ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urria; Sail Soziopolitikoa, zehaztear; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

2017ko programazio osoa

Ondoren 2017 programazio guztia:

SAIL OFIZIALA

Azaroa 2017

Azaroa 28, 29 eta 30 KOLDO MITXELENA KULTURUNEA

eguna 24

Koldo Mitxelena Kulturunea

11:00

2017ko Sail Ofizialeko Prentsaurrekoa

2017ko sail ofizialeko prentsaurrekoa donostiakuturako zine sailarekin eta kartelaren aurkezpena. Koldo Mitxelena Kulturunean.

eguna 28

Koldo Mitxelena Kulturunea

18:30

La Revolta de les Escales (Eskaileren Matxinada)

2016, 62min.
Zuzendaritza: Salva Rodríguez eta Roger Sabà
Ekoizpena: Metromunster
BOGA

Sinopsia: Pribatizazioarekin, Telefonicak langileak kanporatzen ditu eta geroz eta baldintza okerragoak ipinitzen dizkie langileei. 2015ean murrizketa bortitz batek 74 egun iraungo dituen greba bat eragiten du, nahiz eta egiten diren aldarrikapenik ez lortu, langileei beraien artean antolatzeko balio die, mugimendu sozialekin sareak eratuz. Urtebete ondoren Correscalesa bultzatzen dute, Bilbotik Bartzelonara dijoan errelebo karrera bat, eta honekin 130.000€ lortzen dituzte eta mutinazioanala menderatzea lortzen dute.

La Tierra Tiembla (Lurrak Dardar Egiten du)

2017, 65min.
Zuzendaritza: Antonio Girón
Ekoizpena: La Sandunga Films
BOGA

Sinopsia: Lau urte kanpoan egon ondoren, nire herrira itzultzea erabaki dut. Aldaezina zirudiena, aldatzen egon daiteke…Edo nik aldatzea nahi dudala besterik ez ote da izango? Dokumental hau anatomia bat da ia, espainiar lurrikara politikoari buruzko ulermen eta ezaguera ariketa bat. Zeintzuk dira bere zergatiak? Zer izan da suntsitua eta zerk jarraitzen du zutik? Nola eraldatzen da gizarte bat jasaten ari geran tensioetan murgilduta?

Sarrera dohain

eguna 29

Koldo Mitxelena Kulturunea

18:30

La Mentada de la Llorona (Negar Kantariaren Aipaketa)

2016, 27min.
Zuzendaritza: Talde Egiletza
Ekoizpena: Colectivo Mujeres en Espiral
BOGazt

Sinopsia: Talde egiletza duen pelikula bat da hau, ahotsa altxatuz, emakume talde batek egin duen partizipatibozko sormen prozesua da. Epai kasu batetik, “Artemia ikaragarriaren kasutik” abiatuta, Santa Martha Acatitlan preso dauden emakumeek “La Llorona” mitoa berfinkatzen dute, betirako ululatzea zigortuta izan zen emakumea, bere semeak bertan behera uzteagatik. Negarretik salaketara, atxilotutako emakumeak negar egiteaz nekatu dira eta hitza hartu dute. Jadanik ez dira tamaltzen, hitz egiten dute.

Solasaldia: Justizia eta Géneroa
-Maite Blanco (#violetademabulante proiektua eta berdintasun teknikaria), Pablo López Goenaga (Abokatua, Genero Indarkeriko komisioa ICAGI, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua), Mariangeles Álvarez García (Psikologa, Berdintasuneko Komisioa COPGI, Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala). 0 ilarako gonbidatuak: Mamen Guimerans (Hegaldi)

Sarrera dohain

dia 30

Koldo Mitxelena Kulturunea

18:00

Nothing to Hide (Deus ere Ezkutatzeko)

2016, 86min.
Zuzendaritza: Marc Meillassoux y Mihaela Gladovic.
BOGA

Sinopsia: “Pribazitateak ez nau arduratzen, ez dut deus ere ezkutatzeko” Snowdenek ezagutarazitakoagatik ere, gutako askok mantra berbera errepikatzen jarraitzen dugu, gure gizarte digital zelatariaren onarpena bidezkotuz. NSAko salatzaile baten, Stasi alemaniarraren biktima baten eta zainketa esperimentu batean partehartzea onartu zuen artista berlindar baten esperientzietatik abiatuta “Nothing To Hide”.ek jarrera honek gure demokraziarentzat, gure intimitatearen eskubidearentzat eta gure gizarte eta gutako bakoitzarentzat duen inplikazioa aztertzen du.

