ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urriaren 5; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

2016ko urriko cineCCdonostiako irrati saioa

Urriko irrati saioa 2013tik Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako Delegazioaren, EHAEO-Gipuzkoa elkarlanarekin ospatzen dugun cineCCdonostiako Arkitektura eta Hirigintza Sailera zuzenduta dago. Aurtengo saioa urriaren 19an arratsaldeko 5etan ospatuko da Elkargoaren egoitzean Frantzia Pasealekua, 11ean, RENFE tren geltokiaren ondoan.

Saio honetan orain arteko Arkitektura eta Hirigintza Sailaren errepasoa egiten dugu eta, nola ez, aurtengo programazioa ikusten dugu. Aurten pauso handi bat ematen dugu cineCCdonostiak eta COAVN-Gipuzkoak antolatutako “Creative Commons  baimenekin egindako ikusentzunezko Arkitektura eta Hirigintzako lanen lehiaketaren deialdiarekin”. Guzti honen inguruan hitzegiteko Estanis Fernandez, COAVN-Gipuzkoako kulturako komisioko bokala izango dugu gurekin.

Daniel Carballo, lehiaketan saritutako egileetako bat ere gurekin izango da bere lana “El Beti-Jai es una plaza” aurkezten.

 in-fraganti-1
Irrati Saioa hemen entzun dezakezue.

2016ko ekaineko cineCCdonostiako irrati saioa

cineCCdonostiako 2016ko ekaineko irrati saioan, Koldo Mitxelena Kulturunean maiatzaren 10, 11 eta 12an ospatu genuen Sail Soziopolitikoaren errepasoa egingo dugu. Horretarako, maiatzaren 10ean “De Berta a Teo, historia de un tránsito” dokumentalaren ostean izan genuen solasaldian gurekin izan zen Medeakeko Josebe Iturrioz (Itu) izango dugu, baita ere, 11ean “Fíos Fora” dokumentaleko solasaldian bertan izan zen  Setem Hegohaizeako Edurne Pujana. 
De Berta a Teo 1

Irrati saioa hemen entzun dezakezu.

&nbsp


Zintzilik Irratiko 2016ko Sail Politikoko Espeziala

Zintzilik Irratiko kideek Krash! programaren 63# zenbakian cineCCdonostiako 2016ko Sail Soziopolitikoari espezial bat eskeini diote. Zintzilik irratiaren “27 urte ez dira ezer. Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea” dokumetala izango dugu sail honetan maiatzaren 12an Koldo Mitxelena Kulturunean, honi buruz eta Sail Soziopolitikoan izango ditugun gainontzeko ekintzei buruz  Ainara Campos zinemaldiko kolaboratzaileak berri eman die bertan egin dioten elkarrizketan.

Elkarizketa honetaz gain maiatzaren 10 eta 11ean izango ditugun, “De Berta a Teo, historia de un tránsito” eta “Fíos Fóra”.ren inguruan hitzegin digute. Azken dokumentalean sakontzeko Setem Amarante Nandarekin, lan honen ekoizlearekin hitzegin dute.

vlcsnap-2013-03-03-20h24m42s57

Programa osoa

Ainara Camposi elkarizketa, cineCCdonosita

Nanda.ri elkarizketa, Setem Amarante


2016ko apirileko cineCCdonostiako irrati saioa

cineCCdonostiako 2016ko apirileko irrati saioan, aurtengo Sail Soziopolitikoan jarriko dugu gure begirada. Honetaz gain apirila eta maiatzean CCworld.ean gertatzen ari dena aztertuko dugu.

Sail Soziopolitikoaren errepasoan maiatzaren 10, 11 eta 12an Koldo Mitxelena Kulturunean ikusiko ditugun dokumentalei buruz arituko gera. Honetarako, Fíos Fóra dokumentalaren ekoizleak diren Illa Bufarda.ko Sabela Iglesias eta Adriana Villanuevarekin hitzegingo dugu. Honetaz gain, Xabi GarateZintzilik Irrati.ko kidea eta “27 urte ez dira ezer. Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea”.ko zuzendarietako bat izan dugu estudioan gurekin solasean.

