory

2016, 70 min. Zuzendaritza: Marc Sempere, Ekoizpena: Compartir dóna Gustet.

Bere semaren heriotzaren ondoren, Tomas bere herrira bueltatzen da bere familiarekin berriro aurkitzera eta bere bizitza berregitera. Vetlatori dantza, desagertutako hileta erritu batek, eta “La casa, ahora sí” Vicent Andrés Estellés idazle valentziarraren olerkiak Tomas ulertzen eta akonpainatzen lagunduko digu egiten ari den doluzko bidai honetan. Fikzio poetiko eta errealitate dokumentalaren arteko bidea.

trailerra

Del poder

2011 (73 min) Egilea: Zaván

20o1ean, Genoan Estatuaren eta giza mugimenduen arteko liskarrak argi utzi zuen boterearen benetazko natura. Ordurarte bizi izan zen protesta handienetako baten aurrean errepresio poliziala izan zen erantzuna. Hirurehun mila manifestatzaileek aurrez aurre ikusi zuten demokraziaren alderik bortitzena. 300 000 pertsonetara iritsi arte gertaera batetik bestera haunditzen zijoan mugimendu hau, zakarki geldiarazia izan zen. Duela asko ez zela errepresioa, demokarzian bizi den herrialde batean, modu hain bortitz eta lotsagabe batean gauzatzen.

estrakpelikula ikusi

El caso Rocío

2013 ( 75 min) Egilea: Jose Luis Tirado.
 
EL CASO ROCÍO proiektu kolektibo bat da, bere helburua Rocío pelikula (1980) balioztatzea eta ahaztua izatetik berreskuratzea. Disziplina arteko talde hau, zinemagile, historiagile, antropólogo, artista eta ikertzaileez osatuta dago, beraien arteko izendatzaile komuna, Fernando Ruiz Vergararen filma bakoitzaren lanerako izan den erreferentzia. Rocío kasuaren berrikusketak nahi eta nahi ez espainiar Transizioak adierazpen askatasunean edo memoria demokrátikoan izan duen eraginari buruz hausnarketa bat egitera eramaten gaitu.Rocío filmaren bertsio zentsuratua ikusiko dugu aurretik (1980, Fernando Ruiz Vergara) (70 min). Patxi Santamariaren partehartze eszenikoarekin.
estrak

El Chico de Internet. La Historia de Aaron Swartz (Interneteko Mutila. Aaron Swartzen Historia.

2014,105min., bo: inglesa, azpt: gaztelania. Zuzendaritza: Brian Knappenberger, Ekoizpena: Luminant Media.

Nerabea zenean, Aaron Swartz aseezineko ezagutza grina zuen informatika programazioko prodijio bat zen. Interneteko, hezkuntzako eta politikako aktibista aintzindari bezela azaleratu ondoren, 2011 eta 2011. urteetan zenbait kargu federalengatik salatu zuten eta honek ondoz ondoko gertaera batzuk piztu zituen, bukaera dramatikoa izan zutenak, interneteko komunitatea txunditurik utziaz. Filma hau derrigorrezkoa da ondoren gertatu diren kasuen gakoak ezagutzeko, Edward Snowdenena edo Manning soldatuarena adibidez.

web gune ofiziala

trailerra

pelíkula ikusi

Exposing the invisible

2014, 83 min., Zuzendaritza: Marek Tuszynski, Ekoizpena: Tactical Technology Collective (bo: engl. azp:gazt)

Pelikula honetan tresna digitalak erabiliaz ikerketa tradizionaletan aurkitzen diren oztopoak gainditzen dituzten aktibista inspiratzaileenetako batzuen  lanak aztertzen dira. Hauen artean, Siriako gerrateari buruz gobernuak ematen dituen berriak youtuben agertzen diren bideoak aztertuz indargabetzen dituzten kazetariak, munduko korrupzioari arrastoa jarraitzen dioten aktibista digitalak, Libanoko espekulazioa salatzeko google maps erabiltzen duten biztanleak, Pakistanen “drone” amerikarren erabilera militarra zalantzan jartzen duten artista eta hackerrak…Exposing the Inivisiblek ikerketa munduan ematen ari diren muga berrietan lan egiten dutenen histoiria pertsonalak jakitera ematen dizkigu, baita gaur egun orain arte inoiz ikusi ez den aktibista, hacker eta kazetarien arteko kolaborazioa transparentzia eta arduren garbiketen alde.

web orria

1. kapitulua2. kapitulua3. kapitulua

Fíos Fóra

2015, 90min., bo: galiziera, azpt: gaztelera. Zuzendaritza: Illa Bufarda, Ekoizpena: Amarante

Ehungintza berreskuratze ekonomikoko zati klabe bat izan da. Inditex coruñar multinazionala sektore honen osasunaren adibide esponentzialetako bat da. Bere sortzailea, Amancio Ortega, Forbes aldizkariak munduko enpresari aberatsenak sailkatzeko egiten duen rankineko lidergoa lortu du duela gutxi. Testuinguru honen atzean sektore hau berreskuratzeko lanean aritu diren pertsona askoren istorioak daude eta bertan ipini dute argia Illa Bufarda produktora galiziarrak eta Amarante Setem elkarte solidarioak. Hogei bat elkarizketen bidez ehungintza industriaren engranajeak ulertzen laguntzen digute. Hauen artean sektore honetan 60.ko hamarkadan lan egin zuten Leonila Sánchez Portos, Sabina Otero González edo María Graña Vázquez, gaur egun beraien burua ehungintzako langile ohiak bezela definitzen dutelarik.

Web Orria

Trailerra

Fractura, la maldición de los recursos (Hausketa, baliabideen maldizioa)

2014, 30 min.  Zuzendaritza: Eduardo Gonzalez

Hausketa, baliabide naturalen maldizioak, baliabide energetikoen eskasiaren arazoari heltzen dio eta hausketa hidraulikoaren kontzeptua eta honek ingurugiroan dituen ondorioak aztertzen ditu. Baliabide naturaletan adituak diren pertsonen, geologoen eta ambientalisten iritzietan oinarrituta, Fracking izeneko erauzte teknikak egiten duen kaltea frogatzen du eta honen inguruan dagoen informazioa komunikabideen bitartez zensuratzen duten gobernuen indarra adierazten du.

trailerra ikusi

pelikula ikusi

Gdeim Izik. El Campamento de la Resistencia Saharaui

28′, Lluís Mª Güell. 2011, ESP

Saharako biztanle zibilen eguneroko bizitza kontatzen du, eta baita Mendebaldeko Saharan Marokoko indar okupatzaileek bortizki lurrak uztera behartu zituzten unea ere. ONG batetako bolondresek islpean grabatuta.