Solasaldia: Zainketa eta Kontrol Soziala
-Alberto Labarga (informatikoa eta aktibista),Txarlie (@axebra Hactibista), Lorena Fernandez (Deusto Unibertsitateko Identitate Digitaleko Zuzendaria), Maider Likona (Gisa-Elkartea fundatzaileetako bat eta aktibista soziala).

Sarrera dohain

   logo-kmk   logo izkali-social   logo CC0  logo-cineccd-xxs-png1.png

SAIL SOZIOPOLITIKOA

Azaroa 2017

Azaroa 27, GUARDETXEA

eguna 27

Guardetxea

18:00

Gure Kabuz

2015, 75min.
Ekoizpena: Iraitz S. Zezeaga
BOGA

Sinopsia: Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta? Galdera horretatik abiatutako dokumentala da esku artean duguna.

Erantzunaren bila, Euskal Herri osoa goitik behera gurutzatzen ari gara kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Asko dira eta alor guztietakoak: hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura… Egunez egun ari dira frogatzen posible eta eraginkor direla gauzak bestela egiteko moduak.

Egiten ari garen bide honetan, askotariko alternatibekin egin dugu topo, eta sinetsita gaude badela guztiak biltzen dituen ezaugarri bat: gure kabuz egitea, taldean, auzolanean. Ikusi dugu logika hori bizitzako esparru guztietan dela aplikagarria, eta, hain zuzen ere, horixe dela biziraupen hutsetik ateratzeko gakoa.

Solasaldia: Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea
-Eneko Ungil Hernández (Boga Garagardoa), Manex Izagirre Elizaran (Donostiako Etxe Kolaboratiboa), Cooperativa Hiritik At., Liher Gonzalez Bilbatua (Koop57 Euskal Herria), Josetxo Lukas (Lurraren Orena), Montxo Gota Vega (Arterra Bizimodua), Carlos Urrestarazo Rodriguez (ATTAC), Beñat Irasuegi (Ibarra Talaios Kooperatiba/Olatukoop).

Sarrera dohain

   logo izkali-social   logo CC0  logo-cineccd-xxs-png1.png

ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA SAILA

Urriak 2017

Urriaren 5, 6 eta 7 COAVN-SS.ko egoitzean (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala-Gipuzkoako Delegazioa)

eguna 5,

18:00

cCCd_fest_ArqUrb2017

II Ikus-entzunezko lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia.

Sarrera dohain

eguna 6,

17:00

Transmedia Barnacas II

Webdoc onen nabigazio gidatua Oscar Dhooge zuzendariaren esku eta solasaldia.

Honako gai hauen inguruan hitz egingo dugu hitzaldian:

– Zergatik garatu memoria historikoaren inguruko ikerketa lan bat multiplataforma batean.
– Pro-sumitzailearen paper aktiboa: istorioa edo nazarrioa aldatu, areagotu (Forum).
– Nola zaletu gehiago erabiltzailea,? (Binaural-Elkarrekintza-VR, 360…).
– Zer desberdintasun dago dokumental lineal batekiko?
– Zein da proiektu interaktiboen hezkuntza-balioa?
– No-Responsive formatuaren justifikazioa
– Multiplaforman garatutako poriektuen onurak eta eragozpenak

Sarrera dohain

eguna 7,

10:00

Webdoc tailer teorikoa

Gipuzkoako elkargokideentzat. Oscar Dhoogek trebakuntza teoriko bat emango du aurreko egunean erakutsi dituen
formatuen inguruan. Bi orduz luzatuko da trebakuntza-saioa.

Egitaraua:

Trataera orokorra: Transmedia Formatua:
– Askotariko kanal edo plataformen bidez egingo da murgilketa. Era berean, bata bestearen osagarri dira:
Liburua, Webdoc, Podcast, Expo, Argitalpenak…
– Nola kontatu memoria historikoa formatu interekatibo eta murgiltzen zaituen batean? (Metodologia)
– Ereduzko multi-plataforma desberdinak: Cross media, Transmedia, Webdoc, Scrollytelling.
– Interaktiboak sortzeko programa teknologiko motak. (Klynt, Korsakov, PlayFilms, Parallax-Do It Yourself)
– Finantzazio lerroak, koprodukzioak, zabalkundea, eta banaketa.

