2020ko programazio osoa
Posted: urtarrila 21, 2021 Filed under: Comments Off on 2020ko programazio osoaSAIL OFIZIALA 2020
AZAROA, Donostian

IZEN EMATEA
AZAROAK 5 OSTEGUNA, IZEN-EMATEA
AZAROAK 9 ASTELEHENA, IZEN-EMATEA
AZAROAK 10 ASTEARTEA, IZEN-EMATEA
AZAROAK 11 ASTEAZKENA, IZEN-EMATEA
KMKk COVIDaren inguruan ipinitako segurtasun eta higiene neurriak direla eta, saioetarako izen ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako behean aurkitu duzu izena emateko aukera. Dena den lehenago ezinezkoa izango balitz proiekzioaren egunean bertan aretoaren sarreran aukera izango duzu.
EGUNA 5, OSTEGUNA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta, 9 kalea)
18:30
Doan, izen-ematea, hemen.
FAM DE TERRA
2019, 24´
Zuzendaritza: Toni Lucas
Ekoizpena: Fam de Films
Hizkuntza: BOGA
Baimena:CC BY-NC-ND

Sinopsia
Ikerketa neurobiologikoek zehazten dutenez, pertsona bat bere bizitzako lehenengo 7 urteetan bizi izan den lekuak bere izaeran, begiradan eta bizitzeko moduan eragin handia du. Gure memoria, tenporala baino espaziala delako. Bizitako paisaiaren edozein anputazio, gure niaren anputazio ere bada.
Toni Lucasi egindako elkarizketa ikusi
AKHA MUGA
2019, 55´
Zuzendaritza: Jacob Sucari, J.M. Romero
Ekoizpena: La Trintxera SCCL
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC BY-SA

Sinopsia
“Akha mugan” antzinako bizimodu baten testigantza da, erritmo naturaleko bizitza, planetako azalera lotuta dagoena. Kontakizun hau Ban Aphan kokatzen da, Tailandiako Iparraldean dagoen Akha etniako herrian, baina unibertsala den dinamika bat salatzen du.
Akhak, planetan minoritarioak diren beste etnien antzera mugan aurkitzen dira gaur egun. Alde batean, belaunaldi zaharra, duela mila urte antzera bizimodu tradizional bat jarraitzen duena, eta urteen poderioz suntsipenaren bidean dijoana. Bestalde, belaunaldi gaztea, Internetera eta grina globaletara lotuta, berezkoak dituzten ezaugarri kulturalak galtzear dijoana erlijio handien asimilazioz.
TALLERA: AZAROAREN 23an “Errito pertsonalak” kultura materialista eta teknifikatu batean, izango dugu Akha Mugan dokumentalaren harira San Jerónimoko Udal Aretoan. Dinamizatzailea: Juán José Díaz psikologoa, gestaltista soziala cineCCdonostiako eta Izkali Gestalt Eskolako zuzendariak dinamizatuta.
Ikusi Jacobo Sucari eta Josep Maria Romerorekin izandako elkarizketa
Sarrera doan aretoa bete arte izen-eman ostean.
EGUNA 9, ASTELEHENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta, 9 kalea)
18:00
Doan, izen-ematea, hemen.
ZUTIK
2019, 3’12”
Zuzendaritza: José Astuy Velasko
Ekoizpena: TOMO
Hizkuntza: BOGA

Sinopsia
Israeldar okupazioaren funtsezko ondorioetako bat, emakume errefuxiatu palestindarrek bizitzako arlo guztietan bizi duten zaurgarritasuna da. Beraiek dira zaurgarrien artean, zaurgarrienak, errefuxiatuak eta palestindarrak izateaz gain emakumeak izatea batzen bait zaie.
Guzti honetaz gain, beraienak gainditze istorioak dira: aurrera jarraitzeaz gain, disdira egiten dute, nabarmentzen dira eta mundu guztiko emakumeentzat inspirazio iturri bat dira.
Palestindar bost miloietatik, erdia baino gehiago emakumeak dira.
Aurkezpena: Unrwako Bárbara Ruiz.
Unrwako Bárbara Ruizi egindako elkarizketa
AMAIDAN SALAH: HERRIKO MARATOIA
2020, 27’04”
Zuzendaritza: Unai García
Ekoizpena: Txema García
Hizkuntza: BOGA

Sinopsia
Dokumental honek Tindoufeko kanpamenduetan bizi den saharar herriaren historia eta egoera kontatzen du, Amaidan Salah errefuxiatu politikoaren bizitzaren eta 2019ko Sahara Marathonean bere parte-hartzearen kontakizunaren bitartez.
Aurkezpena: Txema García, zuzendaria.
Txema Garciari egindako elkarizketa ikusi
EKINTZAILETZA MIGRATZAILEA ESF
2019, 9’5”
Zuzendaritza: Mugarik Gabeko Ekonomilariak ESF
Ekoizpena: Mugarik Gabeko Ekonomilariak ESF
Hizkuntza: BOE/BOGA
Baimena: CC By-Nc-Nd

