Behin behineko 2016ko Sail Ofizialaren programazioa
Posted: urria 31, 2016 Filed under: 2016 programazioa, kategori gabea, sail ofiziala Leave a comment »Azaroaren 14, 15 eta 16 KOLDO MITXELENA KULTURUNEA Urdaneta Kalea, 9 eta Azaroaren 17 eta 18 DSS2016.ko egoitzean Easo Kalea, 43.
PROGRAMAZIOAREN AURRERAPENA
eguna 14
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30 aurkezpena
18:35 proiekzioa
19:35 solasaldia
20:45 itxiera
18:35
The story of technoviking (“technoviking”.en istorioa)
Matthias Fritsch. 50 min. (2016)
Subrealic Prod.
BOGA
Sinopsia:
¿Zer egingo zenukeen zuk behin erdi bilutsik kalean dantzatu izan bazenu kaleko kamara batek grabatuta eta urte batzuk pasata munduak heroitzat hartuko bazintu?¿Bedeinkapena edo maldizioa litzateke jendeak zure irudia jauretxiko balu, beste batzuk zure arpegia daraman kamisetak saltzen dituzten bitartean? “Technoviking”.en istorioa interneteko meme arrakastatsuenetako baten ikerketa kasu bat da. Istorio honek gaur egungo egoera adierazten du, hau da, inteneteko erabiltzaileek trukatzeko eta bernahasteko duten jokabidea eta100 urte dituen eta oraindik mugak definitzen dituzten jabetza intelektual eta irudi eskubide legeen artean ematen ari den gatazka.
19:35
SOLASALDIA: Txarlie (@axebra Hactivista), Natxo Rodríguez (Arte Ederren Fakultatea, Arte eta Teknologia Departamentua UPV/EHU) eta Jorge Campanillas (egile eskubideetan aditua den abokatua-Iurimatica). Juanjo Díaz cineCCdonostiako zuzendariak dinamizatuta.
Sarrera librea
eguna 15
Koldo Mitxelena Kulturunea
18:30 aurkezpena
18:35 1.proiekzioa
19:45 2.proiekzioa
20:50 itxiera
18:35
Somonte, los puños en la tierra (Somonte, ukabilak lurrean)
Damià Caro. 52 min. (2016)
Comsoc.
BOGA
Sinopsia:
Europako laugarren eskualde pobreenan, %37eko langabeziarekin INE.ren (Estadistikako Instituto Nazionala) datu ofizialen arabera, Andaluziako Juntak Somonteko finka saldu nahi zuen: 400 hektarea, Palma del Ríotik 11 kilometrotara kokatua, Kordobako probintzian. Administrazio publikoaren pean lan postu asko sortu zitzazkeen lurralde hauek, orain lan postu asko sortzen ditu jendearen administrazioaren pean, 2012ko martxoaren 4ean bostehun Andaluziar Langile Sindikatuko (SAT) jornalariek okupatu zutenetik.
TRAILERRA
19:45
La voz del concejo (Kontzejuaren ahotsa)
Isabel Medarde, Sergio Gonzalez, 60 min (web doc desde 2012)
Bambarazinema
BOE
Sinopsia:
Kontzejuaren ahotsa, ikus-entzunezko formatoan eginda dagoen serie dokumentalaren titulua da. Bertan kotzejuen figura historikora gerturatu nahi da, historiako demokraziako lehen erakunde ordezkaria. Kontzeju figura honen ezezagutzak ulertezintasunaren aurrean ahula izatea eramaten du.
Proiektua web serie dokumental bat da eta honakoa lehenengo bost kapituloetaz osatua dago.
Dokumentalaren helburua beraz kotzejuak zer diren argitzea da, nola antolatzen diren, bere historia zein den, estatuko lurraldeetan non existitzen diren eta zergatik den garrantzitsua hauek defendatzea.
Sarrera librea
eguna 16
Koldo Mitxelena Kulturunea
19:00 aurkezpena
19:05 proiekzio motza
19:15 proiekzko luzea
20:25 itxiera
19:05
Aokigahara (Suiziden basoa)
Joaquin Ramos 9 min (2016)
BOGA
19:25
El Ball del Vetlatori (Gaubeilako dantza)
Marc Sempere. 70 min. (2016)
Compartir dóna Gustet.
