ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urriaren 5; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

2014ko programazio osoa

hona hemen urte osoko programazioa

azaroa 2014

eguna 17, 18retan

MAI ES TAN FOSC (Inoiz ez da horren iluna)

80’. Èrika Sánchez. Únicamente Severo Films. Catalunya. 2014 VOS. CC BY-NC-ND
Sinopsia: Dokumental honek Arcadi Oliveres ekonomista eta aktibistaren erretratoa marrazten du bere biografia liluragarriaren funtsesko bi urtereen erretratoa marrazten duelarik: Francoren diktaduraren aurkako ikasle borroketatik, globalizazioaren aurkako mugimendu, Foro Sozial Mundialaren sorkuntza eta indignatuen mugimendura. “Spanish Revolution” aren talde borroka eta kapitalaren aurkako bakardade ebangelizatzailea bateratzen dituen Road movie bat da. Amildegi batean dagoen jendetzaren zaratetik giza kondizioaren trabak  gainditzen saiatzen den gizonaren bakarkako borrokara.

trailerra ikusi ; web orria ikusi

Solasaldia: Arcadi Oliveres, Economistas sin Fronteras, ATTAC, eta Economía del Bien Común

Elkarlanean: Economistas sin Fronteras euskadi, ATTAC Euskadi

eguna 18, 18:30retan

HYDRO

60’. Xavi Tello eta Rafa G. Sánchez O3 Productions Catalunya. Hitzik gabekoa, musikaa. 2014 CC BY-NC-SA
Sinopsia: Taldean egindako urazpiko filma, Xavi Tello eta Rafa G. Sanchez ek egindako narrazio bakarra egin ahal izateko, Creative Commons eta Interneten bitartez beraien lana partekatu duten munduko herrialde desberdinetako hamanrnaka pertsonen eta erakundeen elkarlanari esker eginda dagoena. Hitzik gabeko generoaren barruan kokatutako filma, Ron Frickerek Baraka filman garatuta bezelakoa, dokumental honek soinu narratiboz eta egundoko atmosfera musikalez lagunduriko urazpiko bidai bat eskaintzen digu. Ozeano, laku eta ibai desberdinen grabazioz, bideo experimentalez eta animazioz osaturiko bidai bat sortzen dute pribilegiatu bakar batzuk gozatu dezaketen urazpia ikusteko aukera ematen digute.

web orria ikusi

Solasaldia: Donostiako Nazioarteko Urazpiko Zinemaldiko zuzendaria.

eguna 19, 18:30etan

AYAHUASCA

50 min,  Fabiola Simonetti eta  Coto Cañas, 2014, CC-BY-NC
Sinopsia:Hiru pertsonai ausartek hegazkinean beraien lekua hartzen dute Iquitoko oihaneruntz, Ayahuascaren magiarekin aurkitzeko helburuarekin. Oihan Peruarraren mugalde magikoetatik; Amazonas ibaieko joan etorrien gainean flotatzen duten etxe balsen gainetik, bere orlegi inkandeszentearekin kontrako eztarrira joango dela dirudien oihan biziaren erdian;  bidai batetan barneratzen gera “irudien bitartez adierazten saiatzeko, adierazi ezin daiteke hori” Tote Escobedo chamanak, Don Solón Tello petrikiloaren semea den Daniel Telloren laguntzarekin, turismoak eta interes ekonomikoek aintzinako tradizio hau nola mindu duten erakutsiko digute, baita nola gaur egun ere landare honek bere bihotzarekin kontaktuan ipinitzeko esperantza sortzen duen gizakiarengan.

trailerra ikusi

Solasaldia: Zuzendariak Fabiola Simonetti eta  Coto Cañas

eguna 20, 18:30etan

TODOS TUS SECRETOS (zure sekretu guztiak)

82 min, Manuel Bartual,   2014,  España,    2014,  CC BY-NC-SA

Sinopsia: Susanak bere lagun guztiak biltzea lortu du oso gau espeziala ospatzeko: Tonik urteak ospatzen ditu eta lehen aldiz etxetik kanpo egingo du, Alemaniatik, baina distantziak ez die batera ospatzen impedir. Inork ez duena susmatzen, festa honen ondoren beraien bizitzak betirako aldatuko direla da.

web orria ikusi

urria 2014

oraindik zehaztear dagoen programazioa, behin betiko ordutegiak eta baieztatutako gonbidatuak 
 
ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA SAILA 

Euskal herriko arkitektoen elkargo ofizialaren-Gipuzkoako delegazioa (COAVN_SS) eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin (DAGET) elkarlanean.

eguna 6 – 18:00retan. Arkitektura Goi Eskolan Teknikoan (Oñati Plaza, 2).