Azala_DVD_Zintzilik3

Apirileko programa hemen entzun dezakezu.


cineCCdonostia 2016ko otsaileko Irrati Saioa

2016ko otsaileko cineCCdonostiako irrati saioa entzun dezakezu jada. Hilabete honetan martxoaren 16ean 18.30retan Donostiako Okendo Kultur Etxean (Nafarroa Hiribidea,7) ospatuko dugun Ekologia Sailera zuzenduta dago.

Saioaren lehen zatian Carmelo Carrillo  350BCN-ko kidea eta zinemaldian ikusiko dugun “Corazones Verdes frente al Cambio Climático”-ko ekoizlearekin, lan honi buruz eta 350 mugimenduari buruz hitzegin dugu.

Foto 3 relación hidrocarburos clima

Bigarren zatian berriz proiekzioaren ostean izango dugun solasaldian parte hartuko duten elkarteak ezagutuko ditugu, hau da, Cristina Enea Fundazioa eta Ekologistak Martxan elkartea. Ekologistak Martxani buruz gehiago jakiteko, Izaro Basurkorekin, mugimendu ekologista honen kidea batekin, hitzegin dugu.

Bukatzeko Campo Creativo Cero elkarteak antolatzen dituen eta Ekologia Saila kokatzen den Ekologia Sozial eta Politikoko III Jardunaldiei buruz jakin arazten dizuegu.

Saioa Casares Irratian entzun dezakezue.

 


cineCCdonostiako 2016ko urtarrileko programa

2016ko lehen irrati saio honetan cineCCdonostiako Sail Ofizialean ikusi genituen bi dokumentaletan jarriko dugu gure arreta: “Interneteko Mutila” eta “Azalaren Josketak”. Lehengoarekin kultura askea eta hacktivismoa aztertzen ditugu Txarlie, informatiko eta hactivistarekin. Bigarrenarekin ehun industrian lanean ari diren emakumeen egoera zailean sakontzen dugu, Iñigo Eguren Calcuta Ondoan-eko kidearekin. 

Honetaz gain urtarrilaren 28tik 31era ospatu den, CCMad 2016, Madrileko Creative Commons zinemaldiko programari gain begiratu bat emango diogu eta datorren irrati saioa entzutera gonbidatzen zaituztegu martxoaren 16ean ospatuko den cineCCdonostiako 2016ko Ekologia Sailari buruz informatuko duguna.

Irrati saioa Casares Irratian entzun dezakezue.

 

 


2015eko abenduko irrati saioa

Prest dugu 2015eko cineCCdonostiako urteko azken irrati saioa. Saio honetan 2015eko Sail Ofizialeko errepasoa egiten dugu eta baimen libreen munduan sartzen gera buru belarri azaroaren 20ean Sail Ofizialean ikusi genuen Copiad Malditos! dokumentalaren eskutik. Horretarako Stéphane Grueso, bere zuzendariariarekin hitzegin dugu eta Espainiako Creative Commons zuzendaria den Ignasi Labastidari, dokumentalean egiten dioten elkarizketa entzuten dugu.

Casares Irratian egiten dugun programa hemen entzun dezakezue.

 


cineCCdonostiako 2015eko azaroako Irrati Saioa

Azaroako irrati saioan 2015eko Arkitektura eta Hirigintza sailaren errepasoa egin dugu. Ondoren azaroaren 16tik 20era izango dugun Programazio Ofiziala aurkeztu dugu. Erdi bidean Raul de la Morena, Yes we fuck! (Bai, guk larrua jotzen dugu!) 17an ikusiko dugun dokumentalaren zuzendarietako batekin hizketan aritu gara.

