ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2019. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 21a, Sail Ofiziala, azaroaren 11, 12, 13, 14 eta 18an

ekologia saila

EKOLOGIA SAILA

urria

eguna 16 –    18:00retan Okendo Kultur Etxea (Nafarra Etorbidea, 7 -Gros)

Autogestio Moduloa

Libres.  seriea

2013  Zuzendaria:  Alex Rodrigo, Prod: Beltran Stingo

Secuencia Grupo Libres

Zazpi gaztek herri abandonatu batera joatea erabakitzen dute eta han beraien bizitzen alderdi asko birplanteatzen dituzte. Proiektuan energia handia ipini arren, ez zaie erraza egingo ondoko herriko biztanleen konfidantza irabaztea, baldintza prekarioetan baratza bat lantzea, edo okupatu duten etxearen jabearekin lidiatzea.

Libresek gaurkotasunean dagoen egoera sozial bat adierazten du bere zazpi pertsonaien ikuspuntua jarraiztuz. Gai lokal eta era berean utibertsala dena ikuitzen du, berezko sistema sortzea dagoena gustoko ez dutenean, honek dakarren ondorioekin.

Bizikide diren eta proiektu bateratu bat partekatzen duten zazpi protagonista. Pertsonai bakoitzak bere aurre bizitza du eta honek gainontzekoekin duten harramanean eragina du.

Solasaldia: Autogestioa eta bizikidetasuna

Gobidatua: Iñaki Garmendia (El Pirata- Okupa Arditurrin)

eguna 17–  18:00retan Okendo Kultur Etxea (Nafarra Etorbidea, 7 -Gros)

Autogestio Moduloa

Alter Christiania.

2013 Zuzendaria:Andres Senra

christiania--644x362

Copenhageko bihotzean, Christiana 1973.urtentik okupatua dagoen espazio bat da, 900 biztanle baino geihago ditu eta beraien intentzioa Estatutik at dagoen hiri autogestionatu bat gauzatzea da. Ikuspuntu honetatik habiatuta Christianiako biztanleei beraien hiri ideala zein zen adieraztea eskatu zitzaien, beraien ikuspuntua, sentimenduak, beldurrak, ametsak eta beharrak kontutan izanda, baita botere rolak nola gestionatzen diren, adostasunaren bitartez hartutako erabakiak, harreman interpersonalak, gizabanako-komunitate gatazkak, eguneroko komunitatearen bizitzaren aurrean.

Obra hau, bideoaren eta Christianiako pertsona, paisai, arquitektura eta aisirako eta lanerako lekuen akuarelaren bitartez aurkezten da, bertan hiri idealen literatura utopikoaren, pinturaren, arkitekturaren, lurraldearen, kartografiaren eta hirigintzaren artean lotura eginez.

Solasaldia:  Autogestionatutako komunitateak

Gonbidatuak: Mauge Canada (Arterra Proiektua, komunitate autogestionatua), Jon Bernat Zubiri (Ekonomista) y Josetxo Lukas (Apaiziartza Proiektu Herrikoia, komunitate herrikoi autogestionatua).

eguna 21–  18:00retan   Gipuzkoako Argazkilari Elkartea  (Paseo Berria)

Iraunkortasunaren Moduloa  

Homenaje a Catalunya II.  

2010 Zuzendaria: Joana Conill, Manuel Castells y Alex Ruiz

homenatge a catalunya 3

Dokumental bat, ikerketa bat, ekonomia iraunkor, solidarioa eta deszentralizatu baten eraikitzeari buruzko istorio desberdinez osatutako istorioa. Gizabanakotasuna eta lan banaketa jerarkikoa gainditzen duten sareak eratzen: milaka pertsona egunero mundu osoan. Hemen eta orain.

Kultura ekonomiko berriak, bizimodu berriak eta ekonomia ulertzeko modu berriak ikertzen ditugu. Merkatuaren patroiak jarraitzen ez dituzten ekonomien eragin soziala ikertzen dugu, onurak lehentasuna dutena, eta helburu bezela pertsonen behar eta desioak dituztenak. 2010. urtean egindako dokumental hau lan talde profesional batek egin du, 70 elkarrizketekin egindako materialarekin osatuta dago, berrhogei ordu baino geihago grabatutarekin, kataluinako hamalau leku desberdinetan.