Bloc dels Pescadors

2014  Zuzendaria Andreu Meixide

“Bloc dels Pescadors” webserie dokumental bat da, bertan Barceloneta auzoan dagoen Bloc dels Pescadorsen errehabilitazioa lortzeko Bartzelonako Udaletxeko Teknikarien, arkitektoen eta bizilagunen arteko mediazio prozesua jarraitzen da.

U forma duen eraikin hau, José A. Coderch arkitektuak proiektatu zuen 50 hamarkadan eta 160 familik osatzen duten 11 bizilagun komunitate elkartzen ditu. Talde ondare bateratu batez osatuta dagoenez, guztionak diren esparruetan egin nahi diren errehabilitazio lanak globala izan behar du. Hau dela eta, komunitate guztiek akordio batetara iritsi behar dute. Orain arte, bizilaguenen eta Administrazioaren arteko ulermen eza dela eta ezinezkoa izan da eraikin historiko honen errehabilitazioa.

“Bloc dels Pescadors” ean elkarrizketaren bitartez eraikin historiko honen esparru bateratuak errehabilitatzeko egin den azken, eta agian behin betiko, saiakera dokumentatzen da.

SOLASALDIA: Hiritartasunaren partaidetza arkitektura eta hirigintzaren erreabilitazioan.

Gonbidatuak: Andreu Meixide (arkitektoa eta dokumentalaren egilea), Arnau Balcells (Bartzelonako Udaletxeko Proiektu Estrategikoen teknikaria), Juan Etxeberria (Donostiako Udaletxeko Hiritartasuneko zuzendariordea), Santxo Leizaola (Donostiako Udaletxeko Partaidetza Sailako Teknikaria), Josu Laguardia (AVNAU-Euskal Herriko hirigintza arkitektoen elkartea), Donostiako Lanberriko (Txominenea) Auzo Elkarteko Ordezkari bat eta Hernaniko Kaxko Auzo Elkarteko ordezkari bat.

eguna 8   18.00retan. Arkitektura Goi Eskolan Teknikoan (Oñati Plaza, 2).

Donostia1813-2013. Hiriaren 200 urte

2013 (10 min.)  Zuzendaria Imanol Sorazu, Muy diseño&arquitecturak San Telmo Museoarentzat (2013) idatzitako gidoitik abiatuta.

“Hiriaren 200 urte“ Donostiako hirigintzaren azken 200 urteak marrazten dituen denbora lerroaren zehar egiten den paseoa da. Izen berdina daraman esposizioarentzat egindako material audiobisual honen edukierak esposizio aretoa kanpoarekin harremanetan ipintzen du, eta era berean hiriaren iragana eta oraina elkartzen ditu. Donostiako kale eta eraikinen zehar egiten den ibilialdi hau, eraikinak eraiki ziren orden berdinean egiten da.

Eraikuntzei buruzko informazioa bideoan, montai teknologiarekin egindako ikuste efektoen bitartez agertzen dira protagonista hiriaren alde desbedinetan zehar paseatzen dijoan bitartean.

1813ko hondamendia baino lehenagoko Donostia gogoratzen

2014 (12 min)  Zuzendaria Jose javier Pi Chevrot

1813-2013ko berrehun urtea dela eta, 1813ko hondamendia baino lehenagoko DONOSTIAren ondare historikoa erreskatatu nahi dugu, garaiko marko paisakistikoan oinarrituta hirigintza eta monumentu berreraikitzea eginez. Birsortze honen helburua donostiarrei eta publiko orokorrari XIX. mendearen haurtzaroan hiriak zuen irudia ahalik eta modu errealean eta argian adieraztea da.