BOGA
Sinopsia:
Bere semaren heriotzaren ondoren, Tomas bere herrira bueltatzen da bere familiarekin berriro aurkitzera eta bere bizitza berregitera. Vetlatori dantza, desagertutako hileta erritu batek, eta “La casa, ahora sí” Vicent Andrés Estellés idazle valentziarraren olerkiak Tomas ulertzen eta akonpainatzen lagunduko digu egiten ari den doluzko bidai honetan. Fikzio poetiko eta errealitate dokumentalaren arteko bidea.
Sarrera librea
eguna 17
DSS2016 ESPAZIOA
19:00 aurkezpena
19:05 proiekzioa
20:00 solasaldia
20:45 itxiera
19:05
Fronteras Compartidas (Muga partekatuak)
Xuban Intxausti, 53 min (2016)
Europa Transit – DSS2016
BOGA
Sinopsia:
Paphos. 1974.urtetik Zipreko irla hau Europan zutik mantentzen den azken harresiarengatik banatuta dago. Muga honek irla bi komunitateetan zatitzen du: grekozipretarra eta turkiarzipretarra. Amets Arzallus bertsolaria, Ziprera joan da, famili ugari etxerik gabe eta hildako eta desagertu asko utzi dituen, gatazka honen ondorioak ezagutzera. Bertan lekuko musiko eta poetekin harremanetan jartzen da eta hauen bitartez herrialde honen egungo egoera ezagutzen du. Era berean Ametsek Zipreko mugako gatazka hau bere Euskal Herriko bizitzara eramaten du. Amets Euskal Herria banatzen duen mugatik gertu jaio zen eta hesi hau bere bizitzan eragin handia izan duen zauria da. Batzen gaituen muga dokumentala Amets Arzallusen begirada eta bertsoen bitartez egindako kontakizuna da. Berak improbisatutako kantuekin egungo Europako bi mugen ondoriaoak estalgabetzen ditugu.
20:00
SOLASALDIA: Amets Arzallus (protagonista). Ttala Lizarragak, cineCCdonostia, dinamizatuta.
Sarrera librea
eguna 18
19:00 saioaren aurkezpena
19:05 dokumentalaren aurkezpena Xuban Intxauti zuzendariaren eskutik
19:20 proiekzioa
20:15 Eurotransiten aurkezpena Imanol Otaegiren eskutik
20:30 kultura askea demokrazietan, Juanjo Díazen interbentzioa
20:45 solas informala eta piskolabisa
19:05
DSS2016 ESPAZIOA
Democracia silenciada (Isilarazitako demokrazia)
Xuban Intxausti, Juanma Arizmendi, 53 min (2016)
Europa Transit – DSS2016
BOGA
Sinopsia:
Mosku. Mugarik Gabeko Erreportarien arabera, Errusia 180 herrialdeetatik 148. postuan dago prentsa askatasunari dagokionez. Hala eta guztiz ere biztanleriaren %11 bakarrik ez dago gustora herrialdearen espresio askatasun mailarekin. Dokumentalak ahotsa ematen dio gustora ez dagoen eta ez hori bakarrik, esaten dutenaren ondorioa jasaten ari den, errusiar zati txiki horri. Horietako asko kartzelan izan dira eta batzuk kideak hiltzen ikusi dituzte. Kazetariek, giza eskubideen aktibistek, abokatuek, artistek eta oposizioko politikoek, lurralde honen mentalitate konplexua deskribatzen digute, baita gobernuak iritzi disidentea duen edozein isilarazteko erabiltzen dituen metodoak. Erresistentzi txiki hau borrokan ari den bitartean Vladimir Putinen onarpen-maila %82ra iristen da.
20:30
KLAUSURA: Juán José Díazen cineCCdonostiako zuzendariaren mintzaldia “Kultura Askea demokrazian: filosofia eta tresnak“
Sarrera librea
Antolatzaileak: