cineCCdonostiako azaroaren 9rako programazioa
Posted: azaroa 9, 2020 Filed under: kategori gabea, programazioa, sail ofiziala | Tags: programación, sección oficial Leave a comment »EGUNA 9, ASTELEHENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN,(Urdaneta, 9 kalea)
18:00
ZUTIK
2019, 3’12”
Zuzendaritza: José Astuy Velasko
Ekoizpena: TOMO
Hizkuntza: BOGA

Sinopsia
Israeldar okupazioaren funtsezko ondorioetako bat, emakume errefuxiatu palestindarrek bizitzako arlo guztietan bizi duten zaurgarritasuna da. Beraiek dira zaurgarrien artean, zaurgarrienak, errefuxiatuak eta palestindarrak izateaz gain emakumeak izatea batzen bait zaie.
Guzti honetaz gain, beraienak gainditze istorioak dira: aurrera jarraitzeaz gain, disdira egiten dute, nabarmentzen dira eta mundu guztiko emakumeentzat inspirazio iturri bat dira.
Palestindar bost miloietatik, erdia baino gehiago emakumeak dira.
Aurkezpena: Bárbara Ruiz, Unrwako ordezkari bat.
AMAIDAN SALAH: HERRIKO MARATOIA
2020, 27’04”
Zuzendaritza: Unai García
Ekoizpena: Txema García
Hizkuntza: BOGA

Sinopsia
Dokumental honek Tindoufeko kanpamenduetan bizi den saharar herriaren historia eta egoera kontatzen du, Amaidan Salah errefuxiatu politikoaren bizitzaren eta 2019ko Sahara Marathonean bere parte-hartzearen kontakizunaren bitartez.
Aurkezpena: Txema García, zuzendaria.
EKINTZAILETZA MIGRATZAILEA ESF
2019, 9’5”
Zuzendaritza: Mugarik Gabeko Ekonomilariak ESF
Ekoizpena: Mugarik Gabeko Ekonomilariak ESF
Hizkuntza: BOE/BOGA
Baimena: CC By-Nc-Nd

Sinopsia
Karina, Cyril, Fara, Milagros eta Oksanak bideoklip hauetan Euskal Herrian negozio bat aurrera eramatea nola izan den kontatzen digute eta beraien testigantzaren bitartez migratzaile kolektiboko beste pertsonak berdina egitera animatu nahi dituzte.
Guztiak, Ekonomistas sin Fronterasek aurrera daraman Ekintzailetza Migratzaile programaren laguntzari esker jarri dituzte martxan beraien proiektuak.
Aurkezpena: Maialen Aginagalde, Mugarik Gabeko Ekonomilarien.
4 CUERPOS
2019, 42”
Zuzendaritza: Irene Navascues
Ekoizpena: Irene Navascues
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC By-Nc-Nd

Sinopsia
Zer gertatzen da goputzek beraien egunerokotasunean norma desafiatzen dutenean; izan, arnasa hartu edo zure burua azaltzea matxinada bat bihurtzen denean? 4 gorputzek matxismo, heteronorma, transfobia, arrazakeria, kapazitismoa eta gordofobiak beraien historian utzi duten aztarnen inguruan hausnarketa bat egiten dute, eta hau eutsi ahal izateko garatu dituzten estrategiak adierazten dituzte.
Aurkezpena: Irene Navascués, zuzendaria.
Sarrera doan aretoa bete arte izen-eman ostean.