Lan audiobisual hau 3D maketa bektorial birtual batetik abiatuta egin da. 3Dn egindako azken plano topografiko munizipaletik abiatu da, eta iraun duten monumentuen erreferentziei esker, pasatako errealitatearen datuak ematen dizkiguten plano historikoak sartu dira ondoz ondoko hurbiltzeen bitartez eta hiriak jasan dituen eraispen, inausketa eta betegarriak kenduaz, ahal izan den soluziorik egokiena lortu da.

Ez dugu uste hiria izan zenaren egi zehatza lortu dugunik baizik eta arkitekturaren historiarekin koherentea den errealitate onargarri bat. Hiriaren elementu batzu  bizirik iraun dute eta hauen erreprodukzioa berehalakoa izan da, beste batzuk eraldatuak izan dira eta doitasun geihago edo gutxiagoarekin berregin datiezke, geihenak desagertu egin dira eta aztarnarik utzi badute hondar arkeologikoetan, koadroetan, grabatuetan edo antzinako kartografietan izan da. Azken hauen berreraikitzearen inguruan hartutako konponbideak hipotetikoak diren arren, dokumentazio historikoan eta/edo antzeko ezaugarri geografiko edo historikoak dituzten elementu arkitektonikoetan oinarriturik daude.

SOLASALDIA: Arkitektura Donostiako hitorian.

Gonbidatuak: Imanol Sorazu, Jose Javier Pi Chevrot

EKOLOGIA SAILA

eguna 16 –  18:00retan Okendo Kultur Etxea (Nafarra Etorbidea, 7 -Gros)

Autogestio Moduloa

Libres.  seriea

2013  Zuzendaria:  Alex Rodrigo, Prod: Beltran Stingo

Zazpi gaztek herri abandonatu batera joatea erabakitzen dute eta han beraien bizitzen alderdi asko birplanteatzen dituzte. Proiektuan energia handia ipini arren, ez zaie erraza egingo ondoko herriko biztanleen konfidantza irabaztea, baldintza prekarioetan baratza bat lantzea, edo okupatu duten etxearen jabearekin lidiatzea.

Libresek gaurkotasunean dagoen egoera sozial bat adierazten du bere zazpi pertsonaien ikuspuntua jarraiztuz. Gai lokal eta era berean utibertsala dena ikuitzen du, berezko sistema sortzea dagoena gustoko ez dutenean, honek dakarren ondorioekin.

Bizikide diren eta proiektu bateratu bat partekatzen duten zazpi protagonista. Pertsonai bakoitzak bere aurre bizitza du eta honek gainontzekoekin duten harramanean eragina du.

Solasaldia: Autogestioa eta bizikidetasuna

Gobidatua: Iñaki Garmendia (El Pirata- Okupa Arditurrin)

eguna 17–  18:00retan Okendo Kultur Etxea (Nafarra Etorbidea, 7 -Gros)

Autogestio Moduloa

Alter Christiania.

2013 Zuzendaria:Andres Senra

Copenhageko bihotzean, Christiana 1973.urtentik okupatua dagoen espazio bat da, 900 biztanle baino geihago ditu eta beraien intentzioa Estatutik at dagoen hiri autogestionatu bat gauzatzea da. Ikuspuntu honetatik habiatuta Christianiako biztanleei beraien hiri ideala zein zen adieraztea eskatu zitzaien, beraien ikuspuntua, sentimenduak, beldurrak, ametsak eta beharrak kontutan izanda, baita botere rolak nola gestionatzen diren, adostasunaren bitartez hartutako erabakiak, harreman interpersonalak, gizabanako-komunitate gatazkak, eguneroko komunitatearen bizitzaren aurrean.

Obra hau, bideoaren eta Christianiako pertsona, paisai, arquitektura eta aisirako eta lanerako lekuen akuarelaren bitartez aurkezten da, bertan hiri idealen literatura utopikoaren, pinturaren, arkitekturaren, lurraldearen, kartografiaren eta hirigintzaren artean lotura eginez.