Good night Sofia (buenas noches Sofía)

55’
Leonardo Moro. . Italia. 2012.
Italiera azpt. gazteleraz
 

Goodnight Sofía betirako galdutako ahots baten istorioa da; zuzendariaren aitaren ahotsari eta Sofia hiriari eta telefono-dei bati lotuta aitaz gordetzen duen azken oroitzapenari buruzkoa. Irudien bidez, maite den pertsonarekin, edo pertsona hartaz geratzen denarekin, oroitzapenarekin, berriz elkartzeko bilaketa pertsonala da. Filman, oraina, neska bakarti baten eta hiri fantasma baten bitartez adierazita dago. Iragana, haurtzaro imaginario baten oroitzapena da, ia magikoa, zuzendariaren haurtzaroarena, zinearena, Sofiarena eta nolabait, gu guztiona.

Gure Kabuz Hala Hil

2015, 75min.
Ekoizpena: Iraitz S. Zezeaga
BOGA

Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta? Galdera horretatik abiatutako dokumentala da esku artean duguna.

Erantzunaren bila, Euskal Herri osoa goitik behera gurutzatzen ari gara kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Asko dira eta alor guztietakoak: hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura… Egunez egun ari dira frogatzen posible eta eraginkor direla gauzak bestela egiteko moduak.

Egiten ari garen bide honetan, askotariko alternatibekin egin dugu topo, eta sinetsita gaude badela guztiak biltzen dituen ezaugarri bat: gure kabuz egitea, taldean, auzolanean. Ikusi dugu logika hori bizitzako esparru guztietan dela aplikagarria, eta, hain zuzen ere, horixe dela biziraupen hutsetik ateratzeko gakoa.

pelikula ikusi

trailerra

Hard as Indie

2018, 92min., Zuzendaritza: Arturo M. Antolin, Produkzioa: Hard As Indie

Sinopsia: 2008an 20 urteko lagunak ziren Carola Rodriguez, Bruno Teixidor eta Nicolás Alcalak, egitasmo ameslari batean sartzeko erabakia hartu zuten: El Cosmonauta, ordurarte erabilitako produkzio ereduarentzako beste aukera mota bat sortu nahi zuen transmedia filmea. Crowdfunding bitartez finantziatuta, creative commons lizentziapean eta aldi berean TB, zine eta interneten doain estreinatzeko helburuarekin; El Cosmonauta, denen ahotan zegoen proiektua zen. Hiru urte geroago, 4.000 produktore baino gehiagorekin eta crowdfunding bitartez lortutako 250.000€ tako aurrekontu batekin, Riot Cinema Collective Letoniara hurbildu zen filmea errodatzera…aldiz beraien buruahusteen bukaera izan beharrean, hasiera besterik ez zen izango.

Trailerra ikusi

Pelikula ikusi

Homenaje a Catalunya II

2010 Zuz: Joana Conill, Manuel Castells y Alex Ruiz

Dokumental bat, ikerketa bat, ekonomia iraunkor, solidarioa eta deszentralizatu baten eraikitzeari buruzko istorio desberdinez osatutako istorioa. Gizabanakotasuna eta lan banaketa jerarkikoa gainditzen duten sareak eratzen: milaka pertsona egunero mundu osoan. Hemen eta orain.

Kultura ekonomiko berriak, bizimodu berriak eta ekonomia ulertzeko modu berriak ikertzen ditugu. Merkatuaren patroiak jarraitzen ez dituzten ekonomien eragin soziala ikertzen dugu, onurak lehentasuna dutena, eta helburu bezela pertsonen behar eta desioak dituztenak. 2010. urtean egindako dokumental hau lan talde profesional batek egin du, 70 elkarrizketekin egindako materialarekin osatuta dago, berrhogei ordu baino geihago grabatutarekin, kataluinako hamalau leku desberdinetan.

Hydro

60’. Xavi Tello y Rafa G. Sánchez O3 Productions Catalunya. Hitzik gabekoa, musikala. 2014 CC BY-NC-SA

Taldean egindako urazpiko filma, Xavi Tello eta Rafa G. Sanchez ek egindako narrazio bakarra egin ahal izateko, Creative Commons eta Interneten bitartez beraien lana partekatu duten munduko herrialde desberdinetako hamanrnaka pertsonen eta erakundeen elkarlanari esker eginda dagoena. Hitzik gabeko generoaren barruan kokatutako filma, Ron Frickerek Baraka filman garatuta bezelakoa, dokumental honek soinu narratiboz eta egundoko atmosfera musikalez lagunduriko urazpiko bidai bat eskaintzen digu. Ozeano, laku eta ibai desberdinen grabazioz, bideo experimentalez eta animazioz osaturiko bidai bat sortzen dute pribilegiatu bakar batzuk gozatu dezaketen urazpia ikusteko aukera ematen digute.

In transition 2.0.

2012 Ekoiz. y Zuz.: Emma Goude

Transizio mugimenduan inspiratutako murgilketa bat da, mundu osoko jende arrunta, aparteko gauzak egiten jasotzen dituzten istorioak.

Beraien dirua imprimatzen duten komunitateak, leku guztientan jakiak landu, beraien ekonomiak lokal bihurtu eta energia sare komunitarioak sortzen dituztenak dokumentatzen ditu. Biralki zabaldu den ideia bat, esperimentu sozial bat, gaur egungo ziurgabetasun garaiei konponbideekin eta baikortasunarekin erantzuten dutenak.

Iluntasunez betetako mundu honetan, itxaropenez betetako istorio bat dago, argitasuna eta ustekabeko lekuetan hazten diren barazkien boterea.

pelikula ikusi

Jirau eta San Antonio: amazoniako gerra baten kontakizuna

2016, 1,06min, Zuzendaritza: Bruno Ferrari eta Douglas Estevam, Ekoizpena: Brigada Audiovisual  “Eduardo Coutinho”(Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem terra)

Amazonia erdian pertsonak bizi dira eta pertsona hauek hitzegiten dute. Pertsonek hitzegingo ez balute, ibaiak egingo luke. Haur prostituzioa, uraren poluzioa, ehundaka kilometako zuhaitzaen heriotza, hildako arraiak tonaka, etxerik eta lanik gabeko milaka famili. Badirudi Madeira ibaieko, Rondônian, zentral hidroelektrikoak eraikitzerakoan agindutako aurrerabideak lurralde honetatik ez dela pasa.

Lan honen helburua egunero sufritu eta borrokatzen duten kaltetuen eskubideak zihurtatzea da. Hau da Nilce de Souza Magalhaesen kasua, emakumea, arrantzalea eta borrokalaria, pelikula hau grabatu eta hilabete batzietara herailia izan zena. Nicinharentzat, eta amazoniako lurralde honetako kaltetutako pertsona guztiontzat ez minutuko isilune bat baizik eta bizitza osoko borroka bat. ¡Ura bizitzarako, ez heriotzari!

pelikula ikusi

La Luz de Mafasca

90′
Zacarías de la Rosa. Espainia. 2012.
Gaztelera
CC By-Nc-Sa

Tahisa eta Paula misterioz betetako uharte txiki batean bizi dira, baina misterio horiekin bizitzen ikasi dute. Eguneroko errutina lasaia hankaz gora jarriko du Icok, Luz de Mafasca fenomenoa ikertzen duen kazetariak, euren bizitzetan ezustean sartzen denean.Luz de Mafaskarekin topo egin dutela aitortzen duten pertsonek honi buruzko bertsio desberdinak ematen dituzte. Batzuk haren agerraldia zorte txarrarekin lotuta dagoela zihurtatzen dute. Beste batzuk berriz zuzenean begiratzen duzunean zoratu zaitezkela diote edo ikusterakoan bapateko heriotza datorkizula. Bestalde badago bere argipean egi guztiak ezagutzera ematen direla siniten duena. Raycorentzat, uhartera bidalitako legioko sarjentuarentzat, Mafascako argi honekin aurkitzea obsesio bat bihurtu da.

La Mentada de la Llorona (Negar Kantariaren Aipaketa)

2016, 27min.
Zuzendaritza: Talde Egiletza
Ekoizpena: Colectivo Mujeres en Espiral
BOGazt

Talde egiletza duen pelikula bat da hau, ahotsa altxatuz, emakume talde batek egin duen partizipatibozko sormen prozesua da. Epai kasu batetik, “Artemia ikaragarriaren kasutik” abiatuta, Santa Martha Acatitlan preso dauden emakumeek “La Llorona” mitoa berfinkatzen dute, betirako ululatzea zigortuta izan zen emakumea, bere semeak bertan behera uzteagatik. Negarretik salaketara, atxilotutako emakumeak negar egiteaz nekatu dira eta hitza hartu dute. Jadanik ez dira tamaltzen, hitz egiten dute.

trailer

La plaza de la música

 70′
Juan Miguel Gutierrez. Espainia. 2010.
Gaztelera
CC By-Nc-Sa

“Orain dela gutxi, ustekabez, gure ama amianto hautsaren inhalazioaren ondorioz hil zela jabetu nintzen. Hautsa, gu bizi ginen etxetik gertu zegoen fabrikak sortzen zuen. Aurkikuntza hau kolpe emozional bat izan zen niretzat eta nire bihotzeko leku sakonenetik, gaur egun europearrek, hauek duten amiantoagatik txikitu nahi ez dituzten itsasontziak desegiten diren indiako hondartzetara bidai bat egitea eraman ninduen.”

“Dokumentala, lehenik, hil direnentzat eta amiantoaren biktimak geran guztiontzat egindako omenaldia da. Bestalde, berriro gerta ez dadin nahiko nuke. Nire filmak, alde informatzaile garrantzitsu bat du amiantoa zer den, non dagoen, nola saihestu daiteken etb. eta prebentzio eta juridiko aldeetatik, nondik nora joan behar den adierazten duena. Eta bestalde, nire heroi diren biktimekiko elkartasuna dago.”

La Puerta Azul (Ate Urdina)

2015, 77min., bo: gaztelera. Zuzendaritza: Alicia Medina. Ekoizpena: Diodo Media.

Zapadores, Valentziako Atzerritar Barneratze Zentruen errealitatea argitara ematen duen pelikula da “Ate Urdina”. Lehen aldiz, dokumental honek gobernua, CIEs hauen istearen aldeko aktibistak, epaileak, poliziak, CIEsak sortu zituzten partidu politikoak eta bere istea exijitzen dutenak bateratzen ditu. Bestalde, bertako ikuspuntu batetik abitauta, dokumental honek arazo europear eta globalak ipintzen ditu mahai gainean, Europear Batasunaren blindajea hegoaldeko migrazioen aurka edo beraien bizi baldintzak hobetu nahi dituzten pertsonek jasaten duten bortizkeria.

trailerra

web gune ofiziala

La Revolta de les Escales (Eskaileren Matxinada)

2016, 62min.
Zuzendaritza: Salva Rodríguez eta Roger Sabà
Ekoizpena: Metromunster
BOGA

Pribatizazioarekin, Telefonicak langileak kanporatzen ditu eta geroz eta baldintza okerragoak ipinitzen dizkie langileei. 2015ean murrizketa bortitz batek 74 egun iraungo dituen greba bat eragiten du, nahiz eta egiten diren aldarrikapenik ez lortu, langileei beraien artean antolatzeko balio die, mugimendu sozialekin sareak eratuz. Urtebete ondoren Correscalesa bultzatzen dute, Bilbotik Bartzelonara dijoan errelebo karrera bat, eta honekin 130.000€ lortzen dituzte eta mutinazioanala menderatzea lortzen dute.

trailerra

La Tierra Tiembla (Lurrak Dardar Egiten du)

2017, 65min.
Zuzendaritza: Antonio Girón
Ekoizpena: La Sandunga Films
BOGA

Lau urte kanpoan egon ondoren, nire herrira itzultzea erabaki dut. Aldaezina zirudiena, aldatzen egon daiteke…Edo nik aldatzea nahi dudala besterik ez ote da izango? Dokumental hau anatomia bat da ia, espainiar lurrikara politikoari buruzko ulermen eta ezaguera ariketa bat. Zeintzuk dira bere zergatiak? Zer izan da suntsitua eta zerk jarraitzen du zutik? Nola eraldatzen da gizarte bat jasaten ari geran tensioetan murgilduta?

trailer

La voz del concejo

2012-2016,  60 min. Zuzendaritza: Isabel Medarde y Sergio Gonzalez, Ekoizpena: Bambarazinema

Kontzejuaren ahotsa, ikus-entzunezko formatoan eginda dagoen serie dokumentalaren titulua da. Bertan kotzejuen figura historikora gerturatu nahi da, historiako demokraziako lehen erakunde ordezkaria. Kontzeju figura honen ezezagutzak ulertezintasunaren aurrean ahula izatea eramaten du.

