ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2018. Datozten Sailak: Ekologia Saila, martxoaren 26, 27 eta 28; Arkitektura eta Hirigintza Saila, urria; Sail Soziopolitikoa, zehaztear; Sail Ofiziala, azaroaren 12, 13, 14, 15 eta 16ean

2017ko Sail Soziopolitikoko Balorazioa

Zinemaldiko Sail Soziopolitikora zuzendutako saio bat izan genuen, aurten lehen aldiz prozesu partehartzaile bat jarraituz antolatuta izan dena, bertan Gorka Julio eta Ainara Campos parte hartzera animatu ginen gerturatu ez zinetenentzat hemen laburtzen dugun proposamenarekin.

Saioa “Gure kabuz ala hil” dokumentalari dedikatu genion, Euskal Herrian 2015 urtean elkarlanean egindako filma da, honek, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean oinarrituriko, logika kapitalistaren alternatiba komunalak, neurri handiago edo txikiago batean, planteatu eta jasotzen ditu. Saioa gai honen inguruan izan zen.

Dokumentala ikusi ondoren, denbora labur bat izan genuen batez ere Donostialdetik, Bizkaiatik eta Nafarroatik zetozen kolektibo desberdinetako gonbidatuek beraien lana partekatu eta ezagutzera emateko, baita gu parte hartzera bultzatu eta egiten dutena ezagutzeko.

Honela, Eneko Ungil Hernándezek (Boga Garagardoa), Manex Izagirre Elizaranek (Donostiako Etxe Kolaboratiboa), Cooperativa Hiritik At., Josetxo Lukasek (Lurraren Orena), Montxo Gota Vegak (Arterra Bizimodua), Carlos Urrestarazo Rodriguezek (ATTAC) eta Beñat Irasuegi Ibarrak Talaios Kooperatiba/Olatukoop), beraien proiektuak ezagutzera eman zizkiguten.

Aurkezpen labur honen ondoren dinamika bat egin genuen, bi taldetan banatu ginen eta proposamentak eta ideiak partekatu genituen ¿nola lan egin dezakegu elkarrekin? galderari erantzuten saiatuz. Hauek kartoi mehe batzuetan jaso genituen eta ostean, modu informalago batean, interesgarriagoak iruditzen zitzaizkigun proposamenetan koloreetako pegatinak ipini genituen. Zentzu honetan, denbora motzegia egin zitzaigun gaia zehaztu eta sakontzeko, baina ondorengo irudietan ikusi dezakezuen bezela zenbait proposamen jaso genituen.

Bestalde, aurkeztu ziren lanataz gain, beste proiektu batzuk ere ezagutu ahal izan genituen, adibidez Salbak kontatutako Batura.rena, bertan, Euskal Herriko Ekonomia Sozial eta Solidarioko proiektuak jasoko dituen mapa bat sortzen ari dira, guretzat ezezagunak ziren beste lan batzuk ere ikusi genituen. Guzti hau partekatzeko denbora bat izan genuen Leire Udaberen eskutik Lakarik ekarritako catering.a dastatzen genuen bitartean.

Guzti hau Guardetxean ospatu genuen, Urgul mendian dagoen gune autogestionatuan, beraien hileko asanbladatan proposamen desberdinak jasotzeko irekiak daudelarik.

Mila esker denori etorri, partekatu eta parte hartzeagatik. Topaketa elikagarria eta gustokoa izan duzuela espero dugu. Zuen esperientzia nolakoa izan den jakinarazi nahi badiguzue gustora jasoko ditugu ekarpenak baita partekatu ere.

Agur bero bat,

Gorka Julio eta Ainara Campos

Sail Soziopolitikoa 2017-cineCCdonostia


Leave a Reply