Solasaldia: Mauge Canada (Arterra Proiektua, komunitate autogestionatua), Jon Bernat Zubiri (Ekonomista) y Josetxo Lukas (Apaiziartza Proiektu Herrikoia, komunitate herrikoi autogestionatua).

eguna 21–  18:00retan Gipuzkoako Argazkilari Elkartea  (Paseo Berria)

Iraunkortasun Moduloa  

Homenaje a Catalunya II.  

2010 Zuzendaria: Joana Conill, Manuel Castells y Alex Ruiz

Dokumental bat, ikerketa bat, ekonomia iraunkor, solidarioa eta deszentralizatu baten eraikitzeari buruzko istorio desberdinez osatutako istorioa. Gizabanakotasuna eta lan banaketa jerarkikoa gainditzen duten sareak eratzen: milaka pertsona egunero mundu osoan. Hemen eta orain.

Kultura ekonomiko berriak, bizimodu berriak eta ekonomia ulertzeko modu berriak ikertzen ditugu. Merkatuaren patroiak jarraitzen ez dituzten ekonomien eragin soziala ikertzen dugu, onurak lehentasuna dutena, eta helburu bezela pertsonen behar eta desioak dituztenak. 2010. urtean egindako dokumental hau lan talde profesional batek egin du, 70 elkarrizketekin egindako materialarekin osatuta dago, berrhogei ordu baino geihago grabatutarekin, kataluinako hamalau leku desberdinetan.

Solasaldia: Lekuko esperientziak, ekonomi iraunkor bateruntz habiatzen 

Gonbidatuak: Manu Gonzalez (Kristina Enea Fundazioa), Ainhoa Iturbe Tolosa (Goiztidi Hazi Elkartea), BasHerri Sareko ordezkaria (kontsumo talde eta koperativa sarea), Izaro Basurko (Zero Pobrezia, ezberdintasun sozialak eta pobreziaren aurkako salaketarako plataforma), Garbiñe Tolosa (Maripuri Tijeritas, jankigintza iraunkorra).

Cristina Enea Fundazioaren elkarlanarekin

eguna 23 –  18:00retan  Gipuzkoako Argazkilari Elkartea  (Paseo Berria)

Iraunkortasun Moduloa

In transition 2.0.

2012 Ekoizpena eta zuzendaritza: Emma Goude

Transizio mugimenduan inspiratutako murgilketa bat da, mundu osoko jende arrunta, aparteko gauzak egiten jasotzen dituzten istorioak.

Beraien dirua imprimatzen duten komunitateak, leku guztientan jakiak landu, beraien ekonomiak lokal bihurtu eta energia sare komunitarioak sortzen dituztenak dokumentatzen ditu. Biralki zabaldu den ideia bat, esperimentu sozial bat, gaur egungo ziurgabetasun garaiei konponbideekin eta baikortasunarekin erantzuten dutenak.

Iluntasunez betetako mundu honetan, itxaropenez betetako istorio bat dago, argitasuna eta ustekabeko lekuetan hazten diren barazkien boterea.

Solasaldia: Komunitate iraunkorrak

Gonbidatuak: Manu Gonzalez (Kristina Enea Fundazioa), Kepa Olaiz (Ekologistak Martxan, talde ekologista), Bagarako ordezkaria (prozesu komunitario integrala) Josu Laguardia (Artefacto, auzo elkarteen partehartzearekin egindako hiri baratzen inguruko proiektua).

Cristina Enea Fundazioaren elkarlanarekin

eguna 31 – 18:00retan  Guardetxea (Urgull mendia)

Autogestio Moduloa

Okupación

2010 Zuzendaria: Christ0pher Ullrich Patz

Zentro sozial okupatuak eta autogestionatuak (CSOA) ugaritzen doaz Europa osoan zehar. Hiri askotan jendeak utsik dauden eraikinak hartzen ditu eta gune kolektibo autonomoetan bihurtzen ditu, bertan ekintza sozial, politiko eta kulturalak ospatzen direlarik: kontzertuak, arte tailerrak, jangelak, hizkuntz klaseak, haur zaintza partekatua, hitzaldi politikoak, solasaldiak, protesta kanpainen antolaketa, aholkularitza juridikoa eta elkar laguntza inmigrazio eta eskubide sozialetan, etb. Tradizio luzeko hiritar mugimendu bati buruz ari gera, gaur egun dugun krisialdi ekonomiko eta politikoaren testuinguruan giza borroka desberdinak lotzeko balio izan duena, etxebizitza duin baten eskaeratik, politika neoliberalen aurkako mugimenduetara.