Berariazko trataera: Web interaktiboa formatua
– Hasiera orria, 3 ibilbide nagusi, komunitate barrakista parte-hartzailea.
– Ibilbide libre edo gidatua (erabiltzailearen esperientzia)
– Erabiltzailearen rola, pro-sumitzailea (merkatu azterketa)
– Kapa binauralak, eta murgilketa balioa.
– Sekuentzien arteko interaktibitatea (klikak eta mouse over)
– Timeline, Mapak eta infrogafiak eta hyperlinkak.

Sarrera dohain

  donostiako-udala       logo izkali-social   logo-cineccdonostia-copia   logo CC0

EKOLOGIA SAILA

Martxoa 2017

Martxoa 23 eta 24 LOIOLA KULTUR ETXEAN

eguna 23

18:30

Jirau eta San Antonio: amazoniako gerra baten kontakizuna

2016, 1,06min
Zuzendaritza: Bruno Ferrari eta Douglas Estevam,
Ekoizpena: Brigada Audiovisual  “Eduardo Coutinho”(Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem terra)
VOSE

Sinopsia: Amazonia erdian pertsonak bizi dira eta pertsona hauek hitzegiten dute. Pertsonek hitzegingo ez balute, ibaiak egingo luke. Haur prostituzioa, uraren poluzioa, ehundaka kilometako zuhaitzaen heriotza, hildako arraiak tonaka, etxerik eta lanik gabeko milaka famili. Badirudi Madeira ibaieko, Rondônian, zentral hidroelektrikoak eraikitzerakoan agindutako aurrerabideak lurralde honetatik ez dela pasa.

Lan honen helburua egunero sufritu eta borrokatzen duten kaltetuen eskubideak zihurtatzea da. Hau da Nilce de Souza Magalhaesen kasua, emakumea, arrantzalea eta borrokalaria, pelikula hau grabatu eta hilabete batzietara herailia izan zena. Nicinharentzat, eta amazoniako lurralde honetako kaltetutako pertsona guztiontzat ez minutuko isilune bat baizik eta bizitza osoko borroka bat. ¡Ura bizitzarako, ez heriotzari!

Aurkezpena: Izaro Basurko (Brasileko MAB-Movimiento dos Atigidos por Barraganesen harremanen arduraduna Ekologistak Martxan/Mugarik Gabeko Ingenieritza.n).

SAIOAREN ANTOLAKUNTZA EKOLOGISTAK MARTXAN

Sarrera dohainik

eguna 24

18:30

Tipi Tapa Bizitza Jasangarrietarantz

2016, 25min.
Zuzendaritza: Mugarik Gabe,
Ekoizpena: Curruscu.
BO Gaztelera, Azpit. Euskara.

Sinopsia: Jubilatu berri den Pedro Martínezek bizitza eredu ezberdinak daudela ohartarazi da, “Bizitza Jasangarrien” inguruan hitz egiten entzun du, eta interesa piztu dio planteamendu honek. Are gehiago, gaiaren inguruan zertxobait gehiago ikertzea erabaki du. Horretarako, hauen proposamenak ezagutzeko asmoz pertsona eta kolektibo ezberdinengana gerturatu da.

MapaSaretuz bideo laburra hiriburuan kontsumo arduratsu bat non gauzatu daiteken ezagutzeko, bertan denda-sarekide baten partaidetza izango dugu.

Solasaldia: Ondoren, Pedro Martinez jubilatuarekin batera beste bi lagun izango dira, alde batetik bizitza era/kontsumo arduratsu bat eginez aurrera eramaten duen neska bat eta, bestalde, bizitza jasangarriagoak izatea ahalbidetzen duen loiolatar dendari bat. Hiruen artean, aurkezpen-solasaldi bat ahalbidetuko dute.

SAIOAREN ANTOLAKUNTZA SARETUZ

Sarrera dohain

donostia kultura     donostiako-udala  images  logo-posi1-1 Ekologistak M logo   logo-saretuz-color1-352x420   logo izkali-social    logo-cineccdonostia-copia  logo CC0