ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2019. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 21a, Sail Ofiziala, azaroaren 11, 12, 13, 14 eta 18an

programazioa 2014 ekaina

cine CC donostia: creative commons baimenekin egindako zinea, donostian

ERAKUSTALDIA Ekainak 2014

(AURRERAPENA) 

ZINEMA SOZIOPOLITIKOAREN INGURUKO MONOGRAFIKOA

Eguna 9-18:30etan

Txillaretik Aietera. Ibilaldi luze bat bake prozesuan.

2014 ( 72 min) Ekoizpena: Andrea Moreno.  Zuzendaritza: Arturo Puente

 
cartel-de-txillarre-a-aiete

ETAk orain dela bi urte baino geihago bere bukaeraren berri eman zuenetik, euskal gizartea kontakizunaren gatazkan murgilduta dago. Bost hamarkada iraun dituen talde armatu baten bukaera fenómeno konplexu bat da eta hau azaltzeak simplifikazioetan erortzera behartze gaitu ia beti. Baina simplifikazio batzuk errealitatetik gertuago daude beste batzuk baino. Harresi mediatiko sendo batek ETAren bukaera Espainiar Estatuko garaipen policial edo politiko bat bezela deskribatzeko joera du. Baina hau ez da historia lehen pertsonan bizi dutenen pertsonek nahiago duten simplifikazioa.

Txillarretik Aietera istorio honetan sartzen saiatzen da bertan parte hartu zuten 17 protagonisten eskutik. Hauen artean kazetariak, politikoak eta gizarte zibileko eragileak ditugu. Beraien bizipenen bitartez Euskal Herriaren eta ezker abertzalearen azkeneko 10 urteko gakoak berreraikitzen dira, hamarkada erabakitzaile bat estatuko historia politikoan.

Lan honek denboran zehar memoria kolektiboak osatzen duen destilaturari  gehitzeko istorio tanton batzuk lortu nahi ditu.

SOLASALDIA: komunikabideetako diskurtsoa.

Mahai inguru mediatikoa, Arturo Puente (gidoilaria eta zuzendaria) eta Andrea Moreno (ekoizlea eta kazetaria) egileekin, eta dokumentalean elkarizketatuak izan diren kazetariekin: Martxelo Otamendi (Berria) eta Juan María Gastaca Sobrado (El País).

Publiko arteko gonbidatuak. Paul Ríos (Lokarri).

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute: Eusko Alkartasuna (Iñaki Agirrezabala)…

Eguna 10-  18retan

ciutat morta

(lehen 4-F, ni oblit ni perdó)

2013 (120min) Prod: Metromuster.  Egileak: Xavier Artigas, Xapo Ortega.

Malagako 2014eko Zinemaldian pelikula dokumental onena hautatua, Ohorezko aipamena MiradasDoc2013 nazioarteko zinemaldian.

cartel-ciutat-morta-pequec3b1o

2013ko ekainean, 800 pertsonek osatutako talde batek hutsik zegoen zine bat okupatzen du dokumental bat botatzeko. Eraikin zaharrari bi urte lehenago bere buruaz bataz beste egin zuen neska baten izena jartzen diote: Patricia Heras Zinema. Nor zen Patricia? Zergaitik hiltzen du bere burua eta zer ikusia du Bartzelonak bere heriotzarekin? Hau da ezagutzera eman nahi dena eragin mediatiko handiko legezkampoko ekintza honekin: jende guziak egia jakin dezala Bartzelonan, hildako hirian, eman den ustelkeri polizialeko kasu okerrenetako bati buruz.

SOLASALDIA: Boterea, babesgabetasuna eta zigorgabetasuna.

Mahaia dokumentaleko egileekin Xapo Ortega eta Xavier Artigas; Xakue Pascual (soziologoa).

Publikoko gonbidatuak: Rodrigo Lanza, Mariana Huidobro, Silvia Villullas dokumentaleko protagonistak eta zuzenean afektatuak.

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute: …

Eguna 12 – 18:30etan

Del poder

2011 (73 min) Egilea: Zaván

22K.-Cartel-Del-Poder.-Documental-de-Zaván.