Proiektua web serie dokumental bat da eta honakoa lehenengo bost kapituloetaz osatua dago.
Dokumentalaren helburua beraz kotzejuak zer diren argitzea da, nola antolatzen diren, bere historia zein den, estatuko lurraldeetan non existitzen diren eta zergatik den garrantzitsua hauek defendatzea.

webseriea ikusi

Las Costuras de la Piel (Azalaren Josketak)

2014, 60min., bo: indua, azpt: gaztelera. Zuzendaritza: Cèlia Vila y Enric Escofet, Ekoizpena: No Dust Films. Catalunya.

Bharathi eta Yamuna Bangalore, Indian bizi dira eta beraien bizitza guztia muduko armairuak betetzen dituzten ehungintzako sektoreko multinazional handientzat lanean jardun dute. Beste emakume batzuen antzera, beldurrik ez izatea erabaki dute, etorkizun duin bat lortzeko borrokatuaz, jakinda, lan baldintza justuak lortzeko bide bakarra jabeekin alderatze zuzen bat izatea dela. Yamurak dioen bezela, “Fabriketako jabeak bost bat edo hamar bat dira…baina zenbat gara gu? Milaka eta milaka”.

trailerra

las Costuras de la Piel Proiektua

Les nostres energies (gure energia)

2014, 44 min. Zuzendaritza: Miquel Carrillo, Ekoizpena: Mugarik gabeko ingenieritza

Gure Energiak, bai iraunkortasunaren eta bai konzepzio a-demokratiaren ikuspuntutik gaurko Kataluinako sistema energetikoa salatu nahi du. Batez ere berritzaileak ez diren iturrietan oinarriturik dagoen sistema extraktibista eta kontzentratuak hiritar dentsitate handia duen gure lurraldearen ingurugiroan duen eragina erakutsi nahi du.

trailerra ikusi

pelikula ikusi

Libres. Seriea

2013 Zuz: Alex Rodrigo, Prod: Beltran Stingo

Zazpi gaztek herri abandonatu batera joatea erabakitzen dute eta han beraien bizitzen alderdi asko birplanteatzen dituzte. Proiektuan energia handia ipini arren, ez zaie erraza egingo ondoko herriko biztanleen konfidantza irabaztea, baldintza prekarioetan baratza bat lantzea, edo okupatu duten etxearen jabearekin lidiatzea.

Libresek gaurkotasunean dagoen egoera sozial bat adierazten du bere zazpi pertsonaien ikuspuntua jarraiztuz. Gai lokal eta era berean utibertsala dena ikuitzen du, berezko sistema sortzea dagoena gustoko ez dutenean, honek dakarren ondorioekin.

Bizikide diren eta proiektu bateratu bat partekatzen duten zazpi protagonista. Pertsonai bakoitzak bere aurre bizitza du eta honek gainontzekoekin duten harramanean eragina du.

Mai es tan fosc (Inoiz ez da horren iluna)

80’. Èrika Sánchez. Únicamente Severo Films. Catalunya. 2014 VOS. CC BY-NC-ND

Dokumental honek Arcadi Oliveres ekonomista eta aktibistaren erretratoa marrazten du bere biografia liluragarriaren funtsesko bi urte jasotzen dituelarik: Francoren diktaduraren aurkako ikasle borroketatik, globalizazioaren aurkako mugimendu, Foro Sozial Mundialaren sorkuntza eta indignatuen mugimendura. “Spanish Revolution” aren talde borroka eta kapitalaren aurkako bakardade ebangelizatzailea bateratzen dituen Road movie bat da. Amildegi batean dagoen jendetzaren zaratetik giza kondizioaren trabak  gainditzen saiatzen den gizonaren bakarkako borrokara.
 
teaser
web -orri ofiziala

Manic Pixie Dream Girl

70’
Pablo Maqueda.  2013. ESP.
CC By-Nc-Nd

Manic Pixie Dream Girl interneten historian gehien ikusi den bideoaren inguruko fabula da. Roma Rises abeslaria eta bere kontzertu batetara joateko bidai bat irabazi duten lau jarraitzaileen inguruko historia da. Hauek Nina Delicious, Espainiako fans klubeko lehendakaria, Lera Lou, nerabe fanatiko bat, Jenina Mode estilista eta Coley Art izeneko artista argentinar bat dira. Guztiek Manic Pixie Dream Grils osatzen dute.

#littlesecretfilms-en eredu eta manifestuaren araberakoa (24 ordutan egindakoa,publizitaterik gabekoa eta internet-en online estreinua dohainik izandakoa)

 pelikula ikusi

Mathilde´s Misses

2012 (Belgika). (53 min) Egilea: Pieter de Vos
Mathildek Bruselan munduko lehen Miss Sin Techo lehiaketa antolatzen du. Hamabost emakumeek lehen saria irabazteko aukera dute: urtebeterako etxebizitza bat dohainik. Pascalek lehiaketa irabaztearekin amets egiten du bere alabaren tutoretza berreskuratu ahal izateko, baina gauzak ez dira berak espero dituen bezela gertatzen. Mathilde´s Missesek barne begirada bat eskaintzen du leihaketa polemiko honetan eta gizartetik baztertuak dauden emakume talde baten erretratu solidario eta onbera egiten du.
 
Web ofiziala
trailerra eta pelikula ikusi

Mugaminak

2016, 53min. Zuzendarirza: Xuban Intxausti, Ekoizpena: Europa Transit – DSS2016

Pafos. 1974.urtetik Zipreko irla hau Europan zutik mantentzen den azken  harresiarengatik banatuta dago. Muga honek irla bi komunitateetan zatitzen du: grekozipretarra eta turkiarzipretarra. Amets Arzallus bertsolaria, Ziprera joan da, famili ugari etxerik gabe eta hildako eta desagertu asko utzi dituen, gatazka honen ondorioak ezagutzera. Bertan lekuko musiko eta poetekin harremanetan jartzen da eta hauen bitartez herrialde honen egungo egoera ezagutzen du. Era berean Ametsek Zipreko mugako gatazka hau bere Euskal Herriko bizitzara eramaten du. Amets Euskal Herria banatzen duen mugatik gertu jaio zen eta hesi hau bere bizitzan eragin handia izan duen zauria da. Batzen gaituen muga dokumentala Amets Arzallusen begirada eta bertsoen bitartez egindako kontakizuna da. Berak improbisatutako kantuekin egungo Europako bi mugen ondoriaoak estalgabetzen  ditugu.

trailerra ikusi

[no-res] vida y muerte de un espacio en tres actos

86′
Xavier Artigas. ESP.
Gaztelera azpit. euskaraz
CC By-Nc-Nd
 
Castells Koloniaren azken egunak islatzen dituen kronika da; Bartzelonan zutik irauten zuten azkenetako langile-auzoa. Soilik egunerokotasuna behatuz, hiltzera doan bizimodu zaharkitua erretratatzen da bertan. Gentrifikazio kasu bat gehiago bere langile iraganaz lotsatzen den eta gezur bat eraikitzen saiatzen den hiri-marka batetan, itxura honen atzean ezereza izkutatzen delarik. Ia hitzik ez duen lan honek, behaketaren bitartez hiltzear dagoen bizi modu baten egunerokoa irudikatzen du.DocumentaMadrid 2012, Lehen Saria espainiako luzemetraiari.
 
web-orri ofiziala 

Nothing to Hide (Deus ere Ezkutatzeko)

2016, 86min.
Zuzendaritza: Marc Meillassoux y Mihaela Gladovic.
BOGA

Sinopsia: “Pribazitateak ez nau arduratzen, ez dut deus ere ezkutatzeko” Snowdenek ezagutarazitakoagatik ere, gutako askok mantra berbera errepikatzen jarraitzen dugu, gure gizarte digital zelatariaren onarpena bidezkotuz. NSAko salatzaile baten, Stasi alemaniarraren biktima baten eta zainketa esperimentu batean partehartzea onartu zuen artista berlindar baten esperientzietatik abiatuta “Nothing To Hide”.ek jarrera honek gure demokraziarentzat, gure intimitatearen eskubidearentzat eta gure gizarte eta gutako bakoitzarentzat duen inplikazioa aztertzen du.

ver película

info extra

Nunca es tarde

55′
Miguel Sanchez Maccas. 2012. ESP
Gaztelera
 
Nunca es tarde istorioak Canteca de Macao taldeak bere azken diskoa jarraitzaileen laguntzari esker nola kaleratu zuen kontatzen du. Crowfunding teknikaren bitartez, Canteca de Macaok Espainia mailan musika proiektu batek jasotako diru bilketaren errekorra lortu zuen. Bien bitartean, pasioz betetako bidai bat egiten dugu irudi eta zuzenezko musika ugarirekin kontatutakoa, autofinanziatutako disko bat nola egiten den kontatzen digu, banda batek nola funzionatu duen eta garatzen den eta disko bakoitzean dagoen maitasun eta lan ugaria erakusten digu.

pelikula ikusi

Okupación

2010 Zuz: Christopher Ullrich Patz
 
Zentro sozial okupatuak eta autogestionatuak (CSOA) ugaritzen doaz Europa osoan zehar. Hiri askotan jendeak utsik dauden eraikinak hartzen ditu eta gune kolektibo autonomoetan bihurtzen ditu, bertan ekintza sozial, politiko eta kulturalak ospatzen direlarik: kontzertuak, arte tailerrak, jangelak, hizkuntz klaseak, haur zaintza partekatua, hitzaldi politikoak, solasaldiak, protesta kanpainen antolaketa, aholkularitza juridikoa eta elkar laguntza inmigrazio eta eskubide sozialetan, etb. Tradizio luzeko hiritar mugimendu bati buruz ari gera, gaur egun dugun krisialdi ekonomiko eta politikoaren testuinguruan giza borroka desberdinak lotzeko balio izan duena, etxebizitza duin baten eskaeratik, politika neoliberalen aurkako mugimenduetara.
 
pelikula ikusi

Peiró42

2017, 30min., Zuzendaritza: Eloi Aymerich, Produkzioa: Clack Audiovisual

Sinopsia: Heriotza-zigorra duen gizon batek bere bizitza salbatzeko bere ideiei uko egiteko eta etsaiei batzeko proposamena jasotzen du. Ez du onartuko eta erailia izango da. Zerk justifikazten du hildura hau? Emakume zein gizon baten heriotza ulertu al daiteke? Peiró42, fikziozko eszenen, elkarrizketen, artxibozko irudien eta jatorrizko dokumentalen iturri berreskuratuen bitartez anarkosindikalismoaren, kooperatibismoaren eta Errepublikaren baloreak lehenen pertsonan aurkezten diren erdimetrai dokumental bat da.
Joan Peiró (Bartzelona, 1887- Paterna 1942) anarkosindikalista eta kooperatibistaren fusilatzearen 75. urteurrena dela eta sortzen da memoria historikoaren inguruan eta XX. mendeko matarotar nabarmenetarikoen baloreen inguruan aritzen den ikusentzutezko proposamen hau.

trailerra ikusi (bersio originalean)

On nation (and other dogmas)

2015, 22min., Zuzendaritza: Zavan Films, Produkzioa: Zavan Films

Sinopsia: Zavan Films produktora, eduki desberninetako (gerrate irudiak, futbol jokoak, gizarte ospakizunak, erritual erlijiosoak…) eta jatorri ezberdineko iturrietako(Chris Marker, Alain Resnais, Leni Riefenstahl edo Gianikian eta Ricci Lucchiren filmak besteak beste) artxibozko irudien berreskuraketaren bitartez, gizarte identitateen (erlijioso, aberri, merkatari) eta gerrate, onura ekonomiko eta “legezko krimenen” arteko erlazioaren ingurun hurrengo lan konplexu eta kaleidoskopikoan aritu da.

Trailerra ikusi

Port Trade Portrait

2014, 36min., bo: gaztelera. Zuzendaritza: David Batlle. Catalunya

Port Trade Portrait Bartzelonako merkantzia portu zaharraren erretratua da, gaur gune turistiko batean eradatutakoa. Bartzelonako burgesia aberastu zuten itsasontzi beltz tratatzaileak itsasoratu ziren leku berdinean, gaur egun turistak persekuzio eta detenzioen presiopetik aurrera ateratzen saiatzen diren afrikarren ondoan paseatzen dira.

facebook

¿Quien es Patrick?

 14′
Luis Miguel Torres-Rubén Jiménez.  ESP.
Gaztelera
CC By-Nc-Nd

Protagonistaren bizitzan ezerk ez luke zertan aldaturik… Interneten nabigatu ondoren bere bikotekideari ez balio galdetu, Nor da Patrick? Edo bai.

