ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urriaren 5; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

2018ko Sail Soziopolitikoa: Batzorde antolatzailearen deialdia

cineCCdonostia, Zine eta Kultura Askeko Zinemaldiak bost urte daramazki bere Sail Ofizialarekin (azaroa) eta urtean zehar zabaltzen den programazio hedatu batekin, Ekologia, Zine Soziopolitikoa eta Arkitektura/Hirigintza sailetaz osatuta.

Sail Soziopolitikoa lehen urtean hasi zen eta 2017. urte honetan bostgarren edizioa ospatu du. Denbora honetan proiekzioak izan ditugu, baita mahai inguru/solasaldiak aditu, aktibista, kaltetu, militante, administrazioko teknikari, erakundeetako agenteak, e.a. Kultura askea, open data, ekonomia, berdintasuna, genero indarkeria, transgeneroa, lan osasuna, inmigrazioa, osasun publikoa, bizitza sindikala, iraunkortasuna, hirigintza, e.a. en inguruan hausnarketak egin ditugu.

2017an berri garrantzitsu bat sartu genuen. Partehartze esperimentu bat izan zen. Baimenen eta jabetza intelektualaren hizketatik haratago dijoan kultura askearen ikuspegi bat. Antolaketa eta programazioa modu kolaboratibo batean egin zedin proposatu genuen. Bost pertsoneko gutxiengo batekin osatuta egongo zen Batzorde antolatzaile batentzat deialdia egin genuen. Nahiz eta bi pertsona aurkeztu, aurrera jarraitzea erabaki genuen eta azkenean 2017ko Sail Soziopolitikoa, Sail Ofizialeko erantsi bat bezela sartu genuen.

#cCCd_fest_sociopolitica2018.rako, sail honetaz, zinemaldiko zuzendaritzarekin koordinatuz, arduratuko den Batzorde antolatzaile bat deitzen dugu.

Batzorde antolatzaile hau beheko formularioan egiten dizikiguten proposamenen eta aurrerago adierazten denaren arabera aukeratuta izango diren bost kideek osatuko dute. Proposamen geihago baleude Batzorde antolatzailearen irizpidearen arabera gehitu ahal izango dira lan taldera. Bost pertsonetara iritsiko ez bagina Batzordea ez litzateke osatuko eta #cCCd_fest_sociopolitica2018 ez litzateke aurrera eramango.

Batzordearen funtzioak hauek izango dira:

  • Zinemaldiko zuzendaritzaren eta ekoizpen lantaldearen kolaboratzaile moduan lan egitea. Pasiboki edo aktiboki, programagarriak izan daitezken baimen libreko ikus-entzunezko lanak jasotzea.
  • Bildutako lanen artean, kalitate audiobisual egokia eta berriak diren (azken urtekoak bereiziki) lanak aukeratzea.
    Kide bakoitzak hasiera batean egokiak iruditzen zaizkion lanak proposatuko dizkio zinemaldiko zuzendaritzari.
  • Proposatutako lanak onartua izanez gero gainontzeko batzordeko kideei pasako zaizkie baterako balioztatzerako.
  • Zinemaldiko zuzendaritzak, batzordearen onarpena izan gabe, pelikulen sartzea erabaki dezake, kasu hauetan Batzordeak iritzi organo moduan funzionatuko luke.
  • Programazio plural eta anitz bat egiten saiatzea, edo gaietan antolatutako blokeetan osatzea, honela programari estruktura bat emanez. Batzordea zinemaldiko taldearekin noizbehinka bilduko da helburu honekin.
  • Gaia, formatoa, estiloa, iraupena, berritasuna, kalitatea e.a. balioztatzea.
  • #cCCd_fest_sociopolitica2018.a zabaltzen laguntzea eskura dituen baliabide guztiekin, Zinemaldiak komunikazio arduradunen bitartez egindako zabaltze eta komunikazioarekin sinergia eginez.
  • Solasaldien antolaketan, gonbidatuen eta moderatzaileen bilaketan ere parte hartu dezake.
  • Halaber, osagarriak izan daitezken bestelako aktibitate batzu proposatu ditzazke, zuzendaritzak eta zinemaldiko taldeak aztertuko dituelarik.

Beharrezkoak diren baliabideak. Parte hartu nahi dutenek interneteko tresna batzuk erabiltzeko ohitura izan beharko dute edo erabiltzen ikasteko prest egon beharko dira:

  • Gmaileko mail eta driven erabilera.
  • Sare sozialen erabilera, facebook edo twitter (twitter eta tweetdeck)
  • Drive, we transfer edo mega antzeko artxibo hartu-eman plataforma ezagutzea komenizkoa da.
  • Blogen erabilera.

