ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2020. Sail Ofizialeko 8. edizioa maiatzaren 25, 26 27an eta ekainaren 1ean.

Pecha Kucha Nighten izango gera 15.edizioan

Pecha Kucha Nighten  15. edizioan izango gera gure proiektu hazitegian dagoen “Gipuzkoako rock historia” aurkezten.

pecha kucha 2014

Ostiralak 16ean izango da 19retan CO&ARTen (Bizkaia Pasealekua16 behekaldea).

Ttala Lizarraga da poriektu honen arduraduna, gure helburuak adieraziko ditu eta kutur eragileak deituko ditu ekoizpen eta gauzatze kolektibo baten saiakera egiteko.


musikagela weekend jaialdian izango gera

Larunbata abenduaren 14ean Buenawista Prolleckziom´sek antolatutako Musikagela weekend jaialdian izango gera.

Musikagela-Weekend-2013-724x1024

Dokumental musikalari buruzko aurkezpenean parte hartuko dugu, Egiako Kultru Etxean goizeko 10etan, (Sarrera Jaialai Kalean).

Goiza honako hay izango da:

10etan DOKUMENTAL MUSIKALA

10.00etan Cine C. C donostia: www.cineccdonostia.org 
 Hizlaria: Juanjo Diaz

10.40etan Mediatack eta 160m: www.160metros.com Hizlariak: Diego Urruchi , Álvaro Fierro. 11:20etan 
Fermin Muguruza: www.muguruzafm.com 
 Hizlaria: Fermin Muguruza

Atsedenaldia: 20 Min

12:20 Dock of the Bay: www.dockofthebay.es Hizlariak: Eva Rivera, Iván Rivera eta Rodrigo Velasco

13:00h Ganora: www.ganorafilmak.com Hizlariak: Yolanda Ochoa, Zigor Etxebeste

Programa osoa ikusi


proiektua: rockaren historia gipuzkoan

Azaroaren 20ean “160m una historia del rock en bizkaia” emango dugu, sail honen hiru kapitulo ikusiko ditugu. Ondoren, sail dokumentalaren zuzendari eta ekoizleekin solasaldi bat izango dugu (programazioa ikusi), rockaren munduan paper nabarmen bat  izan duten beste pertsona batzuekin, musikari eta eragile kulturalekin.

cartel 160 m  escorbuto copia b,n

Solasaldia amaitzerakoan Proiektu hazitegi bat irekiko dugu Gipuzkoako rockaren historiaren inguruan egindako dokumentazio lan bat bultzatzeko. Proiektu honetan parte hartzera rockaren inguruan zeresana duten musikariak, laguntza taldeak, lagunak edo familia, diska ekoizleak, kritikoak eta iruzkintzaileak, programatzaileak, bestelako eragile kultural eta zaleak gonbidatzen ditugu.

Hasteko, proiektu kolektibo honetan parte hartu nahi duten pertsonekin zerrenda bat egingo dugu (mail zerrenda baten bitartez) eta ondoren, gure gaurko historiaren alde garrantzitsu hau landuko duen prozesu honen hausnarketarako lan partizipatibo bat antolatzen joango gera, eta ikuspuntu desberdinak jasoko dituzten argumentu ildoak ikusiko ditugu.

Ekarpen guztiek dute bere lekua,denon artean lotzen saiatuko garen “gipuzkoako rockaren historia” desberinak islatzera irekita dagoen poriektu mosaiko honetan, ikuspuntu eta esperientzi desberdinetatik narratua izatera irekia dagoen lana da.

Honetaz gain, ikus-entzunezko narrazioak sortzeko balio dezaketen kontzertu grabaketak, entsegu edo bestelako materialak jasoko ditugu.

Zenbait argumentu irizpide adostuetara iristen garenean, gidoilariak, zuzendariak, audio teknikoak, muntatzaileak, ekoizleak etb beharko ditugu. Finantziaketa modu desberdinei buruz ere eztabaidatuko dugu.

Proposatze dugun proiektu hau elkar-sormenean, lan koperatiboan eta baliabideen talde ekarpenera zuzenduta dagoen sourcefounding-ean oinarritua dago, sormen gaitasuna barne.

Proposatzen dugun ekoizpen kulturalaren helburua dokumental bat da, sail formatoa duena edo kapituluka egindakoa, zuzendari bakar batekin, zenbaitekin edo talde batekin egindakoa.

Emaitza, Creative Commons baimenarekin askatua egongo da, Aitorpen-Ezkomertziala-BerdinPartekatu baimen motarekin (CC baimen motak ikusi)

Proiektuaren zati bat bezela, osteko garapen bat bultzatu nahiko genuke, honen helburua, sarbide askeko plataforma digital bat egitea, Gipuzkoako rockaren artxibo ireki bezela funtzionatuko duena.

 


Arkitektura eta Hirigintzako Ikus-Entzunezko Dokumentazioko Tailerra

Arkitektura eta Hirigintzako Ikus-Entzunezko Dokumentazioko tailerra

Urriaren 24ean 15:00etan.

Arkitektura Eskola 0.Tailerra-behe solairua AGET-D-ak (Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan) eta DonostiaCCzineak (Donostiako Nazioarteko Creative Commons Zinemaldia) antolatua.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lankidetzarekin (EHAEO-D)

cartel cineccdonostia octubre (web)

Programa:

15:00etan Xavier Artigasen klase aditua dokumental eta behaketa metodoaren inguruan [no-res] vida y muerte de un espacio en tres actos” dokumentaletik abiatuta, Documad zinemaldiaren publikoaren lehen saria 2012an.

17:00etan arkitektura eta hirigintzako ikusentzunezko proiektuen hazitegia; lan talde mistoak (arkitektura eta ikus-entzunezko ikasleak) Juanjo Díazek koordinatua.

17.30etan atsedenaldia

18:00etan kale praktikak Xavier Artigasekin eta irudi hartzea eta ikuskatzea Loiolako Kutlur Etxean (ahal baduzue kamera edo telefonoa eraman)


arkitektura eta hirigintzako ikus-entzunezko dokumentazioko proiektua

Urriaren 24ean AGET-D-n arkitektura eta hirigintzako ikus-entzunezko dokumentazioko Tailerrean proiektu honi hasiera emango diogu, bere helburua, arlo honetan ikus-entzunezko dokumentazioa bultzatzea da, hauen artean:

  •  arkitektura eta lan arkitektonikoa
  • eraikitze eta eraitze prozesuak
  • hirigintza
  • historia
  • berebiziko eraikinak eta ondarea
  • pentsamendu kritikoa
  • etb.

Proiektu hauek edozein lizentzia motarekin egin ahal izango dira. Creative Commons baimenekin egiten direnak beraien lekua izango dute zinemaldiaren datozen programazio hedatuen barruan.

Campo Creativo Cero-k bultzatua.