CCMAD ( Madrileko Creative Commons festibalean) 2012 Publikoaren Saria

pelikula ikusi

Recordando la Donostia anterior al desastre de 1813 (1813ko hondamendia baino lehenagoko Donostia gogoratzen)

 2014 (12 mins) Zuz Jose javier Pi Chevrot
1813-2013ko berrehun urtea dela eta, 1813ko hondamendia baino lehenagoko DONOSTIAren ondare historikoa erreskatatu nahi dugu, garaiko marko paisakistikoan oinarrituta hirigintza eta monumentu berreraikitzea eginez. Birsortze honen helburua donostiarrei eta publiko orokorrari XIX. mendearen haurtzaroan hiriak zuen irudia ahalik eta modu errealean eta argian adieraztea da.
 
Lan audiobisual hau 3D maketa bektorial birtual batetik abiatuta egin da. 3Dn egindako azken plano topografiko munizipaletik abiatu da, eta iraun duten monumentuen erreferentziei esker, pasatako errealitatearen datuak ematen dizkiguten plano historikoak sartu dira ondoz ondoko hurbiltzeen bitartez eta hiriak jasan dituen eraispen, inausketa eta betegarriak kenduaz, ahal izan den soluziorik egokiena lortu da.
 
Ez dugu uste hiria izan zenaren egi zehatza lortu dugunik baizik eta arkitekturaren historiarekin koherentea den errealitate onargarri bat. Hiriaren elementu batzu  bizirik iraun dute eta hauen erreprodukzioa berehalakoa izan da, beste batzuk eraldatuak izan dira eta doitasun geihago edo gutxiagoarekin berregin datiezke, geihenak desagertu egin dira eta aztarnarik utzi badute hondar arkeologikoetan, koadroetan, grabatuetan edo antzinako kartografietan izan da. Azken hauen berreraikitzearen inguruan hartutako konponbideak hipotetikoak diren arren, dokumentazio historikoan eta/edo antzeko ezaugarri geografiko edo historikoak dituzten elementu arkitektonikoetan oinarriturik daude.

Requiem nuclear (Requiem nuklearra)

2014, 53 min Zuzendaritza: Sonia Llera, Ekoizpena: EcoZine

Requiem nuklearra, lehen aktibista antinuklearren esperientzi eta hausnarketen bitartez gure herrialdeko energia nuklearrraren historia kontatzen duen bidai baten kronika da. Zeharkatzen dituen lurraldeen eta bertan bizi den jendearen nortasuna egituratzen duen Ebro ibaiaren bidetik egiten den bide gizatiar eta sentimentala da baita ere. Honen ibaiertzetan eta bokalean Garoña, Asco eta Vandellos zentralak zutitzen dira mehatxatzaile eta zaharkituta.

Requiem nuklearrak plutionioko atomoak lurperatzen ditu eta urarekin, eguzkiarekin eta haizearekin sortzen da. Etorkizuna osatuko duten eta momentu hau jadanik osatzen duten energia berritzaileen alde apostu egiten du.

trailerra ikusi

pelikula ikusi

RIP¡; A Remix Manifesto

 80′
Brett Gaylor. Canada
Gaztelera
CC By-Nc-Nd
 
Brett Gaylorrek, ciberactibista eta zuzendariak, informazio aroan eman den autore eskubideen profila esploratzen du Gregg Gillis musikariaren lanean oinarrituta (ezizena Girl Talk), pirateria eta beste adierazpen artistikoetan funtsatutako adierazpen artistikoaren arteko muga bilatuz.
Girl Talkek mashups edo Bastard Pop deituriakoak egiten ditu, hau da, abesti laginketa laburrak “moztu” eta editatzen ditu, originalekin zerikusirik ez duten lan berriak lortzeko.
 
Filman Creative Commonseko sortzaileak, Lawrence Lessing, Gilberto Gil, Brasileko musikari eta kultur ministroak eta Cory Doctorow, pop kulturako kritikoak ere parte hartzen dute.
 

Ruanda, la reconciliación obligada

2012, 29 min., Zuzendaritza: Oriol Andrés, Carlos Castro, Gemma Garcia y Iolanda Parra, Ekoizpena: Associació de Periodisme Fora de Quadre / Collectiu de periodistes Contrast (bo: engl. azp:gazt)

Ruandako biztanleria elkarbizitza baketsu bat dute. Baina bakean elkarbizitzea eta bakean bizitzea berdina al da? Genozidioa izan zenetik hemezortzi urte pasa ondoren, hutuak eta tutsiak ofizialki eta ustez bakean dagoen herrialde batean bizi dira. Gihegietan leku batetara bakea iritsi dela usten da akordioak sinatzen direnean edo guda bukatzen denean, baina orduntxe da bake eraikitze, memoria, egia, adiskidetze eta justizia prozesu zail eta konplexuak haste direnean.

web orria

pelikula ikusi

Setenta y dos horas: Autonomía obrera en la Barcelona de los años 60

2011, 73 min., Zuzendaritza: Oriol Murcia

Brigada Politiko Sozialak ustezko militante langile bati egindako atxiloketan sortzen den atmosferan murgilduaz, hirurogeiko hamarkadako Bartzelonara joango gara. Urte ilun hauek sentituko ditugu bertan izan ziren pertsonen testigantzaren bitartez. Diktadura frankistaren pean egondako urte haiek gordintasun handikoak izan arren, bizitzaz beteriko, borroka, maitasun eta kompromezu urteak izan zirela ere ikusiko dugu. Elkarizketatutakoak, pertsona anonimoak dira Transizioaren inguruan eraikitako adostasun sozialetik kanpo gelditu direnak. Hirurogeita hamar ordu filmak beraien diskurtsoa eta memoria berreskuratu nahi du ia mende erdi bat pasa ondoren.

Trailerra

pelikula ikusi

Shootball

2017, 94min., Zuzendaritza: Fèlix Colomer, Produkzioa: Forest Film Studio

Sinopsia: Manuel Barbero, sexu gehiegikeriak jasandako biktima baten aita, eta Manuelen semea eta beste 20 haur gehiago behartu zituen gizona, dokumental honetako protagonista garrantzitsuenak dira. Filmaren zuzendariak istorio honen gakoak azalduko dizkigu ikerlari eta kazetari lan baten bidez. Pederasta batek dokumental batean hitzegiteko eta aitortzeko aurpegia ematen duen lehen aldia da.