Noizbehinka bilera presenzialak ditugunez, Donosti ondokoa izatea bereiziki balioztatuko dugu. Batzordeko kideek #cCCd_fest_sociopolitica2018.ko saioetara, ospatzen den egunetan, joateko gaitasuna izan beharko dute.

Ezaugarriak eta baldintzak. Hauek dira batzordeko kideak onartzeko ditugun baldintza orokorrak eta irizpideak.

  • Batzorde antolatzailearen osaketa gure web orrian argitaratuko da, egokiak diren dokumentu eta publizitatean, baita gure sare sozialetan.
  • Kideak indibidualki proposatuak izango dira, baina erakunde edo talde sozial eta/edo politikoen ordezkari moduan ere aurkeztu daitezke eta honela aipatuko dira honen argitaratzean. Onargarriak dira modu pertsonalean egindako proposamenank, erakunde, elkarte edo kolektiboren ordezkapenik gabe.
  • Argitaratze efektuetarako gobernantzako erakunde politikoen (alderdi edo kideko fundazioen) ordezkapenak kanpo gelditzen dira. Sindikatuen, interes, ikerketa, ekintza sozial solidario, kultura, e.a. desberdinetarako defentsan lan egiten duten kolektiboen elkarteen ordezkapena onartuak izango dira. Forma juridikorik gabeko mugimendu, biztanle e.a. ordezkatzen dituzten kolektiboen kideak ere jasoko ditugu.
  • Kultura Librearekin bat doazen gaiekiko afinitatea balioztatuko dugu bereiziki: zinea eta ikus-entzunezko komunikazioak lehentasuna izango du, baita hactibismoak, arteak, herri-ondasunak, egileak, open dat, transparentzia, kazetaritza, baliabide natural komunak, espazio publiko/komuna, ezaguera bateratua, ikerketa zientifiko irekia, e.a.
  • Aukeraketa, ahal den ordezkapen anitz eta plural handiena bilatuz egingo dugu, Batzordeak ahalik eta interes eta tendentzi orekatuena izan dezan.
  • Aurkezleek erakunde publiko, ong, kolektibo, sare e.a. dezberdinekin duten filiazio, adhesio, militantzia edo kidetasunari buruz egiten duten adierazpen zintzoan konfiantza osoa dugu.
  • Batzorde honetan egiten den partehartzea doainik da.
  • Kide guztiek Zinemaldiko marka, logo e.a.en erabileren pautak jarraitu beharko dituzte, baita gure kolaboratzaileak eta babesleak diren erakundeen aipamenei errespetua.

Behar izanez gero hautatutakoei baimen libreei, interneteko tresnen erabilerari, e.a.ei buruzko oinarrizko informazioa emango diegu. Irakaskuntza komunitateek jarraitzen duten modeloa ere erabiliko dugu.

Ekimen hau partehartzailea izatea nahi dugunez, “deialdi honen oinarriei” buruzko azalpen edo iradokizunak onartuko ditugu eta zinemaldiaren garapenarekiko koherenteak diren neurrian sartuko ditugu.

Eskaera honako formulario hau onestasunez eta gardentasunez beteaz egitea eskatzen dizuegu. Jaso ondoren zurekin jarriko gara kontaktuan eta elkarizketa bat izango dugu zurekin, telefonoz edo pertsonalki.

Azken hautaketa deialdiaren epea bukatzean egingo dugu, batzordearen osaketaren aniztasuna edo #cCCd_fest_sociopolitica2018.aren ospakizuna zehazteko presa dela eta beharrezkoa ikusiko bagenu epea zabaldu dezakegu eta saioetarako lekua gorde.

Kideen kupoa bete ondoren honen osaketa argitaratuko da.

Ekitaldia pasa ondoren gutxienez bilera bat ospatuko dugu batzorde eta zinemaldiko taldearen artean prozesua ebaluatzeko, esperietzia positibotzat hartzen bada datorren urteari begira sistema hobetzeko. Balorazio txostena web orrian argitaratuko da informazio orokorrerako eta bereiziki lan partehartzaile eta kolaboratibo batetara zabaldu nahi duten beste zinemaldi, erakusgai edo zikloetara.

#cCCd_fest_sociopolitica2018.ko batzorde antolatzailean parte hartzen interesaturik bazaude bete ezazu mesedez honako formularioa.

Datuak pribatuak izango dira, batzordean parte hartzen baldin baduzu izan ezik, kasu horretan zure izena eta ordezkatzen dituzun erakunde edo kolektiboenak argitaratuko ditugu.

Deialdiaren epea 2018ko urtarrilaren 20ean bukatzen da:


Leave a Reply