2017ko Sail Ofizialeko Programazioa
Posted: urria 23, 2017 Filed under: kategori gabea, programazioa, sail ofiziala, solasaldiak eta mahai inguruak | Tags: cultura, sección oficial, solasaldiak Leave a comment »SAIL OFIZIALA
Azaroa 2017
Azaroa 27, 28, 29 eta 30 KOLDO MITXELENA KULTURUNEA eta GUARDETXEA
eguna 24
Koldo Mitxelena Kulturunea
11:00
2017ko Sail Ofizialeko Prentsaurrekoa
2017ko sail ofizialeko prentsaurrekoa donostiakuturako zine sailarekin eta kartelaren aurkezpena. Koldo Mitxelena Kulturunean.
eguna 27
Guardetxea
18:00
Gure Kabuz
2015, 75min.
Ekoizpena: Iraitz S. Zezeaga
BOGA
Sinopsia: Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta? Galdera horretatik abiatutako dokumentala da esku artean duguna.
Erantzunaren bila, Euskal Herri osoa goitik behera gurutzatzen ari gara kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Asko dira eta alor guztietakoak: hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura… Egunez egun ari dira frogatzen posible eta eraginkor direla gauzak bestela egiteko moduak.
Egiten ari garen bide honetan, askotariko alternatibekin egin dugu topo, eta sinetsita gaude badela guztiak biltzen dituen ezaugarri bat: gure kabuz egitea, taldean, auzolanean. Ikusi dugu logika hori bizitzako esparru guztietan dela aplikagarria, eta, hain zuzen ere, horixe dela biziraupen hutsetik ateratzeko gakoa.
Solasaldia: Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea
-Eneko Ungil Hernández (Boga Garagardoa), Manex Izagirre Elizaran (Donostiako Etxe Kolaboratiboa), Cooperativa Hiritik At., Liher Gonzalez Bilbatua (Koop57 Euskal Herria), Josetxo Lukas (Lurraren Orena), Montxo Gota Vega (Arterra Bizimodua), Carlos Urrestarazo Rodriguez (ATTAC), Beñat Irasuegi (Ibarra Talaios Kooperatiba/Olatukoop).
Sarrera dohain
eguna 28
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30
La Revolta de les Escales (Eskaileren Matxinada)
2016, 62min.
Zuzendaritza: Salva Rodríguez eta Roger Sabà
Ekoizpena: Metromunster
BOGA
Sinopsia: Pribatizazioarekin, Telefonicak langileak kanporatzen ditu eta geroz eta baldintza okerragoak ipinitzen dizkie langileei. 2015ean murrizketa bortitz batek 74 egun iraungo dituen greba bat eragiten du, nahiz eta egiten diren aldarrikapenik ez lortu, langileei beraien artean antolatzeko balio die, mugimendu sozialekin sareak eratuz. Urtebete ondoren Correscalesa bultzatzen dute, Bilbotik Bartzelonara dijoan errelebo karrera bat, eta honekin 130.000€ lortzen dituzte eta mutinazioanala menderatzea lortzen dute.
La Tierra Tiembla (Lurrak Dardar Egiten du)
2017, 65min.
Zuzendaritza: Antonio Girón
Ekoizpena: La Sandunga Films
BOGA
Sinopsia: Lau urte kanpoan egon ondoren, nire herrira itzultzea erabaki dut. Aldaezina zirudiena, aldatzen egon daiteke…Edo nik aldatzea nahi dudala besterik ez ote da izango? Dokumental hau anatomia bat da ia, espainiar lurrikara politikoari buruzko ulermen eta ezaguera ariketa bat. Zeintzuk dira bere zergatiak? Zer izan da suntsitua eta zerk jarraitzen du zutik? Nola eraldatzen da gizarte bat jasaten ari geran tensioetan murgilduta?
Sarrera dohain
eguna 29
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30
La Mentada de la Llorona (Negar Kantariaren Aipaketa)
2016, 27min.
Zuzendaritza: Talde Egiletza
Ekoizpena: Colectivo Mujeres en Espiral
BOGazt
Sinopsia: Talde egiletza duen pelikula bat da hau, ahotsa altxatuz, emakume talde batek egin duen partizipatibozko sormen prozesua da. Epai kasu batetik, “Artemia ikaragarriaren kasutik” abiatuta, Santa Martha Acatitlan preso dauden emakumeek “La Llorona” mitoa berfinkatzen dute, betirako ululatzea zigortuta izan zen emakumea, bere semeak bertan behera uzteagatik. Negarretik salaketara, atxilotutako emakumeak negar egiteaz nekatu dira eta hitza hartu dute. Jadanik ez dira tamaltzen, hitz egiten dute.
Solasaldia: Justizia eta Géneroa
-Maite Blanco (#violetademabulante proiektua eta berdintasun teknikaria), Pablo López Goenaga (Abokatua, Genero Indarkeriko komisioa ICAGI, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua), Mariangeles Álvarez García (Psikologa, Berdintasuneko Komisioa COPGI, Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala). 0 ilarako gonbidatuak: Mamen Guimerans (Hegaldi)
Sarrera dohain
dia 30
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:00
Nothing to Hide (Deus ere Ezkutatzeko)
2016, 86min.
Zuzendaritza: Marc Meillassoux y Mihaela Gladovic.
BOGA
Sinopsia: “Pribazitateak ez nau arduratzen, ez dut deus ere ezkutatzeko” Snowdenek ezagutarazitakoagatik ere, gutako askok mantra berbera errepikatzen jarraitzen dugu, gure gizarte digital zelatariaren onarpena bidezkotuz. NSAko salatzaile baten, Stasi alemaniarraren biktima baten eta zainketa esperimentu batean partehartzea onartu zuen artista berlindar baten esperientzietatik abiatuta “Nothing To Hide”.ek jarrera honek gure demokraziarentzat, gure intimitatearen eskubidearentzat eta gure gizarte eta gutako bakoitzarentzat duen inplikazioa aztertzen du.
Solasaldia: Zainketa eta Kontrol Soziala
-Alberto Labarga (informatikoa eta aktibista),Txarlie (@axebra Hactibista), Lorena Fernandez (Deusto Unibertsitateko Identitate Digitaleko Zuzendaria), Maider Likona (Gisa-Elkartea fundatzaileetako bat eta aktibista soziala).
Sarrera dohain