ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urriaren 5; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

2018ko Ekologia Saila

EKOLOGIA SAILA

Martxoa 2018

EKOLOGISTAK MARTXAN 2018KO EKOZINEMALDIAREKIN BAT ANTOLATUA

eguna 26

Kripta-Udaletxeko Liburutegi Zaharrean (San Jerónimo kalea)

19:00

Frontera Invisible (Muga Ikustezina)

2016, 28min.
Zuzendaritza eta Ekoizpena: Nico Muzi, Nicolás Richat.

Sinopsia: Munduko gerra luzeenean harrapatuta dauden komunitateen benetako isotioa da hau, erregai “berdea” ekoizteko, palma olioaren produkzioaren jabe handiek nekazari indigenak higitu dituztena. Habitat naturalak eta lurrak suntsitu dituzte, orain aberatsen eskuetan kontzentratuta daudenak.

Desierto Líquido (Basamortu likidoa)

2016, 69min.
Zuzendaritza:Alba Azaola y Daniel Carrasco
VOSC

Sinopsia: Geihegi arrantzatzearen ondorioz sortzen diren ingurugiro eta giza arazoak aztertzen ditu. Espainia, Mauritania eta Senegalen grabatuta dago. Geroz eta arrain gutxiago dago itsasoan. Azkeneko hamarkadetan gure nahiera itsasoa husten joan gara teknologia berrien bitartez. Honetaz gain gure arrantza eredua beste lurralde batzuetara eramaten ari gara, eta honen ondorioz beraien baliabideak agortzen ari dira, bertako biztanleria emigratzea behartuta aurkitzen delarik. Baina hemen etorkinei ematen diegun harrera beraien arraiei emandakoa baino okerragoa da.

Sarrera doan

eguna 27

Kripta-Udaletxeko Liburutegi Zaharrean (San Jerónimo kalea)

20:25

Yaku Chaski Warmikuna: Mensajeras del Río (Yaku Chaski Warmikuna: Ibaiaren Mezularia)

2016, 5,12 min.
Zuzendaritza: Luz Estrello
Ekoizpena: Kausac Sachata Jarkac Wamikuna / Saramanta Warmikuna / Agencia Ecologista / El Maizal
VOC

Sinopsia: “Berta Cáceres” sariko ex aequo laburmetrai irabazlea DOMACINE lehiaketaren III edizioan. Amazonian, nazionalitate indígena ezberdinetako emakumeak Ekuadorreko gobernuak eta kapital transnazionalak iragarritako petrolio-konpanien mugen zabalkuntza gelditzen saiatzen ari dira. Oihanaren eta bertako biztanleen bizitza arriskuan dagoela jakin zutenetik, emakume hauek bilera publikoak, foroak eta manifestaldiak egin dituzte beraien ezadostasuna adieraziz. Ehundaka kilometro ibli zituzten beraien lurraldeetatik Quitoraino, estatuko hiriburura. Herrialdeko agintarien entzungortasunaren aurrean, ibaibide naturalak jarraitzea erabaki dute beraien komunitate amazonikoetara mezu defendatzailea eramanaz. Zeharbide honi Yakuchaski Warmikuna deitu diote, ekuadortar oihaneko ibilbide bat; naturaren eta emakumeen eskubideen aldeko bidai femenino eta ausarta.

Sarrera doan

eguna 28

Kripta-Udaletxeko Liburutegi Zaharrean (San Jerónimo kalea)

18:30

Arpilleras, bordando resistencia (Arpillerak, erresistentzia bordatuz)

2017, 1h 44min.
Ekoizpena: MAB, Brasil
VOSC

Sinopsia: Brasileko bost herrialdeetan dauden ur bilduen ondorioz kaltetuta izan diren bost emakumeen istorioak kontatzen ditu. Herrialde osoan komunitate osoak sektore elektrikoko enpresen logika harrapatzailearen biktimak izan dira, informazio, lurralde eta memoria izateko eskubiderik gabe. Emakumeentzat, beraien eskubideen bortxaketa hareagotu egiten da.  Hidroelektriken lanetan, milaka langileen etorrerarekin, jazarpen sexualak, emakume salerosketa, prostituzioa eta bortxaketa sexualak esponentzialki igotzen dira. Arpillerak Txilen diktadura garaian desagertutakoen familiartekoek beraien esperientziak adierazteko modu bat bezala, zakuetan egiten zituzten bordatu mota batzuk, orain, Brasileko proiektu hidroelektrikoen biktimak egiten dituztenak.

Sarrera doan

Ekozinemaldiko programa osoa hemen.

donostia kultura     donostiako-udala  images

Ekologistak M logo   logo izkali-social    logo-cineccdonostia-copia  logo CC0


Leave a Reply