20o1ean, Genoan Estatuaren eta giza mugimenduen arteko liskarrak argi utzi zuen boterearen benetazko natura. Ordurarte bizi izan zen protesta handienetako baten aurrean errepresio poliziala izan zen erantzuna. Hirurehun mila manifestatzaileek aurrez aurre ikusi zuten demokraziaren alderik bortitzena. 300 000 pertsonetara iritsi arte gertaera batetik bestera haunditzen zijoan mugimendu hau, zakarki geldiarazia izan zen. Duela asko ez zela errepresioa, demokarzian bizi den herrialde batean, modu hain bortitz eta lotsagabe batean gauzatzen.

SOLASALDIA: hiritar protesta mugimenduak/errepresio poliziala:  Stop desahucios Gipuzkoa (Iker Apilanez) , Marchas 22M Dignidad EH (Veronica E. Perucho), …

Mahai ingurua hiritar mugimenduen ordezkariekin.

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute: Ezker Anitza-IU…

Eguna 16-. 17:15retan

El caso Rocío.

2013 ( 75 min) Egilea: Jose Luis Tirado.
Cartel el caso Rocio 700kb

EL CASO ROCÍO proiektu kolektibo bat da, bere helburua Rocío pelikula (1980) balioztatzea eta ahaztua izatetik berreskuratzea. Disziplina arteko talde hau, zinemagile, historiagile, antropólogo, artista eta ikertzaileez osatuta dago, beraien arteko izendatzaile komuna, Fernando Ruiz Vergararen filma bakoitzaren lanerako izan den erreferentzia. Rocío kasuaren berrikusketak nahi eta nahi ez espainiar Transizioak adierazpen askatasunean edo memoria demokrátikoan izan duen eraginari buruz hausnarketa bat egitera eramaten gaitu.

Rocío filmaren bertsio zentsuratua ikusiko dugu aurretik (1980, Fernando Ruiz Vergara) (70 min). Patxi Santamariaren partehartze eszenikoarekin.

SOLASALDIA: Zentsura zinean eta memoria historikoa.

Mahai ingurua Paco Etxeberriarekin  (UPVko irakaslea, Aranzadiko zuzendaria eta hobitik ateratzeetan aditua) eta Eguzki Bideoko Aitor Baldés (eduki politikoko dokumentalen banatzailea, Makusi TVko sustatzailea).

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute:…

Eguna 17 –  18:30etan

Berdintasun Saila

Mathilde’s Misses

2012 (Belgika). (53 min) Egilea: Pieter de Vos

MathildesMisses_poster_docwerkers

Mathildek Bruselan munduko lehen Miss Sin Techo lehiaketa antolatzen du. Hamabost emakumeek lehen saria irabazteko aukera dute: urtebeterako etxebizitza bat dohainik. Pascalek lehiaketa irabaztearekin amets egiten du bere alabaren tutoretza berreskuratu ahal izateko, baina gauzak ez dira berak espero dituen bezela gertatzen. Mathilde´s Missesek barne begirada bat eskaintzen du leihaketa polemiko honetan eta gizartetik baztertuak dauden emakume talde baten erretratu solidario eta onbera egiten du.

SOLASALDIA: Emakumea, pobrezia eta baztertze soziala.

Mahaia: Emakundeko Zuzendaria Izaskun Aldaia, Donostiako Udaletxeko gizarteratze zerbitzuko zuzendaria: Iñigo Estomba, Emakumeen Etxea: Nagore Iturrioz

Lehen ilara: Moda munduan: Titty Thusberg; Berdintasuna: Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari oiha; Berdintasuna: Laida Arrieta Cristobal Donostiako Udaleko Berdintasuneko Teknikaria; RAIS elkartea Donostiako udaletxeko neguko aterpearen kudeatzailea y Maite Blanco (udaleko berdintasun teknikaria).

Partidu eta talde politikoen bertaratzea. Beraien presentzia honako hauek baieztatu dute: Ezker Anitza-IU, Partido Popular (Asuncion Guerra), Eusko Alkartasuna, PNV (Iñaki Gurrutxaga)……

programa muesta cine sociopolitico


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.