ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urriaren 5; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

arkitektura eta hirigintza saila

ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA SAILA 2014

urria

Euskal herriko arkitektoen elkargo oficialaren-Gipuzkoako delegazioa (COAVN_SS) eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin (DAGET) elkarlanean.

Eguna 618:00retan. Arkitektura Goi Eskolan Teknikoan (Oñati Plaza, 2).

Bloc dels Pescadors

2014  Zuzendaria Andreu Meixide

bloc_pescadors_barceloneta-web

“Bloc dels Pescadors” webserie dokumental bat da, bertan Barceloneta auzoan dagoen Bloc dels Pescadorsen errehabilitazioa lortzeko Bartzelonako Udaletxeko Teknikarien, arkitektoen eta bizilagunen arteko mediazio prozesua jarraitzen da.

U forma duen eraikin hau, José A. Coderch arkitektuak proiektatu zuen 50 hamarkadan eta 160 familik osatzen duten 11 bizilagun komunitate elkartzen ditu. Talde ondare bateratu batez osatuta dagoenez, guztionak diren esparruetan egin nahi diren errehabilitazio lanak globala izan behar du. Hau dela eta, komunitate guztiek akordio batetara iritsi behar dute. Orain arte, bizilaguenen eta Administrazioaren arteko ulermen eza dela eta ezinezkoa izan da eraikin historiko honen errehabilitazioa.

“Bloc dels Pescadors” ean elkarrizketaren bitartez eraikin historiko honen esparru bateratuak errehabilitatzeko egin den azken, eta agian behin betiko, saiakera dokumentatzen da.

SOLASALDIA: Hiritartasunaren partaidetza arkitektura eta hirigintzaren erreabilitazioan.

Gonbidatuak: Andreu Meixide (arkitektoa eta dokumentalaren egilea), Arnau Balcells (Bartzelonako Udaletxeko Proiektu Estrategikoen teknikaria), Juan Etxeberria (Donostiako Udaletxeko Hiritartasuneko zuzendariordea), Santxo Leizaola (Donostiako Udaletxeko Partaidetza Sailako Teknikaria), Josu Laguardia (AVNAU-Euskal Herriko hirigintza arkitektoen elkartea), Donostiako Lanberriko (Txominenea) Auzo Elkarteko Ordezkari bat eta Hernaniko Kaxko Auzo Elkarteko ordezkari bat.

Eguna 8 –  18:00retan. Arkitektura Goi Eskolan Teknikoan (Oñati Plaza, 2).

Donostia1813-2013. Hiriaren 200 urte

2013 (10 min.)  Zuzendaria Imanol Sorazu, Muy diseño&arquitecturak San Telmo Museoarentzat (2013) idatzitako gidoitik abiatuta.

200 años de ciudad 1

“Hiriaren 200 urte“ Donostiako hirigintzaren azken 200 urteak marrazten dituen denbora lerroaren zehar egiten den paseoa da. Izen berdina daraman esposizioarentzat egindako material audiobisual honen edukierak esposizio aretoa kanpoarekin harremanetan ipintzen du, eta era berean hiriaren iragana eta oraina elkartzen ditu. Donostiako kale eta eraikinen zehar egiten den ibilialdi hau, eraikinak eraiki ziren orden berdinean egiten da.

Eraikuntzei buruzko informazioa bideoan, montai teknologiarekin egindako ikuste efektoen bitartez agertzen dira protagonista hiriaren alde desbedinetan zehar paseatzen dijoan bitartean.

1813ko hondamendia baino lehenagoko Donostia gogoratzen

2014 (12 min)  Zuzendaria Jose javier Pi Chevrot

Urgull partev ieja 3D

1813-2013ko berrehun urtea dela eta, 1813ko hondamendia baino lehenagoko DONOSTIAren ondare historikoa erreskatatu nahi dugu, garaiko marko paisakistikoan oinarrituta hirigintza eta monumentu berreraikitzea eginez. Birsortze honen helburua donostiarrei eta publiko orokorrari XIX. mendearen haurtzaroan hiriak zuen irudia ahalik eta modu errealean eta argian adieraztea da.

Lan audiobisual hau 3D maketa bektorial birtual batetik abiatuta egin da. 3Dn egindako azken plano topografiko munizipaletik abiatu da, eta iraun duten monumentuen erreferentziei esker, pasatako errealitatearen datuak ematen dizkiguten plano historikoak sartu dira ondoz ondoko hurbiltzeen bitartez eta hiriak jasan dituen eraispen, inausketa eta betegarriak kenduaz, ahal izan den soluziorik egokiena lortu da.

Ez dugu uste hiria izan zenaren egi zehatza lortu dugunik baizik eta arkitekturaren historiarekin koherentea den errealitate onargarri bat. Hiriaren elementu batzu  bizirik iraun dute eta hauen erreprodukzioa berehalakoa izan da, beste batzuk eraldatuak izan dira eta doitasun geihago edo gutxiagoarekin berregin datiezke, geihenak desagertu egin dira eta aztarnarik utzi badute hondar arkeologikoetan, koadroetan, grabatuetan edo antzinako kartografietan izan da. Azken hauen berreraikitzearen inguruan hartutako konponbideak hipotetikoak diren arren, dokumentazio historikoan eta/edo antzeko ezaugarri geografiko edo historikoak dituzten elementu arkitektonikoetan oinarriturik daude.

SOLASALDIA: Arkitektura Donostiako hitorian.

Gonbidatuak: Imanol Sorazu, Jose Javier Pi Chevrot

 


Leave a Reply