programazioa
Posted: maiatza 14, 2014 Filed under: Leave a comment »SAIL OFIZIALA 2019
AZAROA
EGUNA 11, ASTELEHENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA.N,(Calle Urdaneta, 9)
18:30
BERTAKO SORMENAK
Atzera Begirako Calcuta Ondoan
MALAD, BIZI ALA EZ
2017, 11´
Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno
Ekoizpena: Calculta Ondoan
Herrialdea: Espainia
Hizkuntza: Ingelesa eta kannaḍa (BOGA)
Baimena: CC BY-NC-ND
Sinopsia
Malad-en istorioa mundu mailan gertatzen ari denaren beste adibide bat besterik ez da, emakumeenganako biolentziarena. Indian, Malad eta beste hainbat emakumeek bai behartsuak, bai emakumeak eta bai kasta baxukoak izateagatik jasaten duten diskriminazio hirukoitza sufritzen dute.
Malad-ek, bere bizitzako azken urteetako kontaketa baliotsua eskaintzen du eta sufritzen zituen gehiegikerienganako zuen posizioa nola aldatzen duen adierazten du, biktima pasiboa izatetik bere bizitzako uhalak hartzera eta datorrenari, berak esan bezala, beldurrik gabe aurre egitera.
ITXAROPEN OZEANOA
2018, 24´
Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno
Ekoizpena: Calcuta Ondoan
Herrialdea: Espainia
Hizkuntza: Ingelesa eta malayalam (BOAG)
Baimena: Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada CC BY-NC-ND
Sinopsia
Mary Babu ikasketarik gabeko emakume bat da, kaleetan arraina saltzen aritzen da, hala ere, 4.500 emakume baino gehiagok elkartzen dituen Arrain Saltzaileen Federazio bateko buru bihurtu da urteekin. Bere lanaren egunerokotasunean jarraitzen dugu baita, Feminista Indiar Elkarte eta ONG desberdinen ondoan aritzen den jardueretan ere.
ARGIKO EMAKUMEAK
2016, 17´
Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno
Ekoizpena: Calcuta Ondoan
Herrialdea: Espainia
Hizkuntza: Ingelesa, bengalia eta gaztelania (BOGA)
Baimena: CC BY-NC-ND
Sinopsia
Patrima Dasek eta honen emakume taldeak ondoko bizilagunen bizitza errazten dute, hauen etxeetara energia garbien bidez argia eramanez. Baina guzti honen gainetik beste argi bat daramate, beraien argi bera, generoko rolak apurtuz eta Indiako gizarteak uste zuena baino askoz gehiago egiteko gai direla erakutsiz.
Aurkezlea: Iñigo Eguren Valera. Calcuta Ondoaneko zuzendaria.
Calcuta Ondoanen web orria, FB, Tw
SAIL OFIZIALA:
Kaletik enpresara
DIOM
2018, 30´
Zuzedaritza: Lucía Andújar
Ekoizpena: Quepo
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-Nd
Sinopsia
Diom wolofeko hitz bat da. Adorea, kemena nahiz barne indarra izendatzeko erabiltzen dena. Bizi diren gizartetik baztertzen dituen migrazio legezko testuinguruan, ehunka pertsona egunero jeikitzen diren eta beraien duintasuna babesten duen hori da Diom. Bartzelonan mantero talde bat Udaletxeak bultzatutako kale salmentako jarduera bat aurrera eramaten arriskatzen ari da. Kooperatiba hau, duintasunezko lana eta hirian egoera irregularra duten pertsonei legezko dokumentuak eskeintzen saiatuko da. Aurrera ateratzen lortuko al dute?
Sarrera doa
EGUNA 12, ASTEARTEA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA.N,(Calle Urdaneta, 9)
18:00
BERTAKO SORMENAK
Loiolako Auzoa
LOIOLA BELLE EPOQUE
Zuzendaritza: Aritz Moreno gizon eta andrea eta Leire Apellaniz
Ekoizpena: Donostia Kultura
Hizkuntza: mutua
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
1916an Maria Cristina erregina Lorategi Hiria auzoko lehen harria jartzeari buruzko dokumentalaren erreplika zehatza (hizkera-zinematografikoa, garaiko giropena…).
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
HARRIAK
2016, 17´54”
Zuzendaritza: Ander Edo
Ekoizpena: Donostia Kultura
Hizkuntza: Gaztelania
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Maria Cristina erreginak Lorategi Hiriko lehen harria jarri zueneko 1916ko film laburra abiapuntu hartzen duen laburmetaria. 100 urte geroago, egitasmoa bukatu gabe dago eta auzoa eremu degradatua da. Protagonistak, Urumeako latsariak.
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
LOIOLA D’OR
2017, 5’37”
Zuzendaritza: Axel Casas
Ekoizpena: Donostia Kultura
Hizkuntza: mutua
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Donostiako Kontxatik gertu dagoen lurralde berezi hau zirkuitu termalak, joko eta apostu kasinoak, jolas parkearen lorategi eta zuhaizti bitxiak eta kirol-portua sustatzeko egin zen bideoklipa.