Dokumental honek Madrilen 2009/2010 urteetan izan ziren CSOAetara hurbiltzen da.

Solasaldia: Zentru sozial autogestionatuak

Gonbidatuak: Mikel Serrano (Buenavista Zentru Sozial Okupatua), Aitor Sarasua (Zintzilik Irratia Oreretako irrati librea), Txerrimuino (Zentru Sozial Okupatua), Josetxo Lukas (Apaiziartzako Proiektu Herrikoia).

Bandak Bat Elkartearen elkarlanarekin

2014k o ekaina PROGRAMAZIOA

ZINE SOZIO POLITIKOKO ERAKUSTALDIA

Eguna 9-18:30etan

Txillaretik Aietera. Ibilaldi luze bat bake prozesuan.

2014 ( 72 min) Ekoizpena: Andrea Moreno.  Zuzendaritza: Arturo Puente

ETAk orain dela bi urte baino geihago bere bukaeraren berri eman zuenetik, euskal gizartea kontakizunaren gatazkan murgilduta dago. Bost hamarkada iraun dituen talde armatu baten bukaera fenómeno konplexu bat da eta hau azaltzeak simplifikazioetan erortzera behartze gaitu ia beti. Baina simplifikazio batzuk errealitatetik gertuago daude beste batzuk baino. Harresi mediatiko sendo batek ETAren bukaera Espainiar Estatuko garaipen policial edo politiko bat bezela deskribatzeko joera du. Baina hau ez da historia lehen pertsonan bizi dutenen pertsonek nahiago duten simplifikazioa.

Txillarretik Aietera istorio honetan sartzen saiatzen da bertan parte hartu zuten 17 protagonisten eskutik. Hauen artean kazetariak, politikoak eta gizarte zibileko eragileak ditugu. Beraien bizipenen bitartez Euskal Herriaren eta ezker abertzalearen azkeneko 10 urteko gakoak berreraikitzen dira, hamarkada erabakitzaile bat estatuko historia politikoan.

Lan honek denboran zehar memoria kolektiboak osatzen duen destilaturari  gehitzeko istorio tanton batzuk lortu nahi ditu.

SOLASALDIA: komunikabideetako diskurtsoa.

Mahai inguru mediatikoa, Arturo Puente (gidoilaria eta zuzendaria) eta Andrea Moreno (ekoizlea eta kazetaria) egileekin, eta dokumentalean elkarizketatuak izan diren kazetariekin: Martxelo Otamendi (Berria) eta  Juan María Gastaca Sobrado (El País).

Publiko arteko gonbidatuak. Paul Ríos (Lokarri).

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute: Eusko Alkartasuna (Iñaki Agirrezabala),…

Eguna 10-  18retan

ciutat morta

(lehen 4-F, ni oblit ni perdó)

2013 (120min) Prod: Metromuster.  Egileak: Xavier Artigas, Xapo Ortega;

Malagako 2014eko Zinemaldian pelikula dokumental onena hautatua, Ohorezko aipamena MiradasDoc2013 nazioarteko zinemaldian.

2013ko ekainean, 800 pertsonek osatutako talde batek hutsik zegoen zine bat okupatzen du dokumental bat botatzeko. Eraikin zaharrari bi urte lehenago bere buruaz bataz beste egin zuen neska baten izena jartzen diote: Patricia Heras Zinema. Nor zen Patricia? Zergaitik hiltzen du bere burua eta zer ikusia du Bartzelonak bere heriotzarekin? Hau da ezagutzera eman nahi dena eragin mediatiko handiko legezkampoko ekintza honekin: jende guziak egia jakin dezala Bartzelonan, hildako hirian, eman den ustelkeri polizialeko kasu okerrenetako bati buruz.

SOLASALDIA: Boterea, babesgabetasuna eta zigorgabetasuna.

Mahaia dokumentaleko egileekin Xapo Ortega eta Xavier Artigas; Xakue Pascual (soziologoa).

