ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2020. Sail Ofizialeko 8. edizioa azaroaren 5, 9, 10 eta 11ean.

cineCCdonostia zine sozial eta kultura askeko zinemaldiko 8. ediziorako ikus-entzunezko lanen aurkezpena

Iaz iragarri genuen bezala, 2020an zinemaldia udaberrian ospatuko dugu. Maiatzaren 25, 26, 27 eta ekainaren 1ean izango da.

Lanen aurkezpen epea martxoaren 31ean bukatzen da.

Aurkeztutako lanek Creative Commons baimena izan beharko dute. Ez badute baina honen zabaltzea aurreikusita badago, fotograma bat sartu beharko duzue zabaltzea espero den datarekin edo jpg bat filmaren aurretik emateko. Egoera berezitzat hartuko dugu lana interneten ikusteko eskuragarri badago.

cineCCdonostia zinemaldia ez da lehiakorra eta ez ditu sari edo bereizketarik kontutan hartzen, hauek gure Sare Sozialen eta CCworld zinemaldi sarearen bitartez zabaltzen den programazioaren barne egoteaz gain.

Aukeratutako lanak Sail Ofizialean edo sail espezifiko batean sartuko dira.

Luzemetraiak, erdimetraiak, laburmetraiak, edo klipak aurkeztu daitezke.

Zinemaldiak edozein hizkuntz edo azpititulu onartzen ditu, derrigorrezkoa izanik BO edo azpituluak gazteleraz egotea.

Lana aukeratua izanez gero, inskripzioa doanekoa da.

Lana jaso eta ikusi ondoren zurekin kontaktuan ipiniko gara bere sailkapenerako onartuta dagoen adieraziz.

Mila esker partehartzeagatik.

Proposamenak bidaltzeko erabili ezazu mesedez honako imprimakia:


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.