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
BEHIN BATIAN LOIOLAN
2019, 5′
Zuzendaritza: Axel Casas
Ekoizpena: Donostia Kultura
Hizkuntza: mutua
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Loiola-Txomin Eneako garapen urbanistiko eta sozialak helarazten dituen bideoklipa, Bilintxen Behin Batian Loiolan bertsoak abiapuntu hartuta..
Olatu Talka jaialdian grabatuta. Loiolan auzolanean egindako umorezko eta aldarrikatzaile (urbanismoa, segurtasuna, iraunkortasuna, genero-ikuspuntu…) laburmetraietako bat. Auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen parte-hartze handiarekin.
Aurkezleak: Ander Edo (Sustrai Aisialdi Taldea) & Jon Urbieta (Donostia Kultura).
Aurkezlea: Jon Urbieta. CC de Loiolako zuzendaria.

SAIL OFIZIALA
historiografia eta hiri baten kritika soziala
ZARAGOZA VIL. HIRI HILEZKORRAREN PUZZLE DOKUMENTALA
2019, 95´
Gidoia, zuzendaritza eta ekoizpena: Antonio Tausiet
Ekoizpena: Tausiet Producciones Cinematovideograficas
Hizkuntza: Gaztelania
Baimena: Askea
Sinopsia
Antonio Tausiet-ek eskaintzen du bere dokumental berria, Zaragozako hiriaren historia ikuspuntu negatibotik markatu duten mugarrien laburpen bat. Errepaso atsegin bat egiten du, umorea salbuetsi gabe, botere faktiko desberdinengatik hasita, hala nola, eliza, ejertzitoa, oligarkia eta beste presio-talde desberdin batzuk, eta gertatu berriko gai batzuekin bukatuz. Filma, irudietako, bideoetako eta audioetako puzzle bat da, jabetze-zinema deiturara hurbiltzen dena, zein, besteen materialak eduki berriak sortzeko birziklatzen duen korronte artistiko garaikidea da.
Aurkezlea: Antonio Tausiet, zuzendaria.
EGUNA 13, ASTEAZKENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA.N,(Calle Urdaneta, 9)
18:30
BERTAKO SORMENAK
Sorginlore elkartea
EGUNEROKO MATXISMOEKIN, ZER?
2019, 22´34″
Zuzendaritza: Sorginlore Gizarte Elkartea
Ekoizpena: Aitor Segurola
Herrialdea: Espainia
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC BY-NC-SA
Sinopsia
Eguneroko matxismoarekin, zer? Komunikazio matxisten bizipenak ikerketa parte-hartzailearen emaitzetan oinarritzen da. Erresistentzia-estrategiak eta transformazioa. Eguneroko komunikazioan ematen diren egoera matxistak detektatzea eta agerian jartzea bilatzen duen tresna pedagogiko bat da, baita erantzunak eta jarrera eraldatzaileak proposatzea ere.
Aurkezlea: Assumpta Ayerdi Olaizola. Sorginlore Elkartea, giza enpresa-sorkuntza gizartearen eraldapenerako.
SAIL OFIZIALA
lesbianenganako bortitzkeria
LESBOFOBIA. DOKUMENTAL BAT ETA HAMAR ERANTZUN.
2019, 30´
Zuzendaritza: Inés Tarradellas
Ekoizpena: Creación Positiva
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-Sa
Sinopsia
Zein bortizkeri egoeratan bizi dira lesbianak gaur egun? Nola egiten diete aurre? Zein gatazka daude atzean? Zer errealitatek eusten du hauen jarraipena? Gizarte bezela diskriminazio hauekin nahiz besteekin bukatzeko zer erantzun eta estrategi eman ditzazkegu praktikan jarriaz?
Hamar testigantzek beraien bizipen eta ikuspegiak eskeintzen dizkigute, lesbianenganako bortizkeri matxistak ikusarazten duen diskurtxo korala eratuz. Era berean, gatazka sakonak hausnartzen eta lesbofobia nahiz elkarrekin ematen diren beste bortizkeriekin akabatzeko estrategiak eta erantzunak aurkitzen saiatuko dira.
Lesbofobia Trailerra BO
Solasaldia: ostirala 15ean egun honetako filme guztien inguruan solasaldia izango dugu. 18:30tan Izkali Institutuko Gizarte Gestalt arloko “Emakumeen kultura” tailerrean (Askatasunaren Iribidea, 32-entlo- Donostia). Ttala Lizarragak dinamizatuta. Dohain aldez aurretik egindako izenematearekin.