Bukatzeko Ulabel CC deskarga askeko musika digitaleko aldizkariaren sortzaileetako batek, Marcos Álvarezek, proiektu honen berri eman digu.

Casares Irratian 107.4 FMen ematen dugun irrati saioa hemen entzun dezakezu.

 


Urriko irrati saioa

Programa honetan Arkitektura eta Hirigintza Saileko programazioaren errepasoa egiten dugu. Honetarako bertan parte hartuko duten Irene Agirre eta Nuria Cagigal, zinemaldiko kolaboratzaileei elkarizketa bat egin diegu. Bestalde Marga Mendez kazetariarekin hitzegin dugu Carlos López de Ceballos eta Fernando Larumbe, sail honetako gonbidatuei, web orrirako egin dien elkarizkeen inguruan.

Honetaz gain cineCCdonostian irailean izan ditugun jardueren berri ematen dizuegu: 2015ko Foro Digitala, eta Guardetxean izandako Temps de Can Vies saioa, Pablo Rogeroren elkarizketarekin.

Casares Irratiko web orrian entzun dezakezue.


Ekaineko irrati saioa

Saio honetan zine sziopolitikoko saioan gertatutakoari errepaso ematen diogu eta Gure Energiako Olatz Azurza eta  Donostialdeako Okupazio Bulegoko Haizea Nuñez elkarizketatzen ditugu.

Casares Irratiko web orrian entzun dezakezue.


Zintzilik Irratiko KRASH!#48 programan egindako elkarizketa..

Oreretako Zintzilik Irratiak honako elkarizketa egin digu 2015eko zine soziopolitikoko II Erakustaldia dela eta.

zintzilik irratia

Programa osoa hemen entzun daiteke

eta hemen elkarizketa soilik


Maiatzeko irrati saioa

Aurreko ostegunean cineCCdonostiako zortzigarren programa entzun ahal izan genuen. Bertan hilabete honetan ospatuko den Sail Soziopolitikoari buruz hitzegin genuen. Bestalde Sail politikoan ikusiko dugun Ateak Zabalduz dokumentalaren zuzendariarekin, Juanmi Gutierrezekin eta Jordi Busquets Tabacalera, autogestioa landuz filmaren zuzendariarekin solasean aritu ginen.

Casares Irratia entzun dezakezue.


Apirileko irrati saioa

Apirileko cineCCdonostiako programa honetan ekologiako sailari errepasoa ematen diogu Miquel Carrillo, Les Nostres Energies (Gure Energiak) dokumentalaren zuzendariarekin eta zinemaldian gurekin solasean izan zen Ekologistak Martxaneko Izaro Basurkorekin. Honetaz gain domeinu publikoari buruz eta CC baimenak ipintzeko moduari buruz airtzen gera.

Casares Irratiko web gunean entzun dezakezue.


Martxoko irrati saioa

Hilabete honetan ere Zinemaldiko informazio esanguratsuena Casares Irratira daramagu. Laugarren programa honetan, hilabete honetan ospatuko den ekologia saioari buruz hitzegiten dugu izango ditugun proiektu bakoitzari buruz zehazki hitzegiten. Honetaz gain Eduardo González, “Fractura, la maldición de los recursos” dokumentalaren zuzendariarekin hitzegingo dugu.

Casares Irratiko web orrian gozatu dezakezue programaz.


Otsaileko irrati saioa

cineCCdonostiako bostgarren programa bete beteta dator. Alde batetik , zinemaldiko diseinu eta identitate bisualeko talde berrizaria osatzen duten Oihana Calparsoro eta Maite Telleriarekin hitzegiten dugu, eta bestetik CC irudietara eta crowdfundingera gerturatzen gera. Datorren hilean izango dugun ekologiako saileko eta urteko gainontzeko sailen errepasoa ahaztu gabe. Beti bezela  podcasata Casares Irratia an duzue.