Azkoitiako Jorge Oteiza Pilota Lekuko Zentrura bisita gidatua
Posted: urria 15, 2015 Filed under: arkitektura eta hirigintza saila, filmak baino gehiago Leave a comment »Aurten pilotalekuetara zuzenduta dagoen Arkitektura eta Hirigintza sailaren jarduera osagarri bezala, Azkoitiako Jorge Oteiza Pilotalekura bisita gidatu bat antolatu dugu, larunbata 24ean.
Hitzordua goizeko 11etan izango da gune berean eta bisita Carlos Lopez de Ceballos arkitektuaren esku egongo da, Jorge Oteizaren kolaboratzailea, Antton Mendizabalekin gune arkitektoniko-eskultural honetan batera egon zirenean. Arkitektuak, bukatu gabeko proiektuaren ezagutza sakona duena, honela jarraiera emango dio 22 an EHAEO-Gipuzkoan emango duen hitzaldiari (+info)
Bisitaldia dohainik izango da Lopez de Ceballosen dedikaziari esker. Antolaketa arrazoiengatik lehenagotik izena ematea beharrekoa da honako formularioan:
(behar adina bisitarik izena enmango ez balute bisita bertan behera geldituko litzateke, hori dela eta ostiral gabean korreo elektronikoa kontsultatzea gomendatzen dizuegu)