Solasaldia: Lekuko esperientziak, ekonomi iraunkor bateruntz habiatzen 

Gonbidatuak: Manu Gonzalez (Cristina Enea Fundazioa), Ainhoa Iturbe Tolosa (Goiztidi Hazi Elkartea), BasHerri Sareko ordezkaria (kontsumo talde eta koperativa sarea), Izaro Basurko (Zero Pobrezia, ezberdintasun sozialak eta pobreziaren aurkako salaketarako plataforma), Garbiñe Tolosa (Maripuri Tijeritas, jankigintza iraunkorra).

Cristina Enea Fundazioaren elkarlanarekin

eguna 23 –  18:00retan    Gipuzkoako Argazkilari Elkartea  (Paseo Berria)

Módulo  Sostenibilidad

In transition 2.0.

2012 Ekoizpena eta zuzendaritza: Emma Goude

TransitionC8-Trash-Ladies21

Transizio mugimenduan inspiratutako murgilketa bat da, mundu osoko jende arrunta, aparteko gauzak egiten jasotzen dituzten istorioak.

Beraien dirua imprimatzen duten komunitateak, leku guztientan jakiak landu, beraien ekonomiak lokal bihurtu eta energia sare komunitarioak sortzen dituztenak dokumentatzen ditu. Biralki zabaldu den ideia bat, esperimentu sozial bat, gaur egungo ziurgabetasun garaiei konponbideekin eta baikortasunarekin erantzuten dutenak.

Iluntasunez betetako mundu honetan, itxaropenez betetako istorio bat dago, argitasuna eta ustekabeko lekuetan hazten diren barazkien boterea.

Solasaldia: Komunitate iraunkorrak

Gonbidatuak: Manu Gonzalez (Cristina Enea Fundazioa), Kepa Olaiz (Ekologistak Martxan, talde ekologista), Bagarako ordezkaria (prozesu komunitario integrala) Josu Laguardia (Artefacto, auzo elkarteen partehartzearekin egindako hiri baratzen inguruko proiektua).

Cristina Enea Fundazioaren elkarlanarekin

eguna 31 – 18:00retan  Guardetxea (Urgull mendia)

Autogestio Moduloa

Okupación

2010 Zuzendaria: Christpher Ullrich Patz

okupacion 1

Zentro sozial okupatuak eta autogestionatuak (CSOA) ugaritzen doaz Europa osoan zehar. Hiri askotan jendeak utsik dauden eraikinak hartzen ditu eta gune kolektibo autonomoetan bihurtzen ditu, bertan ekintza sozial, politiko eta kulturalak ospatzen direlarik: kontzertuak, arte tailerrak, jangelak, hizkuntz klaseak, haur zaintza partekatua, hitzaldi politikoak, solasaldiak, protesta kanpainen antolaketa, aholkularitza juridikoa eta elkar laguntza inmigrazio eta eskubide sozialetan, etb. Tradizio luzeko hiritar mugimendu bati buruz ari gera, gaur egun dugun krisialdi ekonomiko eta politikoaren testuinguruan giza borroka desberdinak lotzeko balio izan duena, etxebizitza duin baten eskaeratik, politika neoliberalen aurkako mugimenduetara.

Dokumental honek Madrilen 2009/2010 urteetan izan ziren CSOAetara hurbiltzen da.

Solasaldia: Zentru sozial autogestionatuak

Gonbidatuak: Mikel Serrano (Buenavista Zentru Sozial Okupatua), Aitor Sarasua, (Zintzilik Irratia Oreretako irrati librea), Txerrimuino (Zentru Sozial Okupatua) Josetxo Lukas (Apaiziartzako Proiektu Herrikoia)

Bandak Bat Elkartearen elkarlanarekin

 


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.