Sinopsia
Karina, Cyril, Fara, Milagros eta Oksanak bideoklip hauetan Euskal Herrian negozio bat aurrera eramatea nola izan den kontatzen digute eta beraien testigantzaren bitartez migratzaile kolektiboko beste pertsonak berdina egitera animatu nahi dituzte.
Guztiak, Ekonomistas sin Fronterasek aurrera daraman Ekintzailetza Migratzaile programaren laguntzari esker jarri dituzte martxan beraien proiektuak.
Aurkezpena: Mugarik Gabeko Ekonomilarien elkarteko Maialen Aginagalde.
Online ikusi: Erronka eta Aukerak, Cyril, Farah eta Milagros, Karina, Oksana
Maialen Aginagalderi egindako elkarizketa ikusi
4 CUERPOS
2019, 42”
Zuzendaritza: Irene Navascues
Ekoizpena: Irene Navascues
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC By-Nc-Nd

Sinopsia
Zer gertatzen da goputzek beraien egunerokotasunean norma desafiatzen dutenean; izan, arnasa hartu edo zure burua azaltzea matxinada bat bihurtzen denean? 4 gorputzek matxismo, heteronorma, transfobia, arrazakeria, kapazitismoa eta gordofobiak beraien historian utzi duten aztarnen inguruan hausnarketa bat egiten dute, eta hau eutsi ahal izateko garatu dituzten estrategiak adierazten dituzte.
Aurkezpena: Irene Navascués, zuzendaria.
Irene Navascuesi egindako elkarizketa ikusi
Sarrera doan aretoa bete arte izen-eman ostean.
EGUNA 10, ASTEARTEA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta, 9 kalea)
18:00
Doan, izen-ematea, hemen.
LA EXTRANJERA
2015, 70´
Zuzendaritza: Miguel Angel Blanca
Ekoizpena: Boogaloo Films
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC By-Nc-Sa

Sinopsia
Badugu Raval auzoko maskota txapelketako irabazlea. Egunsentia da eta norbaitek atzerritar emakume baten gorpua Bartzelonetako hondartzatik arrastaka darama. Hiru miloi terdi turista ezin dira oker egon. Politikari guztiek beraiekin zer egin argi dute. Eta gu guztiok paper bat dugu hiriko parke-tematikoan. Galdera, gorputzak nola kontserbatuko ditugun da. Bartzelona hiriko espazioetan ematen den inbasio turistikoaren inguruko dokumental eta zientzia-fikzioaren arteko collage filmikoa dugu hau.
Bogaloo Filmseko Web Orria, Tw
Miguel Ángel Blancarekin izandako elkarizketa ikusi
Mahai Ingurua: Turismo Iraunkorra
-Maider Zilbeti, Haizureko Zuzendari Orokorra, Eihar Egaña García Bizi Lagun Ekin Plataformako kidea.
Sarrera doan aretoa bete arte izen-eman ostean.
EGUNA 11, ASTEAZKENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta, 9 kalea)
18:00
Doan, izen-ematea, hemen.
ALEGRÍAS (EDO NOLA EGIN DOKUMENTAL BAT TRIANAREN INGURUAN)
2020, 11´07″
Zuzendaritza: Carlos Escaño
Ekoizpena: Elige la Vida
Hizkuntza: BOE

Sinopsia
Hau, Elige la Vida elkarteak Sevillako Triana auzoaren inguruan egindako laburmetraietako bat da. Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu.
Aurkezpena: Carlos Escaño, zuzendaria.

Página Web Elige la Vida , FB, Tw
ELIGE LA VIDA, NADIES
2015, 7´
Zuzendaritza: Rocío García Martinez
Ekoizpena: Elige la Vida
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-SA
Sinopsia
Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu.
Los Nadies elkartearen 25. urteurrena ospatzeko egindako laburmetraia da. Honen protagonistak nadieak, beraien bizitzei buruz, eta Elige la Vida ezagutzeak beraientzat suposatu duenari buruz hitzegiten digute. Testigantza hauekin elkartearen hobetzean ere parte-hartzen dutelarik.
Página Web Elige la Vida , FB, Tw
LOS CUIDADOS
2019, 29´
Zuzendaritza: Antonio Girón, Raquel Congosto
Ekoizpena: La Sandunga Films
Hizkuntza: BOE
Baimena: CC By-Nc-SA

Sinopsia
Silvia Vallecasera iristen da, Madrileko auzo popular bat, bere familiako medikuntza residentzia egitera. “Auzoa egitea” osasuntsu egoteko modurik onena dela bezelako gauzak dioten pertsonak lan egiten duten osasun zentru berezi batera.
Aurkezpena: Antonio Girón, zuzendaria.
Mahai Ingurua: Osasun Komunitarioa
-Itziar Cabieces Ibarrondo (Osalde, Osasun Eskubideen Aldeko Elkartea) eta Carlos Canga (EFEKEZE, Euskadiko familiako eta komunitateko erizaintzaren Zientzia Elkartea).
Sarrera doan aretoa bete arte izen-eman ostean.
Zinemaldiko kolaboratzaileak:






