ZINEA ETA KULTURA LIBREA. 2020. Sail Ofizialeko 8. edizioa maiatzaren 25, 26 eta 27an.

Temps de CanVi(e)s-zinea eta solasaldia

IRAILAREN 27 an, igandea, 18retan Urgulleko Guardetxean “Temps De CanVi(e)s, ciudad autogestión conflicto” dokumentalaren emanaldia izango dugu eta ondoren, Pablo Rogero pelikularen zuzendariarekin solasaldia.

2015, 53min,  bo (catalaba) azp. gaztelania. Zuzendaritza: Alice Kohn, Jimena Martinez, Aitor Palacios, Pablo Rogero, Mar Valldeoriola.

Poster (cast)

Sants-eko zentru sozial autogestionatu honen kaleratzeak, Bartzelonako azken urteetako gatazka sozial bizienetako bat sortarazi zuen. Temps de Can Vi(e)s bertan gertatutakoaren kronika da. Zentru sozialaren gertukoak ziren pertsonei, aurka agertzen ziren bizilagunen ordezkariei eta Udaletxeko kideei egindako elkarizketen bitartez, zuzendariek azpian dagoen gatazka, komunitate eta hiritiar antolakuntza modeloen kontrako irizpideak, erakusten dute.

Guzti honek, autogestioa, hirigintza eta hiritar konfliktoen inguruan, Pablo Rogerorekin batera talde hausnarketa bat egiteko aukera emango digu.

Pablo Rogero, DateCuenta elkarte eta komunikazio eskolako irakaslea da eta bere lau ikasleekin baera egin du pelikula hau.

Trailerra ikusi


Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.