ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2017. Datozten Sailak: Ekologia Saila, maiatzaren 23 eta 24ean; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urrian 5, 6 eta 7an; Sail Soziopolitikoa, azaroaren 27an; Sail Ofiziala, azaroaren 28, 29 eta 30ean

2016ko urriko cineCCdonostiako irrati saioa

Urriko irrati saioa 2013tik Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako Delegazioaren, EHAEO-Gipuzkoa elkarlanarekin ospatzen dugun cineCCdonostiako Arkitektura eta Hirigintza Sailera zuzenduta dago. Aurtengo saioa urriaren 19an arratsaldeko 5etan ospatuko da Elkargoaren egoitzean Frantzia Pasealekua, 11ean, RENFE tren geltokiaren ondoan.

Saio honetan orain arteko Arkitektura eta Hirigintza Sailaren errepasoa egiten dugu eta, nola ez, aurtengo programazioa ikusten dugu. Aurten pauso handi bat ematen dugu cineCCdonostiak eta COAVN-Gipuzkoak antolatutako “Creative Commons  baimenekin egindako ikusentzunezko Arkitektura eta Hirigintzako lanen lehiaketaren deialdiarekin”. Guzti honen inguruan hitzegiteko Estanis Fernandez, COAVN-Gipuzkoako kulturako komisioko bokala izango dugu gurekin.

Daniel Carballo, lehiaketan saritutako egileetako bat ere gurekin izango da bere lana “El Beti-Jai es una plaza” aurkezten.

 in-fraganti-1
Irrati Saioa hemen entzun dezakezue.

2016ko ekaineko cineCCdonostiako irrati saioa

cineCCdonostiako 2016ko ekaineko irrati saioan, Koldo Mitxelena Kulturunean maiatzaren 10, 11 eta 12an ospatu genuen Sail Soziopolitikoaren errepasoa egingo dugu. Horretarako, maiatzaren 10ean “De Berta a Teo, historia de un tránsito” dokumentalaren ostean izan genuen solasaldian gurekin izan zen Medeakeko Josebe Iturrioz (Itu) izango dugu, baita ere, 11ean “Fíos Fora” dokumentaleko solasaldian bertan izan zen  Setem Hegohaizeako Edurne Pujana. 
De Berta a Teo 1

Irrati saioa hemen entzun dezakezu.

&nbsp


#ElkarlanKulturalean parte hartzea

Maiatzaren 26ean cineCCdonostia Saretuz.ek antolatutako #ElkarlanKulturalak mahai inguruan parte hartuko dugu Ixi García eta Kultura Alternatiboa.rekin batera Donostiako Impact Hub.ean, Tabakalera eraikinean 19.retan. Etor zaitezte gurekin parte hartzera.

saretuz

 


Zintzilik Irratiko 2016ko Sail Politikoko Espeziala

Zintzilik Irratiko kideek Krash! programaren 63# zenbakian cineCCdonostiako 2016ko Sail Soziopolitikoari espezial bat eskeini diote. Zintzilik irratiaren “27 urte ez dira ezer. Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea” dokumetala izango dugu sail honetan maiatzaren 12an Koldo Mitxelena Kulturunean, honi buruz eta Sail Soziopolitikoan izango ditugun gainontzeko ekintzei buruz  Ainara Campos zinemaldiko kolaboratzaileak berri eman die bertan egin dioten elkarrizketan.

Elkarizketa honetaz gain maiatzaren 10 eta 11ean izango ditugun, “De Berta a Teo, historia de un tránsito” eta “Fíos Fóra”.ren inguruan hitzegin digute. Azken dokumentalean sakontzeko Setem Amarante Nandarekin, lan honen ekoizlearekin hitzegin dute.

vlcsnap-2013-03-03-20h24m42s57

Programa osoa

Ainara Camposi elkarizketa, cineCCdonosita

Nanda.ri elkarizketa, Setem Amarante


2016ko apirileko cineCCdonostiako irrati saioa

cineCCdonostiako 2016ko apirileko irrati saioan, aurtengo Sail Soziopolitikoan jarriko dugu gure begirada. Honetaz gain apirila eta maiatzean CCworld.ean gertatzen ari dena aztertuko dugu.

Sail Soziopolitikoaren errepasoan maiatzaren 10, 11 eta 12an Koldo Mitxelena Kulturunean ikusiko ditugun dokumentalei buruz arituko gera. Honetarako, Fíos Fóra dokumentalaren ekoizleak diren Illa Bufarda.ko Sabela Iglesias eta Adriana Villanuevarekin hitzegingo dugu. Honetaz gain, Xabi GarateZintzilik Irrati.ko kidea eta “27 urte ez dira ezer. Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea”.ko zuzendarietako bat izan dugu estudioan gurekin solasean.

Azala_DVD_Zintzilik3

Apirileko programa hemen entzun dezakezu.


2016ko Sail Soziopolitikoko kartela

Alai Ondo Estudioko gure kolaboratzaikeek, Oihana Calparsoro eta Nerea Ansak honako kartela diseinatu dute 2016ko Sail Soziopolitikorako:

cCCd_2016_Cartel_SozioPolitica_Web


2016ko Ekologia Saileko Asistentzia

Martxoaren 16ean cineCCdonostiako 2016ko Ekologia Saila ospatu genuen Okendo Kultur Etxean Corazones Verdes frente al Cambio Climático pelikularen proiekzioarekin, hau ikustera 33 pertsona bertaratu ziren. Emanaldiaren ondoren solasaldia izan genuen Cristina Eneako Manu Gonzalezekin, Ekologistak Martxaneko Izaro Basurkorekin eta Greenpeaceko Iker Carrascorekin, bertan 13 pertsonek parte hartu zutelarik.