hezkuntza zentrutan pederastiaz babesteko eta hau jasaten duten familientzako laguntza emateko elkarte batetan pentsatzeko bilera

Donostian dokumental hau proiektatzen den bigarren aldia izango da honakoa. Aurtengo 2018ko Giza Eskubideen 16. Zinemaldian izan zen lehena.

cineCCdonostian berriz ere arituko gera gai honen inguruan Shootball pelikularen proiekzioa dela medio. Azaroak 12, 18:30tan izango dugu Koldo Mitxelena Kulturunean. Sarrera doain izango da lekua bete arte.

Dokumentalaren proiekzioaren ondoren, zinemaldiaren zuzendaria eta psikologoa den Juanjo Diazek bideratuko duen solasaldia izango dugu. Jendeari beraien iritzientzako lekua emateaz gain, hezkuntza zentrutan pederastiaz babesteko eta familia laguntzarako elkarte bat aurrera eraman nahi izango duten pertsonengatik galdetuko dugu.

Ekimen honek Gipuzkoan nahiz Euskadin dokumentalak aurkezten digun aukera aurrera eramatea bilatzen du. Aukera hau berez, Bartzelonan Mans petites elkartearekin gauzatu da. Prozesu hau aurrera eraman ahal izateko Donostiako Izkali Psikologia Zentruaren laguntza izango dugu. Lehenengo bilera gauzatzeko tokia bertako psikologoek erraztutako aretoan izango da. Elkartea erakunde independientea eta zentru honekiko loturarik ez izatea da helburu, hau da, eraketa fasean besterik ez du parte hartuko.

Bilera honetan parte hartzeko interesatutak dauden pertsonek ondorengo imprimakia bete dezakete. Datuak pribatutasun guztiarekin eta hirrugarrengoei eman edota zabaldu gabe erabiliko dira. Izena emateko epea azaroak 26 rarte izango da. Epea amaitu ondoren interesatuei eguna, ordua eta tokia jakinaraziko zaie.