Izkali Social web orria, FB, Tw
sexu salerosketaren eragin psikologikoak
1 EMAKUMEA, 2 EMAKUMEA, 3 EMAKUMEA
2018, 30´
Zuzendaritza: Sonia Ros Muriel
Ekoizpena: Quepo
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-Nd
Sinopsia
Babestutako hiru emakume, agerian azaldutako hiru istorio. 1 Emakumea, 2 Emakumea, 3 Emakumea salerosketa eta esplotazio sexualaren biktimekin elkarrizketa da. Gehiegi eskatzen dien sistema polizial eta judizial bati aurregin eta salatu behar izatearen eragin psikologikoari buruz ari dena. “Mugikorra eskura izaten zenuen?”, “ Ihes egiteko aukera izan zenuen?”, “Zerk eragiten zizun behartuta sentitzera?”. Biktimaren zaurien sakontasuna areagotzen duten galdera batzuk dira. Behin eta berriz gogoratzen ez dutena errepikatuz eta behin eta berriz beraien istorioak dudan jarriaz. Bortizkeri maila hau jasanda gero bizirik atera direnek, beraien nahiz heuren familien bizia arriskuan jartzen duen erabakiaren aurrean ipintzen dituen eta beraiek zalantzan jartzen dituen itaunketak azaltzen dizkigu.
Emakumea 1, Emakumea 2, Emakumea 3 Trailerra
Emakumea 1, Emakumea 2, Emakumea 3 Web orria, FB, Tw
Sarrera doan
EGUNA 14, OSTEGUNA
Liburutegi Zentraleko jarduera aretoan ( San Jerónimo kalea z/g, konstituzio emparantzako atzekaldean)
18:00
BERTAKO SORMENAK
Gizarte erakundeen sustapenerako eta gizarte marketing-eko kilpak
Saretuz
Arduratsu, eraldatzaile eta kontzietea den kontxumo baten alde lan egiten duten elkarteen sarea.
Aurkezlea: Xabier Martinez, Saretuz Sarea.
Goiener
Kontsumo electriko eta sortzaile kooperatiba.
Aurkezlea: Asier Arsuaga Ugalde, Goiener.
SAIL OFIZIALA
ondasun komunalak babesten eta mundu komunitarioa sortzen
COMMONS (ONDASUN KOMUNALAK)
2019, 110´
Zuzendaritza: Kevin Hansen
Ekoizpena: Pierre Terre Productions / Survival Media Agency
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-Nd
Sinopsia
Zuzentasun, adostasun eta elkarbanatutako baliabideen bitartez etorkizun iraunkorra eusten dituzten komunitateei buruz dijoan dokumentala dugu: Komunalen aintzinako oinarriak. Filmaren prozesu luzean zehar gizarte zibilaren ekimen sorburu desberdinak azaltzen joan dira. Gobernua itxoiteaz nekatutak, komun askok pribatizazioa eta elkabanatutako baliabideen suntsipena geratzeko neurriak hartzen ari ziren dagoeneko.
Komunitate berriak eratzen ari dira, dirua imajinatzen da berriz ere, eskola berriak hasi eta kooperatiba berriak martxan jartzen dira. Egitasmo hauetako askok, gehiengoak, beraien plangintzan “kode irekia”-ren ideia sakonki barneratuta dute. Gendeak iraunkortasuna eskatzen zuen ez suntsipena, elkarbanatzea pribatizazioaren ordez eta justizia basakeriaren ordez.
Tailerra: dokumentala ondoren Izkali Gestalt Eskolako Gizarte arloko Juanjo Diazek dinamizatuko duen tailerra izango dugu.
Izkali Social web orria,FB, Tw
Sarrera doan
EGUNA 18, ASTELHENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA.N,(Calle Urdaneta, 9)
19:00
SAIL OFIZIALA
migrazioak, “CIE’”-ak, giza eskubideak
IDRISSA
2018, 94´
Zuzendaritza: Xavi Artigas i Xapo Ortega
Ekoizpena: Metromuster i Polar Star Films
Baimena: By-Nc-Nd* (*zirkuito komertzaila bukatu ondoren)
Sinopsia
Idrissa Diallo-ren kasua onartua ez izaterakoan eta bere txosten polizialera sarbide guztiak blokeatzean, Espainiako sistema legalak Bartzelonako atzerrientzako barneratze zentru batean hogeitabat urteko Guineako gazte baten heriotzaren zergatia eta nolakoak ikertzea ia ezinezkoa egin du. Espainiako estatua familia bere heriotzari buruz informatzeaz ere ez zen arduratu. Bartzelonako horma-hilobi anonimo batean ehortzita izan zen.
Biktimaren argazki bakar bat eduki gabe, Idrissa taldeak, edozeinen heriotzaren kronika, Estatu espainiarrak sahiestutako justiziaren bila, hausnarketa eta gizarte mobilizazio tresnak martxan jartzen ditu: Idrissaren gorpua eta bere familia aurkitu eta atxiloketa zentru polemiko horretako gela batean gau hartan gertatutakoa aditzera eman.
Sarrera doan