Publikoko gonbidatuak: Rodrigo Lanza, Mariana Huidobro, Silvia Villullas dokumentaleko protagonistak eta zuzenean afektatuak.

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute: …

Eguna 12 – 18:30etan

Del poder

2011 (73 min) Egilea: Zaván

20o1ean, Genoan Estatuaren eta giza mugimenduen arteko liskarrak argi utzi zuen boterearen benetazko natura. Ordurarte bizi izan zen protesta handienetako baten aurrean errepresio poliziala izan zen erantzuna. Hirurehun mila manifestatzaileek aurrez aurre ikusi zuten demokraziaren alderik bortitzena. 300 000 pertsonetara iritsi arte gertaera batetik bestera haunditzen zijoan mugimendu hau, zakarki geldiarazia izan zen. Duela asko ez zela errepresioa, demokarzian bizi den herrialde batean, modu hain bortitz eta lotsagabe batean gauzatzen.

SOLASALDIA: hiritar protesta mugimenduak/errepresio poliziala:  Stop desahucios Gipuzkoa (Iker Apilaniz) , Marchas 22M Dignidad EH (Veronica E. Perucho), …

Mahai ingurua hiritar mugimenduen ordezkariekin.

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute: Ezker Anitza-IU,…

Eguna 16-. 17:15retan

El caso Rocío.

2013 ( 75 min) Egilea: Jose Luis Tirado.

EL CASO ROCÍO proiektu kolektibo bat da, bere helburua Rocío pelikula (1980) balioztatzea eta ahaztua izatetik berreskuratzea. Disziplina arteko talde hau, zinemagile, historiagile, antropólogo, artista eta ikertzaileez osatuta dago, beraien arteko izendatzaile komuna, Fernando Ruiz Vergararen filma bakoitzaren lanerako izan den erreferentzia. Rocío kasuaren berrikusketak nahi eta nahi ez espainiar Transizioak adierazpen askatasunean edo memoria demokrátikoan izan duen eraginari buruz hausnarketa bat egitera eramaten gaitu.

Rocío filmaren bertsio zentsuratua ikusiko dugu aurretik (1980, Fernando Ruiz Vergara) (70 min). Patxi Santamariaren partehartze eszenikoarekin.

SOLASALDIA: Zentsura zinean eta memoria historikoa.

Mahai ingurua Paco Etxeberriarekin  (UPVko irakaslea, Aranzadiko zuzendaria eta hobitik ateratzeetan aditua) eta Eguzki Bideoko Aitor Baldés (eduki politikoko dokumentalen banatzailea, Makusi TVko sustatzailea).

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute:…

Eguna 17 –  18:30etan

Berdintasun Saila

Mathilde’s Misses

2012 (Belgika). (53 min) Egilea: Pieter de Vos

Mathildek Bruselan munduko lehen Miss Sin Techo lehiaketa antolatzen du. Hamabost emakumeek lehen saria irabazteko aukera dute: urtebeterako etxebizitza bat dohainik. Pascalek lehiaketa irabaztearekin amets egiten du bere alabaren tutoretza berreskuratu ahal izateko, baina gauzak ez dira berak espero dituen bezela gertatzen. Mathilde´s Missesek barne begirada bat eskaintzen du leihaketa polemiko honetan eta gizartetik baztertuak dauden emakume talde baten erretratu solidario eta onbera egiten du.

SOLASALDIA: Emakumea, pobrezia eta baztertze soziala.

Mahaia: Emakundeko Zuzendaria Izaskun Aldaia, Donostiako Udaletxeko gizarteratze zerbitzuko zuzendaria: Iñigo Estomba, Emakumeen Etxea: Nagore Iturrioz

Lehen ilara: Moda munduan: Titty Thusberg; Berdintasuna: Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari oiha; Berdintasuna: Laida Arrieta Cristobal Donostiako Udaleko Berdintasuneko Teknikaria; RAIS elkartea Donostiako udaletxeko neguko aterpearen kudeatzailea,  Maite Blanco (udaleko berdintasun teknikaria).

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute: Ezker Anitza-IU, Partido Popular (Asuncion Guerra), Eusko Alkartasuna, PNV (Iñaki Gurrutxaga)…

 


Leave a Reply