Shootball ikusi ondoren, ikasten duten zentruetan sexu abusua jasan dituzten adingabeen familiei laguntza emateko iniziatiba bat sortzeko interesa duten pertsonekin etorkizunean lan saio bat izateko antolakuntzari lekua egingo diogu. irakurri geihago

Trailerra ikusi

Sí, se puede

2014, 52 min., Zuzendaritza: Pau Faus, Ekoizpea: Comando vídeo

Zazpi egun Bartzelonako PAHan astebete batean Bartzelonako Kaleratzerik Ez Plataformaren kideek bizi duten egunerokoa kontatzen da. Eguneroko konkretutik, dokumental honek estatu guztira zabaldu den mugimendu honen komplexutasuna eta dibertsitatea adierazi nahi du, bubuja inmobiliarioaren leherketak ekonomian eta gizartean izan zuen ondorio latzaren aurrean gizarte zibilak gobernuko politikei eta erakunde finantzieroei ipinitako erronka zuzendu zuen mugimenduarena.

pelíkula ikusi

Somonte, los puños en la tierra

2016, 52 min. Zuzendaritza: Damià Caro, Ekoizpena: Cosmoc.

Europako laugarren eskualde pobreenan, %37eko langabeziarekin INE.ren (Estadistikako Instituto Nazionala) datu ofizialen arabera, Andaluziako Juntak Somonteko finka saldu nahi zuen: 400 hektarea, Palma del Ríotik 11 kilometrotara kokatua, Kordobako probintzian. Administrazio publikoaren pean lan postu asko sortu zitzazkeen lurralde hauek, orain lan postu asko sortzen ditu jendearen administrazioaren pean, 2012ko martxoaren 4ean bostehun Andaluziar Langile Sindikatuko (SAT) jornalariek okupatu zutenetik.

trailerra

Tabacalera

2014, 55 min., Zuzendaritza: Jordi Busquets.

Arteak egiteko modu desberdinak ezagutarazten ditu. Madrileko Lavapiés auzoan Tabacalera Zentru Sozial Autogesionatua eraikitzen da. Urte asko alde batera utzita egon eta aldarrikapen asko jaso ondoren Kulturako Ministerioak hiri erdian aurkitzen den gune zabal hau utzi egin zuen, gaur egun bizilagunek eta giza talde ezberdinek zuzenean kudeatzen dute. Tabako fabrika zena gaur autogestioan eta elkarlanean oinarritutako giza akzioaren eredu bat da.

Tabacalera: autogestioa lantzen dokumentalak artea eta hiritar kudeaketa giza eraldaketan jokatzen duten paperari buruz hausnarketa bat egiten du. Zentruan kokaturik dauden talde artistiko desberdinen kideei egiten zaizkien elkarizketen bitartez egiten dituzten jarduerak ezagutuko ditugu, arteak antolatzeko modu dezberdinak imaginatzeko gida bihurtu den gune honetan.

trailerra

The Story of “Technoviking”

2016,  50 min. Zuzendaritza: Matthias Fritsch, Ekoizpena: Subrealic

¿Zer egingo zenukeen zuk behin erdi bilutsik kalean dantzatu izan bazenu kaleko kamara batek grabatuta eta urte batzuk pasata munduak heroitzat hartuko bazintu?¿Bedeinkapena edo maldizioa litzateke jendeak zure irudia jauretxiko balu, beste batzuk zure arpegia daraman kamisetak saltzen dituzten bitartean? “Technoviking”.en istorioa interneteko meme arrakastatsuenetako baten ikerketa kasu bat da. Istorio honek gaur egungo egoera adierazten du, hau da, inteneteko erabiltzaileek trukatzeko eta bernahasteko duten jokabidea eta100 urte dituen eta oraindik mugak definitzen dituzten jabetza intelektual eta irudi eskubide legeen artean ematen ari den gatazka.

trailerra

Tipi Tapa Bizitza Jasangarrietarantz

2016, 25min., Zuzendaritza: Mugarik Gabe, Ekoizpena: Curruscu.

Jubilatu berri den Pedro Martínezek bizitza eredu ezberdinak daudela ohartarazi da, “Bizitza Jasangarrien” inguruan hitz egiten entzun du, eta interesa piztu dio planteamendu honek. Are gehiago, gaiaren inguruan zertxobait gehiago ikertzea erabaki du. Horretarako, hauen proposamenak ezagutzeko asmoz pertsona eta kolektibo ezberdinengana gerturatu da.

trailerra

Todos tus secretos

82 mins, Manuel Bartual,  2014, España,  2014, CC BY-NC-SA

Susanak bere lagun guztiak biltzea lortu du oso gau espeziala ospatzeko: Tonik urteak ospatzen ditu eta lehen aldiz etxetik kanpo egingo du, Alemaniatik, baina distantziak ez die batera ospatzen impedir. Inork ez duena susmatzen, festa honen ondoren beraien bizitzak betirako aldatuko direla da.

web-orria

TPB:AFK The Pirate Bay: Away From Keyboard

85′
Simon Klose. Suecia. 2013.
Suediera azpit. gazteleraz 
CC BY-NC-ND
 
Epaiketa hasi aurreko egunean, Fredrikek ordenagailu zahar bat darama bere auto zaharrean, munduan artxiboak trukatzeko atari handiena kokatzen den areto sekretuan instalatzeko. Pirate Bay-ko gainerako sortzaileekin batera, 13 milioi dolarreko demandari aurre egin behar dio, egile eskubideen arau-hauste kasu batean Hollywoodeko industriari kalteak eragiteagatik. Gottfrid hackerra, Peter Interneteko aktibista eta sareetan aditua den Fredrik erruduntzat jotzen direnean, errealitateari aurre egin beharko diote teklatuetatik urrun. Bitartean, zentro ilun eta sekretu horretan, talde klandestinoek isiltasunean artxiboak bikoizten jarraitzen dute.

2013ko Bartzelonako cc zinemaldian estreinatuta.

pelikula ikusi
pelikularen solasaldia
 

Webcam

8′
Stefan Haverkamp-Jan Jaworski-Branden Kramer-Tom Kropp. EUA
Ingelera azpit. gazteleraz
CC By-Nc-Nd

Norbait begira duzu… Gertaera errealetan oinarritutako laburmetraia; bere osotasunean webcam batekin dago grabatua. Egunero erabiltzen dugu teknologia eta guregan  eraginak izan ditzake. Hausnarketarako gonbitea.

pelikula ikusi 

Yes We Fuck! (Bai, Guk Larrua Jotzen dugu!)

2015, 60min., bo: gaztelera, katalana, azpt: gaztelera. Zuzendaritza: Antonio Centeno eta Raúl de la Morena

 “Yes, we fuck” aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatearen inguruan ekiten duen dokumentala da. Sexualitatea hazkunde pertsonalerako, pertsonalitatearen garapenerako eta harreman sozialetarako dagoen eragilerik indartsuena da. Hau dela eta, funtsezkoa izan beharko litzateke aniztasun funtzionala duten pertsonen laguntza sozialetan.

Sexuaz haratago, dokumentalak sexualitateak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egin dezakenaz gain, dibertsitate funtzionalaren errealitateak giza sexualitateari eman diezaiokena erakutsi nahi du. Sexu aniztasuna, edertasunaren zentzu zabala eta independentzi pertsonala izango dira Yes, we fuck! dokumentalean azaltzen diren historioen helburuak.

web gune ofiziala

Trailerra

16th Folk Room

60′
Víctor Alonso. ESP. 2012
Musical

#littlesecretfilm musikal honetan Londresko folkaren soinua deskribatzen da, 16 musika bandek, bata bestearen atzetik, gela berean 24 orduz akustikoan egindako emanaldi inprobisatuak baliatuz.Gaur egungo folk musika ez da disko-konpainiek asmatutako zerbait, Uharte Britaniarreko tradiziozko tabernetan garatzen da beti egin den bezela; hau hauetako ruta berri baten istorioa da.

pelikula ikusi

27 Urte Ez Dira Ezer. Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea.

2013, 80min, bo: euskara, azpt.: gaztelera. Zuzendaritza: Zintzilik Irratia, Ekoizpena: Zintzilik Irratia.

Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80.hamarkadan jaio zen Euskal Herriko irrati libreen testuinguru eta filosofiaren barruan. Oreretako mugimendu sozialek sortutako irratia da komunikabide ofizialetan ahotsik ez dutenei emateko (insumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…) eta herriarengandik eta herriarentzat informatzeko. Hau dela eta ez da irratiaren historia soilik kontatzen baita Oreretako borroka politiko eta sozialaren zati txiki bat ere. 70.eko hamarkadako asamblada popularretatik gaur egunera, Zintzilik Irratiko mikrofonoetatik kontatua.

Web orria

Trailerra

Donostia1813-2013. Hiriaren 200 urte

2013 (10 min.)  Zuzendaria Imanol Sorazu, Muy diseño&arquitecturak San Telmo Museoarentzat (2013) idatzitako gidoitik abiatuta.

“Hiriaren 200 urte“ Donostiako hirigintzaren azken 200 urteak marrazten dituen denbora lerroaren zehar egiten den paseoa da. Izen berdina daraman esposizioarentzat egindako material audiobisual honen edukierak esposizio aretoa kanpoarekin harremanetan ipintzen du, eta era berean hiriaren iragana eta oraina elkartzen ditu. Donostiako kale eta eraikinen zehar egiten den ibilialdi hau, eraikinak eraiki ziren orden berdinean egiten da.

Eraikuntzei buruzko informazioa bideoan, montai teknologiarekin egindako ikuste efektoen bitartez agertzen dira protagonista hiriaren alde desbedinetan zehar paseatzen dijoan bitartean.

web-orria

160m. UNA HISTORIA DEL ROCK EN BIZKAIA.

 Joseba Gorordo , Alvaro Fierro, 2013 
(cap, 13min; 2. cap, 19 min; 3. cap, 24 min)
 
Izenburuak itsadarraren bi bazterren artean dagoen distantzia adierazten du. Zubi Eskegiaren testigantza mugi(ezina) eta mutuak, garai horretan, desindustrizlizazio eta Guggenheim museoaren eraikitzearen testuinguruan, bi rock eszena desberdinetan eta harantzago, bizitzaren inguruko bi ikuspuntu desberdinen inguruan gauzatu ziren diferentzi soziologiko eta ekonomikoak, nabarmentzen ditu. Ezkerreko bazterrekoa, joera sozial eta punkekoa (Eskorbuto, Parabellum, Zarama, etc.) eta eskubikoa, Getxo Sound deitu zenarekin, izaera hedonista eta globalago batekin (El Inquilino Comunista, Los Clavos, Lord Sickness, etb.)
 
web-orri ofiziala 
pelikula ikusi
 

#Oligopoly 2: el imperio eléctrico contra todxs (#oligopoly 2: imperio elektrikoa denon aurka)

2013, 47 min. Zuzendaritza: Alba del Campo,  Ekoizpena: Nuevo Modelo Energético (crowfunding)

Hiritarren energiaren kontrolean oinarrituriko modelo energetiko berri batean eta energia berritzaileen bitartez osatutako produkzio deszentralizatuan oinarrituriko, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren inguruan doa dokumentala. Honetaz gain dokumentalak mahai gainean ipintzen du erregai fosilek duten koste altua, beraien neurrira eginda dagoen legediari esker empresa elektriko handiek duten kompetentzi falta eta nola honen zergatia Estatuko kargu garrantzutsuek empresa hauekin duten harreman estuetan aurkitzen den.

trailerra ikusi

pelikula ikusi

#Oligopoly OFF: sumando resistencia

2015, 96 min., Zuzendaritza: Alba del Campo, Ekoizpena: Gure Energia.

#OligopolyOFFek, #Oligopoly2ren lanarekin jarraitzen du. Azken honen ondorioz sortutako ideia ugariak aprobetxatuz bere egileak bigarren bat egitera animatu dira, energiaren inguruan arduratuta dabiltzan pertsona eta organizazio   partehartzearekin.

Lau kapituluetan, partehartze prozesu bat jarraituaz, 60 pertsonek beraien ikuspuntua ematen dute gai desberdinen inguruan: aldaketa klimatikoaren, krisi ekonomikoaren eta ingurugiroko krisiaren aurrean neurriak hartzeko dagoen premia, gertuko adibideak jarraituaz Espainia mailan sistema energetikoa eusten duten euskarriak, bai Espainian eta bai kanpoan demokratizazio sozio-energetikoaren inguruan ematen ari diren neurriak eta batez ere, zer egin dezakegun guk hemen eta orain energetikoki biztanle arduratsuak izateko.

web orria

pelikula ikusi


Leave a Reply